Abuztuaren 30
Abuztuaren 30a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta berrogeita bigarren eguna da, 243.a bisurteetan. 123 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1512 - Cristóbal Villalba militar gaztelarrak sarraskia egin zuen obeditzen ez zuten nafarren aurka, Nafarroako Erresumaren konkistan.
- 1936 – Haurdun zegoen Juana Josefa Goñi eta bere sei seme-alaba Legarreko leizera jaurti zituzten, Gaztelun. 1936Ko gudan egindako krimenik gogorrenetako bat izan zen.
- 1979 – ETAk polizia nazional bat hil zuen Zumarragan, eta beste bat Donostian.
- 1980 – Ondarroan Batallón Vasco Españolek Anjel Etxaniz hil zuen. Bere diskotekan lanean zela metrailetaz tirokatu zuten, eta Noelia Olabarria lehengusina eta Pakita Urresti langilea zauritu.
Mundua
- 1848 – Costa Ricak bere independentzia aldarrikatu zuen.
- 1874 – Erresuma Batuan gehienez 10 orduko laneguna ezarri zuten, baita 9 urtetik beherakoek lanik ez egitea ere.
- 1902 – Pelée sumendiko isuri piroklastikoak 1.300 lagun hil zituen Morne Rouge herrian, Martinikan.
- 1918 – Vladimir Leninek atentatu politiko bat pairatu zuen eta bizitza osorako lesioak geratu zitzaizkion.
- 1923 – Dolar estatubatuar bat 10 milioi marko alemaniarrengatik aldatzen zen.
- 1991 – Azerbaijanek SESBrekiko independentzia lortu zuen.
- 1993 – Hassan II.a Marokoko erregeak bere izeneko Meskita Handia inauguratu zuen Casablancan, munduko handiena Mekaren ondoren.
- 1996 – FARCek base militar bat hartu zuten Kolonbian. 28 militar hil ziren, 16 zauritu eta 60 lagun bahitu zituzten.
- 1999 – Ekialdeko Timorreko (orduan Indonesiak okupatua) biztanleen %95ak independentziaren alde bozkatu zuen.
- 2009 – ETAk Calviàn patruila auto bati lapa-bonba jartzean bi goardia zibil hil zituen.
Arte eta kultura
Mundua
- 1946 – The Killers ("Hiltzaileak") filma estreinatu zen, Robert Siodmakek zuzendu eta Burt Lancaster, Ava Gardner, Edmond O'Brien eta Sam Levene aktoreek antzeztu zuten.
- 2013 – 12 Years a Slave ("12 Urteko Eslabotza") filma estreinatu zen, Steve McQueenek zuzendu eta Chiwetel Ejiofor, Michael Fassbender, Benedict Cumberbatch, Paul Dano, Paul Giamatti, Lupita Nyong'o, Sarah Paulson, Brad Pitt eta Alfre Woodard aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
Mundua
- 1857 – Lehenengo trenbidea inauguratu zuten Argentinan.
- 1879 – Thomas Alva Edisonek bere lehen aparatu telefonikoa aurkeztu zuen, Felipe Heissen aurreko sistema hobetu zuena, Antonio Meuccik perfekzionatua (baina Bellek hartu zuen bere gain lorpena).
- 1984 – NASAren Discovery transbordadore espaziala lehen aldiz jaurti zen.
Kirolak
Mundua
- 1926 – Ernst Vierkotter igerilari alemaniarrak Mantxako itsasoa zeharkatu zuen errekorra jarriz: 12 ordu eta 42 minutu.
- 1987 – Ben Johnson atleta kanadarra munduko gizonik lasterrena bihurtu zen Erroman, 100 metro libreen proban 9,83 segundoko marka ezarriz.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1841 – Ramón Altarriba, aragoiar militar eta politikaria, Baionan (h. 1906).
- 1856 – Kaietano Sanchez Irure, euskal idazlea (h. 1916).
