Abuztuaren 31
Abuztuaren 31a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta berrogeita hirugarren eguna da, 244.a bisurteetan. 122 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1813 – Tropa ingeles eta portugaldarrek, Espainiaren aliatuak zirenak, Wellington jeneralaren lemapean Donostiari su eman zioten frantziarrak kanporatzeko.
- 1839 – Bergarako besarkadaren bidez, Lehen Gerra Karlistari amaiera eman zitzaion.
- 1975 – Poliziak Jesus Mari Garcia Ripalda hil zuen Donostian.
- 1985 – ETArekin zerikusirik ez zuen Dominique Labeyrie Donibane Lohitzunen tirokatua. GALek akatsa onartu zuen.
- 2006 – Eusko Alkartasunak EAJrekin koalizioan ez joatea erabaki zuen, barne bozketa baten ondoren.
Mundua
- 1724 – Luis I.a Espainiakoa baztangaren ondorioz hil zen, 17 urte zituela, eta sei hilabeteko erregealdiaren ostean. Bere aitak, Filipe V.ak, hartu zuen berriro tronua.
- 1888 – London hiriko Whitechapel barrutiko Buck's Row kalean Mary Ann Nichols andrearen gorpua aurkitu zuten; Jack Tripa-ateratzailearen lehenbiziko erailketa izan zen.
- 1928 – Turkiak alfabeto arabiarra alde batera utzi eta latindarra onartzea adostu zuen.
- 1939 – Alemania naziak irrati-estazio bati egindako eraso poloniarra aipatu zuen, Hitlerri biharamunean Polonia erasotzeko aitzakia emanez eta horrekin Bigarren Mundu Gerra hasiz.
- 1957 – Malaysiak Britainia Handiarekiko independentzia lortu zuen.
- 1961 – Espainiak Marokon zituen azken tropak erretiratu zituen.
- 1962 – Trinidad eta Tobagok independentzia politikoa lortu zuen.
- 1986 – Admiral Nakhimov bidaiari ontzi sobietarra Itsaso Beltzean hondoratu zen Pyotr Vasev kargaontziarekin talka egin ondoren, 398 bidaiari hil zirelarik.
- 1991 – Kirgizistanek SESBrekiko independentzia aldarrikatu zuen.
- 1994 – IRAk su etena iragarri zuen.
- 1997 – Diana Spencer Galesko printzesa auto istripuz hil zen Parisen.
Arte eta kultura
Mundua
- 1928 – Lau soseko opera (alemanez: Die Dreigroschenoper), Kurt Weillen musika eta Bertolt Brechten libretoa duen opera estreinatu zen Berlingo Theater am Schiffbauerdamm antzokian.
- 1955 – The Man from Laramie ("Laramieko gizona") filma estreinatu zen, Anthony Mannek zuzendu eta James Stewart, Arthur Kennedy, Donald Crisp eta Cathy O'Donnell aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2006 – Edvard Munchen Garrasia, 2004ko abuztuaren 22an ostua, polizia norvegiarrak berreskuratu zuen sarekada batean.
- 2012- Argo filma estreinatu zen, Ben Affleck zinema zuzendariak zuzendu eta berak, Bryan Cranston, Alan Arkin eta John Goodman aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
Mundua
- 1897 – Thomas Alva Edisonek kinetoskopioa patentatu zuen, lehen zine proiektagailua.
- 1998 – Ipar Koreak Kwangmyongsong-a jaurtiki zuen, bere lehen satelitea.
Kirolak
Mundua
- 1972 – Bobby Fischer munduko xake txapeldun bihurtu zen, Boris Spassky sobietarraren aurka.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1743 – Jean Dalbarade, lapurtar militarra, kortsario ospetsua (h. 1819).
- 1831 – Ramon Artola, euskal idazlea (h. 1906).
- 1836 – Ramon Elorriaga, bizkaitar margolaria (h. 1898).
- 1868 – Enrike Zubiri, Manezaundi, euskal idazle eta margolari nafarra (h. 1943).
