Abruzzo
Abruzzo[1] Italiako eskualdea da, erdialde-hegoaldean dagoena. Lurralde menditsua da, Apenino mendien eta Adriatikoaren artean. Klima mediterraneoa du. Lanbide zabalduena nekazaritza da.
Abruzzo | |
---|---|
![]() | |
Administrazioa | |
Estatua | ![]() |
Hiriburua | L'Aquila |
Probintziak | L'Aquila Chieti Pescara Teramo |
Udalerriak | 305 |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°13′N 13°50′E |
![]() | |
Azalera | 10.794 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 1.300.000 biztanle (2005) |
Dentsitatea | 120 bizt/km² |
www.regione.abruzzo.it |
Geografia
Iparraldean Markak, hegoaldean Molise, ekialdean Itsaso Adriatikoa eta mendebaldean eta hegoaldean Lazio askualde mugakide ditu.
Abruzziar ezagunak
- Gabriele D'Annunzio (1863-1938), idazlea.
- Tanino Liberatore (1953-), komikigilea.
- Danilo Di Luca (1976-), txirrindularia.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.