- 1890 – Pedro Asua, bizkaitar apaiza eta arkitektoa (h. 1936).
- 1898 – Ramon Olalkiaga, gipuzkoar futbolari eta ingeniaria (h. 1990).
- 1909 – Bonifazio Arandia, bizkaitar soinujolea (h. 1987).
- 1930 – Mikel Arozamena, nafar bertsolaria (h. 1976).
- 1937 – Didier Borotra, UDF alderdiko euskal herritar politikaria, Nantesen.
- 1943 – Celestino del Arenal, bizkaitar politologoa.
- 1946 –
- 1957 – Luis Atienza, euskal politikari eta enpresaria, Trespadernen.
- 1958 – Arantza San Sebastian, gipuzkoar irakaslea eta Donostialdeko Berritzeguneko aholkularia.
- 1959 – Xabier Olano, gipuzkoar politikaria, Altzoko alkate ohia.
- 1960 – Jabier Muguruza, euskal musikari, abeslari eta idazlea.
- 1965 – Patxi Lazcoz, Gasteizko alkate ohia.
- 1966 – Nekane Altzelai, EAko gipuzkoar politikaria.
- 1972 – Ana Urrutia, bizkaitar telebistako-aurkezle eta kazetaria.
- 1974 – Rosa Mari Artza Azueta, bizkaitar euskaltzale ekintzailea (h. 2001)
- Javier Otxoa, bizkaitar txirrindularia (h. 2018).
- Ricardo Otxoa, bizkaitar txirrindularia (h. 2001).
- 1978 – Verónika Moral, euskal aktorea, Burgosen.
- 1982 – Eunate Agirre, bizkaitar surflari eta bodyboardlaria.
- 1985 – Aritz Aranburu, gipuzkoar surflaria.
- 1988 –
- Miguel Mínguez, bizkaitar txirrindularia.
- Diego Simón, bizkaitar futbolaria.
- 1990 – Felipe Montoya, gipuzkoar izotz gaineko patinatzaile artistikoa.
- 1996 – Unai Etxebarria Martín, bizkaitar futbolaria.
- 1999 – Olatz Gabilondo, gipuzkoar txirrindularia.
- 2000 - Julen Pagola, nafar futbolaria.
Mundua
- 1334 – Petri I.a Gaztelakoa Ankerra, Gaztelako erregea (h. 1369).
- 1538 – Caesar Baronius, italiar kardinal eta historialaria (h. 1607)
- 1609 – Artus Quellinus Zaharra, flandriar eskultorea, barroko garaiko Hego Herbehereetako eskultore adierazgarrienetakoa (h. 1668).
- 1727 – Giandomenico Tiepolo, italiar margolaria (h. 1804).
- 1748 – Jacques-Louis David, frantziar margolaria (h. 1825).
- 1797 – Mary Shelley, ingeles idazlea (h. 1851).
- 1811 – Théophile Gautier, frantziar idazlea (h. 1872).
- 1844 – Friedrich Ratzel, alemaniar geografoa (h. 1904).
- 1852 – Jacobus Henricus van't Hoff, herbeheretar kimikaria, 1901eko Kimikako Nobel Saria (h. 1911).
- 1857 – Alexandra Gripenberg, Finlandiako gizarte aktibista, egile, editore, egunkari argitaratzailea eta politikaria (h. 1913).
- 1860 – Isaac Levitan, judu jatorriko errusiar paisai-margolaria, aldarteko paisaiako generoaren aitzindaria (h. 1900).
- 1870 – Lavr Kornilov, Errusiar Inperioko Armadako jenerala (h. 1918).
- 1871 – Ernest Rutherford, zeelandaberritar fisikari eta kimikaria, fisika nuklearraren aita eta 1908ko Kimikako Nobel Saria (h. 1937).
- 1874 – Emilie Flöge, austriar moda diseinatzailea eta enpresaria eta Gustav Klimten bikotekidea (h. 1952).
