Abraham bar Hiyya

Abraham bar Ḥiyya ha-Nasi (Bartzelona, Katalunia, 1070 Proventza, Frantzia, 1136) matematikari eta astronomo judua izan zen.

Abraham bar Hiyya
Bizitza
JaiotzaBartzelona, 1070
Herrialdea Katalunia
BizilekuaBartzelona
HeriotzaBartzelona eta Narbona, 1136 (egutegi gregorianoa) (65/66 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
hebreera
gaztelania
arabiera
latina
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, astronomoa, errabinoa, filosofoa, itzultzailea, astrologoa eta geografoa
InfluentziakAl-Battani
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

Biografia

Hibbur ha-Meshihah ve-ha-Tishboret (Neurketa eta Kalkuluari buruzko tratatua) liburua idatzi zuen, Tivoliko Platonek latinera itzulia, eta hark eman zion ospea. Europan inoiz idatzitako aljebra arabiar zaharrena da. Bigarren testu batean, ekuazio koadratikoaren lehenengo ebazpen osoa azaldu zuen. Euklidesen geometria ezagutzeaz gainera, beste greziar testu batzuk ere ezagutzen zituen, besteak beste, Teodosioren Esferikoak eta Apolonioren Konikak. Gainera, matematikari arabiarren aljebra, bereziki, al-Khwarizmi eta al-Karajirena, landu zuen.

Beste testuen artean, Yesod ha-Tebunah u-Migdal ha-Emunah izenekoa idatzi zuen, matematika, astronomia, optika eta musikari buruzko entziklopedia, historiako lehenengo entziklopedia hebrearra. Astronomiari buruz ere idatzi zuen, bereziki, Lurraren formari eta izarren orbitei buruz.

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.