- 1873 – Ramon Goikoetxea, Evangelista de Ibero, nafar kaputxinoa (h. 1909).
- 1886 –
- Ramón Biguri, euskal herritar politikaria.
- Ramon Bikuña, bizkaitar politikari eta enpresaburua (h. 1935).
- 1888 – Ramón Basterra, bizkaitar poeta, diplomatiko eta idazlea (h. 1928).
- 1896 – José Ramón Castro Alaba, nafar sendagilea eta filologoa (h. 1977).
- 1897 – Silverio Izagirre, euskal herritar futbolaria (h. 1935).
- 1922 – Iñigo Aranzadi, nafar ingeniari agronomo, kazetari eta idazlea, etnologian aditua (h. 2003).
- 1928 – Ramon Labaien, euskal herritar enpresaburu, politikari eta euskaltzalea eta Donostiako alkatea (h. 2013).
- 1929 – Fernando Redón, iruindar arkitektoa (h. 2016).
- 1930 – Ramón Aboitiz Musatadi, bizkaitar ingeniari, akademiko eta enpresaria (h. 2010).
- 1947 – José Ramón Lete, gipuzkoar saskibaloi-jokalari ohia eta politikaria, Espainiako Kirolen Goi Kontseiluaren presidentea.
- 1950 – Juan Pablo de Lojendio y Pardo-Manuel de Villena, Arévalo del Reyren dukea, espainiar aitorensemea, Donostian.
- 1952 – Paulino Martínez, nafar txirrindulari ohia, Trespadernen.
- 1958 –
- Serge Blanco, lapurtar errugbilari ohia eta Biarritz Olympique taldeko zuzendaria, sekula izan den errugbilari euskaldun handiena, Caracasen.
- Ramón Ibarra, bizkaitar aktorea.
- 1959 – Enrique Villarreal, El Drogas, nafar abeslari, musikari eta baxujolea, Barricada musika taldeko kidea.
- 1962 – Loli Albero, nafar poeta.
- 1964 – Ion Arretxe, gipuzkoar arte zuzendaria, marrazkilaria, idazlea eta aktorea (h. 2017).
- 1968 – Tessa Andonegi, gipuzkoar aktorea.
- 1969 – Justo Ruiz, arabar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1977 – Xabier Otermin, gipuzkoar futbolaria.
- 1981 - Maite Guevara, arabar aktorea eta pailazoa.
- 1988 – Itziar Gonzalez, gipuzkoar hizkuntzalari konputazionala.
Mundua
- 12 – Kaligula, erromatar enperadorea (h. 41).
- 161 – Komodo, erromatar enperadorea (h. 192).
- 1240 – Erramun Jaiogabea, Erromatar Eliza Katolikoko elizgizona (j. 1204).
- 1569 – Jahangir, Indiako mogol enperadorea (h. 1627).
- 1604 – Famiano Michelini, italiar matematikaria, batez ere hidraulikan interesa zuena (h. 1665).
- 1663 – Guillaume Amontons, frantziar fisikari eta instrumentugilea (h. 1705).
- 1749 – Aleksandr Radistxev, errusiar idazlea (h. 1802).
- 1786 – Michel Eugène Chevreul, frantziar kimikaria (h. 1889).
- 1797 – Ramón Castilla, Peruko presidentea (h. 1867).
- 1811 – Théophile Gautier, frantziar poeta eta nobelagilea (h. 1872).
- 1821 – Hermann von Helmholtz, alemaniar fisikaria (h. 1894).
- 1834 – Amilcare Ponchielli, italiar konpositorea (h. 1886).
- 1837 – Édouard Stephan, frantziar astronomoa (h. 1923).
- 1843 – Georg von Hertling, Alemaniako kantzilerra (h. 1919).
- 1853 – Alexei Brusilov, errusiar jenerala (h. 1926).
- 1866 – Elizabeth von Arnim, ingeles idazlea (h. 1941).
- 1870 – Maria Montessori, italiar pedagogo berritzaile eta psikiatra (h. 1952).
