Abner

Abner[1] (hebreeraz: אַבְנֵר, ʾAḇnēr, euskaraz: «bidezidorreko lanpara») Itun Zaharreko pertsonaia da, Erregeen I. Liburuan, baita Samuelen I. Liburuan (1 Sm 17:55-58, 1 Sm 20:25 eta 1 Sm 26:5-16) eta Samuelen II. Liburuan (2 Sm 2:8-31, 2 Sm 3:6-39 eta 2 Sm 4:1) ere agertzen dena. Bibliaren kontakizunak Benjamin tribuko Saulen senide zela dio, filistiarren aurkako kanpainetan jeneral eta Israelgo lehen erregearen konfiantzazko gizon izatera iristen dena. Berak eraman zuen David, Goliaten burua eskuan, Saulen aurrera.[2]

Abner
Argitalpena
Ageri den obrak
Datu biografikoak
Sexuagizonezkoa
Jardueraofizierra

Abner Nerren semea izan zen, Abielen semea, Saulen lehengusua eta bere armadako kapitaina. Honen heriotzaren ondoren, Abner iparraldeko tribuak zuzendu zituen, Saulen seme Isbaal errege izendatuz, Daviden aurka. Saulen ohaide izandako Risparekin ezkontzean, Isbaalek konfiantza kentzen dio, eta orduan iparraldeko tribuak Daviden esku jarri ziren, baina, negoziazioak amaituta, Daviden jeneral Joabek hiltzen du.[3]

Abnerren hilobia Hebrongo Patriarken haitzuloaren inguruan dago.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. 177. araua: Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (III). Bibliako pertsona-izenak. .
  2. (Gaztelaniaz) MCNBiografias.com. Abner (s. XI a.C.). .
  3. Albizu, Jose Luis. (1985). Figuras bíblicas. Madril: Ediciones Rioduero ISBN 84-220-1212-X..

Kanpo estekak

Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.