Abuztuaren 11
Abuztuaren 11 gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hogeita hirugarren eguna da, 224.a bisurteetan. 142 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1936 – Frankistek garaiko Euskal Pizkundearen bihotza zen Tolosa udalerria bereganatu eta handik ordu gutxira euskal kulturari buruzko eta euskarazko liburuak Gipuzkoa plazan pilatu eta su eman zieten, tartean Ixaka Lopez Mendizabal euskaltzale eta argitaratzailearenak.
- 1973 – Donostiako Kresala elkarteak eskuinmuturreko erasoa pairatu zuen. Instalazioak txikituta gelditu ziren.
- 1984 – Poliziari Gipuzkoan telefonoak pintxatzen ez laguntzeko eskatu zien Telefónicako langileei CCOO sindikatuak.
- 1998 – Ilunben Donostiako zezen plaza berria inauguratu zen.
Mundua
- K.a. 480. Termopiletako gudua izan zen pertsiar eta greziarren artean.
- 1952 – Hussein Jordaniako errege izendatu zuten.
- 1960 – Txadek independentzia aldarrikatu zuen.
- 2010 – Osasunerako Mundu Erakundeak A/H1N1 gripea pandemia arotik kanpora utzi zuen.
Kirolak
Euskal Herria
- 2016 – Maialen Chourraut euskal kirolariak Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan ur-lasterretako kayak (k1) modalitateko finalean urrezko domina irabazi zuen. Chourrautena izan zen inoiz euskal emakume batek bakarka lortu zuen lehen urrezko domina.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1597 – Tiburcio Redin, euskal militar eta politikaria (h. 1651).
- 1707 – Tiburtzio Agirre, arabar aitoren seme eta elizgizona (h. 1767).
- 1733 – Lorenzo Prestamero, arabar idazlea, naturalista, artxibozaina, numismatikaria, arkeologoa, apaiza eta humanista (h. 1817).
- 1838 – Eusebio Ollo, nafar farmazialaria (h. 1917).
- 1898 – Jalón Ángel, nafar argazkilaria (h. 1976).
- 1899 – Alejandro Tapia Perurena, euskal olerkaria (h. 1957).
- 1901 – Filomena Matute Merino, 108 urte, 11 hilabete eta 5 egun bizi izan zen Euskal Herritarra (h. 2010).
- 1904 – Ángel Mariscal, euskal herritar futbolaria (h. 1979).
- 1910 – Pedro Irizar, euskal hizkuntzalaria eta gaztelaniazko idazlea (h. 2004).
- 1926 – Jose Maria Ortiz de Mendibil, euskal herritar futbol arbitroa (h. 2015).
- 1928 – Ricardo Díez-Hochleitner, bizkaitar ekonomialari eta katedraduna eta Erromako Klubeko ohorezko presidentea (h. 2020).
- 1931 – Ricardo Visus, nafar tenorra (h. 2020).
- 1933 –
- Xabier Antoñana, nafar katedraduna, kazetaria, idazlea eta politikaria (h. 2021).
- Aurora Baskaran, gipuzkoar politikaria, Eibarko alkate ohia.
- 1955 – Iñaki Gorostidi, gipuzkoar harri-jasotzailea, boxeolaria eta harri-artisaua.
- 1960 – Carlos Sobera, bizkaitar aktorea eta telebista aurkezlea.
- 1961 – Luis Garde, euskal idazlea.
- 1966 – Luis María Diaz de Otazu, arabar txirrindulari ohia.
- 1971 – Rafa Pueyo, bizkaitar saskibaloi entrenatzailea.
- 1972 – Joane Somarriba, bizkaitar txirrindulari ohia, Emakumezkoen Frantziako Tourra irabazten lehenengo euskalduna.
- 1981 – Urko Otegi, gipuzkoar saskibaloi jokalaria.
- 1989 – Amane Ibañez, bizkaitar kazetaria eta aktorea.