- 1872 – Matilda Kxesinskaia, errusiar-poloniar ballet-dantzaria eta Nikolas II.a Errusiako tsarraren maitalea (h. 1971).
- 1877 – Margaret Bemister, kanadar idazle, kazetari eta irakaslea (h. 1984).
- 1878 – Frank Jarvis, estatubatuar atleta (h. 1933).
- 1879 –
- Alma Mahler, austriar musikagile eta socialitéa (h. 1964).
- Taishō enperadorea, Japoniako 123. enperadorea (h. 1926).
- 1880 – Gilemina I.a Herbehereetakoa, Herbehereetako erregina (h. 1962).
- 1887 – Zenobia Camprubí, espainiar idazle, itzultzaile eta hizkuntzalaria (h. 1956).
- 1889 – Edward Hulse, Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen britaniar ofiziala (h. 1915).
- 1893 – Lily Laskine, frantziar harpa-jotzailea (h. 1988).
- 1897 – Fredric March, estatubatuar aktorea (h. 1975).
- 1900 – Enrique Gaviola, argentinar astrofisikaria (h. 1989).
- 1902 – Maria Dolors Bargalló, kataluniar politikaria eta feminista (h. 1980).
- 1908 –
- Ricardo Gullón, espainiar literatura-kritikaria (h. 1991).
- William Saroyan, estatubatuar idazlea (h. 1981).
- 1910 – Mimí Langer, austro- argentinar medikua, psikologoa, psikoanalista eta irakaslea (h. 1987).
- 1912 – Ichiji Otani, japoniar futbolaria (h. 2007).
- 1913 –
- Helen Levitt, estatubatuar argazkilaria (h. 2009).
- Bernard Lovell, britainiar astronomoa.
- Ambros, El Capitán Trueno-ren sortzaile grafikoa (h. 1992).
- 1914 – Richard Basehart, estatubatuar aktorea (h. 1984).
- 1916 –
- Ramón Salas, burgostar hegazkinlaria, Gerra Zibil garaian matxinoen alde izandakoa (h. 1993).
- Daniel Schorr, estatubatuar kazetaria.
- 1918 – Alan Jay Lerner, estatubatuar abesti-idazle, libreto egile eta zinema gidoilaria (h. 1986).
- 1919 – Amrita Pritam, indiar idazlea, Punjabgo literaturako lehen emakume garrantzitsutzat hartua (h. 2005).
- 1921 – Miguel Ángel Alonso Samaniego, errioxar farmazialari eta politikaria, Arabako gobernadore zibila (h. 1981).
- 1924 – Buddy Hackett, estatubatuar aktore eta umorista (h. 2003).
- 1925 – Maurice Pialat, frantziar zinema-zuzendari eta gidoigilea (h. 2003).
- 1927 – Roland Simounet, frantziar arkitektoa (h. 1996).
- 1928 –
- James Coburn, estatubatuar aktorea (h. 2002).
- Ramón Martín Mateo, espainiar legelari eta unibertsitateko irakaslea, Bilboko Unibertsitatearen laugarren eta azken errektorea (h. 2014).
- 1929 –
- Julio Ramón Ribeyro, perutar idazlea, XX. mendeko perutar idazle gailenetako bat (h. 1994).
- Osamu Yamaji, japoniar futbolaria.
- 1935 –
- Eldridge Cleaver, estatubatuar politikaria eta beltzen aldeko aktibista (h. 1998).
- Frank Robinson, beisbol jokalaria.
- 1936 – Otelo Saraiva de Carvalho, portugaladar militar eta politikaria, 1974ko Krabelinen Iraultzaren arduradun nagusia (h. 2021).
- 1939 – Paul Winter, estatubatuar musikaria eta musikagilea.
- 1940 – Alain Calmat, frantziar patinatzaile artistiko ohia eta politikaria.
- 1941 –
- Emmanuel Nunes, Parisen bizi izandako portugaldar musikagilea (h. 2012).
