Abuztuaren 12
Abuztuaren 12a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hogeita laugarren eguna da, 225.a bisurteetan. 141 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1522 – Gaztelarrek Amaiurko gaztelua leherrarazi eta suntsitu zuten. Aste batzuk lehenago gaztelua hartu zuten, Nafarroako Erresuma berreskuratzeko ahaleginean bertan ziren nafarrak garaitu ostean.
- 1912 – 141 arrantzale hil ziren Bermeotik gertuko uretan bat-bateko enbata batek harrapatuta.
Mundua
- 1480 – Otrantoko gudua: Otomandar Inperioko tropek 800 kristauri burua moztu zieten islamera ez aldatzeagatik.
- 1522 – Amaiurko gaztelua suntsitu eta erre zuten gaztelarrek, azkeneko bataila gaztelarrek irabazi ondoren.
- 1833 – Chicago fundatu zuten.
- 1836 – La Granjako jaikialdi militarra
- 1898 – Armistizioak Espainia eta Estatu Batuen arteko gerraren amaiera ekarri zuen.
- 1914 – Lehen Mundu Gerra: Britainia Handiak Austria-Hungariako Inperioari gerra deklaratu zion.
- 1948 – Gobernu estatubatuarrak Hego Koreako gobernua soilik onartu zuen.
- 1952 – Poeta Erailen Gaua: hamahiru intelektual judu entzutetsu erail zituzten Moskun.
- 1953 – SESBeko gobernuak bere lehen hidrogeno-bonba lehertarazi zuen.
- 1978 – Japoniak eta Txinako Herri Errepublikak euren arteko bake eta adiskidetasun akordioa sinatu zuten.
- 2000 – K-141 Kursk urpekontzi nuklear errusiarra Barentseko itsasoan hondoratu zen eta tripulazioko 118 kideak hil ziren.
- 2015 – Tianjin hiri txinatarrean gertatutako eztandek 139 hildako eta 34 desagertutako eragin zituzten.
Arte eta kultura
Mundua
- 1927 – Wings ("Hegalak") filma estreinatu zen, William A. Wellmanek zuzendu eta Clara Bow, Charles "Buddy" Rogers, Richard Arlen eta Gary Cooper aktoreek antzeztu zuten.
- 1970 – Soldier Blue ("Soldadu Urdin") filma estreinatu zen, Ralph Nelsonek zuzendu eta Candice Bergen, Peter Strauss eta Donald Pleasence aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2005 – Four Brothers ("Lau Anai") filma estreinatu zen, Mark Wahlberg, Tyrese Gibson, André Benjamin eta Garrett Hedlund aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
Mundua
- 1851 – Isaac Merrit Singer-ek josteko makina patentatu zuen Boston-en.
- 1877 – Asaph Hallek Phobos eta Deimos, Marteren bi sateliteak, aurkitu zituen.
- 1908 – Detroit-eko Ford Motor Company lantegiak lehenengo Ford Model T autoa aurkeztu zuen.
- 1960 – NASAk Echo I, lehenengo komunikazio-satelitea aireratu zuen.
- 1981 – IBMk PC-a edo Personal Computer-a (Ordenagailu Pertsonala) merkaturatu zuen.
- 2018 – Parker eguzki zunda jaurtiki zen. NASAren espazio zunda hau Eguzkiaren fotosfera edo "zorutik" 6,2 milioi kilometrora hurbilduko da eta gutxi gorabehera 700,000 km/h abiaduran bidaiatuko du.
Kirolak
Euskal Herria
- 2007 – Nagore Otaño amazona gipuzkoarra hil zen istripuz, Donostiako hipodromoko zaldi-lasterketa batean parte hartzen ari zela.
Mundua
- 1964 – Hegoafrika Joko Olinpikoetatik kanpo utzi zuten bere politika arrazista zela eta (apartheid-a).
- 1984 – Los Angeleseko (AEB) Joko Olinpikoak hasi ziren Ekialdeko herrialdeen boikotarekin, aurreko jokoetan (Moskun) estatubatuarrek eginiko boikotari erantzunez.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1585 – Pedro Urbina, euskal apezpiku eta politikaria (h. 1663).
- 1793 – Auguste Andrade, lapurtar abeslari eta musikagilea (h. 1843).
- 1803 – Francisco Hormaetxe, bizkaitar politikaria (h. 1862).