- 1878 – Guerau de Liost, kataluniar politikari eta poeta (h. 1933).
- 1883 – Theo van Doesburg, herbeheretar margolari, olerkari eta arkitektoa (h. 1931).
- 1884 – Theodor Svedberg, suediar kimikaria, 1926ko Kimikako Nobel Saria (h. 1971).
- 1885 – Aleksandr Xliapnikov, errusiar militante boltxebikea (h. 1937).
- 1898 – Shirley Booth, estatubatuar aktorea (h. 1992).
- 1906 –
- Joan Blondell, zinemako eta telebistako estatubatuar aktorea (h. 1979).
- Olga Taussky-Todd, austriar matematikaria, zenbakien teorian eta matrizeen teorian aditua (h. 1995).
- 1907 –
- Leonor Fini, argentinar-frantziar margolaria (h. 1996).
- Luisa Moreno, Estatu Batuetako langileen mugimenduaren buru bat eta gizarte aktibista (h. 1992).
- 1908 – Fred MacMurray, estatubatuar aktorea (h. 1991).
- 1912 –
- Edward Mills Purcell, estatubatuar fisikaria, 1952ko Fisikako Nobel Saria (h. 1997).
- Nancy Wake, Sagu zuria, Bigarren Mundu Gerran aliatuen armadako ohore-domina gehien lortu zituen emakumea (h. 2011).
- 1913 – Richard Stone, britainiar ekonomialaria, 1984ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 1991).
- 1923 – Charmian Clift, australiar idazlea (h. 1969).
- 1930 – Warren Buffett, estatubatuar inbertsore, enpresari eta filantropoa, munduko inbertsore arraskastatsuenatzat joa.
- 1931 – Jack Swigert, estatubatuar astronauta eta militarra, Apollo 13 misioan Houston, arazo bat daukagu esaldi famatua esan zuena (h. 1982).
- 1935 –
- Sylvia Earle, estatubatuar itsas biologoa, esploratzailea, botanikaria eta idazlea.
- John Phillips, Papa John, estatubatuar musikari, gitarra jotzaile eta abeslaria, The Mamas & the Papas taldeko kidea (h. 2001).
- 1936 – Esther Tusquets, kataluniar idazle eta argitaratzailea (h. 2012).
- 1937 –
- Mpinga Kasenda, Zaireko lehen ministroa (h. 1994).
- Bruce McLaren, zeelandaberritar lasterketa-autoen diseinatzaile, pilotu, ingeniari eta asmatzailea (h. 1970).
- 1942 – María Elena Duvauchelle, txiletar aktorea.
- 1943 –
- Robert Crumb, estatubatuar komikigilea, Underground komikiaren sortzaileetako bat.
- Jean-Claude Killy, frantziar eskiatzaile ohia.
- 1944 - Carmen Sarmiento, espainiar kazetari feminista.
- 1946 –
- Ana Maria Danimarkakoa, Greziako erregina ezkontidea.
- Peggy Lipton, estatubatuar aktore, modelo eta abeslaria (h. 2019).
- Jacques Tardi, frantziar komikilaria.
- 1948 –
- Mari Luz Cristóbal Caunedo, asturiar tonada-kantaria.
- Dragoslav Stepanović, serbiar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1951 – Gediminas Kirkilas, Lituaniako lehen ministroa.
- 1953 –
- Maria Luisa Carcedo, PSOEko espainiar politikaria.
- Robert Parish, The Chief ("Buruzagia"), NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- 1954 –
- Cynthia Germanotta, estatubatuar ekintzaile eta enpresaburua.
- Aliaksandr Lukaxenka, Bielorrusiako presidentea.
- 1958 – Anna Politkovskaia, errusiar kazetaria (h. 2006).
- 1972 –
- Cameron Diaz, estatubatuar aktorea.
- Pavel Nedvěd, txekiar futbolari ohia.
- Cristina Puig, kataluniar kazetaria.