- Linda White, euskara irakasle, ikertzaile, itzultzaile eta idazle eusko estatubatuarra.
- 1942 –
- Pedro Solbes, espainiar politikaria eta legelaria (h. 2023).
- Eugenio Trías, kataluniar filosofo eta idazlea (h. 2013).
- 1944 – Anna Lizaran, kataluniar aktorea (h. 2013).
- 1945 –
- Sérgio Godinho, portugaldar abeslaria.
- Van Morrison, irlandar musikagilea, bere belaunaldiko musikari eraginkorrenetakoa.
- Itzhak Perlman, israeldar biolin-jotzailea, XX. mendearen bigarren erdiko munduko onenetakotzat joa.
- 1948 – Holger Osieck, alemaniar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1949 –
- Richard Gere, estatubatuar aktorea.
- Hugh David Politzer, estatubatuar fisikaria, 2004ko Fisikako Nobel Saria.
- 1951 – Pedro Algorta, 1972ko Uruguaiko Aireko Armadaren 571 hegaldiaren istripu eta odiseatik bizirik ateratako bat.
- 1954 –
- Caroline Cossey, ingeles modeloa, Playboy aldizkariaren azalerako posatu zuen lehen emakume transexuala.
- Robert Kocharyan, Armeniako eta Artsakheko presidentea.
- Antonio Resines, espainiar aktorea.
- 1955 – Edwin Moses, estatubatuar atleta ohia, 400 metroko hesi-lasterketan espezializatua eta 107 final jarraian irabazitakoa.
- 1956 –
- Tsai Ing-wen, Taiwango presidentea.
- Masashi Tashiro, japoniar telebistako artista eta abeslaria (Rats & Star).
- 1958 – Éric Zemmour, frantziar saiakeragile, polemista eta kazetaria.
- 1960 – Hassan Nasrallah, Hizbullahko liderra.
- 1962 – Geoffrey Blake, estatubatuar aktore eta umorista.
- 1965 –
- Terelu Campos, espainiar aurkezle, telebistako kolaboratzaile eta enpresaburua.
- Pablo Motos, espainiar telebista aurkezle eta irrati-esataria.
- 1966 – Juncal Rivero, espainiar top-model ohi eta aktorea.
- 1970 – Rania Jordaniakoa, Jordaniako erregina ezkontidea.
- 1971 – Pádraig Harrington, irlandar golfaria.
- 1974 – Teruyoshi Ito, japoniar futbolaria.
- 1975 – Sara Ramírez, mexikar-estatubatuar aktore eta abeslaria.
- 1977 –
- Jeff Hardy, World Wrestling Entertainmenteko (WWE) estatubatuar borrokalari profesionala.
- Craig Nicholls, rock musikaria.
- 1978 – Adam Laxalt, euskal jatorriko estatubatuar abokatu eta politikaria.
- 1979 – Noelia, puertorricar abeslaria.
- 1981 – Tomás Nistal, espainiar txirrindulari ohia.
- 1982 – Pepe Reina, espainiar futbolaria.
- 1984 – Marko Banić, kroaziar saskibaloi jokalaria.
- 1985 – Mohammed bin Salman, Saudi Arabiako Printze oinordekoa.
- 1989 – Malena Costa, espainiar publizitate-modeloa.
- 1991 –
- Jakub Słowik, poloniar futbolaria.
- Shi Tingmao, txinatar tranpolin jauzilaria.
- 1993 – Rémi Fraisse, frantziar botanikaria (h. 2014).
Heriotzak
Euskal Herria
- 1450 – Elisabet Nafarroakoa, Nafarroako Erresumako infanta (j. 1395).
- 1651 – Tiburcio Redin, euskal militar eta politikaria (j. 1597).
- 1768 – Martin Karrera, gipuzkoar arkitektoa (j. 1713).
- 1923 – Ramón Untzaga, bizkaitar futbolaria, atzerako artaziaren asmatzailea, Txilen (j. 1894).
