Abuztuaren 22
Abuztuaren 22a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hogeita hamalaugarren eguna da, 235.a bisurteetan. 131 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1638 – Getariako itsas-gudua bere kostaldean.
- 1777 – Joan Antonio Mogel euskal idazle eta apaizak Inkisizioaren epaimahai aurrean agertu behar izan zuen Logroñon.
Mundua
- 1791 – Esklaboen matxinada piztu zen Saint-Domingue kolonia frantziarrean, Haitiko Iraultza hasiz.
- 1864 – Lehenengo Ginebrako Konbentzioa sinatu zuten, geroago Nazioarteko Gurutze Gorria izango zenari hasiera emanez.
- 1910 – Japoniak Korearen anexioa iragarri zuen ofizialki.
- 1922 – Irlandako Armadaren komandante buru zen Michael Collins hil zuten segada batean Cork konderriko Béal na mBláth herrixkan.
- 1945 – Potsdam-go Biltzarra: Europako mapa politikoa definitu zen Bigarren Mundu Gerraren ostean.
- 1991 – Sobietar Batasuneko armada hiru errepublika baltikoetatik (Estonia, Letonia eta Lituania) erretiratu zen.
- 2005 – Israelek Gaza behin betiko utzi zuen. Geroztik Israelek kudeatzen ditu Gazako sarbide guztiak, baita Zisjordaniakoak ere harresi eta checkpointekin.
- 2006 – Hegazkin errusiar bat erori zen Ukraina eta Errusiako mugan. 171 hildako, horien artean 45 haur.
Arte eta kultura
Mundua
- 1997 – G.I. Jane filma estreinatu zen, Ridley Scottek zuzendu eta Demi Moore, Viggo Mortensen eta Anne Bancroft aktoreek antzeztu zuten.
- 2004 – Garrasia eta Madonna, Edvard Munch norvegiarraren bi margolan, lapurtu zituzten egunez Osloko museotik.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1848 – Mañex Zubiat, baxenafar bertsolaria (h. 1924).
- 1863 – Juan Izurrategi Berrostegieta, bizkaitar idazlea (h. 1938).
- 1873 – Albert Constantin, baxenabartar idazle eta politikari euskaltzalea (h. 1957).
- 1879 – Valentin Zubiaurre Agirrezabal, bizkaitar margolaria, Madrilen (h. 1963).
- 1891 – Bernardo Maria Garro, Otxolua, mundakar itzultzailea eta euskal idazlea (h. 1960).
- 1892 – José Olivares, Tellagorri, bizkaitar idazlea eta kazetaria (h. 1960).
- 1908 – Félix Bolico Ilundain, nafar futbolaria.
- 1914 – Hipolita Ibaibarriaga, bizkaitar erraketista (h. 1939).
- 1916 – Jose Antonio Loidi, gipuzkoar idazlea, euskarazko lehen polizia eleberria idatzi zuena (h. 1999).
- 1935 – Eñaut Etxamendi, baxenafar idazle, irakasle, laborari eta abeslaria.
- 1939 – Julio Arbosa, arabar espeleologoa, artista eta ekintzaile soziala (h. 2007).
- 1941 – Andoni Arrizabalaga, bizkaitar ETAkide historikoa (h. 1984).
- 1947 – Pierre Bidart, euskal herritar antropologoa (h. 2010).
- 1956 – Carlos Chivite, zentronikoar politikaria, PSNko idazkari orokorra (h. 2008).
- 1957 – Begoña Errazti, bizkaitar politikaria, Eusko Alkartasunako presidente ohia.
- 1962 – Jokin Mujika, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- 1964 –
- Beatriz Fernandez Fernandez, bizkatar filologo eta idazlea, EHUko irakasle eta ikertzailea.
- Erramun Osa, Euskaltzaindiako idazkariordea.
- 1970 – Santiago Crespo, nafar txirrindulari ohia.
- 1974 – Jean Marie Usandizaga, lapurtar errugbilari ohia.
- 1975 – Bihotz Gorospe, bizkaitar irakaslea, abeslaria eta musikagilea.
- 1977 – Andoni Eguskiza, bizkaitar pilotari ohia.
- 1978 – Jorge Barrena, nafar futbolari ohia.
- 1983 – Jabier Oteiza, gipuzkoar pilotari ohia.
- 1996 – Mikel Gurrutxaga Barruetabeña, gipuzkoar futbolaria.
- 1998 – Ander Iruarrizaga, bizkaitar futbolaria.
Mundua
- 980 – Avizena, persiar mediku, filosofo eta zientzialaria (h. 1037).
- 1647 – Denis Papin, frantziar fisikaria eta asmatzailea.
