Abuztuaren 5
Abuztuaren 5a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hamazazpigarren eguna da, 218.a bisurteetan. 148 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1937 – Frankistek Juana Mir Garcia kazetari eta idazle iruindarra fusilatu zuten Derion.
- 2015 – Nafarroa Beherean 3,5 graduko lurrikara izan zen. Lurrikarak zarata eragin zuen batez ere.
Mundua
- 1939 – Diktadura frankistak Hamahiru Arrosa Gorriak fusilatu zituen Espainian.
- 1949 – Lurrikara baten ondorioz 3.000 hildako izan ziren Ambaton (Ekuador).
- 1960 – Burkina Fasok independentzia politikoa lortu zuen.
- 1963 – Sobiet Batasunak, AEBek eta Erresuma Batuak Entsegu Nuklearren Debeku Partzialaren Hitzarmena sinatu zuten Moskun.
- 1979 – Mauritaniak bere Mendebaldeko Sahararen zatia eman zion Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoari.
- 2010 – San José meatzeko istripua: Txileko meatze batean lur jausi baten ondorioz 33 meatzari lur azpian 33 egunez harrapaturik gelditu ziren.
Arte eta kultura
Mundua
- 1953 – The Master of Ballantrae (Ballantraeko Jauna) filma estreinatu zen, William Keighleyk zuzendu eta Errol Flynn, Roger Livesey, Anthony Steel, Beatrice Campbell eta Yvonne Furneaux aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1955 – To Catch a Thief (Lapur Bat Atzemanez) filma estrinatu zen, Alfred Hitchcockk zuzendu eta Cary Grant eta Grace Kelly aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Mundua
- 2017 – Justin Gatlinek Urrezko Domina irabazi zuen 100 metroko lasterketan Londresen ospatutako Munduko Atletismo Txapelketan, Usain Bolt gainditu ostean.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1859 – Piarres Broussain, lapurtar medikua, Euskaltzaindiaren sortzaileetakoa eta politikaria (h. 1920).
- 1864 – Resurreccion Maria Azkue, euskal idazle, abade, hizkuntzalari eta folklore ikertzailea (h. 1951).
- 1900 – Justo Garate, gipuzkoar sendagilea, euskal gaietan aditua eta gaztelaniazko idazlea (h. 1994).
- 1907 – Fernando Muñagorri, euskal atleta (h. 1959).
- 1912 – Salbador Zapirain, Ataño, gipuzkoar idazlea eta eleberrigilea (h. 2000).
- 1918 – Olivier Lefèvre d'Ormesson, frantziar politikaria, Biarritzen (h. 2012).
- 1927 – Vicente Luis Lapatza, bizkaitar futbolaria, atezaina (h. 2008).
- 1932 – Andoni Elizondo, gipuzkoar futbol jokalari eta entrenatzailea (h. 1986).
- 1945 – Ariane Lopez-Huici, lapurtar argazkilaria.
- 1947 – Iñaki Pikabea, Piti, gipuzkoar ETAkide ohia.
- 1952 – Paco Obregón, bizkaitar antzezlea eta antzerki-zuzendaria.
- 1961 – Iñaki Altzelai, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1966 – Luis Martín Núñez, bizkaitar futbolari ohia.
- 1967 – Joxe Mendizabal, gipuzkoar musikari, konpositore eta musika-ekoizlea.
- 1968 – Iñaki Laskurain, gipuzkoar errugbilari ohi eta entrenatzailea eta Euskadiko Errugbi Federazioko presidentea.
- 1970 – Jose Antonio Sasiain, gipuzkoar bertsolaria.
- 1974 – Javier Dominguez-Ledo, arabar atleta, mendi lasterketetan aditua.
- 1981 – Xabier Landabidea, Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaile bizkaitarra, ikus-entzunezko komunikazioan aditua.
- 1987 – Diana Urrea, bizkaitar militante feminista eta internazionalista eta politikaria, Kolonbian.
- 1988 – Iraitz Arrospide, gipuzkoar atleta, distantzia luzetan aditua.
- 1994 – Yasin Iribarren, nafar futbolaria.
- 1995 – Ziortza Isasi, bizkaitar txirrindularia.
Mundua
- 1103 – Gilen Adelin, Normandiako dukea (h. 1120).
- 1199 – Fernando III.a Gaztelakoa, Gaztela, Galizia eta Leongo erregea (h. 1252).
- 1461 – Alexandro Jagiellon, Poloniako erregea eta Lituaniako duke handia (h. 1506).
- 1595 – Fernando Álvarez de Toledo Mendoza, espainiar aristokrata, Leringo VII. kondea eta Nafarroako kondestablea izandakoa (h. 1667).
- 1681 – Vitus Bering, daniar itsasgizon eta esploratzailea (h. 1741).