- 1973 – Claudia Bokel, alemaniar eskrimalaria, ezpata modalitatekoa.
- 1974 – Camilla Läckberg, nobela beltzeko suediar idazlea.
- 1977 – Nalini Krishan, fijiar-australiar aktorea.
- 1978 – Marie Denarnaud, frantziar aktorea.
- 1979 – Sergio Mora, espainiar futbolaria.
- 1980 – Iván Zarandona, espainiar-ekuatoreginear futbolaria.
- 1981 – Diodato, italiar kantagilea.
- 1982 – Andy Roddick, estatubatuar tenislari ohia.
- 1985 – Anna Uxenina, ukrainar xake jokalaria, emakumezkoen munduko xake txapelduna izandakoa.
- 1986 – Manami Nakano, japoniar futbolari ohia.
- 1987 – Dena Rachman, indonesiar emakumezko aktore eta abeslari transgeneroa.
- 1989 – Alba Torrens, espainiar saskibaloi jokalaria.
- 1990 – Marcella Maia, A Maia, brasildar aktorea, abeslaria eta modeloa.
- 2007 – Momiji Nishiya, japoniar skateboarderra.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1940 – Francisco Durrio, bilbotar eskultore eta zeramikagilea, Parisen (j. 1868).
- 1956 –
- Jose Gontzalo Zulaika, Aita Donostia, gipuzkoar apaiz, idazle eta musikari ospetsua (j. 1886).
- Policarpo Larrañaga, euskal apaiza, euskal nazionalismoaren aldeko ekintzailea eta idazlea (j. 1883).
- 1980 – Angel Etxaniz Olabarria, Herri Batasunako militantea, eraila (j. 1938-39).
- 1998 – Batista Oliden, euskal arraunlari handienetakoa, Kontxako 13 Bandera irabazitakoa, guztiak arraunlari lanetan (j. 1925).
- 2008 – Ponciano Arbelaitz, gipuzkoar txirrindularia (j. 1931).
- 2009 – Jesús Urteaga, gipuzkoar kazetari eta apaiza, Madrilen (j. 1921).
- 2016 – Julen Madina, Hezkuntza Fisikoko gipuzkoar irakaslea, Iruñeko entzierroetan lasterkari izateagatik ezaguna (j. 1955).
- 2021 – José María Liborio Camino, bizkaitar apaiz katolikoa, Presidente Prudenteko gotzain emeritua, São Miguel Paulistan (j. 1931).
- 2023 – Graxi Etxebehere, euskal erizain, abertzale eta ekintzailea (j. 1962).
Mundua
- 526 – Teodoriko Handia, ostrogodoen erregea.
- 1181 – Alexandro III.a, Aita santua.
- 1483 – Luis XI.a Frantziakoa, Frantziako erregea (j. 1423).
- 1580 – Emanuel Filiberto, Saboiako dukea (j. 1528).
- 1585 – Andrea Gabrieli, veneziar musikagilea (j. 1532/33).
- 1601 – Gaspar Astete, espainiar jesuita teologoa (j. 1537).
- 1625 – Ana Prusiakoa, Prusiako dukesa (j. 1576).
- 1633 – Madalena Jülich-Cleves-Bergekoa, alemaniar noblea (j. 1553).
- 1855 – Feargus O'Connor, langile klasearen aldeko irlandar politikaria (j. 1794).
- 1856 – Sir John Ross, eskoziar itsasgizona eta esploratzailea (j. 1777).
- 1890 – Marianne North, ingeles naturalista eta margolaria (j. 1830).
- 1893 – Alphonse de Barrés du Molard, frantziar militarra (j. 1810).
- 1908 – Giovanni Fattori, italiar margolaria (j. 1825).
- 1918 – Moisei Uritski, Ukrainan jaiotako boltxebike judua (j. 1873).
- 1928 –
- Franz Stuck, alemaniar margolaria, eskultore eta arkitektoa (j. 1863).
