Academia de la Llingua Asturiana

Academia de la Llingua Asturiana (Asturiar Hizkuntzaren Akademia) asturieraren araugintza garatzen duen erakundea da. Hizkuntzari dagokion guztiaren inguruko laguntza lanak ere jorratzen ditu. Akademia (ALlA) Asturiaseko Printzerriaren erakundea da, 1980an sortua bertako Errejio Kontseiluaren 33/1980 aginduaren ondorioz.

Asturiar hizkuntz Akademiaren sarrera, Uviéun.
Asturiar hizkuntz Akademiaren sarrera, Uviéun.

Bere Estatutuak erakunde berberak onartu zituen 1980ko abenduaren 15ean, eta 1995eko apirilaren 12an aldatu ziren.

Xosé Lluis García Arias presidentea izan zen 2001era arte.

Kargu akademikoak

Akademiak gaur egun 22 kide oso dauzka, 19 urgazle eta 14 ohorezko akademiko. Akademikoek ez daukate sari ekonomikorik akademiko izateagatik ezta akademian daukaten karguarengatik. Kargu akademikoak honakoak dira:

  • Presidentea: Ana María Cano González.
  • Presidenteordea: Miguel Ramos Corrada.
  • Idazkaria: Roberto González-Quevedo González.
  • Idazkariordea: Urbano Rodríguez Vázquez.
  • Diruzaina: Carlos Lastra López.

Prseidenteari dagokio erakudnearen ordezkapen publikoa.

Akademikoen zerrenda osoa

Akademiko osoak

  • Genaro Alonso Megido
  • Lluis Xabel Álvarez Fernández
  • Ramon d'Andrés Díaz
  • Emilio Barriuso Fernández
  • Xosé Bolado García
  • Ana María Cano González
  • Javier Fernández Conde
  • Xosé Lluis García Arias
  • Vicente García Oliva
  • Manuel Asur González García
  • Xosé Antón González Riaño
  • Roberto González-Quevedo González
  • Xosé Ramón Iglesias Cueva
  • Carlos Lastra López
  • Francisco José Llera Ramo
  • Pablo Xuan Manzano Rodríguez
  • Josefina Martínez Álvarez
  • Miguel Ramos Corrada
  • Urbano Rodríguez Vázquez
  • Carlos Rubiera Tuya
  • Xuan Xosé Sánchez Vicente
  • Isabel Torrente Fernández
  • Mª Josefa Canellada Llavona (†)
  • Lorenzo Novo Mier (†)

Akademiko urgazleak

  • Lourdes Álvarez García
  • Xuan Bello Fernán
  • Xurde Blanco Puente
  • Adolfo Camilo Díaz López
  • José Antonio Fernández Vior
  • Félix Ferreiro Currás
  • Xosé Ignaciu Fonseca Alonso
  • Ernesto García del Castillo*Corsino García Gutiérrez
  • Dña. Mª Esther García López
  • Xulio Llaneza Fernández
  • Alfonso Martín Caso
  • Próspero Morán López
  • Marta Mori de Arriba
  • Felipe Prieto García
  • David M. Rivas Infante
  • Vicente Rodríguez Hevia
  • Miguel Solís Santos
  • uan Carlos Villaverde Amieva
  • Xosé Álvarez Fernández (†)
  • Manuel d'Andrés Fernández (†)
  • Andrés Solar Santurio (†)

Ohorezko akademikoak

Historia

1981ean lehen araulana plazaratu zuen: "Normes Ortográfiques y Conxugación de Verbos" ("Arau ortografikoak eta aditz konjugazioa", seigarren artitalpena daramana (2005).

1982n "Lletres Asturianes" agerkaria plazaratzen hasi zen, beran asturiar hizkuntza eta literaturaren inguruko ikerlanak argitaratzen dira, baina baita etnografia, folklore edota historiaren ingurukoak. 2005 arte 90 alde ziren.

1998n "Gramática de la Llingua Asturiana" (Asturieraren gramatika) plazaratu zuten eta 2000n hiztegia. Honekin hogei urte lehenago hasitako araulana amaitutzat eman ahal zen.

Akademiaren lana

Estatutuetan zehazten den Akademiaren lana bazordetan banatzen da:

Bestelako zereginak

Halaber, eta betiere bere Estatutuei jarraituz, Akademiak bestelako lanak ere eramaten ditu aurrera, hala nola:

  • Xornaes d'Estudiu («ikasketa jardunaldiak») antolatzea, hizkuntza, literatura, etnografia eta kulturaren ikerkuntzan sakontzeko ihardunaldiak, urtero antolazten dira hiru eguneko iraupenarekin.
  • Llingua minoritaria y Educación («hizkuntza gutxitua eta hezkuntza») bilerak antolatzea.
  • Uda ikastaroak eta gaitasun probak.
  • Lehiaketak antolatzea: ikerkuntza, haur literatura, literatur sorkuntza, ahozko literaturako materialaren bilketa, literatura idatziko materialaren bilketa, eta film laburrak.
  • Cursos de Branu (Udako Ikastaroak) eta Pruebes de Conocencia (Ezagutza Frogak).
  • Argitaratze lana. Akademiak 16 bildumatan banatutako 500 liburu baino gehiago plazaratu ditu, eta lau aldizkari argitaratzen ditu: Lletres Asturianes, Cultures, Entramabasauguas eta Lliteratura.

Zuzentzaile ortografikoa

Akademiak zuzentazaile ortografikoa eskaintzen du, 4 milioi hitzekin, Akademiaren hiztegian oinarritua, eta 300 arau sintaktiko eta ortografiko prozesatzen ditu. Akademiaren webgunetik jaitsi daiteke.

Ikus, gainera

  • Hizkuntza araugileen zerrenda

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.