Acinetobacter
Acinetobacter generoa bakterio Gram negatiboz osatuta dago, bazilo edo kokobazilo itxura dutenak. Proteobacteria filumean sailkatuta daude. Ez dira mugikorrak eta ez dute esporarik sortzen.
Acinetobacter | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Pseudomonadati |
Filuma | Pseudomonadota |
Klasea | Gammaproteobacteria |
Ordena | Pseudomonadales |
Familia | Moraxellaceae |
Generoa | Acinetobacter [[Jean Brisou, André Romain Prévot|]], 1954 |
Datu orokorrak | |
Gram tindaketa | bakterio gram-negatibo |
Genero honetako bakterioak aske bizi dira ekosistema askotan, batik bat lurzoruan eta uretan. Lurzoruan funtsezko zeregina burutzen dute materia organikoaren mineralizazioan, eta baita hondakin-uretan ere. Batzuetan larruazalean egon daitezke, bakterio komentsal gisa eta inongo patologia sortu gabe.
Bere ezaugarri biokimiko nagusiak honako hauek dira:
- aerobioak
- oxidasa (-)
- katalasa (+)
- ez dute hartzidurarik burutzen
- nitratoen erredukzioa (-)
Acinetobacter ez da patogeno hertsia, baina aldeko baldintzak dituenean sarritan infektatzen du. Mikrobio oportunista da, beraz. Klinika eta ospitaleetan arazoak sortzen ditu bertako gaixoengan (sarritan immunitate-sistema ahula dutenak), eta infekzio nosokomial askoren atzean dago. Penizilina eta beste antibiotiko askorekiko erresistentzia garatu du, eta horrek bere desagerpena zailtzen du.
Oportunista bezala jarduten duenean Acinetobacter-ek arnas-aparatuaren eta iraitz-aparatuaren infekzioak eragiten ditu, eta septizemia ere sor dezake.