- 1820 – Jose Maria Iparragirre, euskal olerkari eta musikagilea (h. 1881).
- 1892 – Mariano Arrate, gipuzkoar futbolaria (h. 1963).
- 1897 – Jose Maria Agirre Gonzalo, gipuzkoar enpresaburua (h. 1988).
- 1905 – Jose Maria Oriol, bizkaitar politikari frankista, enpresaburua eta finantzaria eta Bilboko alkatea (h. 1985).
- 1924 – Xabier Gereño, euskal idazlea eta ohorezko euskaltzaina (h. 2011).
- 1938 – Gérard Poulet, lapurtar biolin-jotzaile klasikoa.
- 1960 – Javier Madrazo, bizkaitar politikaria, Ezker Batua Berdeaken koordinatzaile nagusi ohia.
- 1962 – Gonzalo Argiñano, bizkaitar futbolari ohia.
- 1964 –
- Aitor Begiristain, Txiki Begiristain, gipuzkoar futbolari ohia.
- Xabier Mikel Errekondo, gipuzkoar eskubaloi jokalaria eta politikaria.
- 1966 – Juan Ramón Viles, gipuzkoar musikaria, Duncan Dhu taldeko kide-ohia, eta politikaria.
- 1969 – Lutxo Egia, euskal idazlea, Santanderren.
- 1971 – Jasone Osoro, gipuzkoar idazlea.
- 1972 – Iraide Ibarretxe, bizkaitar hizkuntzalaria, ikerlaria eta katedratikoa.
- 1973 – Joseba Beloki, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- 1978 – Josu Bergara López, bizkaitar politikari jeltzalea.
- 1980 – Sara Cozar, euskal aktorea.
- 1982 – Ainhize Hurtado, bizkaitar ehungintzako artista.
- 1983 – Joseba Otaegi, gipuzkoar aizkolaria.
- 1985 – Igone Amesti, bizkaitar mezzosopranoa, abesbatza-zuzendaria eta musika-irakaslea.
- 1988 – Amaia Castorene, baxenabartar sukaldaritza-blogaria, telebistako kolaboratzailea eta bertsolaritzako gai-jartzailea.
- 1993 – Julen Amezketa, nafar txirrindularia.
Mundua
- 1452 – Abraham Zacuto, judu matematikari, astronomo eta historialaria (h. c. 1510).
- 1503 – Kristian III.a Danimarkakoa, Danimarkako eta Norvegiako erregea (h. 1559).
- 1566 – Elisabet Klara Eugenia Austriakoa, Espainiako infanta (h. 1633).
- 1604 – Tokugawa Iemitsu, Tokugawa shogunerriko hirugarren shoguna (h. 1651).
- 1674 – Philippe de Champaigne, frandriar-frantziar margolari eta marrazkilaria (j. 1602).
- 1756 – Federico Gravina, espainiar militarra (h. 1806).
- 1762 – Jurgi IV.a Erresuma Batukoa, Erresuma Batua eta Britainiar Jabegoen erregea (h. 1830).
- 1774 – Robert Southey, ingeles poeta, historialaria, biografoa eta itzultzailea (h. 1843).
- 1800 – Jean-Jacques Ampère, frantziar filologoa (h. 1864).
- 1825 – Vito D'Ancona, italiar margolaria (h. 1884).
- 1831 – Helena Blavatsky, errusiar idazle, okultista eta teosofoa (h. 1891).
- 1856 – Eduardo Dato, espainiar politikaria (h. 1921).
- 1860 - Klara Hitler, Adolf Hitlerren ama (h. 1907).
- 1861 – Luigi Galleani, estatu batuetan aritu zen italiar anarkista (h. 1931).
- 1866 – Jacinto Benavente, espainiar idazlea, 1922ko Literaturako Nobel Saria (h. 1954).
- 1876 – Mary Roberts Rinehart, estatubatuar idazlea (h. 1958).
- 1880 – Radclyffe Hall, ingeles olerkari eta idazlea (h. 1943).
- 1881 – Cecil B. DeMille, estatubatuar zinema zuzendaria (h. 1959).
- 1887 – Erwin Schrödinger, austriar fisikaria, 1933ko Fisikako Nobel Saria (h. 1961).
- 1894 – Albert Leo Schlageter, freikorps paramilitar alemanen partaidea (h. 1923).
- 1904 – Aleksei Nikolaevitx Errusiakoa, Errusiako tsarevitxa (h. 1918).
