Adèle Haenel
Adèle Haenel (Paris, 1989ko urtarrilaren 1a - ) frantziar aktorea da, emakumezko aktore onenaren César Saria irabazitakoa.
Adèle Haenel | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1989ko otsailaren 11 (35 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Lycée Montaigne (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema aktorea eta antzerki aktorea |
Altuera | 1,75 metro |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Collectif 50/50 |
| |
Biografia
Frantziar maistra baten eta austriar jatorriko itzultzaile baten alaba da; bere lehen urteak Montreuilen (Sena-Saint Denis) bizi izan zituen. Haenel Ekonomia eta Soziologian lizentziatu zen, eta gero Itsas Fisika eta Biologiako goi-mailako ikasketak egin zituen. Bestalde (judo-gerriko berdea izateaz gain), antzerkiko aktore eskarmentuduna da: 2012an Anton Txekhoven 'Kaioa' antzezlanarekin hasi zen, eta 2016an Harold Pinterren 'Old Times' antzezlanean parte hartu zuen.
2007an Céline Sciammaren Naissance des Pieuvres filmean parte hartu zuen. Gero, ekonomia eta komertzio klaseetan ikasten jarraitu zuen. Bere filmik aipagarrienen artean, Katell Quilléveréren Suzanne dago.
2016an Jean-Pierre eta Luc Dardenne anaien La Fille inconnue filmean aritu zen, ikerketa kriminaleko filma, psikologikoki oso zehaztua.
Haenelek lesbianatzat hartu du bere burua, eta hainbat rol lesbiko interpretatzera iritsi da, Cecile Sciamma bikotekide ohiaren zuzendaritzapean.
Filmografia
Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharra(k) |
---|---|---|---|
2002 | Les Diables | Chloé | |
2006 | Naissance des Pieuvres | Floriane | |
2009 | Déchaînées | Lucie | Telefilm |
2010 | Adieu Molitor | Paulinen neska | Film labur |
2010 | Les Grandes Forêts | Lise | Film labur |
2010 | Pauline | Film labur | |
2011 | En ville | Isabelle | |
2011 | L'Apollonide : Souvenirs de la maison close | Léa | |
2011 | Après le sud | Amélie | |
2011 | Les Enfantants de la Nuit | Heriette | Film labur |
2011 | Goldman | Jeanne | Telefilm |
2012 | Folks | Film labur | |
2012 | Alyah | Jeanne | |
2012 | Trois mondes | Marion Testard | |
2012 | La Mouette | Macha | Telefilm |
2013 | Suzanne | Maria | |
2014 | Les Combattants | Madeline | Emakumezko aktore onenaren César Saria |
2014 | L'Homme qu'on aimait trop | Agnès Le Roux | |
2015 | The Forbidden Room | Mutu elbarritua | |
Les Ogres | Mona | ||
2016 | Seances | ||
La Fille inconnue | Dr Jenny Davin | ||
Nocturama | Neska bizikletan | ||
Orpheline | Renée | ||
Die Blumen von gestern | Zazie | ||
2017 | 120 battements par minute | Sophie | |
2018 | En liberté ! | Yvonne | |
Un peuple et son roi | Françoise | ||
2019 | Le Daim | Denise | |
Heroes Don't Die | Alice | ||
Portrait de la jeune fille en feu | Héloïse | ||
Kanpo estekak
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |