Abigail Pereira
Abigail Pereira Ávila (Montevideo, Uruguai, 1986ko urtarrilaren 27a) uruguaitar aktore, vedette, abeslari eta dantzari transgeneroa da.
Abigail Pereira | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Montevideo, 1986ko urtarrilaren 27a (38 urte) |
Herrialdea | Uruguai |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, abeslaria eta dantzaria |
Musika instrumentua | ahotsa |
abigailpereira.com | |
Walter Pereira eta Graciela Ávilaren alaba da. Hainbat telebista saiotan parte hartu du, hala nola El show del mediodía, 2007ko Bailando por un sueño, Yo soy el artista, besteak beste.
LGBT kolektiboaren eskubideen aldeko ekintzailea da.[1] 2007an bere izena legez aldatu zuen bai nortasun-agirian, bai pasaportean. 2013an jaiotza-agiria zuzendu zioten Erregistro Zibilean.[2]
Gaur egun Telemundo telebista-katean egiten du lan eta Ameriketako Estatu Batuetan bizi da, Miamin hain zuzen.
Telebista
- 2007: Bailando por un sueño
- 2007 eta 2008: El show del mediodía
- 2014: Yo soy el artista
- Suelta la sopa
- 2017: Algo contigo
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Abigail Pereira a Bonomi: "Ponete las pilas o dejá el cargo"» TV Show 2015eko uztailaren 20a (Noiz kontsultatua: 2017ko abuztuaren 3an).
- (Gaztelaniaz) «Abigail será desde hoy legalmente mujer» TV Show 2013ko ekainaren 10a (Noiz kontsultatua: 2017ko abuztuaren 3an).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.