Abuztuaren 2
Abuztuaren 2a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hamalaugarren eguna da, 215.a bisurteetan. 151 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1968 – ETAk Meliton Manzanas poliziako komisarioa erail zuen Irunen.
- 1979 – ETAk, Dionisio Gzlo. Rey Amez polizia nazional erretiratua erail zuen Madrilen.
- 1980 – ETAk Mario Gonzalez Blasco soldatzailea bahitu eta hil zuen Eibarren.
- 1985 – Ustezko ETAkide Juan Manuel Otegi Elizegi "Txato" Donibane Garazin eraila.
Mundua
- 1595 – Kornuallesko guduan espainiar armada Mouseholen lehorreratu zen.
- 1980 – Boloniako sarraskia gertatu zen: Eskuin muturreko talde batek lehergailua zartarazi zuen tren geltokian, 85 hildako eta 200 zauritu eraginez.
- 1990 - Irakek militarki okupatu zuen Kuwait, Golkoko Gerra hasiz.
- 2005 – Air Franceko 358 hegaldia istripua izan zuen aireratu eta gutxira, hegazkinak su hartu zuen baina ez zen zauriturik egon.
- 2009 – Muturreko islamista talde batek zazpi kristau bizirik erre zituen Pakistango Gojra herrian.
- 2020 – Juan Carlos Espainiako errege emerituak Abu Dhabira ihes egin zuen Espainiako Justizian erreklamatzen zutenean.
Arte eta kultura
Mundua
- 1975 – Dersu Uzala filma estreinatu zen, Akira Kurosawak zuzendu eta Maxim Munzuk eta Yury Solomin aktoreek antzeztu zuten.
- 1985 – Fright Night ("Beldurrezko Gaua") filma estreinatu zen, Tom Hollandek zuzendu eta Chris Sarandon, William Ragsdale, Amanda Bearse, Stephen Geoffreys eta Roddy McDowall aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1997 – Bean filma estreinatu zen, Mel Smithek zuzendu eta Rowan Atkinson, Peter MacNicol, Burt Reynolds, Pamela Reed eta Richard Gant aktoreek antzeztu zuten.
- 1999 – The Sixth Sense ("Seigarren Zentzumena") filma estreinatu zen, M. Night Shyamalanek zuzendu eta Bruce Willis eta Haley Joel Osment aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2002 – Signs ("Seinaleak") filma estreinatu zen, M. Night Shyamalanek zuzendu eta Mel Gibson, Joaquin Phoenix, Rory Culkin eta Abigail Breslin aktoreek antzeztu zutelarik.
Kirolak
Euskal Herria
- 2012 – Maialen Chourraut euskaldunak Udako XXX. Olinpiar Jokoetako K-2 kayak lehiaketan brontzezko domina irabazi zuen.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1755 – Juan José Tafalla, nafar farmazialari eta botanikaria (h. 1811).
- 1767 – Pedro Berro, nafar enpresaburu eta politikaria (h. 1845).
- 1819 – Cristóbal Lekunberri, nafar arkitektoa (h. 1882).
- 1871 – Martín Rodríguez Seminario, nafar musikagile eta ganberako maisua (h. 1961).
- 1886 – Ignacio Errandonea, nafar elizgizona eta idazlea (h. 1970).
- 1896 – Pedro Kareaga Basabe, Cadaguako II. kondea, bizkaitar bankaria (h. 1986).
- 1914 – Ximun Erramuzpe, baxenafar idazle eta bertsolaria (h. 1988).
- 1922 – Jose Agustin Alberdi, bizkaitar bertsolaria (h. 2014).
- 1948 – Gotzone Mora, bizkaitar politikaria eta soziologoa.
- 1963 – Iñaki Beraetxe, gipuzkoar aktore, zuzendari eta gidoilaria.
- 1964 – Nerea Etxegibel, bizkaitar atleta.
