Abu Dhabi
Abu Dhabi[1][2] (arabieraz: أبو ظبي, Abū Ẓabī, bertan ɐˈbuˈðˤɑbi ahoskatua)[3] Arabiar Emirerri Batuetako hiriburua eta bigarren hiri nagusia da, eta baita izen bereko emirerriko hiriburua ere. T itxura duen uharte batean dago kokatua, Persiar golkoaren hego-ekialdean. 1.266.189 biztanle zituen 2016an.[4]
Abu Dhabi ابوظبي | ||
---|---|---|
Metropolia | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Arabiar Emirerri Batuak | |
Arabiar Emirerri Batuetako emirerri | Abu Dhabi | |
Alkatea | Mohamed bin Zayed Al Nahyan | |
Izen ofiziala | ابوظبي | |
Jatorrizko izena | ابوظبي | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 24°27′04″N 54°23′49″E | |
Azalera | 972 km² | |
Altuera | 14 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 1.483.000 (2020) 483.000 (2017) | |
Dentsitatea | 1.525,72 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Telefono aurrizkia | 00971 | |
Ordu eremua | UTC+04:00 | |
Hiri senidetuak | Minsk, Betleem, Madril, Houston, Brisbane, Islamabad, Nikosia, Iquique, Jakarta, Roskilde eta Zonguldak | |
Hizkuntza ofiziala | arabiera | |
dmt.gov.ae…, tamm.abudhabi eta abudhabi.ae |
XX. mendean zehar, hazkunde handia izan zuen petrolioari esker, eta gaur egun metropoli handia da. Arabiar Emirerri Batuen Barne produktu gordinaren (BNG) %15 sortzen du.[5] Garrantzi handiko instituzioak daude bertan, esaterako Abu Dhabi Securities Exchange, Emirerrien Banku Zentrala, enpresa askoren egoitza... Errege familiaren egoitza ere Abu Dhabin dago.
Geografia
Abu Dhabi geografikoki Persiar golkoaren hegoekialdean. dago, Arabiar penintsulan. Kostaldetik 250 metro inguru dagoen uharte batean eraikia dago; kontinentearekin bi zubien bidez dago lotuta: Maqta eta Mussafah zubiak, eta hirugarren bat eraikitzen ari da. Beste bi zubik Abu Dhabik Reem uhartearekin eta Saadiyat uhartearekin lotuko dute laster. Zubiei esker hiriaren auzo batzuk kontinentean sortu dira.
Hauek dira inguruko herrialdeak: Saudi Arabia, Oman eta Dubai.
Klima
Datu klimatikoak (Abu Dhabi) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 33 | 35 | 41 | 44 | 46 | 46 | 45 | 40 | 36 | 34 | 32 | 35 | 46 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 23 | 31 | 35 | 40 | 44 | 45 | 42 | 39 | 34 | 32 | 25 | 23 | 35 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 12 | 14 | 26 | 30 | 30 | 30 | 28 | 23 | 20 | 17 | 15 | 14 | 20 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | 6 | 10 | 15 | 20 | 25 | 23 | 20 | 21 | 23 | 15 | 10 | 7 | 6 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 2 | 6 | 5 | 0 | 0 | 6 | 16 | 30 | 30 | 10 | 4 | 4 | 109 |
Prezipìtazio egunak (≥ 0.2 mm) | 1.2 | 2.8 | 2.8 | 1.2 | 0.1 | 0.0 | 0.0 | 0.1 | 0.0 | 0.0 | 0.2 | 1.5 | 9.9 |
Eguzki orduak | 244.9 | 232.4 | 251.1 | 282.0 | 341.0 | 336.0 | 313.1 | 306.9 | 303.0 | 303.8 | 288.0 | 257.3 | 3459.5 |
Hezetasun relatiboa (%) | 68 | 67 | 63 | 58 | 55 | 60 | 61 | 63 | 64 | 65 | 65 | 68 | 63.1 |
Iturria (1): BBC | |||||||||||||
Iturria (2): Hong Kong Observatory | |||||||||||||
Iturria (3): NOAA (1971-1991)[6] |
Hiriak basamortuko klima jasaten du muturreko temperaturekin. Urte ososan zehar zeru eguzkitsu eta urdinak nagusitzen dira. Ekainetik Iraleko hilak beroak eta hezeak izaten dira, hilabete hauetan bataz besteko temperatura 40ºC-etatik (104ºF) gora dago. Denboraldi honetan, areazko ekaitzak gertatzen dira batzuetan, hauek, gutxitan ikusgarritasuna metro gutxi batzuetara murrizten dute. Urritik maiatzerako denboraldian eguraldi ona egiten du. Urtarriletik otsailerako garaia normalean freskoagoa da. Denboraldi honetan, badaude egun batzuk non behe-lainoak dauden.