- Wilhelm Wien, alemaniar fisikaria, 1911ko Fisikako Nobel Saria (j. 1864).
- 1935 – Henri Barbusse, frantziar idazle eta kazetaria (j. 1873).
- 1938 – Max Factor, poloniar-judu enpresaria (j. 1872).
- 1940 – Joseph John Thomson, britainiar fisikaria, 1906ko Fisikako Nobel Saria (j. 1856).
- 1946 – Konstantin Rodzaevsky, errusiar faxista, exekutatua (j. 1907).
- 1961 – Charles Coburn, estatubatuar aktorea (j. 1877).
- 1963 – Guy Burgess, britainiar diplomazialari eta espioia, Cambridge bostetako bat (j. 1911).
- 1977 - Marjorie Boulton britainiar idazle eta poeta (j. 1924)
- 1979 – Jean Seberg, estatubatuar aktorea (j. 1938).
- 1985 - Tatiana Proskouriakoff, estatubatuar epigrafista, arkeologoa eta etnologoa, maien zibilizazioan espezializatua (j. 1909).
- 1988 – Jack Marshall, Zeelanda Berriko lehen ministroa (j. 1912).
- 1991 – Jean Tinguely, suitzar eskultorea (j. 1925).
- 1993 – Pedro Miralles, espainiar industria-diseinatzaile eta arkitektoa (j. 1955).
- 1994 – Lindsay Anderson, indiar-ingeles antzerki eta zinema zuzendaria (j. 1923).
- 1995 – Sterling Morrison, estatubatuar gitarra-jotzailea, The Velvet Underground taldeko kide sortzailea (h. 1942).
- 1996 – Goliarda Sapienza, siziliar idazle eta aktorea (j. 1924).
- 2001 – Alicia D'Amico, argentinar argazkilaria (j. 1933).
- 2003 – Charles Bronson, estatubatuar aktorea (j. 1921).
- 2004 – Fred Lawrence Whipple, estatubatuar astronomoa (j. 1906).
- 2005 – Antoni Clavé, kataluniar margolari, eskultore eta artista grafikoa (j. 1913).
- 2006 –
- Glenn Ford, estatubatuar aktorea (j. 1916).
- Nagib Mahfuz, arabierazko egiptoar idazlea, 1988ko Literaturako Nobel Saria (j. 1911).
- 2007 – José Luis de Vilallonga, Castellbelleko markesa, espainiar idazle eta antzezlea (j. 1920).
- 2010 – Alain Corneau, frantziar zinema zuzendari eta gidoigilea (j. 1943).
- 2012 – Carlos Larrañaga, kataluniar aktorea (j. 1937).
- 2013 – Seamus Heaney, irlandar olerkaria eta saiakeragilea, 1995eko Literaturako Nobel Saria (j. 1939).
- 2015 –
- Wes Craven, estatubatuar zinema zuzendaria, gidoigilea eta ekoizlea (j. 1939).
- Oliver Sacks, ingeles neurologoa eta idazlea (j. 1933).
- 2016 –
- Asia Ramazan Antar, Viyan Antar, kurdu borrokalari eta feminista, Estatu Islamikoaren aurkako borrokan feminismoaren ikurra (j. 1997).
- Vera Čáslavská, txekoslovakiar gimnasta artistikoa (j. 1942).
- 2017 – Roger Subirats, Roger, kataluniar komikilaria (j. 1956).
- 2018 – Vanessa Marquez, estatubatuar aktorea (j. 1968).
- 2022 – Mikhail Gorbatxov, Sobietar Batasuneko agintari nagusia (j. 1931).
- 2023 – Montserrat Galí Boadella, kataluniar-mexikar arte mexikarreko historialaria (j. 1947).
Jaiak eta urteurrenak
- Santu kristauak: Arrosa, Bonifazio, Dasio, Felix eta Tekla.
- Sehaska egutegiko izendegia: Arrosa, Larrosa, Arrosane eta Lorena.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.