- 1760 – Leon XII.a, Aita santua (h. 1829).
- 1764 – Charles Percier, frantziar arkitekto eta diseinatzailea (h. 1838).
- 1792 – Gong Zizhen, txinatar idazlea eta poeta (h. 1841).
- 1800 – Edward Bouverie Pusey, ingeles teologo anglikanoa (h. 1882).
- 1818 – Rudolf von Jhering, alemaniar legelaria (h. 1892).
- 1833 – Odoardo Borrani, italiar margolaria (h. 1905).
- 1834 – Samuel Pierpont Langley, estatubatuar astronomo eta fisikaria (h. 1906).
- 1839 – Johann Georg Mezger, herbeheretar medikua, fisioterapiaren aitzindaria (h. 1909).
- 1841 – Joaquín Crespo, Venezuelako presidentea (h. 1898).
- 1842 – Emilie Mundt, daniar margolaria (h. 1922).
- 1844 – George W. De Long, estatubatuar militar eta esploratzailea (h. 1881).
- 1847 – John Forrest, Australiaren esploratzailea, politikaria, eta Australiako estreinako lehen ministroa (h. 1918).
- 1854 – Milan I.a Serbiakoa, Serbiako erregea (h. 1901).
- 1862 – Claude Debussy, frantziar musikagilea (h. 1918).
- 1874 – Max Scheler, alemaniar filosofoa (h. 1928).
- 1882 – Raymonde de Laroche, frantziar hegazkinlaria eta pilotu-lizentzia jaso zuen lehen emakumea (h. 1919).
- 1887 – Lutz Graf Schwerin von Krosigk, Alemaniako kantzilerra (h. 1977).
- 1891 – Jacques Lipchitz, lituaniar eskultore kubista (h. 1973).
- 1893 – Dorothy Parker, estatubatuar olerkaria (h. 1967).
- 1898 – Alexander Calder, estatubatuar eskultore, marrazkilari eta pintorea (h. 1976).
- 1902 – Leni Riefenstahl, alemaniar atleta, aktore, zinema zuzendaria eta argazkilaria (h. 2003).
- 1904 – Deng Xiaoping, Txinako Herri Errepublikako buruzagi komunista nabarmena (h. 1997).
- 1905 – John Lyng, Norvegiako lehen ministroa (h. 1977).
- 1908 – Henri Cartier-Bresson, frantziar argazkilaria, fotokazetaritzaren sortzailea (h. 2004).
- 1913 – Bruno Pontecorvo, italiar fisikaria (h. 1993).
- 1917 –
- Ko Arima, japoniar futbolaria.
- John Lee Hooker, estatubatuar blues musikaria (h. 2001).
- 1920 –
- Ray Bradbury, zientzia fikzio, fantasia, beldur eta misteriozko estatubatuar idazlea (h. 2012).
- Denton Cooley, estatubatuar medikua, bihotz artifizial oso bat gizaki baten gorputzean jartzea lortu zuen lehen kirurgialaria (h. 2016).
- 1922 – Micheline Presle, frantziar aktorea (h. 2024).
- 1923 – André Fermigier, frantziar kazetari eta argitaratzailea (h. 1988).
- 1925 –
- Honor Blackman, ingeles aktorea (h. 2020).
- Alberto Ongaro, italiar idazle, kazetari eta komikigilea (h. 2018).
- 1926 –
- Marc Bohan, frantziar moda diseinatzailea (h. 2023).
- Ángela Jeria, txiletar arkeologoa (h. 2020).
- 1928 –
- Vicente Iturat, espainiar txirrindularia (h. 2017).
- Karlheinz Stockhausen, alemaniar musikagilea (h. 2007).
- 1930 – Gylmar dos Santos Neves, brasildar futbol atezaina (h. 2013).
- 1931 – Ruy Guerra, brasildar zinemagile, idazle eta aktorea.
- 1933 – Sylva Koscina, jugoslaviar-italiar aktorea (h. 1994).
- 1934 – Norman Schwarzkopf, estatubatuar jenerala, Golkoko Gerrako nazioarteko gudarosteen komandantea (h. 2012).
- 1935 – Annie Proulx, estatubatuar eleberrigile, istorio idazle eta kazetaria.
- 1937 – Enrique García Asensio, espainiar orkestra-zuzendaria.
- 1940 – Yambo Ouologuem, maliar idazlea (h. 2017).
- 1949 –
- Þórarinn Eldjárn, islandiar idazlea.
- Diana Nyad, estatubatuar idazlea, kazetaria eta distantzia luzeko igerilaria.
- 1953 – Kevin O'Neill, ingeles marrazkilari eta komikigilea (h. 2022).