Historia
Abu Dhabiren inguru batzuk K.a. III. milurtetik jendeztatuak zeuden. Lurraldeko oinarrizko bizimodu tradizionalak abeltzaintza nomada eta arrantza ziren. Hiriaren jatorria, bestetik, XVIII. mendean dago: tribu konfederazio batek, Bani Yas, Chakhbut bin Dhiyab agindupean, Dubairen kontrola hartu zuenean.
XX. mendearen erdialdian oraindik-orain Abu Dhabiren ekonomia ahula zen, lehen sektorean erabat oinarrituta: gameluen hazkuntza, datil-palmondoen ekoizpena, barrualdeko Al Ain eta Liwa oasisetan berdura ekoizpena, arrantza eta, hiriaren kostaldean, perlen bilaketa. Hirian pobreen etxetxoak palmondo-ostoez eginak (barasti) zeuden, eta aberatseenak, ordea, lurrez egindakoak.
1939an, Shakhbut Bin-Sultan Al Nahyan xeikea petrolioa ustiatzeko kontzezioak eman zituen. 1958an petrolioa lehen aldiz aurkitu zen. Aurkikuntza horren hasierako inpaktua ez zen oso handia izan: zementuzko etxe batzuk altxatu ziren, 1961 asfaltatua zegoen lehen errepide egin zen... Shakbut xeikeak zuhurtziaz jokatu nahi zuen ez baitzekien petrolioaren ustiapenak zenbat iraunduko lukeen. Ondorioz, inbertitu beharrean, dirua gorde eta aurreztu egin zuen. Bere anaia izan zen petrolio aberastasuna izan zukeen gauzak aldatzeko potentziala ikusi zuena. Al Nahayan familiak, orduan, Zayed bin Sultan Al Nahyan jarri zuen agintean, Shakbut ordezkatzeko eta bere ideia berritzaileak aurrera eramateko. 1966ko abuztuaren 6an, Erresuma Batuaren laguntzaz, Zayed xeikea herrialdearen agintari berria izendatu zuten.[7] 1968an, bestetik, Erresuma Batuak 1971an Golkotik alde egingo zuela iragarri zuen; hortik aurrera Zayed xeikea Arabiar Emirerri Batuen bultzatzaile garrantzitsua bihurtu zen. 1971. urtetik aurrera, Emirerrien independentziarekin, petrodolarrek ingurua erabat aldatu zuten: betiko etxetxoen eta txabolen ordez eraikin modernoak eta etxe-orratzak zabaldu baitziren.
