Abraham Lincoln Batailoia

Abraham Lincoln Batailoia Espainiako Bigarren Errepublikaren defentsan faxismoaren aurka Nazioarteko Brigaden barruan Estatu Batuetako boluntarioekin sortu zen armada gorputza izan zen. Batailoiaren izena XV. Nazioarteko Brigadan Estatu Batuetatik etorritako indar guztiei zabaldu zitzaien. Batailoiaren partaide gehienak alderdi eta sindikatu aurrerakoien militanteak ziren, batez ere Estatu Batuetako Alderdi Komunistakoak eta sindikatu sozialistakoak.

Abraham Lincoln Batailoia
MotaBatailoi
Sorrera1937
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
AdarraNazioarteko Brigadak
Unitate nagusiaXV International Brigade (en) Itzuli, Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Komunista eta Abraham Lincoln Brigade (en) Itzuli
Gerrak eta guduak
Espainiako Gerra Zibila
Batailoiaren soldadu multzo bat Jaraman, 1937an.
Batailoiaren beterano talde bat Vietnamgo gerraren aurkako manifestazio batean, 60. hamarkadan.

Kopuru zehatzaren inguruan eztabaida badago ere, kalkulatzen da 2.800 eta 3.200 pertsona artean izan zirela ozeanoa gurutzatu zuten estatubatuarrak.[1]

Historia

Nazioarteko Brigada gehienak Albaceteko egoitzan antolatu ziren bitartean, estatubatuarrak 1936tik Figueresen, Gironan konzetratu ziren. Ondoren, Albaceten, beste herrialdetatik joandako beste brigadistekin entrenamendua jaso zuten. Tarazona de la Manchan eta Villanueva de la Jaran kuartelaratu ziren. Hasieran entrenamenduak eta prestakuntza ez zen oso ona izan; Robert Hale Merriman eta Oliver Law, bestetik, ez ziren oso lider egokiak. Steve Nelsonek unitatearen agintea hartu zuenean, aldiz, gauzak aldatu ziren.

Dibisioaren su-batailoa 1937ko otsailean jaso zuten. Une hartan 450 soldadu zituen. 1937 eta 1938 urtetan, 2500 estatubatuar batailoia indartu zuten. Unitateak uneoro 400 eta 600 soldadu arteko izan zituen. Baxa handiak izan zituen.

Gerra bitartean batailoiak guda askotan hartu zuen parte: Jaramako guduan Valentzia eta Madril arteko komunikazioak babestu zituzten. Batailoiak ere Bruneten, Belchiten eta Teruelgo guduan borrokatu zuen. Lincoln Batailoiak heroismo ospe handia lortu zuen. Estatu Batuetan faxismoaren aurkako benetako ikur erromantikoa izan zen. Bigarren Mundu Gerran sartzeko garaian, Lincoln Brigadak sartzearen aldeko kanpaina egin zuen.

Dena dela, Mundu Gerra bukatu zenean, gauzak asko aldatu ziren zeren eta Sobietar Batasunaren aldeko jarrera egotzi baitzitzaien eta McCarthyismo garaian errepresioa ezagutu zuten: Estatu Batuen Gobernuak estatuarentzako arriskutsutzat jotzen zituen.

Denboran Batailoiak nolabaiteko antolaketa mantendu zuen: noizbehinka bilerak antolatzen zituzten eta urtemugak gogorarazten zituzten.

Brigadaren boluntario ezagunak

  • Edward Carter: Bigarren Mundu Gerran borrokan jarraitu zuen Estatubatuar Armadarekin. Ohorezko Domina jaso zuen.
  • Oliver Law
  • Steve Nelson
  • Carmelo Delgado Delgado
  • Harry Fisher
  • Steve Nelson
  • Bill Susman

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.