Abuztuaren 18
Abuztuaren 18a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hogeita hamargarren eguna da, 231.a bisurteetan. 135 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1834 – Arantzazuko baselizari su eman zioten, eta erabat suntsitu zuten.
- 1979 – ETAk Jose Manuel Boix erail zuen Madrilen.
Mundua
- 1201 – Riga hiria fundatu zen.
- 1812 – Britainia Handiak lur estatubatuarrak inbaditu zituen. James Madison presidenteak Etxe Zuritik alde egin zuen.
- 1823 – Guyanako Demerara kolonian 10.000 esklabo altxa ziren jabeen aurka.
- 1890 – Tornado batek Dreux inguruko eremua kaltetu zuen.
- 1947 – Espainiako Itsas Armadaren lehergailu biltegi batek eztanda egin zuen Cádizen, 150 hildako eta 5.000 zauritutik gora eraginez.
- 2006 – HIESaren aurkako nazioarteko konferentzia ospatu zen Toronton (Kanada).
- 2010 – Bolivia larrialdi egoeran zegoen, kontrolez kanpo zeuden ehunka suteengatik. Guztira 15.000 kilometro karratu erre ziren.
Arte eta kultura
Mundua
- 1969 – Take the Money and Run ("Har Ezak dirua eta Ospa") filma estreinatu zen, Woody Allenek zuzendu eta berak, Janet Margolin eta Louise Lasser aktoreek antzeztu zuten.
- 1993 – Manhattan Murder Mystery ("Manhattango Hilketa Misteriotsuak") filma estreinatu zen, Woody Allenek zuzendu eta berak, Diane Keaton, Anjelica Huston eta Alan Alda aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
Mundua
- 1858 – Europa eta Amerikaren arteko lehenengo urpeko kable bidezko komunikazioa lortu zen.
Kirolak
Euskal Herria
- 2008 – Leire Olaberria txirrindulari ikaztegietarrak brontzezko domina lortu zuen Beijingo Olinpiar Jokoetako pistako puntuaketa proban.
- 2013 – Emakumezkoen Traineru Ligako 2013ko denboraldia: Zumaia izan zen txapelduna, bigarren urtez jarraian.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1738 – Ignazio Luis Agirre, arabar legelari eta antzerkigilea (h. 1797).
- 1879 – Manuel Artze, nafar kardinala (h. 1948).
- 1904 – Maria Magunazelaia, Maoma, euskal txirrindularia (h. 2000).
- 1930 – Agustin Ibarrola, euskal herritar margolari eta eskultorea (h. 2023).
- 1934 – Jacques Rollet, lapurtar errugbilari ohia.
- 1937 – José María Corella, nafar idazlea.
- 1938 – Michel Sainte-Marie, lapurtar politikaria, Frantziako Alderdi Sozialistaren kidea (h. 2019).
- 1942 – Paulo Agirrebaltzategi, gipuzkoar frantziskotar fraidea, kultura ekintzailea, idazlea eta ohorezko euskaltzaina.
- 1945 – Pierre Camou, lapurtar errugbilaria eta bankaria, Frantziako Errugbi Federazioaren presidentea (h. 2018).
- 1946 – Jean-Claude Larronde, lapurtar historialaria eta ikertzailea, euskal nazionalismoaren inguruko gaietan espezializatua.
- 1951 – Xabier Altzibar, bizkaitar euskaltzale, irakasle, idazle eta euskaltzain urgazlea.
- 1967 – Mabi Revuelta, bizkaitar artista plastikoa.
- 1968 – Asun Fernandez de Garaialde, Aralarreko nafar politikaria, Altsasuko alkatea.
- 1975 –
- Mireia Elkoroiribe, bizkaitar politikari eta enpresaburua.
- Igor Elortza, bizkaitar bertsolaria.
- Alaitz Guridi Agirrezabala, gipuzkoar musikaria.
- Aitor Lopez Rekarte, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1976 – Bernardo Atorrasagastegi, gipuzkoar ETAkidea.
- 1977 – Bakartxo Ruiz, nafar politikari eta irakaslea.
- 1981 – Iñaki Garmendia Larrea, arabar futbolaria.
- 1985 – Julen Goikoetxea, bizkaitar txirrindulari amateurra (h. 2006).
- 1999 – Ander Rovira, bizkaitar aktorea.
Mundua
- 1564 – Federico Borromeo, italiar kardinala eta Milango artzapezpikua (h. 1631).
- 1606 – Maria Ana Espainiakoa, Espainiako infanta, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperatziza eta Hungariako eta Bohemiako Erregina (h. 1646).
- 1685 – Brook Taylor, britainiar matematikaria (h. 1731).
- 1750 – Antonio Salieri, italiar musikagile, orkestra-zuzendaria eta irakaslea (h. 1825).
- 1770 – Dorothea Schlözer, alemaniar filosofoa, Alemanian filosofiako doktorego gradua jaso zuen lehen emakumea (h. 1825).
- 1774 – Meriwether Lewis, estatubatuar esploratzaile, soldadu, biltzaile botaniko eta administrari publikoa (h. 1809).
- 1792 – John Russell (Russelleko I. kondea), Erresuma Batuko lehen ministroa (h. 1878).
- 1799 – Paulin Talabot, frantziar burdinbide eta kanal ingeniaria (h. 1885).
- 1824 – André Léo, frantziar eleberrigile eta kazetaria (h. 1900).
- 1830 – Frantzisko Josef I.a Austriakoa, Austriako enperadorea eta Hungariako erregea (h. 1916).
- 1835 – Telemaco Signorini, italiar margolaria (h. 1901).
- 1859 – Anna Ancher, daniar margolaria (h. 1935).
- 1869 – Clémentine Hélène Dufau, frantziar margolaria (h. 1937).
- 1877 – René de Saint-Périer, frantziar arkeologoa, Goi Paleolitoan aditua (h. 1950).
- 1886 – Joséphine Pencalet, bretainiar langilea, Udal kontseilu baterako hautatu zuten lehen emakume bretainiarra (h. 1972).
- 1890 – Walther Funk, alemaniar ekonomialari eta politikari nazia (h. 1960).
- 1900 – Vijaya Lakshmi Pandit, Indiako politikaria (h. 1990).
- 1901 – Jean Guitton, frantziar filosofo, idazle eta pentsalaria (h. 1999).
- 1906 –
- Marcel Carné, frantziar zinemagilea (h. 1996).
- Ladislao Vajda, hungariar jatorriko espainiar zinemagilea (h. 1965).
- 1908 – Edgar Faure, frantziar politikaria eta idazlea, Frantziako lehen ministroa (h. 1988).
- 1911 - Klara Dan von Neumann, hungariar zientzialaria, programazioan aitzindaria (h. 1963).
- 1915 – Joseph Arthur Ankrah, Ghanako presidentea (h. 1992).
- 1918 – Elsa Morante, italiar idazlea (h. 1985).
- 1920 –
- Idea Vilariño, uruguaitar poeta, saiakera eta literatur kritikaria, itzultzailea, musikagilea eta irakaslea (h. 2009).
- Shelley Winters, estatubatuar aktorea (h. 2006).
- 1922 – Alain Robbe-Grillet, frantziar idazlea eta zinema-zuzendaria, Nouveau roman literatura-mugimenduaren aitzindari eta teorilari nagusia (h. 2008).
- 1925 – Brian Aldiss, ingeles zientzia-fikziozko idazlea (h. 2017).
- 1927 –
- Rosalynn Carter, Ameriketako Estatu Batuetako Lehen Dama (h. 2023).
- Marvin Harris, estatubatuar antropologo, idazle eta unibertsitateko irakaslea (h. 2001).
- 1931 – Hans Tietmeyer, alemaniar ekonomialaria, nazioarteko finantzetako pertsonalitaterik garrantzitsuenetakoa (h. 2016).
- 1932 – Luc Montagnier, frantziar mikrobiologoa, birologia arloan nabarmendua, 2008ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2022).
- 1933 –
- Just Fontaine, frantziar futbolaria (h. 2023).
- Roman Polański, frantziar-poloniar film zuzendari eta aktorea.
- 1935 – Rafer Johnson, dekatloian espezializatutako estatubatuar atleta (h. 2020).
- 1936 – Robert Redford, estatubatuar aktore eta zinema zuzendaria.
- 1937 – Purita Campos, kataluniar komikigile, marrazkilari eta margolaria (h. 2019).
- 1938 – Aissata Kane, emakumeen eskubideen aldeko militante politiko mauritaniarra (h. 2019).
- 1947 – Suzette Robichon, frantziar editore, saiogile, ekintzaile feminista eta lesbiana.
- 1940 – Jesús Quintero, kazetaria, zuzendaria eta Espainiako irrati eta telebistako programen aurkezlea (h. 2022).
- 1943 –
- Gianni Rivera, italiar futbolari ohia eta politikaria.
- Roberto Rosato, italiar futbolaria (h. 2010).
- 1952 – Patrick Swayze, estatubatuar aktore, dantzari, abeslari, musikagile eta telebistako ekoizlea (h. 2009).
- 1955 – Stefano Tamburini, italiar irudi artista, komikigilea eta aldizkari publizista (h. 1986).
- 1957 – Carole Bouquet, frantziar aktorea.
- 1958 –
- Madeleine Stowe, estatubatuar aktorea.
- Olga Viza, kataluniar kirol kazetaria.
- 1962 – Felipe Calderón, Mexikoko presidente ohia.
- 1966 – Jevgeni Zinitxev, errusiar politikaria eta ofizial militarra (h. 2021).
- 1967 – Pepa Pedroche, espainiar aktorea eta irakaslea.
- 1969 –
- Edward Norton, estatubatuar aktore eta zine zuzendaria.
- Christian Slater, estatubatuar aktorea.
- 1971 – Aphex Twin, irlandar musika elektroniko konposatzailea.
- 1972 – Julio de la Rosa, espainiar abeslaria, musikaria eta pop rock sortzailea.
- 1976 – Amaya Valdemoro, espainiar saskibaloi-jokalari ohia.
- 1981 – Kazuki Hiramoto, japoniar futbolari ohia.
- 1983 –
- Tamara Alves, portugaldar ikusizko artista, muralista, ilustratzailea eta tatuatzailea.
- Mika (abeslaria), libanoar-britainiar egile abeslaria.
- 1985 – Beatrice Borromeo, italiar modeloa, kazetaria eta Borromeo Etxeko aristokrata.
- 1987 – Lara Martorell, espainiar aktorea.
- 1988 – Natsumi Hara, japoniar futbolaria.
- 1991 – Brisa Fenoy, espainiar musikaria, musikagilea, modeloa, DJ eta ekoizlea.
- 1993 – Riki Harakawa, japoniar futbolaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1743 – Janbattitt Duhalde, lapurtar josulaguna, Txina Europan ezagutarazi zuena (j. 1674).
- 1787 – Vicente Azkuenaga, bizkaitar enpresaburu eta politikaria, Buenos Airesen (j. 1706).
- 1845 – Joan Inazio Iztueta, gipuzkoar idazlea (j. 1767).
- 1905 – Morrochco Harriaga-Saint-Martin, lapurtar politikaria, Parisen (j. 1849).
- 1924 – Angel Olarte Arnaiz, arabar margolaria (j. 1897).
- 1936 – Atanasio Bidaurreta, nafar klaretar fraidea, Barbastron fusilatua (j. 1911).
- 1937 – Arturo Kanpion, iruindar idazle, hizkuntzalari eta politikaria (j.1854).
- 1956 – Manuel Maria Smith Ibarra, bizkaitar arkitektoa (j. 1879).
- 1978 – Gregorio Hombrados, gipuzkoar margolaria (j. 1902).
- 1983 – José Ignacio Alkorta, bizkaitar apaiza eta filosofoa, Bartzelonan (j. 1910).
- 1995 – Julio Caro Baroja, euskal jatorriko antropologo, historialari eta hizkuntzalaria (j. 1914).
- 2018 – Mari Jose Molina Guerrero, gipuzkoar irakaslea eta militante feminista (j. 1951).
- 2019 – Juan Lasa, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailburua eta Beasaingo alkatea (j. 1939/40).
- 2023 – Joseba Intxausti, Iturriotz'tar Iñaki, gipuzkoar idazlea eta Euskaltzain urgazlea (j. 1936).
Mundua
- 440 – Sixto III.a, Aita santua.
- 1095 – Olaf I.a Danimarkakoa, Danimarkako erregea (j. c. 1050).
- 1227 – Gengis Khan, Mongolen Inperioaren sortzailea.
- 1258 – Teodoro II.a Laskaris, Bizantziar Inperioko enperadorea (j. c. 1222).
- 1276 – Adrian V.a, Aita santua.
- 1357 – Tomas II.a Saluzzokoa, Saluzzoko markesa (j. 1304).
- 1503 – Alexandro VI.a, Aita santua (j. 1431).
- 1557 – Claude de la Sengle, Maltako Ordenako 48. Printze eta Maisu Nagusia (j. 1494).
- 1559 – Paulo IV.a, Aita santua (j. 1476).
