Abuztuaren 28
Abuztuaren 28a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta berrogeigarren eguna da, 241.a bisurteetan. 125 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1974 – Jose Antonio Garmendia "Tupa" eta Josemari Arruabarrena "Tanke" ETAko kideak tirokatu zituen Polizia frankistak Donostiako Zuzenbide fakultatearen aurrean kontrol batean. Garmendia larri zauritu zuten garunean.
- 1978 – ETAk Alfonso Estevas Guilmain poliziako inspektorea erail zuen Hondarribian, eta Aurelio Salgueiro López goardia zibila Arrasaten.
Mundua
- 1521 – Turkiarrek garaiko Bulgariako hiriburua zen Belgrad hartu zuten.
- 1849 – Hilabete bateko sitiatzearen ostean, Venezia, bere burua independente aldarrikatu zuena, Austriarekin batu zen.
- 1903 – Harley-Davidson Motor Company enpresa sortu zen Estatu Batuetan.
- 1910 – Montenegroko Erresuma aldarrikatu zuten.
- 1916 – Lehen Mundu Gerra: Alemaniak gerra deklaratu zion Errumaniari eta Italiak Alemaniari. Tropa errumaniarrak Hungarian sartu ziren.
- 1920 – Emakumeen boto eskubidea onartu zen Estatu Batuetan.
- 1963 – Eskubide zibilen aldeko manifestazioa Washingtonen: Martin Luther King Jr.-ek I Have A Dream (Nik amets bat dut) hitzaldia eman zuen.
- 1988 – Erakusketa bateko hegazkin italiarren arteko aire istripua gertatu zen Rammstein-en (Alemania). 70 hildako eta 400 zauritu larri izan ziren.
- 2004 – Shaukat Aziz lehen ministro izendatu zuten Pakistanen.
- 2016 – Azadiya Welat, kurdueraz idatzitako egunkari nagusia, debekatu egin zuten.
Arte eta kultura
Mundua
- 1948 – Alfred Hitchcock ingeles zinema zuzendariaren Rope filma estreinatu zen.
- 1998 – Eugene Brady zinema zuzendariak zuzendu eta Donal McCann, Pierce Brosnan, Hill Harper, Aislín McGuckin eta Niall Tóibín aktoreek antzeztutako The Nephew filma estreinatu zen.
- 2003 – Alfonso Cuarón mexikar zinema zuzendariak zuzendu eta Sandra Bullock eta George Clooney aktoreek antzeztutako Gravity filma estreinatu zen.
Zientzia eta teknologia
Mundua
- 1789 – William Herschelek Saturnoko Mimas ilargia aurkitu zuen.
- 1845 – Scientific American aldizkariaren lehen alea irten zen Estatu Batuetan.
Kirolak
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1724 – Agustín Lezo, gipuzkoar elizgizona, Iruñeko apezpiku eta Zaragozako artzapezpikua, Liman (h. 1796).
- 1796 – Charles Belzuntze, Belzuntze bizkondea, erbestean jaiotako euskal idazlea (h. 1872).
- 1846 – Agustín Pérez Soriano, nafar musikagilea (h. 1907).
- 1877 – Javier Gorosterratzu, nafar elizgizon eta historialaria (h. 1936).
- 1894 –
- Bernard Artigau, zuberotar hegazkinlaria, Lehen eta Bigarren Mundu Gerretan Frantziaren alde borrokatu zuena (h. 1968).
- Jose Maria Franku, gipuzkoar musikagile eta orkestra-zuzendaria (h. 1971).
- 1896 – Léopold de Folin, frantziar ozeanografo, malakologista eta Biarritzeko itsas museoaren sorreraren aitzindaria (h. 1896).
- 1897 – Kattalin Agirre, lapurtar mugalaria eta Bigarren Mundu Gerran Erresistentziako kidea (h. 1992).
- 1898 – Andrés Tuduri, gipuzkoar futbolaria eta Espainiako Atletismo Federazioaren presidentea (h. 1967).
- 1920 – Juan Zelaia, gipuzkoar enpresaburua eta euskaltzalea (h. 2016).
- 1927 – Izaskun Arrue, arabar irakasle eta erizaina, Arabako ikastoletako lehenengo andereñotzat onartua (h. 2016).
- 1931 – José Agustín Ganuza, nafar apaiza.
- 1934 – Eskarne Aroma, bizkaitar euskara-irakaslea, bikoiztailea eta aktorea (h. 2021).
- 1936 – Agustin Asenjo, nafar pilotari amateur ospetsua.
- 1950 – Francisco Egea, gipuzkoar ingeniari eta politikaria (h. 2021).
