Abuztuaren 14
Abuztuaren 14a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hogeita seigarren eguna da, 227.a bisurteetan. 139 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1501 – Labraza Arabako Ermandadean sartu zen.
- 1794 - Gipuzkoako Errepublika independentea eratzeko proposamena egin zuten Gipuzkoako Batzar Nagusiek. Frantziarren inbasioa gertatzen ari zen bitartean, Getarian bildu ziren 46 herritako batzarkideak eta adierazpen politikoa adostu zuten.
Mundua
- 1921 – Tuvako Herri Errepublikak independentzia aldarrikatu zuen.
- 1936 – Badajozko sarraskia: Badajoz hirian frankistek 2.000-4.000 errepublikar erail zituzten.
- 1945 – Bigarren Mundu Gerra: sobietarrek Mantxuria inbaditu eta Hiroshima eta Nagasaki bonba atomikoek suntsitu ondoren, Japonia errenditu egin zen.
- 1947 – Indiak eta Pakistanek Erresuma Batuarekiko independentzia lortu zuten.
- 1971 – Bahrainek Erresuma Batuarekiko independentzia lortu zuen.
- 1992 – Georgiako polizia eta Guardia Nazionaleko unitateak Abkhaziaren gaineko gobernuaren kontrola berrezartzeko bidali zituzten, Abkhaziako Gerra hasiz.
- 2003 – Estatu Batuetako ipar-ekialdean eta Kanadako zati batean izandako elektrizitate mozketa batek historia osoko itzalaldirik handiena eragin zuen.
- 2005 – Helios Airways konpainiaren hegazkin bat Grezian erori zen, 121 hildako.
- 2006 – Nazio Batuen Erakundeak Libanorako harturiko su eten akordioa indarrean jarri zen, 1.200 hildako libandar eta 150 hildako israeldarren ostean.
- 2013 – Egiptoko Armadak, Mohamed Mursi kargugabetutako presidentearen jarraitzaileak eginiko kanpalekuak desegitearen ondorioz gutxienez 525 pertsona hil ziren.
Arte eta kultura
Mundua
- 1975 – The Rocky Horror Picture Show musikal filma estreinatu zen.
- 1991 – The Commitments filma estreinatu zen, Alan Parker ingeles zinema zuzendariak zuzendua.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Euskal Herria
- 2011 – Euskotren Ligaren hirugarren denboraldia bukatu zen, kluben artean jokatu zen lehenengoa. Getaria-Tolosa izan zen txapelduna
- 2016 – Emakumezkoen Traineru Ligako 2016ko denboraldia: San Juan izan zen txapelduna hirugarren aldiz jarraian.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1827 – Eusebio Gurrutxaga, gipuzkoar industrialari, enpresaburu eta politikaria (h. 1902).
- 1828 – Jean Baptiste Elizanburu, euskal idazlea (h. 1891).
- 1860 – Jose Manuel Lujanbio, Txirrita, gipuzkoar bertsolaria, garai guztietako ezagunenetarikoa (h. 1936).
- 1868 – José Mardones, euskal herritar opera-abeslaria (h. 1932).
- 1893 – Luis Maria Solaun, Athleticeko bizkaitar futbolaria (h. 1980).
- 1900 – Carmen Gaiarre, nafar pedagogoa, umeen psikologian aditua (h. 1996).
- 1902 – Amador Palma, euskal atleta (h. 1958).
- 1906 – Justo Pastor, bizkaitar ingeniari eta unibertsitateko irakaslea, Bilboko Unibertsitatearen hirugarren errektorea (h. 1986).
- 1936 – Eugenio Arraiza, iruindar euskaltzalea eta Euskalerria irratiaren sortzailea (h. 2015).
- 1947 – Mixel Bergouignan, baxenabar ekonomia sustatzaile, mahastizain, abertzale eta bakezalea (h. 2017).
- 1963 – Eduardo Clavero, gipuzkoar saskibaloi jokalari ohia.
- 1964 – Bixente Oiartzabal, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1965 – Santiago Jaureguízar, galiziar idazle eta kazetaria, Bilbon.
- 1972 – Amaia Hennebutte, lapurtar idazlea.
- 1975 – Raúl Otxoa, arabar futbolari ohia.
- 1979 – Ekaitz Saralegi, gipuzkoar pilotari ohia.
- 1988 –
- Joana Arranz, arabar futbolaria.
- Loreto Mauleon, gipuzkoar aktorea.
- 1989 – Ander Herrera, bizkaitar futbolaria.
- 1996 – Jon Erasun, gipuzkoar esku huskako pilotaria.
