Abraham de Amezaga
Abraham de Amézaga[1] (Bilbo, Bizkaia, 1974ko abenduaren 5a) gaztelaniazko kazetaria eta hizlaria da.
Abraham de Amezaga | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1974ko abenduaren 5a (49 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Aita | José María T. Amézaga Asensio |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria |
Frantses Filologian lizentziatua, moda, luxua eta bizitzaren arteari buruz idazten du. Hamaika aldizkaritan (Elle, Glamour, Woman, El Mundo, Yo Dona, Gentleman, Citizen K, AD, Qué Leer, Época, House & Garden...) aritu izan da artikuluak, erreportajeak eta elkarrizketak egiten. Euskal Herrian El Periódico de Alava egunkariko moda arduraduna izan zen 1997tik 2001 arte eta Radio Euskadiko saio batean modari buruz aritu zen astero.
Hamar urtez Vogue aldizkariko Mexiko eta Hego Amerikako ediziotako korrespontsala izan da Europan. Hitzaldiak ematen ditu modaren izen handiei buruz Europan —Espainian eta Frantzian batez ere—, Hego Amerikan eta Estatu Batuetan.
Irakaslea ere da, Vogue eta Carlos III Unibertsitateko Master de Comunicación de Moda y Belleza delakoan eta baita Istituto Marangonik Parisen duen egoitzan ere.
Balenciaga jostunari buruzko zenbait liburutan parte hartu izan du eta bere aitona zen Elias Amezaga idazleari[2] buruzko bi biografia kaleratu ditu. Argitaratu duen azken liburua Inspiradoras da.
Liburuak
- Balenciaga. De París a San Sebastián (Kutxa, 2001). Zenbait autore.
- Carta de amor a Cristóbal Balenciaga (IVAM, 2002). Zenbait autore.
- Elías Amézaga Urlézaga (Eusko Ikaskuntza, 2006).
- Elías Amézaga. Vida y obra (Eusko Ikaskuntza, 2009).
- Inspiradoras (Ediciones Recovecos, 2011).
Erreferentziak
- Abizena horrela idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Ametzaga onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
- «Los vascos no sabemos vender nuestra moda» Diario Vasco 2009-02-01.