Ekonomia
Atikulu nagusia: Arabiar Emirerri Batuen ekonomia
Abu Dhabi-k munduko petroleo erreserba guztien %9a dauka (98,2 mila milioi barrika) eta mundu mailan kontsumitzen den gas naturalaren ia %5a (5,8 bilioi m2). Arabiar Emirerri Batuen hidrokarburoen aberastasun handiak, mundu mailako BPG handienetariko bat ematen dio. Abu Dhabi errekurtso gehien jabea da (petroleoaren %95 eta gas naturalaren %92). Abu Dhabi-ko petroleoaren konpainia nazionalak ( Abu Dhabi National Oil Company) 2006ko abuztuaren, petroleoaren ekoizpen gordina 2,8 milioi barrika egunerora igotzeko prest zegola esan zuen eta haien helburuetako bat zen barriken eguneroko ekoizpena 2010erako 4 milioietara.[8]
Azken bolada hontan, gobernuak ekonomiaren dibertsifikazioa sustatu du, petroleoaren prezioaren igoeraz baliatuta, hala eta guztiz ere, sektore ez petroliferoak eta gasiferoak gour egungo BPG-aren %64a eratxen dute Arabiar Emirerri Batuetan. Abu Dhabi Arabiar Emirerri Batuen petroleo ekoizle nagusia da, hauen onurak jaso dituena. Proiektu batzuei esker, garraioaren infraestrukturen hobekuntza, portu berri bat, aireportuaren luzapena eta Dubairekin lotura ferrobiaria habian daude.[9]
Abu Dhabi Arabiar Emirerri Batuen Emirerri aberatsena da BPGari eta BPG per capita sarrerari buruz ari garenean. BPG per capita sarrera 63 000 dolarretara heldu zen[10], Arabiar Emirerri Batuen bataz bestekoaren oso gainetik dagoena eta mundu maila hirugarren postua hartzen duena Luxemburgo eta Norbegiaren atzetik.
Abu Dhabi-k Persiako Golkoko Arabiar Estatuen Lankidetza Kontseiluarekin (CCG) batera proiektu asko ditu, Arabiar Emirerri Batuak azkunde handia duen ekonomia daukate: 2006an per capita sarrerak %9an igo zuen. Abu Dhabi-k mundu mailako ekonomian paper nagusienetariko bat du. [11]
Kultura
Hizkuntzak
Abu Dhabi-ko langile gehienak atzeritarrak dira jatorrizko herrialde desberdin askotatik datozenak, Bangladesh, India, Pakistan, Egipto, Filipinak, Erresuma Batua esate baterako. Ingelesa eta Urduaren erabilera ugaria da.
Bertakoek, Golkoko Arabieraz mintzatzen dira. Sozialki klan-en antolakuntza maila daukate, non Bani Yas tributik al-falah adarrako al-Nahyan familiak emirerria kontrolatzen duen.
Eraikinak eta egiturak
Abu Dhabi-ko hiria oso hiri modernoa da etorbide handiekin, ofizinak dituzten eraikinekin, oso altuak diren apartamentuekin eta denda deigarriekin. Bide publiko nagusiak The Corniche, Airport Road, Sheikh Zayed Street, Hamdam Street eta Khalifa Street dira. Kale asko ezagunak dira bertan dauden negozio espezializatuengatik. Hamdan Street erosketetarako kale nagusiena da, Khalifa Street-en banku asko daude, Al Najdha Street-en berriz, bere burdindegiengatik famatua da, Defense St-en telefono dendaz beterik dago eta Sheikh Zayed St informatikari eskainiko kalea da.
Abu Dhabi-ko hiria ezaguna da bertan dagoen berdetasunarengatik: Basamortua zen ertz zaharra, gaur egun parke eta lorategi ugari ditu. Eraikuntzarik esanguratsuenak Qasr al-Hosn, Erloju dorrea ( Eraitsi izan dena Corniche berria eraiki ahal izateko), Abu Dhabi National Oil Company-ren (ADNOC) egoitza eta honen subsidiarioak eta The corniche, 2005-ean erreformatua izan zena eta orain golkoko itsas parkeetako hoberenetarikoa da.
Abu Dhabi-ko egungo proiektuak, Zaha Hadid, Frank Gehry eta Jean Nouvel-ek arduradunak diren arkitektura maisulanak. Azken honek, Louvreko museoaren ordezkaritza baten egoitza, Europan asko argudiatu den proiektu bat non Pariseko artelan asko ikusi ahal izango diren diru kantitate handi baten truke. Abu Dhabi Emirerriaren beste hirigune Al Ain eta Ruwais dira. Al Ain oasi garrantzitsu baten inguruan eraikitako herri multzoa da, non gaur egun unibertsitate nazionala dagoen (UAEU). Al Ain lorategi hiria bezala ezagutzen da.
