Abuztua Donostian Bandera

Abuztua Donostian Bandera edo Donostiako Aste Nagusiko Bandera Donostiako Aste Nagusiaren barnean egindako hainbat estropada dira.

Gizonezkoen bandera

Gizonezkoetan, 1985eko abuztuaren 14an Donostian egindako estropada izan zen. 11 traineruk hartu zuten parte. Banderaz gain, bertoko traineruek Kontxako Banderarako sarrera lehiatu zuten, Ur-Kirolak garaile izanik.

# Taldea Denbora
1.aKaiku21:34:04
2.aUr-Kirolak21:42:40
3.aZierbena21:42:47
4.aArraun Lagunak22:04:95
5.aSan Pedro22:25:70
6.aIberia22:26:60
7.aGetaria22:33:47
8.aCastro22:40:29
9.aZarautz23:07:12
10.aFortuna23:57:61
11.aCarasa25:17:78

Emakumeen Bandera

Donostiako Aste Nagusiko Bandera
Sorrera2017
HerriaDonostia, Gipuzkoa
Modalitatealerrokatua
Garaipen gehienDonostiarra (5)
Azken ekitaldia2023
Irabazlea(k)Donostiarra

Donostiako Aste Nagusiko emakumeen bandera edo Abuztua Donostian bandera 2017an jokatu zen lehen aldiz. Donostiarrak antolatzen du abuztuan, Urumea ibaiaren uretan. Donostiako jaien barnean kokaturik dago eta ez da inongo ligatarako puntuagarria, maila desberdinetako taldeek hartzen baitute parte.

Urtea Irabazlea Bigarrena Hirugarrena
2017DonostiarraDeustuHernani
2018DonostiarraHibaikaDeustu
2019ZumaiaSan JuanHibaika
2020HondarribiaDeustuZumaia
2021DonostiarraHondarribiaHibaika
2022DonostiarraHibaikaZarautz
2023DonostiarraZumaiaZarautz

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.