- 1992 – Gracia Alonso de Armiño, bizkaitar saskibaloi-jokalaria.
- 1993 – Jone Elorriaga, bizkaitar artista.
- 1998 – Abde Rebbach, aljeriar-arabar futbolaria, Blidan.
Mundua
- 1086 – Henrike V.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (h. 1125).
- 1384 – Yolanda Aragoikoa, Aragoiko tronuaren erreginagaia eta Napoliko erregina ezkontidea (h. 1442).
- 1667 – Ana Maria Luisa Medicikoa, Medici etxearen azken ordezkari lineala eta artearen mezenas handia (h. 1743).
- 1819 – Martin Johnson Heade, estatubatuar margolaria (h. 1904).
- 1821 – Octave Feuillet, frantziar idazlea (h. 1890).
- 1837 – Marie François Sadi Carnot, Frantziako Hirugarren Errepublikako 4. presidentea (h. 1894).
- 1858 – Christiaan Eijkman, holandar fisiologoa (h. 1930).
- 1873 – Luisa Karlota Saxonia-Altenburgekoa, Saxonia-Altenburgeko printzesa eta Anhalteko dukesa ezkontidea (h. 1953).
- 1882 –
- Francisco Baztarretxe Diaz de Bulnes, espainiar militarra eta politikaria (h. 1962).
- Rodolfo Graziani, italiar mariskala (h. 1955).
- Horace Kallen, estatubatuar filosofoa (h. 1974).
- Volin, errusiar anarkista (h. 1945).
- 1883 – Ernst Stadler, alemaniar olerkari espresionista (h. 1914).
- 1892 –
- Władysław Anders, poloniar militar eta politikaria (h. 1970).
- Hugh MacDiarmid, eskoziar olerkaria (h. 1978).
- Eiji Yoshikawa, japoniar idazlea (h. 1962).
- 1894 – Wilhelm Grosz, austriar musikaria (h. 1939).
- 1895 – Egon Pearson, ingeles estatistikaria (h. 1980).
- 1897 – Enid Blyton, ingeles idazlea, Bostak taldearen sortzailea (h. 1968).
- 1902 –
- Alfredo Binda, italiar txirrindularia (h. 1986).
- Christian de Castries, frantziar jenerala (h. 1991).
- 1903 – Ánxel Fole, galiziar idazlea (h. 1986).
- 1905 – Kurt Gerstein, alemaniar militarra (h. 1945).
- 1911 –
- Alphonse De Waelhens, belgikar filosofo neoeskolastikoa (h. 1981).
- Thanom Kittikachorn, Thailandiako diktadorea (h. 2004).
- 1912 – Eva Ahnert-Rohlfs, alemaniar astronomoa (h. 1954).
- 1917 – Inge Aicher-Scholl, Arrosa Zuria nazien aurkako mugimenduan parte hartu zuen alemaniar idazlea (h. 1998).
- 1921 – Alex Haley, estatubatuar idazlea (h. 1992).
- 1922 – Sara Luzita, espainiar dantzari ohia, ballet eta dantza espainiarrean espezializatua.
- 1925 – Arlene Dahl, estatubatuar aktorea (h. 2021).
- 1926 –
- Aaron Klug, lituaniar fisikari eta kimikaria, 1982 Kimikako Nobel Saria (h. 2018).
- Yoshio Okada, japoniar futbolaria (h. 2002).
- 1927 – Giancarlo Astrua, italiar txirrindularia (h. 2010).
- 1928 – Lucho Gatica, Boleroen erregea', txiletar bolero-abeslaria, zinema-aktorea eta telebista-aurkezlea (h. 2018).
- 1932 –
- Fernando Arrabal, espainiar idazle eta zinegilea.
- Peter Eisenman, estatubatuar arkitektoa.
- 1933 – Jerzy Grotowski, poloniar antzerki-zuzendaria (h. 1999).
