Acheul aldi
Acheul aldia Behe-Paleolitoko aldia da, aurpegi biko harrizko aizkoren hondakin arkeologiko ugari utzi zuena[1]. Behe Paleolitoaren barnean kokatua dagoen lehendabiziko gizakien industria litikoa sortu zen aldi honetan, duela 1,76 miloi eta 100.000 urtea bitartean.
Historiaurreko aroak |
Pleistozenoa |
|
|
|
Holozenoa |
|
|
Gizaki-mota nagusia, dirudienez, Homo erectus da. Harri landuzko aurpegibiko aizkorak, zurezko lantzak eta apaingarriak egiten zituen. Sua aurkitu zuen. Euskal Herrian aztarnak Urbasa, Miarritze, Lizarra, eta abarretan aurkitu dira.[2]
Louis Laurent Gabriel de Mortilletek 1872an deskribatu zuen eta 1925etik aurrera izen hori dauka Amiens ondoan dagoen Saint Acheul aztarnategiaren omenez.
Ikus, gainera
Erreferentziak
- «'aldi'2. Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
- Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Acheul aldia. .
Aurrekoa Olduwaiar kultura |
Acheulear kultura K. a. 1,76 miloi – k. a. 100.000 |
Ondorengoa Mousteriar kultura |
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.