Achetta zaldi
Achetta zaldia, edo "Sardiniako ponia", ( Sardinieraz Acheta, Akkètta edo Quaddeddu), Sardiniako bertako zaldi arraza bat da.
Achetta zaldia | |
---|---|
Zaldi arraza | |
![]() | |
Espeziea | Equus ferus caballus |
Jatorria | ![]() |
Bere tamaina zein ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean dago.
Batzuetan zaldi hau Giara zaldiarekin nahasten dute, baina biak arraza ezberdinak dira.
Ezaugarriak
Samaldak egoera erdi basatian eta talde txikitan larretzen dira Sardinako mendietan.
Zelarako poni aproposa da eta trostan iraunkorra da. Era berean nekazariek gurdietatik tiratzeko zein zamak eramateko erabiltzen dute ere. Azken urtetan haragitarako arraza ere bada.
Soin gurutzera 1,20 m eta 1,40 m artean dabil. Beraz, tamainagatik ponien sailkapen taldean sartzen dira. Kolore gaztainkara edo beltza dute, Europako aintzinako beste hainbat poni arraza bezala.
Kanpo estekak
Autoritate kontrola |
|
---|
Datuak: Q1522758
Multimedia: Giara horse / Q1522758
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.