- 1957 – Jon Ortiz de Urbina, bizkaitar euskal hizkuntzalaria.
- 1961 – Garbiñe Mendizabal, gipuzkoar politikari eta eusko legebiltzarkidea.
- 1965 – Blanca Lacambra, gipuzkoar atleta ohia, distantzia motzetan aditua.
- 1966 – Julen Lopetegi, gipuzkoar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1969 – Fernando Prado Ayuso, bizkaitar klaretar apaiza, teologoa eta kazetaria, Donostiako gotzaina.
- 1974 – Louis-Gilles Pairault, lapurtar artxibozain, idazle eta historialaria.
- 1976 – Raquel Calvo Larralde, bizkaitar kazetaria eta dokumentalgilea.
- 1977 – Javier Eseverri, nafar areto futbol-jokalaria.
- 1978 –
- Edurne Azpitarte, bizkaitar areto-futbolari ohia.
- Borja Pérez, bizkaitar aktore eta bideo-joko kritikaria.
- Josune Zabala, gipuzkoar hizkuntzalaria.
- 1980 – Ekaitz Goikoetxea, gipuzkoar bertsolari eta bertso-jartzailea.
- 1981 – Oihana Azkorbebeitia, bizkaitar mendi lasterkaria.
- 1984 – Oinatz Bengoetxea, nafar pilotaria.
- 1987 –
- Irantzu Lekue, arabar artista garaikidea eta aktibista kulturala.
- Julio Soto, nafar bertsolaria, lau aldiz Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapelduna.
- 1989 –
- Cesar Azpilikueta, nafar futbolaria.
- Mikel Idoate, nafar pilotari ohia.
- 1993 – Nadeth Agirre, gipuzkoar traineru-patroia.
- 2001 – Jon Larrauri, bizkaitar futbolaria.
- 2003 – Naroa Fernández, nafar txirrindularia.
Mundua
- 933 – Rikardo I.a Normandiakoa, Normandiako dukea (h. 966).
- 1443 – Rodolphus Agricola, frisiar humanista (h. 1485).
- 1481 – Francisco de Sá de Miranda, portugaldar idazlea (h. 1558).
- 1592 – George Villiers (Buckinghamgo 1. dukea), ingeles gortesaua, estatuko gizona eta arteetako patroia, Jakue I.a Ingalaterrakoa erregearen begikoa eta beharbada maitalea (h. 1628).
- 1619 – Ana Genoveva Borboi-Condékoa, Longuevilleko dukesa (h. 1679).
- 1624 – Koxinga, Ming dinastiako buruzagi militarra (h. 1662).
- 1691 – Elisabet Kristina Brunswick-Wolfenbüttelgoa, Germaniako Erromatar Inperio Santuaren enperatriz ezkontidea (h. 1750).
- 1749 – Johann Wolfgang von Goethe, alemaniar idazlea (h. 1832).
- 1774 – Elizabeth Ann Seton, Eliza Katolikoaren lehen santu estatubatuarra.
- 1801 – Antoine-Augustin Cournot, frantziar filosofo, matematikari eta ekonomialaria (h. 1877).
- 1810 –
- Constant Troyon, frantziar margolaria (h. 1865).
- Jaime Balmes, kataluniar apaiza, kazetaria eta filosofoa (h. 1848).
- 1812 – Rudolf von Alt, austriar margolaria (h. 1905).
- 1814 – Sheridan Le Fanu, misteriozko ipuin eta eleberrien irlandar idazlea (h. 1873).
- 1828 – Leo Tolstoi, errusiar idazlea (h. 1910).
- 1831 – Lucy Ware Webb Hayes, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (h. 1889).
- 1833 – Edward Burne-Jones, britainiar margolaria (h. 1898).
- 1853 – Frantzisko I.a Liechtensteingoa, Liechtensteingo printzea (h. 1938).
- 1867 – Umberto Giordano, italiar opera egilea (h. 1948).
- 1878 – George Whipple, estatubatuar medikua, 1934ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1976).
- 1884 – Peter Fraser, Zeelanda Berriko lehen ministroa (h. 1950).
- 1892 – Augustin Souchy, alemaniar anarkosindialista, antimilitarista eta kazetaria (h. 1984).
- 1894 – Karl Böhm, austriar orkestra zuzendaria (h. 1981).
- 1896 – Liam O'Flaherty, irlandar nobelagile eta kontalaria, Berpizkunde Irlandarraren pertsonai garrantzitsua (h. 1984).
- 1899 –
- Charles Boyer, frantziar aktorea (h. 1978).
- Chang Myon, Hego Koreako lehen ministroa eta lehendakariordea (h. 1966).
