Abuztuaren 20
Abuztuaren 20a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hogeita hamabigarren eguna da, 233.a bisurteetan. 133 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1962 – Donostian CNTko kideek Francoren aurka prestatutako atentatuak huts egin zuen. Diktadorea hurrengo egunean iritsi zen hirira.
- 1993 – Juan Calvo Azabal bilbotarra Arkautiko komisaldegian Ertzainek hil zuten.
- 1999 - Giraldillaz mozorrotuta Sevillan ekintza egin zuten Munduko Atletismo Txapelketaren inaugurazio ekitaldian euskal presoak euskal herriratzeko eskatuz Presoekin Solidarioak taldeko bi partaidek.
Mundua
- 1934 – Alemanian, Adolf Hitlerrek presidentetza lortu zuen.
- 1968 – Sobietar Batasuneko tropak eta 5000 gerra-gurdi inguru Txekoslovakian sartu ziren, Pragako Udaberria izeneko irekitze politikoko garaia bat-batean amaiaraziz.
- 1991 – Estoniak SESBekiko independentziaren aldarria egin zuen.
- 1998 – Ameriketako Estatu Batuetako armadak ustezko gotorleku terroristak bonbardatu zituen Sudan eta Afganistanen.
- 2006-
- Kongora umeak adoptatzera joandako bi familia espainiar handik atera ezinean aurkitu ziren, burokrazia eta bertako gerra egoeragatik.
- Etorkinen etorrera masiboa Kanariar uharteetan. Guztira 2.000 etorkinetik gora ailegatu zen Kanarietako hondartzetara egun gutxitan.
- 2008- Spanairren JK 5022 hegaldiak istripu larria izan zuen Madril-Barajaseko aireportuan. 154 pertsona hil ziren.
Arte eta kultura
Mundua
- 1946 – Howard Hawks estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu eta Humphrey Bogart eta Lauren Bacall aktoreek antzeztutako The Big Sleep filma estreinatu zen.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Euskal Herria
- 2017 – Emakumezkoen Traineru Ligako 2017ko denboraldia: San Juan izan zen txapelduna laugarren aldiz jarraian.
Mundua
- 2009 – Usain Boltek urrezko domina lortu zuen 200 metroko lasterketan Berlingo Munduko Atletismo Txapelketan, munduko errekorra hobetuz eta marka 19.19 segundoan ezarriz.
- 2017ko Munduko Atletismo Txapelketan 100 metroko lasterketan Justin Gatlinek Usain Bolt gainditu ostean Urrezko Domina irabazi zuen.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1759 – Simon Bernardo Zamakola, bizkaitar politikaria (h. 1809).
- 1845 – Joaquin Larregla, nafar piano-jotzaile eta musikagilea (h. 1945).
- 1880 – Bernardo Gabiola Lazpita, bizkaitar organo-irakasle eta musikagilea (h. 1944).
- 1885 – Juan Arce Mayora, Espainiako Bigarren Errepublikaren alde jarri zen arabar militarra, Valentzian.
- 1888 – Louis Dassance, euskal idazlea eta euskaltzaina (h. 1976).
- 1912 – Juan Larburu, gipuzkoar mugalaria (h. 1944).
- 1914 – Jose Maria Basabe, bizkaitar apaiz, biologo eta antropologoa (h. 1985).
- 1915 – Koldo Mitxelena, euskal idazle, filologo eta euskaltzain errenteriarra (h. 1987).
- 1919 –
- Javier Bengoetxea, bizkaitar poeta (h. 2009).
- Andoni Ituarte, bizkaitar txirrindularia.
- 1934 – Sabin Salaberri, euskal musikari eta irrati esataria.
- 1949 – Koldo Chamorro, arabar argazkilaria (h. 2009).
- 1951 – Juan José Moral, gipuzkoar txirrindulari amateur ohia.
- 1960 – Amaia Bao, bizkaitar politikaria (h. 2015).
- 1961 – Alberto Zerain, euskal mendizalea, Everest mendia igo zuen lehen arabarra (h. 2017).
