Abujako meskita nazionala
Abujako meskita nazionala (ingelesez: Abuja National Mosque) edo Nigeriako meskita nazionala, Nigeriako Abuja hiriburuan kokaturik dagoen meskita da[1].
Abujako meskita nazionala | |
---|---|
BABBAN MASALLACIN MUSULMAI TA BIRNIN ABUJA | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Nigeria |
Lehen mailako herrialde azpibanaketa | Federal Capital Territory |
Hiria | Abuja |
Koordenatuak | 9°03′39″N 7°29′33″E |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 1984 |
Erlijioa | islama |
Arkitektura | |
Estiloa | Islamiar arkitektura |
Historia
1984. urtean hasi zen eraikitzen eta urtebetean inauguratu zen. Musulmanak ez direnak ere sar daitezke, errezualdi komunitarioetan ezik. 2017an Sheikh Musa Muhammad Iman nagusia hil zen[2].
Eraikina
Abujako Independentziaren etorbidean kokaturik dago, meskitaz gain beste eraikin batzuk ere baditu, liburutegia eta 500 ikusle har ditzakeen konferentzia aretoa.
Iruditegia
- Abujako meskita Harmattan betean.
- Meskitarako sarrera nagusia
- Kupula.
- Barnealdea.
Erreferentziak
- «Welcome to the FCT» web.archive.org 2007-07-24 (Noiz kontsultatua: 2021-10-01).
- (Ingelesez) Abuja National Mosque. 2021-08-30 (Noiz kontsultatua: 2021-10-01).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.