- Andrei Platonov, errusiar eleberrigile, filosofo, antzerkigile, olerkari, eta gerra-berriemailea (h. 1951).
- 1903 – Bruno Bettelheim, austriar-estatubatuar psikiatra (h. 1990).
- 1906 – John Betjeman, ingeles olerkari, idazle eta telebistako aurkezlea (h. 1984).
- 1910 – Tjalling Koopmans, holandar-estatubatuar ekonomialaria, 1975eko Ekonomiako Nobel Saria (h. 1985).
- 1911 –
- José Antonio Girón de Velasco, espainiar politikaria (h. 1995).
- Joseph Luns, herbeheretar politikari eta diplomazialaria , NATOren 5. Idazkari Nagusia (h. 2002).
- 1913 –
- Robertson Davies, kanadar eleberrigile, antzerkigile, literatura kritikari, kazetari eta irakaslea (h. 1995).
- John Wrathall, Rhodesiako 2. presidentea (h. 1978).
- 1915 –
- Claude Roy, frantziar idazle, kazetari eta kritikaria (h. 1997).
- Bernard Wolfe, zientzia-fikziozko estatubatuar idazlea (h. 1985).
- 1916 –
- Isabel Vicente García, espainiar ekintzailea eta militante komunista (h. 2000).
- Charles Wright Mills, estatubatuar soziologoa (h. 1962).
- Jack Vance, estatubatuar misteriozko, fantasiazko eta zientzia-fikziozko idazlea (h. 2013).
- 1917 – Jack Kirby, estatubatuar komikigilea, superheroien marrazkigile artean nagusitzat hartua (h. 1994).
- 1918 – Alejandro Agustín Lanusse, Argentinako de facto-ko presidentea (h. 1996).
- 1919 – Sir Godfrey Hounsfield, ingeles ingeniari elektriko eta asmatzailea, 1979ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2004).
- 1921 –
- Fernando Fernán Gómez, espainiar idazle, aktore, gidoilari, zinema zuzendari eta antzerkilaria (h. 2007).
- Lidia Gueiler, Boliviako presidentea (h. 2011).
- 1924 – Janet Frame, zeelandaberritar eleberrigilea, ipuingilea eta poeta (h. 2004).
- 1925 –
- Francis Ebejer, maltar eleberrigilea, poeta eta antzerkigilea, malteraz eta ingelesez idatzi zuena (h. 1993).
- Donald O'Connor, estatubatuar dantzari, abeslari eta aktorea (h. 2003).
- Arkadi Strugatski, errusiar idazlea, bere anaiarekin batera zientzia fikzioan aritutakoa (h. 1991).
- Josep Subirà, kataluniar eskultorea (h. 2015).
- 1930 –
- Ben Gazzara, italiar jatorriko estatubatuar aktore eta zuzendaria (h. 2012).
- Irineo Serbiakoa, Serbiako 45. patriarka, Serbiako Eliza Ortodoxoaren burua (h. 2020).
- 1931 – Shunichiro Okano, japoniar futbolaria (h. 2017).
- 1938 – Paul Martin, Kanadako lehen ministro ohia.
- 1939 – Branko Kostić, Jugoslaviako presidentea (h. 2020).
- 1940 – Roger Pingeon, frantziar txirrindularia (h. 2017).
- 1942 – José Eduardo dos Santos, Angolako presidentea (h. 2022).
- 1943 – David Soul, estatubatuar-britainiar aktore eta abeslaria.
- 1954 - Maria Rosa Yorio, argentinar kantari, kantu irakaslea eta margolaria.
- 1956 – Luis Guzmán, puertoricar aktorea.
- 1957 –
- Ivo Josipović, Kroaziako presidentea.
- Manolo Preciado, Manolín, espainiar futbolari eta entrenatzailea (h. 2012).
- 1959 – Scott Hamilton, estatubatuar patinatzaile-artistiko ohia.
- 1962 –
- Francisco Camps, Valentziako Generalitateko presidente ohia.
- David Fincher, estatubatuar zinema eta telebista zuzendaria eta ekoizlea.
- Manuela Trasobares, espainiar abeslari, margolari, eskultore eta politikaria.
- 1964 – Antón Riveiro Coello, galiziar idazlea.
- 1965 –
- Satoshi Tajiri, bideo-joko diseinatzaile japoniarra eta Pokémonen sortzailea.
- Amanda Tapping, ingeles-kanadar aktore eta zinema-zuzendaria.
- Shania Twain, kanadar country eta pop-rock abeslaria.
- 1968 –
- Gianluca Bortolami, italiar txirrindulari ohia.