- 1962 – Jon Unzaga, arabar txirrindulari ohia.
- 1963 –
- Karlos Cid, euskarazko idazlea eta itzultzailea, Madrilen.
- Pablo Fernández, bizkaitar gizarte graduatu, legelari eta udal-politikaria.
- 1972 – Eva Garcia Saenz de Urturi, arabar eleberrigilea.
- 1981 – Patxi Garat, euskal kantautore eta abeslaria.
- 1985 – Itsaso Arana, nafar aktorea.
- 1988 – Ane Lindane. Aktorea, umoregilea
- 1995 – Ainhoa Vicente Moraza, gipuzkoar futbolaria.
- 1998 - Mikel Mujika, gipuzkoar txirrindularia.
Mundua
- 1086 – Bolesław III.a Poloniakoa, Poloniako dukea (h. 1138).
- 1517 – Antoine Perrenot de Granvelle, burgundiar kardinala eta Karlos V.aren eta Filipe II.aren ministroa (h. 1586).
- 1561 – Jacopo Peri, italiar musikagilea (h. 1633).
- 1613 – Elixabete Sofia Mecklenburgekoa, Brunswick-Lüneburgeko dukesa, poeta eta musikagilea (h. 1676).
- 1630 – Maria van Oosterwijck, neerlandarren Urrezko Mendeko margolaria (h. 1693).
- 1710 – Thomas Simpson, britainiar matematikaria (h. 1761).
- 1776 – Bernardo O'Higgins, Txileko militar eta politikaria, Txileren burujabetasunaren aldeko borrokalaria (h. 1842).
- 1779 – Jöns Jakob Berzelius, suediar kimikaria, kimika modernoaren sortzailetariko bat (h. 1848).
- 1792 – Jacques Ignace Hittorff, Alemanian jaiotako frantziar arkitektoa (h. 1867).
- 1802 – Manuel Cortina, espainiar politikaria (h. 1879).
- 1807 – Narcisse Virgilio Díaz, frantziar Barbizongo eskolako margolaria (h. 1876).
- 1827 –
- Charles de Coster, frantsesezko nobelagile belgiarra (h. 1879).
- Josef Strauss, austriar musikagilea (h. 1870).
- 1831 – Eduard Suess, britaniar geologoa (h. 1914).
- 1833 – Benjamin Harrison, Ameriketako Estatu Batuetako 23. Presidentea (h. 1901).
- 1847 – Bolesław Prus, poloniar idazlea (h. 1912).
- 1860 – Raymond Poincaré, Frantziako Hirugarren Errepublikako presidentea (h. 1934).
- 1863 – Margaret Clay Ferguson, estatubatuar botanikaria (h. 1951).
- 1873 – Eliel Saarinen, finlandiar arkitektoa (h. 1950).
- 1874 - Anna Hirzel-Langenhan, suitzar piano-jotzailea eta piano-irakaslea (h. 1951).
- 1875 –
- Victor Campbell, britainiar marinel eta esploratzailea (h. 1956).
- Saul Gutmanovitx Txernikhovski, israeldar olerkaria eta itzultzailea (h. 1943).
- 1884 – Rudolf Bultmann, alemaniar teologo protestantea (h. 1976).
- 1889 – Cora Coralina, brasildar idazlea, XX. mendean portugesez idazten zuen poetarik onenetakotzat hartua (h. 1985).
- 1890 – Howard Phillips Lovecraft, zientzia-fikziozko estatubatuar eleberrigilea (h. 1937).
- 1897 – Tarjei Vesaas, norvegiar olerkari eta eleberrigilea (h. 1970).
- 1901 – Salvatore Quasimodo, italiar olerkaria eta itzultzailea, 1959ko Literaturako Nobel Saria (h. 1968).
- 1909 – Olga Rubtsova, errusiar xake jokalaria (h. 1994).
- 1910 – Eero Saarinen, finlandiar arkitektoa eta diseinatzailea (h. 1961).
- 1911 – Isabel Morgan, estatubatuar birologo eta bakteriologoa (h. 1996).