- 1970 – José Antonio Sánchez Medina, bizkaitar atleta paralinpiar ohia.
- 1978 – Iñaki Encina Oyon, orkestra zuzendaria eta piano-jotzailea.
- 1985 – Carlos Tobalina, bizkaitar atleta, pisu jaurtiketan aditua.
- 1986 – Pablo Carrera, euskal kirolaria, tiroko pistola modalitatean aritzen dena.
- 1988 – Gorka Álvarez, bizkaitar politikari jeltzale eta politologoa.
- 1992 – Ane Pescador, gipuzkoar arraunlaria, bost aldiz Kontxako Bandera eta beste bost aldiz Traineruen Ligaren irabazle.
- 1994 – Eider Merino, bizkaitar txirrindularia.
- 1995 – Izaskun Igoa, nafar idazlea eta zutabegilea.
- 1997 – Nerea Perez, gipuzkoar traineru estropadetako patroia.
- 2002 – Eider Egaña, gipuzkoar futbol atezaina.
Mundua
- 924 – Ælfweard Wessexkoa, Wessexko erregea (j. c. 902).
- 1612 – Saskia van Uylenburgh, Rembrandt margolariaren emaztea eta honen margo eta marrazki askotarako modeloa (h. 1642).
- 1627 – Samuel van Hoogstraten, herbeheretar Herbehereetako Urrezko Aroko margolari, olerkari eta artearen teorikoa (h. 1678).
- 1674 – Filipe II.a Orleanskoa, Frantziako printzea (h. 1723).
- 1696 – Mahmud I.a, Otomandar Inperioko sultana (h. 1754).
- 1766 – Louis Delgrès, martinikar ofizial mulatoa, Napoleonek esklabotza berrezartzearen aurkako borroka zuzendu zuena (h. 1802).
- 1772 – Luis Antonio Borboi-Condékoa, frantziar printzea, Enghiengo dukea (h. 1804).
- 1798 – Luis Fernández de Córdova, espainiar militar eta politikaria (h. 1840).
- 1820 – John Tyndall, irlandar fisikaria (h. 1893).
- 1821 – Vasile Alecsandri, errumaniar olerkari, antzerkigile, politikari eta diplomazialaria (h. 1890).
- 1824 - Francisca de Braganza, brasildar aristokrata (h.1898)
- 1827 – Manuel Pavía Rodríguez de Alburquerque, estatu-kolpe baten bidez Espainiako Lehen Errepublika bukatu zuen jenerala (h. 1895).
- 1834 – Frédéric Auguste Bartholdi, frantziar eskultorea, Askatasunaren Estatuaren egilea (h. 1904).
- 1835 – Elisha Gray, estatubatuar ingeniari elektrikoa, telefonoaren asmatzailea (h. 1901).
- 1854 – Eugène Ruffy, Suitzako Konfederazioko presidentea (h. 1919).
- 1858 – Emma Waldeck eta Pyrmontekoa, Herbehereetako erregina ezkontidea eta Luxenburgoko dukesa handia ezkontidea (h. 1934).
- 1859 – Georges Rochegrosse, frantziar margolaria (h. 1938).
- 1868 – Konstantino I.a Greziakoa, Greziako erregea (h. 1923).
- 1874 – Émile Reuter, Luxenburgoko lehen ministroa (h. 1973).
- 1880 – Arthur Dove, estatubatuar margolaria (h. 1946).
- 1884 – Rómulo Gallegos, Venezuelako presidentea eta idazlea (h. 1969).
- 1894 – Bertha Lutz, naturalista, zoologoa, irakaslea eta Brasilgo feminismoaren aitzindaria (h. 1976).
- 1897 – Philippe Soupault, frantziar poeta eta narratzailea (h. 1990).
- 1899 – Ernesto Giménez Caballero, faxismoaren sustatzailea Espainian, frankismoaren aldekoa, idazlea eta enpresaria (h. 1988).