- 1936 –
- Gregorio Balparda, euskal herritar politikari, abokatu eta historialaria, Bilboko alkatea, fusilatua (j. 1874).
- Manuel Guzmán García, gipuzkoar politikari errepublikanoa, Coruñan fusilatua (j. 1878).
- 1965 – Pedro Laxalt, lapurtar aktorea, Argentinan lan egin zuena, Buenos Airesen (j. 1900).
- 1975 – Jesus Mari Garcia Ripalda, gipuzkoar militante komunista, Espainiako poliziak tiroz hila (j. 1952).
- 1979 – René Delzangles, lapurtar politikaria, Pirinio Atlantikoetako Kontseilari Nagusia (j. 1889).
- 1992 – Kasilda Hernáez, Kasi, gipuzkoar anarkista ezaguna eta Felix Likinianoren laguna (j. 1914).
- 2001 – Julio Antonio Elizegi, nafar futbolaria, Coruñan (j. 1910).
- 2003 – Mario Onaindia, euskal herritar politikari sozialista, idazlea eta ETAkide izandakoa (j. 1948).
- 2004 - Santiago Pérez Luzuriaga, Pachi, bizkaitar futbolaria, Bartzelonan (j. 1917).
- 2020 – Juan Jose Goiriena de Gandarias, arabar ikertzaile eta irakaslea (j. 1948).
Mundua
- 1056 – Teodora Porfirogeneta, Bizantziar Inperioko enperatriza (j. c. 980).
- 1158 – Antso III.a Gaztelakoa, Gaztelako erregea (j. 1134).
- 1324 – Henrike II.a Ziprekoa, Zipreko eta Jerusalemgo erregea (j. 1270).
- 1372 – Ralph Stafford, Ingalaterrako noblea, Ehun Urteko Gerran parte hartu zuen militar nabarmena (j. 1301).
- 1422 – Henrike V.a Ingalaterrakoa, Ingalaterrako erregea (j. 1387).
- 1522 – Gonzalo Pizarro Rodríguez de Aguilar, espainiar militarra.
- 1528 – Matthias Grünewald, alemaniar margolaria (j. c. 1480).
- 1563 – Montorsoli, italiar elizgizon, eskultore eta arkitekto manierista (j. 1507).
- 1688 – John Bunyan, ingeles teologo eta idazlea (j. 1628).
- 1709 – Andrea Pozzo, italiar pintorea eta arkitektoa (j. 1642).
- 1724 – Luis I.a Espainiakoa, Espainiako erregea (j. 1707).
- 1795 – François-André Danican Philidor, frantses musikagilea eta xake-jokalari ospetsua (j. 1726).
- 1811 – Louis Antoine de Bougainville, frantziar itsasgizona (j. 1729).
- 1814 – Arthur Phillip, briainiar Royal Navyko ofiziala eta Hegoaldeko Gales Berriko koloniako gobernadorea (j. 1738).
- 1864 – Ferdinand Lassalle, alemaniar politikari sozialista (j. 1825).
- 1867 – Charles Baudelaire, frantziar poeta, kritikari eta itzultzailea (j. 1821)
- 1869 – Mary Ward, irlandar zientzialaria eta auto-istripuz hildako lehen pertsona (j. 1827)
- 1888 – Mary Ann Nichols, ustez Jack Tripa-ateratzailearen lehenengo biktima (j. 1845).
- 1912 – Paul Robin, frantziar pedagogo eta hezitzaile anarkista (j. 1837).
- 1920 – Wilhelm Wundt, alemaniar fisiologo, filosofo eta Psikologiaren aitzindaria (j. 1832).
- 1940 – Raymond Smith Dugan, estatubatuar astronomoa (j. 1878).
- 1941 – Marina Tsvetaieva, errusiar poeta eta idazlea (j. 1892).
- 1945 – Stefan Banach, poloniar matematikaria (j. 1892).
- 1948 – Andrei Zhdanov, sobietar politikaria (j. 1894).
- 1963 – Georges Braque, frantziar margolari eta eskultorea (j. 1882).