- 1913 – Roger Wolcott Sperry, estatubatuar neurobiologoa, 1981eko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1994).
- 1919 – Adamantios Androutsopoulos, Greziako lehen ministroa (h. 2000).
- 1924 – John Ellis Williams, galestar eleberrigile elebiduna, nagusiki galeseraz idatzi izan zuena (h. 2008).
- 1927 –
- Ana Itelman, txiletar-argentinar balet-dantzaria, koreografoa, balet zuzendaria eta aitzindaria (h. 1989).
- Jimmy Raney, estatubatuar jazz gitarra-jotzailea (h. 1995).
- 1928 – Buddy Van Horn, estatubatuar ekintzazko aktore espezialista eta film zuzendaria (h. 2021).
- 1930 –
- Mícheál Ó Muircheartaigh, irlandar Joko Gaelikoetako telebista eta irratiko esataria.
- Jan Olszewski, Poloniako lehen ministroa (h. 2019).
- 1932 – Vasili Aksionov, sobietar idazlea (h. 2009).
- 1935 – Dulcie September, apartheidaren aurkako hegoafrikar ekintzaile politikoa (h. 1988).
- 1936 –
- Antonio María Rouco Varela, espainiar kardinala eta Espainiako Apezpiku Batzarreko presidentea.
- Hideki Shirakawa, japoniar kimikaria, 2000ko Kimikako Nobel Saria.
- 1937 –
- Jose Luis Cantero, El Fary, espainiar abeslari eta aktorea (h. 2007).
- Andrei Kontxalovski, errusiar zinema zuzendaria.
- 1939 – Gorka Dorronsoro, euskal jatorrizko venezuelar arkitekto, irakasle eta argazkilaria (h. 2017).
- 1941 – Slobodan Milošević, Serbiako presidentea eta Jugoslaviakoa (h. 2006).
- 1942 –
- Isaac Hayes, estatubatuar musikagile eta kantaria (h. 2008).
- Bernd Kannenberg, alemaniar atleta, 50 kilometro ibilketa proban aditua (h. 2021).
- 1944 – Rajiv Gandhi, Indiako lehen ministroa (h. 1991).
- 1945 – Rappel, espainiar moda diseinatzaile, enpresaria eta telebistako pertsonalitatea, iragarle gaitasunak dituela dioena.
- 1946 –
- Laurent Fabius, Frantziako lehen ministro ohia.
- Yann Gerven, bretainierazko eleberrigilea.
- 1948 – Robert Plant, britainiar abeslari eta kantautorea, Led Zeppelin taldeko bokalista eta abesti gehienen egilea.
- 1949 –
- Phil Lynott, Thin Lizzy taldeko baxu-jotzaile eta taldeburu irlandarra (h. 1986).
- Chema Muñoz, kantabriar zinema, telebista eta antzerkiko aktorea.
- 1951 –
- Greg Bear, estatubatuar zientzia fikziozko idazlea (h. 2022).
- André Nzapayeké, Afrika Erdiko Errepublikako lehen ministro ohia.
- 1954 – Al Roker, estatubatuar telebista aurkezle eta meteorologoa.
- 1955 – Ned Overend, mendi bizikletako estatubatuar txirrindulari ohia.
- 1956 –
- Joan Allen, estatubatuar aktorea.
- Roberto Regazzi, italiar luthierra.
- 1957 –
- Simon Donaldson, britainiar matematikaria.
- Finlay Calder, eskoziar errugbilaria.
- Jim Calder, eskoziar errugbilaria.
- 1958 – Beatriz Méndez de Vigo, CNIko espioia.
- 1961 – Manuel Merino, Peruko presidentea.
- 1962 –
- Ricardo Garrido, errioxar pala jokalari ohia eta politikaria.
- James Marsters, estatubatuar aktore eta abeslaria.
- 1964 – Sergei Zagraievski, errusiar margolaria, idazlea eta arte-historialaria (h. 2020).
- 1966 – Enrico Letta, Italiako lehen ministroa.