- 1905 – Myrna Loy, estatubatuar aktorea (h. 1993).
- 1913 – Joaquín Ruiz-Giménez, espainiar politikari, abokatu eta kazetaria (h. 2009).
- 1914 –
- Félix Leclerc, Quebecdar egile abeslari, olerkari, idazle eta aktorea, Quebeceko burujabetzaren alde nabarmendua (h. 1988).
- Beatrice Straight, estatubatuar aktorea (h. 2001).
- 1917 – Manuel Ibáñez i Escofet, katalan kazetari eta idazlea (h. 1990).
- 1922 – Paul Laxalt, euskal jatorriko estatubatuar politikaria, Nevadako gobernadorea (h. 2018).
- 1923 – Shimon Peres, Israelgo lehen ministroa, presidentea eta 1994ko Bakearen Nobel Saria (h. 2016).
- 1924 – James Baldwin, estatubatuar eleberrigilea eta afro-amerikarren eskubideen aldeko ekintzailea (h. 1987).
- 1925 – Jorge Rafael Videla, Argentinako diktadorea (h. 2013).
- 1926 – George Habash, Palestinaren Askapenerako Herri Frontearen sortzailea (h. 2008).
- 1927 – Paul Garabedian, estatubatuar matematikaria eta zenbakizko analista (h. 2010).
- 1929 –
- José Afonso, portugaldar abeslari, letragile eta idazlea (h. 1987).
- Kateb Yacine, aljeriar olerkari, eleberrigile eta antzerkigilea (h. 1989).
- 1931 – Takashi Takabayashi, japoniar futbolaria (h. 2009).
- 1932 – Peter O'Toole, irlandar aktorea (h. 2013).
- 1939 –
- Wes Craven, estatubatuar zinema zuzendaria, gidoigilea eta ekoizlea (h. 2015).
- Ali Mroudjaé, Komoreetako lehen ministroa (h. 2019).
- 1941 –
- Jules Hoffmann, luxenburgotar-frantziar biologoa, 2011ko Medikuntzako Nobel Saria.
- Fabio Testi, italiar aktorea.
- François Weyergans, belgikar idazle eta zinema zuzendaria (h. 2019).
- 1942 – Isabel Allende, txiletar idazle, kazetari eta irakaslea.
- 1944 – Jim Capaldi, ingeles musikari, Traffic taldeko kide sortzailea (h. 2005).
- 1945 – Joanna Cassidy, estatubatuar aktorea.
- 1947 – Massiel, espainiar abeslaria eta telebista aurkezlea.
- 1949 – Bertalan Farkas, hungariar pilotu eta kosmonauta ohia, espaziora joandako lehenengo hungariar eta esperantozalea.
- 1950 –
- Diego García-Sayán Larrabure, perutar abokatua eta politikaria.
- David Vidal, espainiar futbol jokalari ohi eta entrenatzailea.
- 1953 – Peter-Michael Kolbe, alemaniar arraunlaria (h. 2023).
- 1955 – Anne Lacaton, frantziar arkitekto eta irakaslea.
- 1956 –
- Angel Arroyo, espainiar txirrindulari ohia.
- Isabel Pantoja, ijito jatorriko espainiar abeslaria.
- 1960 – Isabel Salgado, brasildar boleibol jokalaria eta entrenatzailea (h. 2022).
- 1964 – Mary-Louise Parker, estatubatuar aktorea.
- 1965 – Robert Bilott, estatubatuar ingurumen-abokatua.
- 1974 – Eusebius Jelous Nyathi, zimbabwear elizgizona.
- 1975 –
- Íngrid Rubio, kataluniar antzezlea.
- Naoki Sakai, japoniar futbolari ohia.
- 1976 –
- Reyes Estévez, kataluniar atleta, 1.500 metroko lasterketan espezialista.
- Sam Worthington, australiar aktorea.
- 1977 – Edward Furlong, estatubatuar aktorea.
