Abkhaziako gatazka
Abkhaziako gatazka de facto errepublika independente bat den eskualde horretako georgiar eta abkhazen arteko gatazka etnikoa da. Zentzu zabalago batean, Georgia eta Abkhaziaren arteko gatazka Kaukasiako eskualdeko gatazka geopolitiko baten zatitzat har daiteke, XX. mendearen amaieran, Sobietar Batasuna desegin ondoren, areagotu zena.
Abkhaziako gatazka | |
---|---|
Mota | gatazka |
Denbora-tarte | 1989ko martxoaren 18a - |
Parte-hartzaileak | |
Osatuta | |
Gatazka, sobietar osteko eremu odoltsuenetako bat, konpondu gabe dago oraindik. Georgiako gobernuak Abkhaziari behin baino gehiagotan autonomia handia eskaini zion. Hala eta guztiz ere, Abkhaziako gobernuak eta oposizioak Georgiarekin batzeko edozein modu baztertu zuten. Abkhaziak bere independentzia Georgiaren askapen gerra baten emaitza dela uste du; georgiarrek, berriz, historikoki Abkhazia Georgiaren parte izan dela uste dute. Gerraurreko Abkhazian, georgiarrek talde etniko garrantzitsuena- 1989an %45,7koa- osatzen zuten, baina orain Abkhazian geratzen diren georgiar gehienek Georgiatik independente izaten jarraitu nahi dute.[1]
Gerran zehar, Abkhaziako mugimendu separatistak eskala handiko garbiketa etnikoko kanpaina bat egin zuen, georgiar etniako 250.000 pertsona baino gehiago kanporatzea eta 15.000 baino gehiago hiltzea ekarri zuena.[2][3][4] Europako Segurtasun eta Lankidetzako Erakundeak (ESLA) georgiarren garbiketa etnikoa ofizialki onartu zuen.[5][6] Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak su-etenerako deia egiten duten hainbat ebazpen onartu zituen.[7]
Erreferentziak
- http://www.washingtonpost.com/blogs/monkey-cage/wp/2014/03/20/how-people-in-south-ossetia-abkhazia-and-transnistria-feel-about-annexation-by-russia/
- US State Department, Country Reports on Human Rights Practices for 1993, Abkhazia case
- Chervonnaia, Svetlana Mikhailovna. Conflict in the Caucasus: Georgia, Abkhazia, and the Russian Shadow. Gothic Image Publications, 1994.
- US State Department, Country Reports on Human Rights Practices for 1993, February 1994, Chapter 17.
- UN GA/10708
- Resolution of the OSCE Budapest Summit Europako Segurtasun eta Lankidetzako Erakundea, 1994-12-6
- Commonwealth and Independence in Post-Soviet Eurasia Commonwealth and Independence in Post-Soviet Eurasia by Bruno Coppieters, Alekseĭ Zverev, Dmitriĭ Trenin, p 61