- 1957 – Luis Bárcenas, espainiar politikaria, Alderdi Popularreko diruzain ohia, ustelkeriagatik gartzelaratua.
- 1961 –
- Andrés Calamaro, argentinar rock musikagile, abeslari eta ekoizlea.
- Roland Orzabal, britainiar musikaria.
- 1963 – Tori Amos, estatubatuar piano-jotzaile, rock alternatibo abeslari eta konpositorea.
- 1964 – Mats Wilander, suediar tenislari ohia.
- 1965 – Wendy Botha, hegoafrikar-australiar surflari ohia.
- 1966 – Alexandre Torres, brasildar futbolari ohia.
- 1967 – Layne Staley, estatubatuar abeslari eta musikagilea (h. 2002).
- 1968 –
- Aleksandr Mostovoi, errusiar futbolari ohia eta kirol-zuzendaria.
- Victoria Rosell, espainiar magistratua eta politikaria.
- 1970 – Tímea Nagy, hungariar eskrimalari ohia, ezpata modalitatekoa.
- 1973 – Kristen Wiig, estatubatuar aktorea.
- 1975 – Xantal Llavina, kataluniar kazetaria.
- 1977 – JP Auclair, Quebectar akrobazia eskiatzailea (h. 2014).
- 1979 – Natalia Barbu, moldaviar abeslaria.
- 1981 –
- Nancy Langat, kenyar atleta, 1.500 metroko lasterketan espezialista.
- Christina Obergföll, alemaniar xabalina jaurtitzaile ohia.
- 1982 - Nezha Alaoui, marokoar enpresaria, berritzaile soziala eta filantropoa.
- 1985 – Our Lady J, estatubatuar piano-jotzaile, telebistako gidoilari eta abesti-idazlea.
- 1988 – Mitchell Langerak, australiar futbolaria.
- 1990 – Rasri Balenciaga, thailandiar aktorea.
- 1995 – Dua Lipa, albanokosovar jatorriko britainiar abeslaria.
- 1997 –
- Lautaro Martínez, argentinar futbolaria.
- Ferran Rull, kataluniar aktorea.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1358 – Elisabet Frantziakoa, Frantzia eta Nafarroako infanta eta Ingalaterrako erregina ezkontidea.
- 1659 – Juan Baskardo, nafar eskultorea (j. 1584).
- 1678 – Martin de Barcos, lapurtar teologo jansenista, Saint-Cyran-en-Brenneko abadia (j. 1600).
- 2008 – Faustino Etxebarria, bizkaitar bertsolari eta idazlea (j. 1917).
- 2022 – Alberto Martín, bizkaitar futbolaria (j. 1955).
Mundua
- 408 – Flavius Stilicho, erromatar jenerala (j. c. 359).
- 1219 – Gilen Saintongekoa, frantziar elizgizona, Iruñeko apezpikua.
- 1241 – Gregorio IX.a, Aita santua.
- 1280 – Nikolas III.a, Aita santua.
- 1350 – Filipe VI.a Frantziakoa, Frantziako erregea (j. 1293).
- 1485 – Rikardo III.a Ingalaterrakoa, Ingalaterrako erregea (j. 1452).
- 1553 – John Dudley, ingeles politikaria.
- 1584 – Jan Kochanowski, poloniar Pizkundeko olerkaria (j. 1530).
- 1599 – Luca Marenzio, italiar musikagilea.
- 1664 – Maria Cunitz, alemaniar-poloniar astronomoa, aro modernoko emakumezko astronomo handiena.
- 1793 - Cäcilia Weber, Constanze Mozarten ama eta Wolfgang Amadeus Mozarten amaginarreba (j. 1727).
- 1806 – Jean-Honoré Fragonard, frantziar margolaria (j. 1732).
- 1811 – Juan de Villanueva, espainiar arkitektoa (j. 1739).
- 1815 – José de Iturrigaray, Espainiako jenerala eta Espainia Berriko Erregeorderriko burua (j. 1742).
- 1818 – Warren Hastings, britainiar administratzaile koloniala (j. 1732).
- 1823 – Lazare Nicolas Marguerite Carnot, frantziar militar, politikari eta jakintsua (j. 1753).
- 1835 – Leopoldo Nobili, italiar fisikaria (j. 1784).
- 1860 – Alexandre-Gabriel Decamps, frantziar margolaria (j. 1803).
- 1861 – Xianfeng, Txinako enperadorea (j. 1831).
- 1878 – Maria Kristina Borboikoa, Espainiako erregina ezkontidea (j. 1806).
- 1880 – Mikhail Fokin, errusiar dantzari eta koreografoa (j. 1880).