- 1979 –
- Ryuji Bando, japoniar futbolaria.
- Hitoshi Sogahata, japoniar futbolaria.
- 1984 – Rafa Huertas, espainiar saskibaloi jokalaria.
- 1986 – Yojiro Takahagi, japoniar futbolaria.
- 1995 – Jordi Calavera, kataluniar futbolaria.
- 1996 – Pomme, frantziar kantautore, abeslari eta musikaria.
- 1997 – Ke Jie, txinatar Go jokalaria.
- 1999 – Mark Lee, Kanadako rapero, abeslari, dantzari eta musikagile korearra.
- 2000 – Paige Layle, kanadar kosmetologo eta aktibista.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1933 – Anastasi Agerre, euskal idazlea eta sindikalista (j. 1897).
- 1936 – Felipe de Jesus Munarritz, nafar klaretar apaiza, Barbastron fusilatua (j. 1875).
- 1958 – Josefa Uritz, nafar irakasle, pedagogo eta ekintzailea (j. 1883).
- 1966 – Ascensio Martiarena, euskal margolaria (j. 1884).
- 1968 – Melitón Manzanas, Espainiako Brigada Politiko-sozialaren Donostiako burua, atxilotuak torturatzeagatik ezaguna, ETAk eraila (j. 1909).
- 1969 – Luis Lopetegi, Agerre I, gipuzkoar harri-jasotzailea (j. 1927).
- 1974 – Victoria Ariño, ermuar filantropoa (j. 1889)
- 1977 – Miguel María Lojendio, gipuzkoar noble eta diplomazialaria, Madrilen (j. 1908).
- 1984 – Juan Mari Otegi, gasteiztar euskaltzalea (j. 1935)
Mundua
- 257 – Eztebe I.a, Aita santua.
- 640 – Severino, Aita santua.
- 686 – Joan V.a, Aita santua.
- 1058 – Judit Schweinfurtekoa, Bavariako printzesa, Bohemiako dukesa ezkontidea eta Hungariako erregina ezkontidea.
- 1100 – Gilen II.a Ingalaterrakoa, Ingalaterrako erregea.
- 1222 – Raimundo VI.a Tolosakoa, Okzitaniako Tolosako kondea (j. 1156).
- 1332 – Kristobal II.a Danimarkakoa, Danimarkako erregea (j. 1276).
- 1445 Oswald von Wolkenstein, alemaniar olerkari, musikagile eta diplomaziaria (j. 1377).
- 1589 – Henrike III.a Frantziakoa, Poloniako erregea eta Lituaniako duke handia, eta Frantziako erregea (j. 1551).
- 1611 – Katō Kiyomasa, japoniar daimyōa (j. 1562).
- 1644 – Bernardo Strozzi, italiar margolari barrokoa (j. c. 1581).
- 1788 – Thomas Gainsborough, ingeles margolari eta diseinatzailea (j. 1727).
- 1799 – Jacques-Etienne Montgolfier, frantziar industriagizon eta asmatzailea, bere anai Joseph-Michelekin batera baloi aerostatikoaren sortzaileetako bat (j. 1745).
- 1849 – Mehmet Ali, Egiptoko balia (j. c. 1769).
- 1876 – Wild Bill Hickok, esploratzailea, abenturazalea, jokalaria, ehiztaria, pistolaria eta AEBtako marshalla (j. 1837).
- 1880 – Juan Eugenio Hartzenbusch, espainiar idazlea (j. 1806).
- 1881 – Marcus Clarke, australiar idazle eta kazetaria (j.1846).
- 1897 – Adam Asnyk, poloniar olerkari eta antzerkigilea (j. 1838).
- 1914 –
- Albert Mayer, Lehen Mundu Gerran hil zen lehen soldadu alemaniarra (j. 1892).
- Jules-André Peugeot, Lehen Mundu Gerran Frantziako Armadaren lehen soldadu hila (j. 1893).