- 1694 – Leonardo Leo, italiar musikagile eta biolontxelo-jotzailea (h. 1744).
- 1789 – Robert Batty, Britainiar Armadako teniente-koronela, baita marrazkilaria (h. 1848).
- 1800 – Ramón Narváez, Valentziako duke, politikari eta espainiar militarra (h. 1868).
- 1802 – Niels Henrik Abel, norvegiar matematikaria (h. 1829).
- 1811 – Ambroise Thomas, frantziar musikagilea (h. 1896).
- 1815 – Edward John Eyre, ingeles esploratzailea eta Britainia Handiaren kolonietako administratzailea (h. 1901).
- 1827 – Deodoro da Fonseca, Brasilgo lehenbiziko presidentea (h. 1892).
- 1844 – Ilia Repin, errusiar pintorea (h. 1930).
- 1850 – Guy de Maupassant, frantziar idazlea (h. 1893).
- 1860 – Henri-Jean Guillaume Martin, frantziar margolaria (h. 1943).
- 1861 – Mary Richmond, Gizarte-langintzaren aintzindaria eta soziologo estatubatuarra (h. 1928).
- 1862 – Joseph Merrick, Elefante gizona, ingeles hiritarra, jasan zuen gorputz desitxuraketatik famatua (h. 1890).
- 1868 – Marie Adelaide Belloc Lowndes, ingeles nobelagilea (h. 1947).
- 1886 – Óscar Esplá, espainiar musikagilea (h. 1976).
- 1889 – Conrad Aiken, estatubatuar idazlea (h. 1973).
- 1890 – Naum Gabo, errusiar eskultorea (h. 1977).
- 1898 – Piero Sraffa, italiar ekonomialaria (h. 1983).
- 1901 – Claude Autant-Lara, frantziar zinemagilea (h. 2000).
- 1903 – Rensis Likert, estatubatuar psikologo eta kudeaketa-aditua, Likert eskalaren sortzailea (h. 1981).
- 1905 – Wassily Leontief, errusiar-estatubatuar ekonomialaria, 1973ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 1999).
- 1906 – John Huston, estatubatuar zinema gidoilaria eta zuzendaria (h. 1987).
- 1907 – Eugène Guillevic, bretainiar poeta (h. 1997).
- 1908 – Harold Holt, Australiako lehen ministroa (1967an desagertua).
- 1911 – Robert Taylor, estatubatuar aktorea (h. 1969).
- 1912 –
- Abbé Pierre, frantziar abadea, Emmaus mugimenduaren sortzailea (h. 2007).
- György Sárosi, hungariar futbolari eta entrenatzailea (h. 1993).
- 1923 – Devan Nair, Singapurreko 3. presidentea (h. 2005).
- 1924 – Ben Jones, Grenadako lehen ministroa (h. 2005).
- 1926 – Per Wahlöö, suediar eleberrigile eta kazetaria (h. 1975).
- 1928 – Chung Won-shik, Hego Koreako lehen ministroa (h. 2020).
- 1930 –
- Neil Armstrong, estatubatuar astronauta, Apollo 11 misioan ilargia zapaldu zuen lehenengo gizaki lurtarra (h. 2012).
- Michal Kováč, Eslovakiar Errepublikako lehendabiziko presidentea (h. 2016).
- 1931 – Alec Reid, irlandar apaiza, Ipar Irlandako eta Euskal Herriko bake prozesuen bultzatzailea (h. 2013).
- 1932 –
- Carlos Rúspoli, Suecako dukea, espainiar aristokrata (h. 2016).
- Maurílio Jorge Quintal de Gouveia, portugaldar elizgizona (h. 2019).
- 1936 –
- Colleen Farrington, estatubatuar modeloa eta kabaret abeslaria (h. 2015).
- John Saxon, estatubatuar aktore eta borroka arteetako artista (h. 2020).
- Carlos Terribili, argentinar muralista, kartelgile eta ilustratzailea (h. 2016).
- 1937 –
- Manuel Pinto da Costa, Sao Tome eta Principeko lehenbiziko presidentea.
- Brian G. Marsden, britainiar astronomoa (h. 2010).
- 1940 – Suzana de Moraes, brasildar aktore, zinemagile eta zuzendaria (h. 2015).
- 1942 – Sergio Ramírez Mercado, nikaraguar politikaria eta idazlea.
- 1946 –
- Shirley Ann Jackson, estatubatuar fisikaria.
- Xavier Trias, kataluniar politikaria, Bartzelonako alkate ohia.
- 1947 – Sef Vergoossen, herbeheretar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1948 –
- Ray Clemence, ingeles futbol atezaina (h. 2020).
- Baldwin Lonsdale, Vanuatuko presidentea (h. 2017).
- 1950 – Rosi Mittermaier, alemaniar alpetar eskiatzailea (h. 2023).