- 1966 – Kasimir Edschmid, alemaniar idazlea (j. 1890).
- 1967 –
- Tamara Bunke, Tania, argentinar iraultzaile komunista eta espioia (j. 1937).
- Ilia Ehrenburg, sobietar idazle, kazetari, itzultzaile eta intelektuala (j. 1891).
- 1969 –
- Luisa Landová-Štychová, txekoslovakiar politikaria, feminista, hezitzailea eta astronomoa (j. 1885).
- Rocky Marciano, Txapeldun Zuri Handia, estatubatuar boxeolaria, borrokaldi bat galgu gabe erretiratu zen pisu astunetako boxeolari bakarra (j. 1923).
- 1973 – John Ford, irlandar-estatubatuar zine zuzendaria (j. 1894).
- 1974 – Norman Kirk, Zeelanda Berriko 29. lehen ministroa (j. 1923).
- 1977 – Atala Apodaca, mexikar irakasle, feminista eta iraultzailea (j. 1884).
- 1978 – John Wrathall, Rhodesiako 2. presidentea (j. 1913).
- 1979 –
- Celso Emilio Ferreiro, galiziar idazlea (j. 1912).
- Sally Rand, estatubatuar aktore eta dantzaria (j. 1904).
- 1985 – Frank Macfarlane Burnet, australiar birologoa immunologian egindako ekarpenagatik ezaguna, 1960ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1899).
- 1986 –
- Urho Kekkonen, Finlandiako 8. Presidentea (j. 1900).
- Henry Moore, britainiar eskultorea, XX. mendeko eskultore nagusietako bat (j. 1898).
- 1988 – Leonidas Proaño, ekuadortar apezpiku erromatar katolikoa (j. 1910).
- 1990 – Nat Clifton, estatubatuar kirolaria, NBAn jokatu zuen lehen afroamerikarra (j. 1922).
- 1994 – Lucila Palacios, venezuelar idazlea (j. 1902).
- 1997 – Diana Galeskoa, Lady Di, Galesko printzesa (j. 1961).
- 2000 – Jacques Allières, frantziar hizkuntzalari poliglota eta Ohorezko euskaltzaina (j. 1929).
- 2002 –
- Lionel Hampton, estatubatuar jazz musikaria (j. 1908).
- George Porter, britainiar kimikaria, 1967ko Kimikako Nobel Saria (j. 1920).
- 2005 –
- Eladia Blázquez, argentinar tango-abeslari eta konpositorea (j. 1931).
- Józef Rotblat, poloniar zientzialaria, 1995eko Bakearen Nobel Saria (j. 1908).
- 2009 – Barry Flanagan, galestar eskultore eta poeta (j. 1941).
- 2010 – Laurent Fignon, frantziar txirrindularia (j. 1960).
- 2012 –
- Carlo Maria Martini, italiar kardinala, Milango artzapezpikua izandakoa (j. 1927).
- Klaus Niebel, alemaniar industrialari eta euskaltzalea (j. 1937).
- Norbert Walter, alemaniar ekonomialaria (j. 1944).
- 2015 – Pepita Patiño Páez, espainiar militante antifrankista (j. 1925).
- 2018 – Luigi Luca Cavalli-Sforza, italiar zientzialaria, populazioen genetikan aditua (j. 1922)
- 2019 – Immanuel Wallerstein, estatubatuar soziologo eta gizarte-zientifiko historikoa, mundu-sistema analisiaren teoriko nagusia (j. 1930).
- 2020 – Pranab Mukherjee, Indiako 13. presidentea (j. 1935).
- 2021 – Michael Constantine, greko-estatubatuar aktorea (j. 1927).
- 2023 – Jan Jongbloed, herbeheretar futbolaria (j. 1940).
Jaiak eta urteurrenak
- Santu kristauak: Markos, Nonato, Ramon eta Rufina.
- Sehaska egutegiko izendegia: Etxahun eta Eneperi.
- Elkartasunaren nazioarteko eguna.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.