Abu Hanifa
Abū Ḥanīfa al-Nuʽmān ibn Thābit (699, Kufa, Irak – 767, Bagdad) teologo eta legelari musulmana izan zen.
Abu Hanifa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | النُّعْمَانِ بْنِ ثَابِتٍ بْنِ مَرْزُبَان الكُوفِيّ التَّيْمِيّ بِالْوَلَاء |
Jaiotza | Kufa, 699ko irailaren 5a (egutegi gregorianoa) |
Heriotza | Bagdad, 767ko ekainaren 18a (egutegi gregorianoa) (67 urte) |
Hobiratze lekua | Bagdad |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | arabiera |
Irakaslea(k) | Hammad ibn Abi Suleyman (en) Ata ibn Abi Rabah (en) Zayd ibn Ali (en) Jafar al-Sadiq Anas ibn Malik (en) Amir al-Sha'bi (en) Tawus ibn Kaysan (en) Jabalah ibn Suhaim (en) Abd al-Rahman ibn Húrmuz (en) Amr ibn Dinar (en) Talha ibn Nafi (en) Nafi Mawla ibn Umar (en) Muharib ibn Diththar (en) Alqamah ibn Marthad (en) Abd-al-Aziz ibn Rafí (en) Samak ibn Harb (en) Abdul Malik bin Omair (en) Muhammad al-Baqir Ibn Shihab al-Zuhri (en) Muhammad ibn Munkadir (en) Ata ibn al-Saib (en) Hisham ibn Urwah (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | Ulema, merkataria eta Alfakia |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | islama |
Biografia
Kufako merkatari baten semea zen, zetaren negozioan aberastu zen, eta zuzenbidea ikasi zuen.[1] Bere maisu Ḥammād hil ondoren (738), Abu Hanifa haren ondorengoa bihurtu zen. Tradizio juridiko islamiar metatutik abiatuta, doktrina legal islamiko sistematikoak garatzen lehena izan zen.
Batez ere letra-gizona izan zen, ez zuen epaile kargurik onartu, ezta epaitegien politikan aktiboki parte hartu ere. Garaiko intriga politiko islamikoetan, Ali Ibn Abi Taliben oinordekoak babestu zituen Omeiatar eta Abasidar dinastien gainetik.
Haren doktrina-sistema xaria lege islamikoaren lau jurisprudentzia-eskoletako bat kontsideratzen da, eta hanafi esaten zaio bere izenagatik. Lau eskoletan jarraipen handiena du 21. mendean eta Indian, Pakistanen, Turkian, Erdialdeko Asian eta herrialde arabiarretan da ezaguna.
Erreferentziak
- Pakatchi, Ahmad and Umar, Suheyl, “Abū Ḥanīfa”, in: Encyclopaedia Islamica, Editors-in-Chief: Wilferd Madelung and, Farhad Daftary.