Acer Arena
Acer Arena Australiako Sydney hirian dagoen kirol eta entretenimendu multzo handi bat da. Sydneyko Olinpiar Parkean dago, eta 1999an amaitu zen eraikitzen, Sydneyn ospatu behar ziren 2000ko Udako Olinpiar Jokoetarako instalakuntzen zati bezala. Arena jatorrian Sydney SuperDome bezala ezagutzen zen Acer taiwandar enpresak izenaren eskubideak 2006an erosi zituen arte.
Acer Arena | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Australia |
Australiako estatu | Hegoaldeko Gales Berria |
Aldiri | Sydneyko Olinpiar Parkea |
Koordenatuak | 33°50′40″S 151°03′43″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1999 |
Inaugurazioa | 1999ko urriaren 4a |
Kudeatzailea | Anschutz Entertainment Group |
Kirola | saskibaloia |
Erabiltzailea | Sydney Kings (en) |
Edukiera | 21.000 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Philip Cox (en) |
Webgune ofiziala | |
190 milioi dolarreko kostua izan zuen instalakuntza honek Abigroup Ltdk eta Obayashi Corporationek eraiki zuten buruan ingurugiro faktoreak zituztela. Edonola ere, instalakuntzarentzako aire girotuak haloalkanoak sortzen zituen eta Olinpiar Jokoetarako Gida Berdea haustea leporatu zitzaion. Hegoaldeko Gales Berriko gobernuburua zen Bob Carrek estadioa, ofizialki, 1999an inauguratu zuen.
Estadioaren garapena 3400 autorentzako aparkalekua eta kanpo landun plaza bat ere bazituen hiru azpitokiren zati izan zen.
Estadioaren sabaiko mastak lurretik 42 metrotarainoko altuera dute, eta estadioak 20.000 metro karratuko azalera hartzen du.
Bertan jokatzen ditu Sydney Swifts taldeak etxeko partidak.
Kanpo estekak
- (Ingelesez)Acer Arena | Webgune ofiziala