- 1971 –
- Rébecca Dautremer, haur eta gazteentzako liburuen frantziar ilustratzailea.
- Alexis Ravelo, espainiar idazlea (h. 2023).
- 1974 –
- Amy Adams, estatubatuar aktore eta abeslaria.
- Misha Collins, estatubatuar aktore, ekoizle eta zuzendaria.
- 1978 – María Canosa, galiziar ingeniari zibila.
- 1979 – Jamie Cullum, ingeles jazz-pop abeslari, kantautore eta irrati esataria.
- 1982 –
- Mijaín López Núñez, kubatar borrokalaria, garai guztietako borrokalari greko-erromatar onena.
- Joshua Kennedy, australiar futbolari ohia.
- 1983 –
- Andrew Garfield, estatubatuar aktorea.
- Juri Zhirkov, errusiar futbolaria.
- 1985 – Álvaro Negredo, espainiar futbolaria.
- 1986 – Daniel Martin, irlandar txirrindularia.
- 1987 – Cătălina Ponor, errumaniar gimnasta artistico ohia, oreka-barraren erregina.
- 1989 – Elnaz Rekabi, irandar kirol eskalatzailea.
- 1992 –
- Neslihan Atagül, turkiar aktorea.
- Demi Lovato, estatubatuar aktorea eta abeslaria.
- 1993 – Adrián Ortolá, espainiar futbolaria.
- 1998 – Lieke Klaver, herbeheretar atleta, abiadurazko lasterketatan espezializatua.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1572 – Migel Lopez Legazpikoa, gipuzkoar konkistatzailea (j. 1502/03).
- 1720 – Jean L'Archevêque, lapurtar merkatari eta esploratzailea, Nebraskan (j. 1672).
- 1855 – Frantzisko Ignazio Lardizabal, euskal idazlea eta Zaldibiako erretorea (j. 1806).
- 1865 – Juan Manuel Besnes, euskal herritar margolari eta kaligrafoa, Montevideon (j. 1789).
- 1872 – Ganix Makeakoa, baxenafar kontrabandista eta mugalaria (j. 1806).
- 1906 – Ramon Artola, euskal idazlea (j. 1831).
- 1953 – Errose Bustintza, euskal idazlea, abertzalea eta euskaltzalea (j. 1899).
- 1975 – Isidro Ansorena, euskal herritar txistularia (j. 1892).
- 1994 – Luis Pedro Peña Santiago, gipuzkoar etnologo eta mendizalea eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kide nabarmena (j. 1933).
- 2002 – Mercedes Villacián, arabar irakasle eta politikaria (j. 1935).
- 2005 – Victoriano Bilbao, bizkaitar futbolaria, atezaina (j. 1937).
- 2010 – Karmele Igartua Bengoa, gipuzkoar irakaslea, idazlea eta olerkaria (j. 1959).
- 2023 – Txema Abarrategi, Aramaioko euskaltzalea (j. 1963).
Mundua
- 984 – Joan XIV.a, Aita Santua.
- 1153 – Bernardo Clairvauxkoa, frantziar abade zistertarra (j. 1090/91).
- 1611 – Tomás Luis de Victoria, espainiar konpositore eta kapera maisua.
- 1639 – Martin Opitz, alemaniar olerkaria (j. 1597).
- 1690 – Alexandre de Bournonville, Bournonvilleko dukea, Nafarroako erregeordea (j. 1616).
- 1672 – Johan de Witt, herbehereetar politikaria (j. 1625).
- 1823 – Pio VII.a, Aita santua (1800 – 1823), (j. 1742).
- 1825 – Juan Martín Díez, espainiar gerrillaria (j. 1775).
- 1854 – Friedrich Schelling, alemaniar filosofoa (j. 1775).
- 1873 – Marie Guy-Stéphan, frantziar dantzaria (j. 1818).
- 1887 – Jules Laforgue, uruguaiar jatorriko frantziar olerkari sinbolista (j. 1860).
- 1897 – Michele Angiolillo, italiar anarkista (j. 1871).
- 1913 – Émile Ollivier, frantziar politikaria (j. 1825).