- 1563 – Étienne de La Boétie, frantziar epaile, humanista eta idazlea (j. 1530).
- 1642 – Guido Reni, italiar margolaria, dekoratzailea eta marrazkilaria (j. 1575).
- 1648 – Ibrahim I.a, sultan otomanoa (j. 1615).
- 1765 – Frantzisko I.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (j. 1708).
- 1781 – Frantzisko Josef I.a Liechtensteingoa, Liechtensteingo printzea (j. 1726).
- 1810 – Charles Pierre Claret de Fleurieu, frantziar itsasgizon eta politikaria (j. 1738).
- 1823 – André-Jacques Garnerin, baloi aerostatikoen pilotu eta paraxutista frantsesa (j. 1769).
- 1850 – Honoré de Balzac frantziar eleberrigilea eta antzerkigilea (j. 1799).
- 1865 – Alexandros Mavrokordatos, Greziako estatuburua (j. 1791).
- 1905 – Albert Edelfelt, finlandiar margolaria (j. 1854).
- 1914 - Anna Jesipova, errusiar piano-jotzaile bertutetsua, konpositorea eta irakaslea (j. 1851).
- 1922 – Ernest Lavisse, frantziar historialaria eta historia positibistaren fundatzailea (j. 1842).
- 1936 –
- Juana Capdevielle, espainiar pedagogoa, liburuzaina eta artxibozaina (j. 1905).
- Federico García Lorca, espainiar idazlea, fusilatuta (j. 1898).
- 1943 – Norma Pons, argentinar vedette eta aktorea (h. 2014).
- 1944 –
- Ernst Thälmann, alemaniar politikaria (j. 1886).
- Jacques Roumain, haitiar saiakeragilea, poeta eta kontakizun-idazlea (j. 1907).
- 1945 – Subhas Chandra Bose, Indiako bengalar politikaria (j. 1897).
- 1958 – Fritz Arno Wagner, alemaniar zinema-argazkilaria (j. 1889).
- 1961 – Leonhard Frank, alemaniar eleberrigilea (j. 1882).
- 1973 – Tina Gascó, espainiar aktorea (j. 1914).
- 1974 – Laura Dreyfus Barney, Bahá'í fedearen irakasle eta filantropo nabaria (j. 1879).
- 1981 – Anita Loos, estatubatuar aktore, eleberrigile, antzerkigile eta gidoilaria (j. 1888).
- 1983 – Nikolaus Pevsner, britainiar arte eta arkitekturaren historialaria (j. 1902).
- 1987 – Shichirō Fukazawa, japoniar idazlea eta musikaria (j. 1914).
- 1990 – Burrhus Frederic Skinner, estatubatuar psikologo, filosofo eta autorea (j. 1904).
- 1992 – John Sturges, estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1910).
- 1994 –
- Martin Cahill, Dublin hiriko irlandar kriminal nabarmena (j. 1949).
- Richard Laurence Millington Synge, britainiar kimikaria, 1952ko Kimikako Nobel Saria (j. 1914).
- 1996 – Isabel Morgan, estatubatuar birologo eta bakteriologoa (j. 1911).
- 2001 – Philip Crosby, estatubatuar enpresari eta egilea, zero akats kontzeptuaren garatzaileetako bat (j. 1926).
- 2004 – Elmer Bernstein, estatubatuar konposatzailea (j. 1922).
- 2008 – James Chiona, malawiar elizgizona (j. 1924).
- 2009 –
- Kim Dae-jung, Hego Koreako presidentea (j. 1925).
- Hugo Loetscher, suitzar idazlea (j. 1929).
- 2010 – Karlos Hugo Borboi-Parmakoa, Parmako duke eta erregegai karlista (j. 1930).
- 2017 – Vicente Iturat, espainiar txirrindularia (j. 1928).
- 2018 – Kofi Annan, Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia eta 2001eko Bakearen Nobel Saria (j. 1938).
- 2020 – Ben Cross, ingeles antzerki, telebista eta zinemako aktorea (j. 1947).
- 2021 – Maria Magdalena Domínguez, galiziar poeta (j. 1922).
- 2022 – John Powell, estatubatuar disko-jaurtitzailea (j. 1947).
- 2023 – Angélique Adrianna Govy, govy, frantziar artista (j. 1981).
Jaiak eta urteurrenak
- Santu kristauak: Agapeto eta Serapio.
- Sehaska egutegiko izendegia: Elene/Helene eta Haritzeder/Haritzaga.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.