- Javier Ortega Smith, argentino-espainiar politikaria, militar ohia eta abokatua, Vox alderdiko idazkari nagusia.
- Ján Svorada, eslovakiar jatorriko txekiar txirrindulari ohia.
- 1969 –
- Jack Black, estatubatuar aktorea.
- Jason Priestley, kanadar aktore eta zuzendaria.
- Sheryl Sandberg, estatubatuar teknologia-exekutiboa, aktibista eta idazlea, Facebooken operazio burua eta Leanin.orgen sortzailea.
- 1972 – Omayra Sánchez, Nevado del Ruiz sumendiaren erupzioaren ondorioz hiru egunez bere etxeko lokatz eta hondarren artean harrapatuta egon ondoren hil zen 13 urteko neska kolonbiarra (h. 1985).
- 1977 –
- Christelle Cornil, belgikar aktorea.
- María del Mar García Puig, kataluniar politikari eta filologoa.
- Shinji Jojo, japoniar futbolari ohia.
- 1979 – Shaila Dúrcal, espainiar abeslaria.
- 1984 – Paula Fernandes, brasildar abeslaria.
- 1985 – Masahiko Inoha, japoniar futbolaria.
- 1986 – Florence Welch, britainiar kantari eta konpositorea, Florence and the Machine taldearen burua.
- 1987 – Daigo Nishi, japoniar futbolaria.
- 1988 – Yoel Rodríguez, galiziar futbolaria.
- 1989 –
- Valtteri Bottas, 1 Formulako finlandiar pilotua.
- Cecile McLorin Salvant, estatubatuar jazz-abeslaria.
- 1990 – Bojan Krkić, katalunar futbolaria.
- 1991 – Andreja Pejić, serbo-bosniar eta bosnio-kroaziar jatorriko australiar modeloa.
- 1998 – Ayase Ueda, japoniar futbolaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1528 – Pedro Nafarra, nafar noble, marinel, militar eta ingeniaria, Castel Nuovon.
- 1567 – Petri Albretekoa, nafar elizgizon eta diplomatikoa (j. c. 1504).
- 1921 – Angeles Sorazu, gipuzkoar lekaimea eta gaztelaniazko idazle mistikoa, Valladoliden (j. 1873).
- 1936 – Martin Donamaria, anaia Rosendo, nafar beneditar fraidea, Barbastron fusilatua (j. 1909).
- 1938 – Bienvenida Agirrezabala Esnaola, gerra garaiko tolosar emakume errepresaliatua (j. 1916).
- 1976 – Juan Ibarrola, arabar guardia zibila (j. 1900).
- 1994 –
- Carlos Basabe, bizkaitar futbolaria (j. 1924).
- Pepita Enbil, gipuzkoar zarzuela, opereta eta opera abeslaria, sopranoa, Mexiko Hirian (j. 1918).
- 1997 – Pilar Sansinenea, gipuzkoar maistra eta Emakume Abertzale Batzaren kidea (j. 1905).
- 2005 – André Alvarez, lapurtar errugbilaria (j. 1923).
Mundua
- 388 – Magno Maximo, Mendebaldeko Erromatar Inperioko enperadorea (j. c. 335).
- 430 – San Augustin Hiponakoa, aljeriar filosofo eta teologoa, Eliza Katolikoaren santua. (j. 354).
- 476 – Flavio Orestes, erromatar politikaria.
- 632 – Fatima, Mahomaren alaba (j. c. 605).
- 713 – Huineng, zen eskolaren seigarren eta azken patriarka (j. 638).
- 770 – Kōken Enperatriza, Japoniako berrogeita seigarren Enperadorea (j. 718).
- 876 – Luis II.a Germaniarra, Bavariako erregea eta Ekialdeko Frantziako erregea (j. c. 804).
- 1481 – Alfontso V.a Portugalgoa, Portugalgo erregea (j. 1432).
- 1492 – Rodrigo Ponce de León, Cadizko dukea, Arcoseko kondea eta Zaharako markesa (j. 1443).
- 1498 – Elisabet Aragoi eta Gaztelakoa, Fernando II.a Aragoikoaren eta Elisabet I.a Gaztelakoaren alaba eta Portugalgo erregina.
- 1645 – Hugo Grotius, holandar legegizona eta diplomatikoa, nazioarteko legegintza modernoaren sortzailea (j. 1583).
- 1654 – Axel Oxenstierna, Södermöreko kondea, suediar politikaria (j. 1583).
- 1677 – Wallerant Vaillant, holandako Urre Aroko margolaria (j. 1623).
- 1767 – Johann Schobert, alemaniar musikagilea eta klabe-jotzailea.