Mundua
- 1688 – Frederiko Gilen I.a Prusiakoa, Prusian errege eta Brandenburgeko printze hauteslea (h. 1740).
- 1714 – Claude Joseph Vernet, frantziar margolari eta marrazkilaria (h. 1789).
- 1742 – Pio VII.a, Aita santua (h. 1823).
- 1758 – Carle Vernet, frantziar margolaria (h. 1836).
- 1777 –
- Frantzisko I.a Bi Sizilietakoa, Bi Sizilietako erregea (h. 1830).
- Hans Christian Ørsted, danimarkar fisikari eta kimikaria (h. 1851).
- 1802 – Letitia Elizabeth Landon, britainiar poeta eta nobelagilea (h. 1838).
- 1842 – Jean Gaston Darboux, frantziar matematikaria (h. 1917).
- 1847 – Robert Comtesse, Suitzako presidentea (h. 1922).
- 1848 – Margaret Lindsay Huggins, britainiar-irlandar ikertzaile zientifiko eta astronomoa (h. 1915).
- 1851 – Doc Holliday, estatubatuar karta apustulari, pistolari eta dentista, Mendebaldeko Urruneko pertsonaia ezagunenetakoa (h. 1887).
- 1867 – John Galsworthy, ingeles idazlea, 1932ko Literaturako Nobel Saria (h. 1933).
- 1871 – Guangxu, Txinako enperadorea (h. 1908).
- 1875 – Eusebio Ayala, Paraguaiko presidentea (h. 1942).
- 1876 – Alexandro I.a Serbiakoa, Serbiako erregea (h. 1903).
- 1887 – May Sybil Leslie, Marie Curie eta Ernest Rutherfordekin lan egin zuen ingeles kimikaria (h. 1937).
- 1888 – John Logie Baird, britainiar fisikaria (h. 1946).
- 1901 – Mercedes Comaposada, espainiar aktibista, Mujeres Libres erakundearen sortzaileetakoa (h. 1994).
- 1904 – Mariola Sirakova, bulgariar anarkista (h. 1925).
- 1910 –
- Herta Herzog, austriar-estatubatuar gizarte-zientzialaria, komunikazio-azterketetan espezializatua (h. 2010).
- Pierre Schaeffer, frantziar musikagilea eta ingeniaria, musika konkretuaren sortzailea (h. 1995).
- 1912 – Hilda Cameron, kanadar atleta, 4x100 m proban aditua (h. 2001).
- 1914 – Poul Hartling, Danimarkako lehen ministroa (h. 2000).
- 1917 – Georges Haldas, suitzar idazlea (h. 2010).
- 1918 – Alice Provensen, umeentzako liburuen estatubatuar ilustratzailea (h. 2018).
- 1920 – María Teresa Linares, kubatar musikologo, ikertzaile eta pedagogoa (h. 2021).
- 1921 – Giorgio Strehler, italiar antzerki eta zinema-zuzendaria (h. 1997).
- 1924 –
- Sverre Fehn, norvegiar arkitektoa (h. 2009).
- Georges Prêtre, frantziar orkestra-zuzendaria (h. 2017).
- 1926 – René Goscinny, frantziar komikigilea, "Asterix" pertsonaiaren sortan testugilea (h. 1977).
- 1928 –
- Orlando Araujo, venezuelar idazlea (h. 1987).
- Lina Wertmüller, italiar zinema zuzendari eta gidoilaria (h. 2021).
- 1933 – Richard R. Ernst, suitzar kimikaria, 1991ko Kimikako Nobel Saria (h. 2021).
- 1934 – André Boniface, frantziar errugbi jokalari ohia.
- 1940 – Arístides Royo, Panamako presidente ohia.
- 1941 –
- David Crosby, estatubatuar musikari eta abeslaria, The Byrds eta Crosby, Stills, Nash & Young taldeetako kide sortzailea (h. 2023).
- Aïcha Chenna, Marokoko emakumeen eskubideen aldeko gizarte-langilea, erizaina, ekintzailea eta idazlea (h. 2022).
- 1943 – Herman Van Springel, flandriar txirrindularia (h. 2022).
- 1944 – Magüi Mira, espainiar aktore, idazle, zinema-ekoizle eta antzerki-zuzendaria.
- 1945 –
- Ingeborg Breines, norvegiar bake hezitzailea.
- Steve Martin, estatubatuar antzezlea eta gidoigilea.
- Faustin Twagiramungu, Ruandako lehen ministroa (h. 2023).
- Wim Wenders, alemaniar zinemagilea eta argazkilaria.