- 1914 –
- Amélie Helga Lundahl, finlandiar margolaria (j. 1850).
- Pio X.a, Aita santua (1903-1914) (j. 1835).
- 1915 – Paul Ehrlich, alemaniar bakteriologoa, 1908ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1854).
- 1917 – Adolf von Baeyer, alemaniar kimikaria, 1905eko Kimikako Nobel Saria (j. 1835).
- 1940 – Leon Trotsky, errusiar iraultzailea (j. 1879).
- 1945 – Katti Anker Møller, norvegiar feminista, eskubide erreproduktiboen haurren eskubideen alde lan egin zuen lehenengoetarikoa (j. 1868).
- 1957 – Edward Ratcliffe Garth Russell Evans, britainiar itsas armadako ofiziala eta Antartikako esploratzailea (j. 1880).
- 1959 – Alfred Kubin, austriar imprimatzaile, ilustratzaile eta idazlea (j. 1877).
- 1961 – Percy Williams Bridgman, estatubatuar fisikaria, 1946ko Fisikako Nobel Saria (j. 1882).
- 1980 – Joe Dassin, frantziar-estatubatuar aktore, abeslari eta egile abeslaria (j. 1938).
- 1981 – Michael Devine, INLAko kide sortzaileetako bat, 1981eko Irlandako gose greban (j. 1954).
- 1983 – Georges Spénale, frantziar politikaria, Europako Legebiltzarrako presidentea (j. 1913).
- 1987 – José María Bueno, espainiar kardinala, Gasteizko gotzaina izandakoa (j. 1904).
- 1995 – Hugo Pratt, italiar idazle eta komikigilea (j. 1927).
- 1997 – Dionys Mascolo, frantziar idazle eta filosofoa (j. 1916).
- 2000 – Henri Theil, herbeheretar ekonomilari eta estatistikaria, ekonometria arloan egin zituen ekarpenengatik ezaguna (j. 1924).
- 2001 – Fred Hoyle, ingeles astronomoa eta matematikaria (j. 1915).
- 2006 – Joe Rosenthal, estatubatuar argazkilaria, Bandera goratuz Iwo Jiman argazkiaren egilea (j. 1911).
- 2008 – Hua Guofeng, Txinako Alderdi Komunistako presidentea (j. 1921).
- 2012 –
- Phyllis Diller, estatubatuar aktore eta umorista (j. 1917).
- Dom Mintoff, Maltako lehen ministroa (j. 1916).
- Meles Zenawi, Etiopiako presidentea (j. 1955).
- 2013 – Elmore Leonard, estatubatuar idazlea (j. 1925).
- 2014 – B. K. S. Iyengar, Iyengar Yoga yoga estiloaren sortzailea, munduko yoga irakasle garrantzitsuenetakotzat hartua (j. 1918).
- 2017 –
- Jerry Lewis, estatubatuar, aktorea, umorista, zinema zuzendaria, gidoigilea eta ekoizlea (j. 1926).
- Colin Meads, zeelandaberritar errugbi jokalaria, historiako errugbilari hoberenetakoa (j. 1936).
- Nati Mistral, espainiar aktorea eta abeslaria (j. 1928).
- 2018 –
- Uri Avnery, israeldar kazetaria eta politikari ezkertiarra eta bakezalea (j. 1923).
- María Isabel Chorobik de Mariani, giza eskubideen aldeko argentinar ekintzailea (j. 1923).
- 2020 – Branko Kostić, Jugoslaviako presidentea (j. 1939).
- 2022 –
- Daria Dugina, errusiar kazetari eta ekintzaile politikoa, eraila (j. 1992).
- Tom Weiskopf, estatubatuar golf jokalaria (j. 1942).
- 2023 – Daniel Cohen, frantziar ekonomialaria (j. 1953).
Jaiak eta urteurrenak
- Santu kristauak: Bernardo, Maximo eta Samuel.
- Sehaska egutegiko izendegia: Beñat, Bernat eta Barria.
- Arabako Barrian erromeria herrikoia ospatu ohi da.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.