- 1891 – Jan Neruda, txekiar poeta eta idazlea (j. 1834).
- 1893 – Ernesto II.a Saxonia-Coburg eta Gothakoa, Saxonia-Coburg eta Gothako dukea (j. 1818).
- 1903 – Robert Cecil-Gascoyne (Salisburyko III. markesa), Erresuma Batuko lehen ministroa (j. 1830).
- 1904 – Kate Chopin, estatubatuar idazlea (j. 1850).
- 1914 – François Laffargue, frantziar militarra (j. 1858).
- 1920 – Anders Zorn, inpresionismoko suediar margolari, eskultore eta grabatzailea (j. 1860).
- 1922 – Michael Collins, irlandar politikaria, IRAren inteligentzia zuzendaria eta Itun anglo-irlandarreko negoziatzailea (j. 1890).
- 1926 – Charles William Eliot, estatubatuar irakaslea, Harvard Unibertsitateko lehendakaria 40 urtez (j. 1834).
- 1935 –
- Pavlos Kountouriotis, Greziako presidentea (j. 1855).
- Rashid Rida, erreformatzaile musulmana (j. 1865).
- 1936 – Pilar Salvo Giménez, espainiar maistra errepublikanoa, fusilatua (j. 1889).
- 1940 – Isidro Gomá, kataluniar apaiza (j. 1869).
- 1943 – Tōson Shimazaki, japoniar idazlea (j. 1872).
- 1945 – Ida Henrietta Hyde, estatubatuar fisiologoa (j. 1857).
- 1949 – Edmond Jaloux, frantziar eleberrigile eta literatura-kritikaria (j. 1878).
- 1958 – Roger Martin du Gard, frantziar idazlea, 1937ko Literaturako Nobel Saria (j. 1881).
- 1967 – Gregory Goodwin Pincus, estatubatuar biokimikaria eta sendagilea (j. 1903).
- 1970 – Vladimir Propp, errusiar ipuinen oinarrizko osagaiak analizatu zituen sobietar eruditua (j. 1895).
- 1972 – Juana Ontañón Valiente, espainiar maistra, Iruñeko Pablo Iglesias Ateneoaren sortzaileetako ba (j. 1886).
- 1976 – Juscelino Kubitschek de Oliveira, Brasilgo presidentea (j. 1902).
- 1978 –
- Jomo Kenyatta, Kenyako lehen presidentea, Kenyako nazioaren aitatzat hartua (j.1893).
- Ignazio Silone, italiar idazlea (j. 1900).
- 1979 – James T. Farrell, estatubatuar idazlea (j. 1904).
- 1981 – Glauber Rocha, brasildar zinemagilea (j. 1939).
- 1986 – Celâl Bayar, Turkiako presidentea (j. 1883).
- 1989 – Huey P. Newton, estatubatuar aktibista politiko eta iraultzailea, autodefentsarako pantera beltzen alderdiaren sortzaileetako bat (j. 1942).
- 1995 – José Antonio Girón de Velasco, espainiar politikaria (j. 1911).
- 1998 – Elena Garro, mexikar gidoilaria, kazetaria eta idazlea (j. 1916).
- 2000 – Abulfaz Elxibei, Azerbaijango presidentea (j. 1938).
- 2003 –
- Imperio Argentina, hispaniar-argentinar aktorea, abeslaria eta dantzaria (j. 1910).
- Selfixhe Ciu, albaniar idazle eta itzultzailea (j. 1918).
- 2004 – Ota Šik, txekiar ekonomialaria, Pragako 1968ko Udaberriko buruzagietako bat (j. 1919).
- 2007 – Grace Paley, estatubatuar ipuingile, poeta, irakasle eta ekintzaile politikoa (j. 1922).
- 2015 - Maria Golubnitxaia, sobietar atleta, 80 m-ko hesiko proban aditua (j. 1924).
- 2016 –
- Sellapan Ramanathan, Singapurreko presidentea (j. 1924).
- Toots Thielemans, belgikar jazz musikaria (j. 1922).
- 2018 –
- Ed King, estatubatuar musikaria, Sweet Home Alabama abestiaren egileetako bat (j. 1949).
- Jesús Torbado, espainiar kazetari eta idazlea (j. 1943).
- 2021 – Enrique Vallespí Pérez, espainiar historialaria, prehistoriadorea eta arkeologoa (j. 1929).
- 2023 –
- Tom Courtney, estatubatuar atleta (j. 1933).
- Toto Cutugno, italiar pop egile abeslaria eta musikaria (j. 1943).
- C. R. Rao, indiar-estatubatuar matematikari eta estatistikaria (j. 1920).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Miren, Mirentxu eta Mirena.