Abstentzio

Abstentzioa hauteskunde edo erreferendum batean botorik ez ematea da. Herrialdeen arabera, abstentzioa eskubidea edo delitua (bozkatzea derrigorrezkoa den estatuetan) izan daiteke.

Abstentzioa sinbolizatzen duen ikurretako bat.

Bozkatzea derrigorrezkoa ez den herrialdeetan, abstentzio portzentaje bat beti ematen da, abstentzio pasiboari egotzi ohi zaiona. Abstentzio pasiboaren eta aktiboaren artean bereizketa argia egitea zaila bada ere, lehenak ez bozkatzeko erabaki soila islatzen duen bitartean, abstentzio aktiboa erabaki politiko baten isla da. Historikoki, mugimendu anarkistek abstentzio aktiboaren aldeko hautua egin dute, sistema politiko ordezkatzailearen aurkako ekintza politiko gisa. Halaber, abstentzio aktiboa hauteskunde edo erreferendum baten aurkako protesta bitartekoa izan ohi da.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.