- 1939 –
- James Mancham, Seychelleetako lehen presidentea (h. 2017).
- Gerry Weil, austriar-venezolar jazzeko piano jotzailea.
- 1941 – Patricio Guzmán, txiletar zinemagilea, bereziki dokumentalen arloan nabarmendua.
- 1943 – Pervez Musharraf, Pakistango presidentea (h. 2023).
- 1944 – Ian McDiarmid, eskoziar antzerki, telebista eta zinemako aktorea.
- 1946 – Óscar Berger, Guatemalako presidente ohia.
- 1947 – Stuart Gordon, estatubatuar zinema eta antzerki zuzendaria, gidoilaria eta antzerki egilea (h. 2020).
- 1948 – Jan Palach, protesta politikoa egitearren bere bere buruari su emanez bere buruaz beste egin zuen txekiar ikaslea (h. 1969).
- 1950 – Steve Wozniak, estatubatuar informatikari, ingeniaria eta programatzailea, Steve Jobsekin batera Apple enpresaren sortzailea.
- 1951 – Fina Casalderrey, galiziar idazle, irakasle, etnografo, gastronomo, hizlari eta kazetaria.
- 1953 – Hulk Hogan, estatubatuar aktore eta borrokalaria.
- 1956 – Pierre-Louis Lions, frantziar matematikaria.
- 1957 – Inès de La Fressange, frantziar modeloa.
- 1965 – Viola Davis, estatubatuar aktorea, Tony, Emmy eta Oscar sariak irabazi dituen lehen afro-amerikar aktorea.
- 1967 – Enrique Bunbury, espainiar abeslaria.
- 1968 –
- Tita Llorens, menorcar igerilaria, ur irekietan hainbat zeharkaldi egin dituen lehen igerilaria.
- Lamia Ziadé, frantziar-libanoar ilustratzaile eta artista.
- 1971 –
- Francina Armengol, mallorcar farmazialari eta politikaria.
- Javier Sierra, espainiar idazlea, kazetaria eta gai esoterikoen ikertzailea.
- 1973 –
- Frank Caeti, estatubatuar aktore eta bakarrizketalaria.
- Luis Alberto Lacalle Pou, Uruguaiko presidentea.
- 1977 – Venson Hamilton, estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- 1982 – Anzhelika Savtxenko, ukrainar aktorea.
- 1983 – Chris Hemsworth, australiar aktorea.
- 1988 – Irfan Bachdim, indonesiar futbolaria.
- 1989 – Úrsula Corberó, espainiar aktorea.
- 1992 – Heuss l'Enfoiré, frantziar rap abeslari eta aktorea.
- 1993 – Alyson Stoner, estatubatuar aktorea, dantzaria eta marrazki bizidunen bikoiztalea.
- 1995 – Quinn, kanadar futbolaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1801 – Felix Maria Samaniego, gaztelaniazko euskal idazlea (j. 1745).
- 1842 – Jose Frantzisko Telleria, Petrikilo, gipuzkoar sendalaria (j. 1774).
- 1914 – François Latournerie, lapurtar soldadua, Lehen Mundu Gerran lehen hildako euskalduna (j. 1891).
- 1915 – Adolfo Fernández Casanova, nafar arkitektoa, Madrilen (j. 1843).
- 1919 – Alfonso Maria Zabala, euskal idazlea (j. 1847).
- 1936 – Mauro Ortiz de Urbina, arabar margolaria (j. 1882).
- 1994 – Atxo Apellaniz, euskal alpinista eta TVEko Al filo de lo imposible saioko kolaboratzailea, K2 mendian (j. 1954).
- 2007 – Garbiñe Urresti, euskal kazetaria (j. 1912).
- 2017 – Terele Pávez, Bizkaian jaiotako madrildar aktorea, Madrilen (j. 1939).
Mundua
- K.a. 480. Leonidas I.a, Espartako erregea, hil zen Termopiletako guduan (j. K.a. 521).