- 1905 –
- Hans Urs von Balthasar, suitzar teologo eta apaiz katolikoa (h. 1988).
- Juana Capdevielle, espainiar edagogo, liburuzaina eta artxibozaina (h. 1936).
- 1907 –
- Étienne Hajdú, hungariar jatorriko eskultorea (h. 1996).
- Benjamin Sheares, Singapurreko 2. presidentea (h. 1981).
- Miguel Torga, portugaldar idazlea (h. 1995).
- 1909 – Mary Jayne Gold, naziengandiko iheslarien estatubatuar laguntzailea (h. 1997).
- 1910 – Yusof Ishak, Singapurreko lehendabiziko presidentea (h. 1970).
- 1911 – Mario Moreno, Cantinflas, mexikar aktore eta umorista (h. 1993).
- 1912 – Samuel Fuller, estatubatuar zinema-zuzendaria (h. 1997).
- 1914 – Kléber Dadjo, Togoko presidentea (h. 1989).
- 1919 – Margaret Burbidge, britainiar astronomoa (h. 2020).
- 1922 –
- Virtudes González García, 13 arrosak taldeko emakumea (h. 1939).
- Miloš Jakeš, txekoslovakiar politikari komunista, Txekoslovakiako Alderdi Komunistako idazkari nagusia (h. 2020).
- 1924 – Muhammad Zia Ul-Haq, Pakistango diktadorea (h. 1988).
- 1925 – Thor Vilhjálmsson, islandiar idazlea (h. 2011).
- 1926 – John Derek, estatubatuar aktore, zinema zuzendari, gidoilari, ekoizle eta argazkilaria (h. 1998).
- 1928 – Carlos Rojas, kataluniar idazle eta unibertsitate-irakaslea (h. 2020).
- 1929 – Charles Moore, estatubatuar atleta (h. 2020).
- 1930 – George Soros, jatorri juduko hungariar-estatubatuar aberatsa, inbertitzailea eta filantropoa.
- 1931 – William Goldman, estatubatuar eleberrigile, antzerki-idazle, eta gidoigilea (h. 2018).
- 1932 – Sirikit, Thailandiako erregina ezkontidea.
- 1933 – Anita Gradin, suediar kazetari eta politikaria (h. 2022).
- 1935 – John Cazale, estatubatuar aktorea (h. 1978).
- 1936 – André Kolingba, Afrika Erdiko Errepublikako presidentea (h. 2010).
- 1939 – George Hamilton, estatubatuar aktorea.
- 1940 – Tony Allen, nigeriar musikaria (h. 2020).
- 1941 –
- Réjean Ducharme, frantsesezko kanadar idazlea (h. 2017).
- Letícia Román, italiar aktorea.
- 1942 –
- Koji Funamoto, japoniar futbolaria.
- Bianca Pitzorno, italiar idazle eta itzultzailea.
- 1945 – Jean Nouvel, frantziar arkitektoa.
- 1949 –
- Fernando Collor de Mello, Brasilgo presidente ohia.
- Mark Knopfler, eskoziar abeslari, gitarra-jotzaile eta musika egilea eta Dire Straits taldearen sortzailea.
- Julien Lepers, frantziar kazetaria.
- Carmen Olmedo Checa, espainiar politikari sozialista eta feminista (h. 2015).
- 1953 – Carlos Mesa, Boliviako presidente ohia.
- 1954 –
- François Hollande, Frantziako presidentea.
- Sam J. Jones, estatubatuar aktore eta telebista aurkezlea.
- Pat Metheny, estatubatuar jazz musikagilea eta gitarrista.
- 1957 –
- Ellen Marie Vars, samieraz idazten duen emakume idazlea.
- Manuela M. Veloso, portugaldar-estatubatuar ikertzailea eta irakaslea, robotikan eta adimen artifizialean aditua.
- 1959 – Javier Zubillaga, errioxar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1960 –
- Laurent Fignon, frantziar txirrindularia (h. 2010).
- Alberto Jiménez-Becerril, PPko espainiar politikaria (h. 1998).
- 1961 – Violeta Bermúdez, Peruko lehen ministroa.
- 1962 – Shigetatsu Matsunaga, japoniar futbolari ohia.
- 1966 – Dalila Ennadre, marokoar film-zuzendaria (h. 2020).
- 1971 –
- Michel Koeniguer, frantziar komikigilea (h. 2021).