- 1946 – Susan Saint James, estatubatuar aktorea.
- 1947 – Danielle Steel, estatubatuar idazle, eleberrigile eta haur literatura idazlea.
- 1951 – Rita Segato, argentinar antropologo eta feminista.
- 1954 – Mónica Baltodano, nikaraguar gerrilari, iraultzaile eta politikaria.
- 1956 – Jonathan Powell, britainiar politikaria.
- 1957 – José Coronado, espainiar aktorea.
- 1959 –
- Marcia Gay Harden, estatubatuar aktorea.
- Magic Johnson, estatubatuar saskibaloi jokalaria, NBAko inoizko hoberenetarikoa.
- 1961 – Satoshi Tsunami, japoniar futbolari ohia.
- 1962 – Pilar Torres, espainiar aktorea eta erizain laguntzailea.
- 1963 – Emmanuelle Beart, frantziar aktorea.
- 1965 – Marcelino García Toral, espainiar futbolari profesional ohia eta futbol entrenatzailea.
- 1966 – Halle Berry, estatubatuar aktore eta modeloa.
- 1970 –
- Ivan Ferreiro, galiziar indie abeslaria.
- Angélica Morales, espainiar idazle, aktore eta antzerki-zuzendaria.
- 1973 – Kieren Perkins, australiar igerilari ohia.
- 1974 –
- Artur Balder, espainiar-estatubatuar zinema-zuzendari eta idazlea.
- Jeri Ellsworth, estatubatuar zirkuitu-diseinatzaile autodidakta.
- Frederik Peeters, suitzar komikigilea.
- 1976 – Fabrizio Donato, italiar atleta, jauzi hirukoitzean aditua.
- 1979 – Karen Martínez, kolonbiar aktore eta modeloa.
- 1980 – Estrella Morente, espainiar flamenko abeslaria.
- 1981 – Ray William Johnson, estatubatuar aktorea.
- 1983 – Mila Kunis, estatubatuar aktorea.
- 1984 – Giorgio Chiellini, italiar futbolaria.
- 1992 – Giovanni Prinzi, italiar artista eta grabatzailea.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1315 – Margarita Borgoinakoa, Nafarroako eta Frantziako erregina ezkontidea.
- 1385 – Joan Ramirez Arellanokoa Gaztea, nafar-gaztelar noblea.
- 1425 – Antso Sanoitz Oteitzakoa, nafar elizgizona, Iruñeko apezpikua.
- 1633 – Domingo Ibañez de Erkizia, gipuzkoar fraide eta misiolari domingotarra (j. 1589).
- 1831 – Francisco de Paula Escudero, nafar militar eta politikaria, Madrilen (j. 1764).
- 1952 – Marcel Loubens, okzitandar espeleologoa, bere garaiko nabarmenenetakoa, Lepineux leizean (j. 1923).
- 1996 – Pedro Bidagor, gipuzkoar arkitekto eta hirigilea(j. 1906).
- 2009 – Pablo Antoñana, gaztelaniazko nafar idazlea (j. 1927).
- 2015 – Eugenio Arraiza, iruindar euskaltzalea eta Euskalerria irratiaren sortzailea (j. 1936).
- 2019 – Margarita Arenaza, gipuzkoar erraketista (j. 1925).
- 2021 – Lucía Martínez Odriozola, bizkaitar kazetaria, Pikara Magazine aldizkariaren abiarazleetariko bat (j. 1958).
Mundua
- 582 – Tiberio II.a, Bizantziar Inperioko agintaria (j. 540).
- 1040 – Duncan I.a Eskoziakoa, Eskoziako Erresumako erregea (j. c. 1001)
- 1204 – Minamoto no Yoriie, Japoniako Kamakura shogunerriko bigarren shoguna (j. 1182).
- 1385 – Pedro González de Mendoza, gaztelar aitoren semea, poeta eta militarra (j. c. 1340)
- 1433 – Joanes I.a, Portugalgo erregea.
- 1464 – Pio II.a, Aita santua (j. 1405).
- 1841 – Johann Friedrich Herbart, alemaniar filosofo, pedagogo eta psikologoa (j. 1776).
- 1847 – Frans Mikael Franzen, suedierazko finlandiar poeta (j. 1772).
- 1848 – Sarah Flower Adams, emakumezko olerkari ingelesa, zenbait kantu erlijioso ezagunen egilea (j. 1805).
- 1852 – Margaret Mackall Smith Taylor, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (j. 1788).
- 1856 – William Buckland, britainiar naturalista, geologo eta paleontologoa, dinosauro baten lehen deskribapen osoa idatzi zuena (j. 1784).