- 1780 – Jacques-Germain Soufflot, frantziar arkitektoa (j.1713).
- 1859 Leigh Hunt, ingeles kazetari, kritikari, saiakeragile, itzultzaile eta olerkaria (j. 1784).
- 1873 – Luz Casanova, Jesusen Bihotz Sakratuaren Dama Apostolikoak Kongregazioaren sortzailea (h. 1949).
- 1913 – Fiodor Majnov, errusiar erraldoia, akromegaliaren ondorioz 2,30 metro garai izatera heldu zen errusiar gizasemea (j. 1876).
- 1916 – Henri Harpignies, frantziar Barbizongo eskolako paisaien margolaria (j. 1819).
- 1934 – Edgeworth David, galestar-australiar geologoa eta esploratzailea (j. 1858).
- 1936 – Moritz Jursitzky, austriar-silesiar idazlea (j. 1861).
- 1943 – Boris III.a Bulgariakoa, Bulgariako erregea (j. 1894).
- 1951 – Margaret Clay Ferguson, estatubatuar botanikaria (j. 1863).
- 1952 – Wilhelm Meinardus, alemaniar geografoa (j. 1867).
- 1954 – Marius Jacob, frantziar anarkista ilegalista (j. 1879).
- 1959 – Bohuslav Martinu, txekiar musikagilea eta biolinista (j. 1890).
- 1978 – Robert Shaw, ingeles aktore eta eleberri idazlea (j. 1927).
- 1979 – Konstantin Simonov, sobietar olerkari, antzerkigile eta gerra-berriemailea (j. 1915).
- 1981 - Catherine Apalat, ugandar argazkilaria eta kazetaria.
- 1983 – José Bergamín, espainiar idazle, saiogile, poeta eta dramaturgoa (j. 1895).
- 1984 – Muhammad Naguib, Egiptoko lehenengo presidentea (j. 1901).
- 1985 – Ruth Gordon, estatubatuar aktore eta idazlea (j. 1896).
- 1987 – John Huston, estatubatuar zinema gidoilaria eta zuzendaria (j. 1906).
- 1991 – Emiliano Piedra, espainiar zinema-ekoizlea (j. 1931).
- 1993 – E. P. Thompson, britainiar historialari eta idazlea (j. 1924).
- 1995 – Michael Ende, alemaniar idazlea (j. 1929).
- 2003 – Peter Hacks, eslovakiar jatorriko alemaniar idazlea (j. 1928).
- 2005 –
- Esther Szekeres, hungariar-australiar matematikaria (j. 1910).
- George Szekeres, hungariar matematikaria (j. 1911).
- 2006 – Melvin Schwartz, estatubatuar fisikaria, 1988ko Fisikako Nobel Saria (j. 1932).
- 2007 –
- Antonio Puerta, espainiar futbolaria (j. 1984).
- Francisco Umbral, espainiar kazetari, olerkari, saiakeragile eta biografoa (j. 1932).
- Miyoshi Umeki, japoniar-estatubatiar abeslari eta akktorea (j. 1929).
- 2008 – Phil Hill, 1 Formulako estatubatuar pilotua (j. 1927).
- 2009 – Rosario Ustáriz Borra, idazlea eta poeta aragoiera hizkuntzan (j. 1927).
- 2012 – Alfred Schmidt, alemaniar filosofoa (j. 1931).
- 2014 – Glenn Cornick, ingeles baxu-jotzailea, Jethro Tull taldeko kide sortzailea (j. 1947).
- 2016 –
- Juan Gabriel, mexikar abeslari, konpositore eta aktorea (j. 1950).
- María Belén Morales, kanariar eskultore eta margolaria (j. 1928).
- 2017 –
- Mireille Darc, frantziar aktore eta modeloa, Frantziako zinemako sex symboletako bat (j. 1938).
- Willie Duggan, irlandar errugbi jokalaria (j. 1950).
- Tsutomu Hata, Japoniako lehen ministroa (j. 1935).
- 2018 –
- Josep Fontana, kataluniar historialari eta Pompeu Fabra Unibertsitateko irakaslea (j. 1931).
- Carmen Moore, estatubatuar aktorea eta modelo eta aktore pornografikoa (j. 1986).
- 2020 – Chadwick Boseman, estatubatuar aktorea, gidoilari eta dramagilea (j. 1976).
Jaiak eta urteurrenak
- Santu kristauak: Augustin
- Sehaska egutegiko izendegia: Austin, Agustin eta Untza.
- Jaiak: Artikutzan eta Berrobin, besteak beste.
- Munduko software librearen eta kode irekiaren eguna.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.