- 1952 – Hun Sen, Kanbodiako lehen ministroa.
- 1957 – Shigeru Ban, japoniar arkitektoa.
- 1962 –
- Patrick Ewing, NBAko jamaikar jatorriko estatubatuar saskibaloi jokalari ohi eta entrenatzailea.
- Ana Romani, galiziar poeta, kazetari kulturala, irrati esataria, ahots aktorea eta Real Academia Gallegako akademiko osoa.
- 1963 – Mark Strong, ingeles aktorea.
- 1964 – Adam "MCA" Yauch, estatubatuar rap abeslaria eta baxu-jotzailea, Beastie Boys taldearen sortzailea (h. 2012).
- 1968 –
- Marine Le Pen, frantziar politikaria, Front National eskuin muturreko alderdiaren burua.
- Colin McRae, eskoziar auto gidaria, 1995eko Munduko Rally txapelduna (h. 2007).
- 1970 – Xeni Jardin, estatubatuar blogari eta kazetaria, IKT gaietan aditua.
- 1972 – Christian Olde Wolbers, belgikar musikaria, Fear Factory taldeko kide ohia.
- 1974 –
- Alvin Ceccoli, australiar futbolari ohia.
- Pablo Pineda, andaluziar aktorea, hizlaria eta idazlea, Down sindromedun Europako lehen irakasle-eskolako diplomatua.
- 1977 – Raúl Roa, espainiar doma klasikoko zaldizkoa eta ekitazio irakaslea.
- 1980 – Salvador Cabañas, paraguaitar futbolari ohia.
- 1981 - Laura Baena, espainiar publizitate-sortzailea, ekintzailea eta influencerra.
- 1982 – Lolo Jones, estatubatuar hesi lasterkari eta bobsleigh-laria.
- 1984 – Jordan Lotiès, frantziar futbolaria.
- 1989 –
- Shanshan Feng, txinatar golflaria.
- Angie Zapata, jipoituta eraila izan zen estatubatuar emakumezko transexuala (h. 2008).
- 1998 – João Almeida, portugaldar txirrindularia.
- 2001 – Josie Totah, estatubatuar aktorea.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1914 – Pedro Hilarion Sarrionandia, bizkaitar abade frantziskotarra, amazigera hizkuntzaren lehen gramatika idatzi zuen (j. 1865).
- 1936 – Gabino Olaso, bizkaitar agustindar apaiza, La Font de la Figueran eraila (j. 1869).
- 1937 – Juanita Mir, nafar kazetaria eta idazlea, fusilatua (j. 1893).
- 1940 – Manuel Antonio Leunda, gipuzkoar bertsolaria (j. 1846).
- 1949 – Ernest Fourneau, Euskal Herri nahiz frantses estatu mailan kimioterapiaren sortzailea (j. 1872).
- 1955 – Jesus Olasagasti, gipuzkoar margolaria (j. 1907).
- 1971 – Angel Martínez Baigorri, nafar apaiza, idazlea eta poeta, Managuan (j. 1899).
- 1978 – Ramon de la Sota Aburto, euskal finantzagizon eta politikari abertzale eta jeltzalea (j. 1887).
- 1992 – Juan David García Bacca, euskal venezuelar filosofo eta irakaslea, Quiton (j. 1901).
- 2023 – José María Zuluaga, bizkaitar futbolaria (j. 1951).
Mundua
- 824 – Heizei Enperadorea, Japoniako Enperadorea.
- 890 – Ranulfo II.a Poitierskoa, Poitiersko konde eta Akitaniako dukea.
- 1630 – Antonio Tempesta, italiar margolari eta grabatzailea (j. 1555).
- 1638 – Peter Minuit, Herbeherea Berriak kolonia nederlandarren zuzendari nagusia.
- 1661ean lurperatua – Cornelis Janssens van Ceulen, ingeles margolari erretratugilea (j. 1593).
- 1675 – Brynjólfur Sveinsson, islandiar gotzain luteranoa (j. 1605).
- 1729 – Thomas Newcomen, ingeles mekanikari eta asmatzailea (j. 1663).
- 1754 – James Gibbs, eskoziar arkitektoa (j. 1682).
- 1757 – Antoine Pesne, frantziar margolaria (j. 1683).
- 1792 – Frederick North, Britainia Handiko lehen ministroa (j. 1732).
- 1807 – Jeanne Baret, frantziar botanikaria eta esploratzailea (j. 1740).
- 1862 – Felix de Muelenaere, Belgikako lehen ministroa (j. 1793).
- 1888 –
- Anna Haining Bates, akromegaliaren ondorioz 2,41 metro garai izatera heldu zen kanadar gizasemea (j. 1846).
- Philip Sheridan, estatubatuar jenerala (h. 1888).