- 1858 – Tokugawa Iesada, Tokugawa shogunerriko hamairugarren shoguna (j. 1824).
- 1887 – Jules Pasdeloup, frantziar orkestra-zuzendaria (j. 1819).
- 1891 – Sarah Childress Polk, Ameriketako Estatu Batuetako Lehen Dama (j. 1803).
- 1898 – Francisco Suñer, espainiar politiko errepublikazale federala eta medikua (j. 1826).
- 1913 – Josephine Cochrane, estatubatuar asmatzailea, ontzi-garbigailuaren asmatzailea (j. 1839).
- 1936 – José Cantero Ortega, espainiar militarra, fusilatua (j. 1879).
- 1941 –
- Maximiliano Kolbe, poloniar komentu-frantziskotarra (j. 1894).
- Paul Sabatier, frantziar kimikaria, 1912ko Kimikako Nobel Saria (j. 1854).
- 1942 -
- Natalia Kovxova, sobietar frankotiratzailea, Sobietar Batasuneko Heroia (j. 1920).
- Maria Polivanova, sobietar frankotiratzailea, Sobietar Batasuneko Heroia (j. 1922).
- 1948 – Germán Gil, espainiar militarra, Arabako gobernadore zibila (j. 1866).
- 1949 – Rebeca Uribe, eskola postmodernistako mexikar poeta (j. 1912).
- 1951 – William Randolph Hearst, estatubatuar politikaria eta enpresaburua (j. 1863).
- 1956 –
- Bertolt Brecht, alemaniar idazle eta antzerkigilea (j. 1898).
- Konstantin von Neurath, alemaniar diplomazialari eta politikaria (j. 1873).
- 1958 – Jean Frédéric Joliot-Curie, frantziar fisikaria, 1935eko Kimikako Nobel Saria (j. 1900).
- 1961 – Henri Breuil, frantziar arkeologoa (j. 1877).
- 1963 – Clifford Odets, estatubatuar antzezle eta antzerkigilea (j. 1906).
- 1969 – Tony Fruscella, estatubatuar jazz tronpeta-jotzailea (j. 1927).
- 1972 – Jules Romains, frantziar idazlea (j. 1885).
- 1981 – Karl Böhm, austriar orkestra zuzendaria (j. 1894).
- 1984 – John Boynton Priestley, ingeles eleberrigile eta antzerkigilea (j. 1894).
- 1985 – Gale Sondergaard, estatubatuar aktorea (j. 1899).
- 1988 – Enzo Ferrari, italiar autogilea, 1 Formulako Scuderia Ferrari taldearen eta Ferrari automobil markaren sortzailea (j. 1898).
- 1990 – Jean-Louis Tinaud, frantziar militar eta politikaria, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko presidentea (j. 1910).
- 1991 –
- Ludwig Landgrebe, austriar filosofoa (j. 1902).
- Taslim Olawale Elias, nigeriar Nazioarteko Justizia Auzitegiko presidentea (j. 1914).
- 1994 – Elias Canetti, austriar-britainiar idazlea, 1981eko Literaturako Nobel Saria (j. 1905).
- 1996 – Sergiu Celibidache, errumaniar-alemaniar konpositore eta orkestra-zuzendaria (j. 1912).
- 2002 – Larry Rivers, estatubatuar margolaria (j. 1923).
- 2003 – Helmut Rahn, alemaniar futbolaria (j. 1929).
- 2004 – Czesław Miłosz, poloniar idazlea, 1980ko Literaturako Nobel Saria (j. 1911).
- 2010 – Abbey Lincoln, estatubatuar jazz-abeslari eta aktorea (j. 1930).
- 2013 – René Fernández Apaza, boliviar elizgizona (j. 1924).
- 2016 – Hermann Kant, alemaniar idazlea (j. 1926).
- 2018 – Eduard Uspensky, errusiar haur-literatura idazle, olerkari, antzerkigile, gidoigile eta telebista aurkezlea (j. 1937).
- 2020 – Julian Bream, britainiar gitarra- eta laute-jotzailea (j. 1933).
- 2021 –
- Carlos Correia, Ginea-Bissauko lehen ministroa (j. 1933).
- Igor Oistrakh, ukrainar biolin-jotzailea (j. 1931).
- 2022 – Dmitri Vrubel, errusiar margolaria (j. 1960).
- 2023 – Francesco Alberoni, italiar soziologoa, kazetaria eta soziologia katedraduna (j. 1929).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Mayi/Maddi/Maggi eta Garine/Gariñe/Gari.