Abrahamdar erlijio
Abrahamdar erlijioak Abrahami lotutako tradizio espirituala duten erlijio monoteisten multzoa da. Izendapena, oro har, judaismoari, kristautasunari eta islamari buruz hitz egiteko erabiltzen da, baina zenbaitetan beste erlijio batzuk ere sartzen dira, hala nola babismoa, bahaismoa, deismoa, kaodaismoa, rastafari mugimendua... Munduko fededunen erdiak baino gehiago abrahamdar erlijioetako baten sinestunak dira: 3.800 milioi fededun, gutxi gorabehera.
Abrahamdarrak ez diren erlijio nagusiak dira dharmari jarraitzen diotenak (batik bat Indian hedatuak) eta taoari jarraitzen diotenak (batik bat Asiako ekialdean hedatuak). Gainera, Afrikan eta Karibean hedatutako erlijio animistak ere ez dira abrahamdar erlijioak.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.