- Pete Sampras, estatubatuar tenis jokalari ohia, ATP sailkapenaren lehen postuan denbora gehien egondako tenislaria (286 aste).
- 1973 –
- Emma Roca, kataluniar korrikalari eta eskiatzailea, mendiko lasterketen aitzindaria eta emakumezkoen erreferentea (h. 2021).
- Muqtada al-Sadr, irakiar ajatolah xiia.
- 1974 – Loïc Lagadec, frantziar elizgizona.
- 1975 – Casey Affleck, estatubatuar aktorea.
- 1977 – Iva Majoli, kroaziar tenislari ohia.
- 1980 – Boré Buika, ekuatoreginear jatorriko espainiar aktorea.
- 1983 – Meryem Uzerli, turko-alemaniar aktore eta modeloa.
- 1989 – Scott Bamforth, estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- 1991 – Lakeith Stanfield, estatubatuar aktorea eta musikaria.
- 1992 – Cara Delevingne, ingeles modelo eta aktorea.
- 1994 – Joselyn Brea, venezuelar-espainiar kirolaria, triatloian eta duatloian aditua.
- 1996 – Arthur Melo, brasildar futbolaria.
- 2000 – Niamh Fisher-Black, zeelandaberritar txirrindularia.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1041 – Urraka Gartzia, Nafarroako infanta eta Gaztela eta Gaskoniako kondeen emaztea.
- 1128 – Margarita Iruñekoa, Iruñeko Erresumako infanta Siziliako Erresumako erregina ezkontidea (j. 1128).
- 1156 – Zuria Nafarroakoa, Nafarroako printzesa.
- 1283 – Zuria Nafarroakoa, Nafarroako Erresumako infanta (j. 1226).
- 1402 – Karlos Nafarroakoa, Nafarroako infantea (j. 1397).
- 1660 – Sebastián Hurtado de Corcuera, arabar militarra, Panamán gobernari eta Filipinetan eta Kanarietan kapitain jenerala, Tenerifen (j. 1587).
- 1836 – Bartolome Oteitza, nafar elizgizon eta politikaria (j. 1774).
- 1864 – Eustasio Amilibia, Gipuzkoako diputatu nagusia eta Donostiako alkatea (j. 1801).
- 1883 – Ramón Ortiz de Zárate, euskal idazlea (j. 1817).
- 1936 – Nicasio Sierra, nafar klaretar apaiza, Barbastron fusilatua (j. 1890).
- 1939 – Juan Bautista Eguzkitza, euskal idazle eta itzultzailea (j. 1875).
- 1998 – Jesús Loroño, euskal txirrindularia (j. 1926).
- 2000 – Joxe Urbieta Takolo, gipuzkoar mendizale eta alpinista (j. 1941).
- 2004 – Sebastián Ontoria, gipuzkoar futbolari, gudari eta gerra-presoa (j. 1920).
- 2011 – Maritxu Gaztelumendi Urruzola, gipuzkoar euskaltzalea, irakaslea eta idazlea (j. 1924).
- 2014 – Irene Ibaibarriaga, bizkaitar erraketista (j. 1918).
- 2018 – Manuel Erice, nafar kazetaria (j. 1965).
Mundua
- K. a. 30 – Kleopatra Egiptoko erregina, bere buruaz beste eginda.
- 875 – Luis II.a Italiakoa, Italiako erregea (j. 825).
- 1335 – Moriyoshi Printzea, japoniar shoguna (j. 1308).
- 1484 – Sixto IV.a, Aita santua (j. 1414).
- 1525 – Hans Müller von Bulgenbach, Alemaniar nekazarien gerrako buruzagi nekazaria.
- 1546 – Francisco de Vitoria, gaztelar domingotar fraidea eta teologoa (j. c. 1483).
- 1612 – Giovanni Gabrieli, italiar organo-jotzaile eta musikagilea (j. 1557).
- 1633 – Jacopo Peri, italiar operagilea (j. 1561).
- 1648 – Ibrahim I.a, Otomandar Inperioko sultana (j. 1615).
- 1689 – Inozentzio XI.a, Aita santua (j. 1611).
- 1730 – Benedikta Henrieta Palatinatukoa, Alemaniako printzesa (j. 1652).
- 1750 – Rachel Ruysch, herbeheretar margolaria (j. 1664).
