Ad novitatem argudioa
Ad novitatem argudioa falazia logiko ba da, eta ideia bat modernoagoa edo berriagoa izateagatik zuzena edo hobea dela dio.
FALAZIAK |
---|
A silentio argudioa |
Falazia mota hau oso eraginkorra da gaur egungo munduan, non berrikuntza teknologikoek azkar egiten duten aurrera.
Badira salbuespen nabarmenak; adibidez, elikagai fresko bat duela hilabete batzuk hozkailuan gordeta dagoena baino hobea da.
Egitura
Falazia honen egitura honako hau da:
- A berria da
- Beraz A onena da
Adibideak
Hona hemen adibide batzuk:
- Diozun hori XIX. mendeko pertsonek esaten zuten, baina nire ideia gaurkotuagoa da; beraz, oker zaude eta nik arrazoia daukat.
- Sistema eragile berria beste edozein baino hobea da, kaleratu berri dugulako. Windows Vista du izena. Ezin dut itxaron gure erabiltzaile guztiek ordenagailu guztietan instalatu arte.
- Pisua galtzeko, hobe da azken dieta jarraitzea.
- Enpresak hobeto funtzionatuko du orain, eraberritu egin baitute.