Abraham Zacuto

Abraham Zacut edo Abraham Ben Zacutohebreeraz: אברהם זכות; portugesez: Abraão ben Samuel Zacut— (Salamanca, Gaztelako Koroa, 1452ko abuztuaren 12a - Damasko, 1510 inguruan) judu matematikari, astronomo eta historialaria izan zen.

Abraham Zacuto

Bizitza
JaiotzaSalamanca, 1450eko abuztuaren 12a
Herrialdea Gaztelako Koroa
Talde etnikoaJuduak
HeriotzaOtomandar Inperioa, 1515 (64/65 urte)
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, astronomoa, historialaria, astrologoa, errabinoa eta idazlea
Lantokia(k)Espainia
Damasko
Portugal
Turkia eta Siria
Enplegatzailea(k)Salamancako Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

Biografia

Abraham Zacutoren Almanach Perpetuum astronomiarik buruzko lana

Abraham Zacut edo Abraham Ben Zacuto Salamancan jaio zen, 1452an. Samuel Zacutoren seme izan zen eta Isaac Aboab izan zuen maisu.

Astronomia ikasi zuen Salamancako Unibertsitatean eta, gaztaroan, Salamancako gotzain eta errektore zen Gonzalo de Viveroren adiskide izan zen; honek animatu zuen Abraham El gran Tratadoedo Compilación Magna argitaratzera. 1478an atera zuen eta hebreeraz idatzia zegoen [1]. 1481ean, Juan de Salaya Astronomiako katedradunak itzuli zuen gaztelerara eta, 1496an, José Vicinh izan zen latinerara itzuli eta argitaratu zuena Almanach Perpetuum Celestium Motuum izenburupean. Zacutoren testuak garrantzi handia hartuko zuen Atlantikoan egingo ziren nabigazioetan.

Rabino izan zen bere komunitatean eta astronomiako irakasle unibertsitatean; ziurrenik, 1486an, Kristobal Kolonen Mendebaldeko Indietara joateari ezetza eman zioten Unibertsitateko Kontseiluko kideetako bat izan zen.

Zehaztasun hobea izango zuen astrolabioa garatu zuela ere badakigu.

1492an, juduak bidali zituzten Espainiatik eta Portugalen bilatu zuen babesa. Joan II.a Portugalgoak errege historialari eta astronomo izendatu zuen, eta Manuel I.aren garaian ere kargu horretan izan zen.

1497 inguruan, Portugaldik ihes egin beharrean izan zen, han ere kristautzera behartzen baitzuten. Otomandar Inperioan ezarri zuen egoitza eta hantxe hilko zen 1510 inguruan.[2]

Behartutako erbesteratze hartan, Tunisian egon zen eta El libro del linaje (Sefer Yuhassin, hebraieraz: ספר יוחסין) lan gistoriografikoa osatu zuen hebraieraz. Bertan, juduen belaunaldien kontadizo kronologikoa egin zuen, Mundua sortu zenetik bere garairaino. 1581ean berrargitaratu zuten Krakovian, 1717an Amsterdamen eta 1857an Königsbergen. Ingelesez, berriz, ez zen 2005era arte aterako.

Bitxikeriak

  • Salamancan, Zientzietako kanpuseko liburutegiak Abraham Zacut izena darama [3].
  • Hori gutxi balitz, parean juduak bota aurreko sinagoga zegoen tokian eraikin bat dago eta, bertan, Zientzietako Fakultateko Matematika Saila dago. Barruan, sinagoga horri aipamen egiten dion plaka dago.

Lanak

  • Hasafot leséfer ha–‘Aruk (obra lexicografikoa),
  • Séfer Yugasin (histórica)
  • Haajibbur hagadol (El gran Tratado edo Hibbur ha-gadol, Almanach perpetuum edo Almagesto,
  • Tratado de las influencias del cielo y Juicio de los eclipses,
  • Mix paté ha-cisteganin.

Erreferentziak

Enlaces externos

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.