- 1895 –
- Thure Brandt, suediar fisioterapeuta eta militarra (j. 1819).
- Friedrich Engels, alemaniar filosofialari eta iraultzailea (j. 1820).
- 1905 – Anton Ažbe, esloveniar margolari errealista (j. 1862).
- 1924 – Teodor Teodorov, Bulgariako lehen ministroa (j. 1859).
- 1929 – Millicent Garrett Fawcett, ingeles politikaria, idazlea eta ekonomialaria, emakumeen aldeko eskubideak bultatzailea (j. 1847).
- 1939an, Espainiako Gerra Zibila amaitu ostean, 13 arrosak deitutako taldea, erregimen frankistak Madrilen fusilatuak:
- Carmen Barrero Aguado (j. 1919).
- Martina Barroso García (j. 1917).
- Blanca Brisac Vázquez (j. 1910).
- Pilar Bueno Ibáñez (j. 1921).
- Julia Conesa Conesa, (j. 1919).
- Adelina García Casillas (j. 1920).
- Elena Gil Olaya (j. 1919).
- Virtudes González García (j. 1922).
- Ana López Gallego (j. 1918).
- Joaquina López Laffite (j. 1916).
- Dionisia Manzanero Salas (j. 1919).
- Victoria Muñoz García (j. 1921).
- Luisa Rodríguez de la Fuente (j. 1921).
- 1946 – Wilhelm Marx, Alemaniako kantzilerra (j. 1863).
- 1947 – Vladimir Golenistxov, errusiar egiptologoa, egiptologiaren aitzindarietako bat (j. 1856).
- 1952 – Sameera Moussa, egiptoar fisikari nuklearra, erradiazio ionizatzailean aditua (j. 1917).
- 1955 – Carmen Miranda, luso-brasildar sanba-abeslaria eta aktorea (j. 1909).
- 1957 – Heinrich Otto Wieland, alemaniar kimikaria, 1927ko Kimikako Nobel Saria (j. 1877).
- 1960 – Arthur Meighen, Kanadako lehen ministroa (j. 1874).
- 1961 – Sidney Holland, Zeelanda Berriko 25. lehen ministroa (j. 1893).
- 1962 –
- Marilyn Monroe, estatubatuar aktorea, XX. mendeko film-izarra, sexu eta pop ikonoa (j.1926)
- Ramón Pérez de Ayala, espainiar idazlea (j. 1880).
- 1981 – Jerzy Neyman, poloniar-estatubatuar matematikari eta estatistikaria (j. 1894).
- 1983 – Joan Violet Robinson, ingeles ekonomialaria (j. 1903).
- 1984 – Richard Burton, galestar aktorea (j. 1925).
- 1991 – Soichiro Honda, japoniar enpresaburua, Honda motor-enpresaren sortzailea (j. 1906).
- 1992 – Robert Muldoon, Zeelanda Berriko lehen ministroa (j. 1921).
- 1998 – Todor Zhivkov, Bulgariako lehen ministroa (j. 1911).
- 2000 – Alec Guinness, ingeles aktorea (j. 1914).
- 2003 – Manuel Mur, galiziar zinema-zuzendaria eta idazlea (j. 1908).
- 2005 – Polina Astakhova, sobietar gimnasta (j. 1936).
- 2010 – Godfrey Binaisa, Ugandako presidentea (j. 1920).
- 2012 – Chavela Vargas, kostarikar-mexikar abeslaria, rantxera musikaren interprete nabarmenenetakoa (j. 1919).
- 2014 –
- Angéla Németh, xabalina jaurtiketan espezializatutako hungariar atleta (j. 1946).
- María Telo, espainiar legelari eta feminista (j. 1915).
- 2019 –
- Josef Kadraba, txekiar futbolaria (j. 1933).
- Toni Morrison, estatubatuar idazlea, afro-amerikar literaturaren sustatzaile nagusietakoa eta 1993ko Literaturako Nobel Saria (j. 1931).
- 2020 – Dick Tooth, australiar errugbilaria (j. 1929).
- 2021 –
- Terry Davies, galestar errugbilaria (j. 1933).
- Jevhen Martxuk, Ukrainako lehen ministroa (j. 1941).
- 2022 –
- Ana Luísa Amaral, portugaldar poeta, itzultzaile eta irakaslea (j. 1956).
- Issey Miyake, japoniar moda diseinatzailea (j. 1938).
- 2023 –
- Hélène Carrère d'Encausse, frantziar historialaria eta politologoa (j. 1929).
- Carmen Herrero Vicent, espainiar onkologoa (j. 1986).
Jaiak eta urteurrenak
- Andre Maria Zuriaren eguna.
- Sehaska egutegiko izendegia: Edur/Edurne, Zuria/Zurine/Zuriñe eta Gasteiz/Gasteiza.