Abre los ojos
Abre los ojos (euskaraz Ireki Begiak) 1997ko Alejandro Amenábar txiletar-espainiar zinema zuzendariak zuzendutako thriller psikologiko film bat da. Eduardo Noriega, Penélope Cruz, Chete Lera, Fele Martínez eta Najwa Nimri aktoreek antzeztu zuten.
Abre los ojos | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1997 |
Izenburua | Abre los ojos |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia, Espainia eta Italia |
Banatze bidea | deskarga digitala eta eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | thrillerra, zientzia-fikziozko filma, film dramatikoa, misteriozko zinema eta film erromantikoa |
Iraupena | 114 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Madril |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Alejandro Amenábar |
Gidoigilea(k) | Alejandro Amenábar Mateo Gil |
Antzezlea(k) | |
Eduardo Noriega Penélope Cruz Fele Martínez Najwa Nimri Gérard Barray (en) Tristán Ulloa Chete Lera (en) Jorge de Juan (en) Miguel Palenzuela (en) Ion Gabella Fanny Gautier (en) Luis García Gómez José Ángel Egido (en) Alejandro Amenábar Isabel Serrano (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | José Luis Cuerda |
Konpainia ekoizlea | Lionsgate UK (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Alejandro Amenábar |
Argazki-zuzendaria | Hans Burman |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Madril |
Argumentu nagusia | telepresence (en) |
Historia | |
Jasotako sariak | Ignotus Award for Best Audiovisual Production (en) |
2001ean Cameron Crowe estatubatuar zuzendariak zuzendu eta Tom Cruise aktoreak antzeztutako Vanilla Sky izeneko berregokitzapena izan zuen.
Zenbait kritikariek film honetan agertzen diren errealitate eta ametsen planoen nahasketak Pedro Calderón de la Barca espainair antzerkigilearen La vida es sueño ("Bizitza ametsa da", 1635) antzezlanarekin parekatu dituzte.
Argumentua
César (Eduardo Noriega) mutil gazte eder eta aberatsari nesketan egitea asko gustatzen zaio, ez ordea konpromezua. Halere, bere urtebetetze jaian Sofíaz (Penélope Cruz) maiteminduko da, bere adiskidemina Pelayoren (Fele Martínez) neskalaguna dena. Nuria (Najwa Nimri), Césarren iraganeko maitalea, jeloskor dagoenez bera eta César doazen autoaren istripua eragingo du, ondorioz Césarren aurpegia guztiz desitsuratua geldituko da. Une horretatik aurrera bere bizitza erabat aldatuko da, izugarrizko ametsgaiztoa bilakatuz.
Aktoreak
- Eduardo Noriega: César
- Penélope Cruz: Sofía
- Chete Lera: Antonio
- Fele Martínez: Pelayo
- Najwa Nimri: Núria
- Chete Lera: Espetxe ospitaleko psikologoa
- Gérard Barray: Duvernois
- Jorge de Juan: Arduraduna
- Miguel Palenzuela: Komisaria
- Pedro Miguel Martínez: Mediku burua
- Ion Gabella: Preso paranoikoa
- Joserra Cadiñanos: Zaindaria
- Tristán Ulloa: Zerbitzaria
- Pepe Navarro: Telebista aurkezlea
- Jaro: 1. medikua
- Walter Prieto: 2. medikua
- Carola Angulo: 3, medikua
- Fanny Gautier: Idazkaria
- Luis García: 1. zaindaria
- Javier Martín: 2. zaindaria
- José Ángel Egido: Polizia
- Richard Cruz: Gidaria
- Raúl Otegui: Morroia
Kanpo estekak
- Abre los ojos filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)