Emirerrien jauregia existitzen da, honek ospe handia dauka zeren munduan eraiki den hotelerik garestiena dela esaten da, 3 mila milioi dolarreko kostua izanik. Hiriburuan, Abu Dhabi, kokatutako luxusko hotel bat da. Abu Dhabiko gobernuak eraiki zuen eta bere jabea da, zeinek Kempinski taldeak kudeatzen duen.
Kirola
Formula 1 erakarri zuten eta 2009. urtetik lasterketa bat antolatzen dute Yas Marina zirkuituan. Golfa ere erakartzeko Europako zirkuituko txapelketan proba bat antolatzen dute. Europarrak erakartzeko asmoarekin, hango agintariek Abu Dhabiko Tourra, 2015. urtean, eratu zen. Tamalez lau ekitaldi bakarrik egin ziren.
Auzoak
- Al Mushrif
- Al Khubeirah
- Al Ras Al Akhdar
- Al Bateen
- Hideriyyat
- Kirol portua
- Lulu uhartea
- Al Meena
- Al Markaziyah
- Al Dhafrah
- Al Manhal
- Qasr El Bahr
- Al Nahyan
- Al Rowdah
- Qasr El Shatie
- Al Qubesat
- Al Aman
- Al Moroor
- Al Zahraa
- Al Rehhan
- Al Muzoon
- Al Madina
- Al Maqtaa
- Bein Al Jersrain
- Officers City
Parkeak eta lorategiak
Abu Dhabik lorategi eta parke asko ditu. Halaber, itsaertzearen 400 kilometro ditu, horietatik 10 hondartzak.[12]
- Lakuko Parkea.
- Heritage Parkea.
- Heritage Parkeko landareak.
- Heritage Parkea.
- Heritage Parkea.
- Dorrearen ikuspegia Heritage Parketik.
Herri eta hiri senidetuak
Abu Dhabi ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:
Hezkuntza
- INSEAD
- Paris-Sorbonne-Abou Dabi Unibertsitatea
- Khalifaren Unibertsitatea
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
- Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
- UAE Interact. (2007-10-3). How did Dubai, Abu Dhabi and other cities get their names? Experts reveal all. .
- Population of the United Arab Emirates. citypopulation.de (Noiz kontsultatua: 2018-8-14).
- Gulfnews: Dubai contributes more than 30% of the UAE economy. Archive.gulfnews.com (2009-06-16). Retrieved on 2009-07-16.
- (Gaztelaniaz) Oficina Nacional de Administración Oceánica y Atmosférica. 2022-01-16 (Noiz kontsultatua: 2022-02-22).
- Al-Fahim, M, From Rags to Riches: A Story of Abu Dhabi, (London Centre of Arab Studies, 1995), ISBN 1-900404-00-1.)
- «Emirates: Abu Dhabi: Country Profile - Geography, History, Government and Politics, Population and Economy» web.archive.org 2008-04-02 (Noiz kontsultatua: 2022-02-22).
- (Ingelesez) «Entrepreneur - Start, run and grow your business.» Entrepreneur (Noiz kontsultatua: 2022-02-22).
- «Abu Dhabi GDP per head ranked third | Finance and Economy» web.archive.org 2007-09-30 (Noiz kontsultatua: 2022-02-22).
- «Asset-backed insecurity» The Economist 2008-01-17 ISSN 0013-0613. (Noiz kontsultatua: 2022-02-22).
- .
- www.bethlehem-city.org. Bethlehem Municipality. .
- Zawya.com Abu Dhabi, Brisbane ink sister city agreement
- Abu Dhabi, Houston to sign 'Sister City' pact UAE - The Official Web Site - News. Uaeinteract.com
- Ayuntamiento de Madrid. Mapa Mundi de las ciudades hermanadas. .
- (Gaztelaniaz) Portal web del Ayuntamiento de Madrid. (Noiz kontsultatua: 2018-08-09).
- © 2008 The department of protocol and international relations of Minsk City Executive Committee. Twin towns of Minsk. .
Kanpo estekak
- Webgune ofiziala
- (Ingelesez):Time Out Abu Dhabi egunkaria.
- (Ingelesez):Abu Dhabiren informazio ataria.