Abondance
Abondance edo Tomme d'Abondance Jatorrizko Izendapena duen frantziar gazta da, Rodano-Alpeak eskualdeko Savoia Garaia departamentuan ekoizten da, Suitzako mugatik oso hurbil. Eskualde oso menditsua da, Geneva lakua eta Mont Blanceko herrialdearen artean dagoena. Gaztaren izendapena Abondance udalerritik dator, honek gaztari nahiz gazta hau egiteko esnea ematen duen behi arrazari izena ematen diolarik.
Abondance | |
---|---|
Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Hiria | Savoia Garaia, Abondance |
Esnearen jatorria | Behia |
Pasteurizatua | Ez |
Gantz materia | %48a |
Pisua | 2,5 kg |
Zahartze denbora | 3 hilabete |
Ziurtagiria | 1990 |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.