Acacia Uceta
Acacia Uceta Malo (Madril, 1925ko maiatzaren 28a - ib. 2002ko abenduaren 10a) poeta izan zen. 50eko Belaunaldiko idazlea izan zen. Poesiaz gain, narrazioak, saiakerak eta literaturaren kritika landu zituen
Acacia Uceta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1925eko maiatzaren 28a |
Heriotza | Madril, 2002ko abenduaren 10a (77 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta |
Ibilbidea
Bere amak, Acacia Malo Peñalverrek, Merkataritza karrera ikasi eta frantsesa irakasten zuen; bere aita, Rafael Uceta Sanz, marrazkilaria, pintorea eta dekoratzailea zen. Gerra Zibila igaro zuen Madrilen, eta bonbardaketak, mina, gosea eta sufrimendua izan ziren bere poesiaren gai errepikariak.[1] Arte eta Ofizioen Eskola Nagusian marrazkia ikasi zuen eta Gerra Zibilaren ondoren San Fernandoko Arte Ederren Eskolan sartu zen.
1945ean hasi zen poesia idazten. 1950eko maiatzaren 12an, Madrilgo Café Varelan egiten zen Versos a medianoche tertulian, idazleak bere lehen irakurketa poetikoa egin zuen. Beste solasaldi batzuetan parte hartu zuen, besteak beste, Versos con faldas eta Adelfos, beste poeta batzuekin batera, hala nola, Gloria Fuertes, Adelaida Las Santas eta María Dolores de Pablos.[2]
1961ean El corro de las horas bere lehen liburua argitaratu zuen eta 1967an Joan March Fundazioaren pentsioduna izan zen bere bigarren poema-liburua idazteko. Detrás de cada noche/ Gau bakoitzaren atzean.1967an Frente a un muro de cal abrasadora/ Kare urratzailezko horma baten aurrean urteko liburu aukeratu zuen ABC egunkariak.[3]
1977 inguruan ezagutu zuten elkar Acacia Uceta eta Ángeles García-Madrid kartzelan egondako idazleak, zeinek urte horretantxe, Al quiebro de mis espinas: poemas desde la cárcel, kartzelan preso zegoela idatzitako poemak argitaratu zituen.
Acacia Ucetak, hauxe idatzi zuen Ángeles García-Madridi buruz::
"Haren lehen berria olerki-liburu baten bidez iritsi zitzaidan, sari poetiko bateko epaimahaia nintzela. Liburu haren kalitateak eta emozioak, jakin-mina piztu eta autorearen bila nenbilela, benetako adiskidetasuna lotzeko zubi izan ziren".
Ucetak animatu zuen Garcíak-Madril kartzelako oroitzapenak idaztera, hauxe idatzi zuen Ángelesek berak:
"Une kritiko horietako batean, Acacia Ucetak erabaki zuen beharrezkoa zela, pixkanaka-pixkanaka, emakume heldu bati tira egiten dioten bezala, nik neure oroitzapenen haritik tiratu eta paperean gordetzea".
Hala, Acacia Ucetak, 1982an García-Madrilek argitaratu zuen Requiem por la Libertad lanaren hitzaurrea idatzi zuen.
Aurreko urtean, 1981ean, Kultura Ministerioak laguntza eman zion literatura-sorkuntzari, eta horretatik sortu zen Íntima dimensión/ Barne-dimentsioa poema-liburua.[4]
Cuencari lotuta egon zen, bera baitzen senarraren jaioterria, Enrique Domínguez Millán idazle eta kazetaria.[5]
Madrilgo Ateneoko Literatura Ataleko zuzendaria izan zen 12 urtez; Gaztela-Mantxako Idazleen Elkarteko sortzailea eta lehendakariordea, eta Arte eta Letren Errege Akademiako (RACAL) kide numerarioa.[3] Sarrera-hitzaldia 1987ko azaroaren 30ean eman zuen, Luz, igualdad y asimetría de Cuenca/ Cuencako argia, berdintasuna eta asimetria izenburupean.[6]
2002ko abenduaren 10ean hil zen Madrilen.
Lanak
50eko hamarkadako Belaunaldiaren barruan, narratiba, saiakera eta literaturaren kritika landu bazituen ere, poesia landu zuen gehien.[6] Saiogile gisa, nabarmentzekoa da Ernestina de Champourcin, la voz femenina del 27/ Ernestina de Champourcin, 27ko emakumezko ahotsa, 2002an El Ateneo aldizkarian argitaratua.[7]
2014. urtean bere poesia-ekoizpen guztia biltzen duen Poesía completa/ Poesia osoa lana argitaratu zen Jesús Hilario Tundidorren hitzaurrearekin.[8] Egilea bizi zen artean argitaratutako zazpi poema-bilduma eta argitaratu gabeko bik osatzen dute: Calendario de Cuenca/ Cuencako egutegia eta Memorial de afectos/ Afektuen memoriala[9].
Aintzatespenak
Erreferentziak
- «Conversando con Acacia Domínguez Uceta Hija de la Extraordinaria Escritora Acacia Uceta Malo» El Diario Digital Cultural 2021-02-04.
- poesía española – Revista Poesía Más Poesía. .
- «Presentación de la “Poesía Completa” de Acacia Uceta» APM 12470.
- (Gaztelaniaz) Garcera��, Fran; Porpetta, Marta. (2019). Versos con faldas: historia de una tertulia literaria fundada por mujeres en el an��o 1951. ISBN 978-84-7839-781-5. PMC 1090700179. (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
- «Memoria de Acacia Uceta» andaluciainformacion.es.
- «RACAL» www.racal.es.
- «Ernestina de Champourcin, la voz femenina del 27» El Ateneo 2002.
- «ACACIA UCETA: “SÓLO EL QUE VIVE VENCE”. VITRUVIO PUBLICA SU ‘POESÍA COMPLETA’. RESEÑA PANORÁMICA DE MANUEL QUIROGA CLÉRIGO» www.crearensalamanca.com.
- Estudios Humanísticos. Filología 38 (2016). 279-281. .
- «calle acacia uceta cuenca - Buscar con Google» www.google.com.