- 897 – Wifredo Bilotsua, Urgel-Cerdanyako kondea, Bartzelona eta Gironako, eta Ausonako kondea eta markesa (j. c. 840).
- 1253 – Klara Asiskoa, Italiako santu katolikoa, klaratar moja ordenaren fundatzailea (j. 1194).
- 1259 – Möngke, mongolen khagana, Genghis Khanen biloba (j. 1209).
- 1464 – Nikolas Kusakoa, Berpizkundeko jakintsu eta filosofoa (j. 1401).
- 1494 – Hans Memling, flandestar margolaria.
- 1578 – Pedro Nunes, portugaldar matematikari, kosmografo eta irakaslea (j. 1502).
- 1614 – Lavinia Fontana, Bolonian jaiotako margolari italiarra (j. 1552).
- 1832 – Claude Antoine Prieur-Duvernois, frantziar politikari iraultzailea (j. 1763).
- 1860 – James Wilson, eskoziar enpresaria (j. 1804).
- 1890 – John Henry Newman, ingeles teologo, idazle eta kardinala (j. 1801).
- 1901 – Francesco Crispi, italiar politikaria (j. 1819).
- 1919 – Andrew Carnegie, eskoziar jatorriko estatubatuar industria-gizon eta filantropoa (j. 1835).
- 1936 – Blas Infante, andaluziar politikaria, andaluziar aberriko aitatzat hartua, fusilatua (j. 1885).
- 1937 – Edith Wharton, estatubatuar idazle eta diseinatzailea (j. 1862).
- 1942 – Encarnación Magaña, espainiar anarkista libertarioa (j. 1921).
- 1956 – Jackson Pollock, estatubatuar margolaria, espresionismo abstraktuko mugimenduan nabarmena (j. 1912).
- 1972 – Max Theiler, hegoafrikar-estatubatuar sendagilea, 1951ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1899).
- 1975 – Rachel Katznelson, Errusian jaiotako israeldar emakume idazlea, hezitzailea eta ekintzailea (j. 1885).
- 1978 – Kofi Abrefa Busia, Ghanako lehen ministroa (j. 1913).
- 1979 – J. G. Farrell, Ingalaterran jaiotako irlandar idazlea (j. 1935).
- 1988 – Anne Ramsey, estatubatuar aktorea (j. 1929).
- 1994 – Peter Cushing, ingeles aktorea (j. 1913).
- 1995 – Alonzo Church, estatubatuar logikari eta matematikaria (j. 1903).
- 1996 –
- Rafael Kubelík, txekiar musikagilea eta orkestra-zuzendaria (j. 1914).
- Baba Vanga, bulgariar itsu, mistika, medium eta senda-belarretan aditua (j. 1911).
- 2006 –
- Mazisi Kunene, zuluerazko hegoafrikar poeta (j. 1930).
- Salma Kuzbari, libanoar idazlea, poeta, eta itzultzailea (j. 1923).
- 2007 –
- Mercedes Sanz-Bachiller, espainiar politikaria, Auxilio Social sortzeagatik ezaguna (j. 1911).
- Lluís Maria Xirinacs, kataluniar apaiz, politikari bakezalea eta independentista (j. 1932).
- 2008 – Fred Sinowatz, Austriako kantzilerra (j. 1929).
- 2013 – Raymond Delisle, frantziar txirrindularia (j. 1943).
- 2014 – Robin Williams, estatubatuar aktorea (j. 1951).
- 2018 – Vidiadhar Surajprasad Naipaul, britainiar idazlea, 2001eko Literaturako Nobel Saria (j. 1932).
- 2022 –
- Anne Heche, estatubatuar zinema eta telebistako aktore, zuzendari eta ekoizlea (j. 1969).
- Jean-Jacques Sempé, frantziar marrazkilaria (j. 1932).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Argi/Argitxu/Argia/Argine/Argiñe, Egieder eta Sirats/Sira/Siratx.