- 1812 – Anna Strong (espioia), estatubatuar abertzalea (j. 1740).
- 1827 – William Blake, ingeles idazle eta margolaria (j. 1757).
- 1848 – George Stephenson, ingeles ingeniaria, lurrunezko lokomotoraren diseinatzailea (j. 1781).
- 1857 – William Conybeare, britainiar geologo eta paleontologoa (j. 1787).
- 1891 – James Russell Lowell, estatubatuar olerkari, kritikari, argitaratzaile eta diplomazialaria (j. 1819).
- 1900 – Wilhelm Steinitz, austriar xake jokalaria, lehenbiziko munduko xake txapelduna (j. 1836).
- 1901 – Adolf Erik Nordenskiöld, suediar jatorriko finlandiar esploratzailea eta naturalista (j. 1832).
- 1911 – Jozef Israëls, Hagako Eskolako herbeheretar margolaria (j. 1824).
- 1922 – Arthur Griffith, irlandar lider abertzalea (j. 1872).
- 1928 – Leoš Janáček, txekiar konposatzailea (j. 1854).
- 1932 – Cecilia de Madrazo, espainiar piano jolea, oihal bildumatzailea eta Mariá Fortuny Marsal pintorearen emaztea (j. 1846).
- 1951 – Christianus Cornelius Uhlenbeck, herbeheretar hizkuntzalari eta antropologoa (j. 1866).
- 1955 –
- James B. Sumner, estatubatuar kimikaria, 1946ko Kimikako Nobel Saria (j. 1887)
- Thomas Mann, alemaniar idazlea, 1929ko Literaturako Nobel Saria (j. 1875).
- 1964 – Ian Fleming, ingeles idazlea, James Bond pertsonaiaren sortzailea (j. 1908).
- 1973 –
- Walter Rudolf Hess, suitzar sendagile eta fisiologoa, 1949ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1881).
- Karl Ziegler, alemaniar kimikaria, 1963ko Kimikako Nobel Saria (j. 1898).
- 1979 – Ernst Chain, germano-britainiar biokimikaria, 1945eko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1906).
- 1982 – Henry Fonda, estatubatuar aktorea (j. 1905).
- 1985 – Manfred Winkelhock, alemaniar 1 Formulako gidaria (j. 1951).
- 1988 – Jean-Michel Basquiat, estatubatuar graffitigile, margolari eta marrazlea (j. 1960).
- 1989 –
- Mo Anthoine, britainiar mendizale eta alpinista (j. 1939).
- William Shockley, ingeles fisikaria, 1956ko Fisikako Nobel Saria (j. 1910).
- 1992 – John Cage, estatubatuar musikagile eta piano-jotzailea (j. 1912).
- 1996 – Viktor Hambardzumyan, sobietar astrofisikaria (j. 1908).
- 1997 – Luther Allison, estatubatuar blues musikaria, Ameriketako blues gitarra jotzaile handienetakoa (j. 1939).
- 2000 – Loretta Young, estatubatuar aktorea (j. 1913).
- 2003 – Walter J. Ong, estatubatuar hezitzailea, abadea, maisua, historiatzaile kulturala, linguista eta filosofoa (j. 1912).
- 2004 – Sir Godfrey Hounsfield, ingeles ingeniari elektriko eta asmatzailea, 1979ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1919).
- 2005 – John Loder, CRASS anarkopunk musika taldearen sortzailetako bat (j. 1946).
- 2010 – Guido de Marco, Maltako presidentea (j. 1931).
- 2014 – Lauren Bacall, estatubatuar aktorea (j. 1924).
- 2016an hilik aurkitua – Hande Kader, turkiar emakumezko ekintzaile transexuala (j. 1993?).
- 2018 – Samir Amin, egiptoar ekonomialari marxista (j. 1931).
- 2019 – José Luis Brown, argentinar futbolari eta entrenatzailea (j. 1956).
- 2020 –
- Pavol Biroš, eslovakiar futbolaria (j. 1953).
- Gergely Kulcsár, hungariar xabalina jaurtilaria (j. 1934).
- 2021 – Karl-Friedrich Haas, alemaniar atleta (b. 1931).
- 2022 –
- Natalia LL, poloniar artista kontzeptualista (j. 1937).
- Wolfgang Petersen, alemaniar zinema zuzendaria (j. 1941).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Gohiatz eta Ahurt/Ahurti (Ur).
- Santa Klara: Zarautz
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.