Acireale

Acireale (sizilieraz: Jaciriali) Siziliako (Italia) Cataniako probintziako komuna bat da. 52.954 biztanle ditu[1], eta 39 km²[2]. Siziliako ekialdeko kostaldean kokatua, Cataniatik 15 km iparraldera[3], ezaguna da bere eraikin barrokoengatik. Elizen kopurua kontuan hartuz, Ehun kanpaien hiria edo Hegoaldeko Vatikano izenekin ezaguna da. Itsas ondoan dago, baina 102 metroko altueran. Itsasoaren ondoan, Santa Maria la Scalaren frakzioa dago. Ondoko komunak Aci Castello, Acicatena, Aci Sant'Antonio, Giarre, Riposto, Santa Venerina eta Zafferana Etnea dira.

Acireale
Jaciriali
Italiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Sizilia
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Catania
Jatorrizko izenaJaciriali
Posta kodea95024
ISTAT kodea087004
HerriburuaQ49280863 Itzuli
Geografia
Koordenatuak37°36′45″N 15°09′56″E
Map
Azalera40.43 km²
Altuera102 m
MugakideakAci Castello, Aci Catena, Aci Sant'Antonio, Giarre, Riposto, Santa Venerina eta Zafferana Etnea
Demografia
Biztanleria50.515 (2023ko urtarrilaren 1a)
0 (2023)
Dentsitatea1.249,44 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia095
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakMar del Plata, Viareggio eta Torre Annunziata
Katastro kodeaA028
Sailkapen sismikoa2 (Ertaina)
MatrikulaCT
Hizkuntza ofizialaitaliera
comune.acireale.ct.it

Acirealen iturri termalak daude; ur sendagarriak dira, sufrez, iodoz eta sodioz hornituak. Acirealeko inauteriek ospe handia dute Italian.

Historia

Acirealeren jatorriak antzinakoak dira. Greziar Xifonia hiria omen zen. Erromatar garaian Akis hiria zegoen, Gerra Punikoetan sartu zena. Ovidioren Metamofosian maitasun handia sortu zen Azis (Azis ibaiaren espiritua) eta Galatea, itsas-ninfa. Mitologiaren arabera, Azisen heriotza zela eta, Galatearen malkoek, Azis ibaia, Fiume di Jaci, sortu zuten[4]. Erdi Aroan, hiria hedatu zen gazteluaren inguruan (gaurko Aci Castello). Bizantziar garaian Jachium deitu zen. Arabiarrek berriz, Al-Yäj (arabieraz: الياج) eta geroago, Aquilia.

Bizantziar garaian, garapen ekonomiko eta artistikoa ezagutu zuen. 1169 urteko lurrikararen ondorioz, Acirealeko biztanleek alboko herrietara ihes egin zuten babes bila. Espainiarrak lurraldeaz jabetu zirenean, Filipe IV.a Espainiakoak 1642an Aci izenaren ordez Acireale izendatu zuen. 1693an, beste lurrikara batek hiria guztiz suntsitu zuen. Beranduago, hiritarrek berreraiki zuten estilo barrokoan. Garibaldiren expedizioaren (1861) Sizilia Napoliko Erresumatik askatu zuena, Acireale izan zen lehen hiria Borboien kontra matxinatzean. 1941ean, aliatuen bonbardatu zuten hainbat hildako zibil eraginez.

Gaur egun, Acireale nekazaritza eta merkataritzako gune garrantzitsua da. Tokiko ekonomia turismoan oinarrituta dago.

Barrutiak

Barruti hauek ditu: Santa Maria la Scala, Santa Tekla, Stazzo, Pozzillo, Santa Maria Ammalati, Guardia, Mangano, Capomulini, San Cosmo, Batatelle, Pennisi, Fiacanda, Loreto, Piano d'Api, Aciplatani, Scillichenti, Santa Caterina, Santa Maria delle Grazie, Santa Maria la Stella, San Giovanni Bosco.

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak

Acirealeko inauteriak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.