- 1921 – Enrico Caruso, italiar tenorra (j. 1873).
- 1922 – Alexander Graham Bell, eskoziar jatorriko zientzialari eta kanadar asmatzailea (j. 1847).
- 1923 – Warren G. Harding, Ameriketako Estatu Batuetako 29. presidentea (j. 1865).
- 1932 –
- Juana Alarco de Dammert, perutar filantropoa (j. 1842).
- Ignaz Seipel, austriar estatu-gizona eta apaiza (j. 1876).
- 1934 – Paul von Hindenburg, Alemaniako mariskala eta Weimar Errepublikako bigarren presidentea (j. 1847).
- 1945 – Pietro Mascagni, italiar musikagile eta orkestra-zuzendaria (j. 1863).
- 1946 – Andrei Andreievitx Vlasov, sobietar jenerala (j. 1901).
- 1955 –
- Rupprecht Bavariakoa, bavariar militar eta printzea, azken Bavariako Erresumako printze oinordekoa (j. 1869).
- Wallace Stevens, estatubatuar olerkaria (j. 1879).
- 1958 – Michele Navarra, 'U Patri Nostru, Siziliar Mafiako kide boteretsua (j. 1905).
- 1963 – Oliver La Farge, estatubatuar antropologo eta idazlea (j. 1901).
- 1973 – Jean-Pierre Melville, frantziar zinema zuzendari eta aktorea (j. 1917).
- 1976 – Fritz Lang, austriar-alemanir zinema zuzendaria, gidoigilea eta noizbehinkako ekoizlea (j. 1890).
- 1978 – Carlos Chávez, mexikar musikagilea eta orkestra-zuzendaria (j. 1899).
- 1979 – Víctor Raúl Haya de la Torre, perutar politikaria, Herritarren Batasun Iraultzaile Amerikarraren (APRA) sortzailea (j. 1895).
- 1980 – Maria Dolors Bargalló, kataluniar politikaria eta feminista (j. 1902).
- 1981 – Kieran Doherty, Behin-behineko IRAko kidea, 1981eko Irlandako gose greban (j. 1955).
- 1982 – Carla Lonzi, arte-kritikoa eta idazlea, 70eko hamarkadako feminismo italiarraren irudi nagusia (j. 1931).
- 1987 – Aileen Meagher, kanadar atleta, 4x100 metroko proban aditua (j. 1910).
- 1988 – Raymond Carver, estatubatuar idazlea, errealismo zikina deritzon mugimenduari atxikia (j. 1938).
- 1990 – Norman Maclean, estatubatuar idazlea (j. 1902).
- 1992 – Michel Berger, frantziar musikagilea (j. 1947).
- 1996 – Michel Debré, Frantziako Bosgarren Errepublikako lehendabiziko lehen ministroa (j. 1912).
- 1997 –
- William Burroughs, estatubatuar eleberrigilea, saiakeragilea eta gizarte kritikaria, Beat belaunaldiko kidea (j. 1914).
- Fela Kuti, nigeriar abeslaria, saxofoi- eta piano-jotzailea (j. 1938).
- 2008 – Pauline Baynes, britainiar liburu ilustratzailea izan zen: ehun mila titulu baino gehiago ditu (j. 1922).
- 2009 – Mary Carrillo, espainiar aktorea (j.1919).
- 2011 – Baruj Benacerraf, venezuelar-estatubatuar sendagilea, 1980ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1920).
- 2012 – John Keegan, britainiar historialari militar, irakasle, idazle eta kazetaria (j. 1934).
- 2016 – Ahmed Zewail, egiptoar-estatubatuar kimikaria, 1999ko Kimikako Nobel Saria (j. 1946).
- 2019 – Roberto Bodegas, espainiar zinema zuzendari eta gidoilaria (j. 1933).
- 2023 – Peter Dixon, ingeles errugbilaria (j. 1944).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Aingeru eta Argine/Argiñe.