Ad lazarum argudioa
Ad lazarum argudioa zerbait proposatzen duena pobrea delako zerbait egia dela ondorioztatzean duen falazia mota bat da.
FALAZIAK |
---|
A silentio argudioa |
Egitura hau dauka:
- A-k B esaten du;
- A pobrea da,
- Beraz, B egia da.
Kontrako falazia argumento ad crumenam da.
Adibideak
- Monjeek pobrezia botoak egin dituzte. Seguru asko horri esker argiztapen berezi bat lortu dute, jakintsuago egiten dituena.
- Enpresaburuen eta langileen arteko eztabaida batean arrazoia eman behar zaie langileei, pobreagoak direlako.
- Politikari honek bere soldata jaitsi du, beraz, ziur esaten duena zuzena dela.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.