Abesbatza
Abesbatza, korua, orfeoi edo korala ahotsaz soilik baliaturik kantatzen duen gizataldeari deritzo, sarritan zuzendari batek gidatuta abesten duena. Abesbatza, koru, korua eta korala hitzak funtsean sinonimoak da, baita orfeoia ere, nahiz eta askotan desberdintasunak aipatzen diren, bai taldearen osaketan, bai bere funtzioan. Talde koral ohikoena lau ahots mistok osatzen dute: sopranoak, kontraltoak, tenoreak eta baxuak.
Osaketa
Abesbatza ahots mota ezberdinez osatuta egoten da, sokatan elkartuta. Soka bakoitzak hainbat ahots biltzen ditu bakoitzaren erregistro edo tesituraren arabera (interpretatzeko gai den nota-tartea).
- Sopranoa: emakumeen edo haurren ahotsik akutuena da. Bere erregistroa do4 eta la5 artekoa da. Melodia nagusia eraman ohi duen ahotsa da.
- Mezzosopranoa: bereizketa hau ez da ohikoa abesbatza mistoetan, bakarrik emakumezko koruetan erabili ohi da). Emakumeen edo gizonen ahotzen arteko batezbesteko ahotsa da. Bere erregistroa soprano eta kontraltoen erregistroaren artean kokatzen da.
- Kontraltoa: emakumezko ahots grabeena da, aurkitzen oso zaila, normalean soka honetan erregistro zabal eta ahots koloreztatua duten mezzosoprano edo sopranoek abesten dute. Ahots-prestakuntza handiagoa izan behar da naturala ez den tesitura bati ekiteko, koru bateko altu-kantua konplexutasun handikoa da eta erregistroa ahots askoz zabalagoetarako da, oso zaila da goi-soka ona izatea, urriak baitira. Eta soprano oso zabalen ahotsek bakarrik ekin diezaiokete ozen kantatzeari, Bere erregistroa fa3 edo are baxuagoa eta re5 artean dago.
- Kontratenorea: gizon-ahotsik altuena da; mezzosopranoaren antzeko erregistroetara iristen da (re5 edo la5).
- Tenorra: gizon-ahots altua da, altuena kontratenorrik ez dagoenean; si2 eta sol4 artean ibili ohi da.
- Baritonoa: baxuaren eta tenorraren arteko ahots maskulinoa da, koruan baxuen sokan kokatu ohi dena. Bere erregistroa sol2 eta mi4 artean dago.
- Baxua: gizon-ahots grabea da; mi2 eta do4 artean dago erregistratuta.
Abesbatzetan lau sokaz osatu ohi dira: sopranoak, kontraltoak, tenorrak eta baxuak. Xehetasun handirik sartu gabe, esan genezake soka bakoitzak aldi berean melodia ezberdin bat interpretatzen duela, eta akorde ezberdinen eraketari esker lortzen direla egileak nahi dituen efektuak.
Abesbatzako ahotsen proportzioa ahotsen potentziaren eta harmoniko kopuruaren araberakoa da. Baxuak dira indartsuenak eta harmonikoenak, beraz, proportzionalki talde murritzena izango da. Proportzio ona, gutxi gorabehera, hau izan daiteke: sopranoena %32-35ekoa izango litzateke, kontraltoena %25-28koa, tenor eta baxuena %18-22koa, beti ere tenorrak baxuak baino gehiago izanik.
Abesbatzako zuzendariaren rola
Zuzendaria abesbatzako korda edo ahots desberdinak prestatu eta koordinatzeko arduratzen den musikaria da, beti ere musika-lan bat interpretatzeko asmoarekin. [1]
Musikari-interprete “isila” da, obra baten interpretazioa beste pertsona batzuen bitartez egiten duelako. Abesbatza-zuzendaria normalean plataforma altxatu batean egon ohi da eta, oro har, eskuekin zuzentzen du adierazkortasun handiagoa lortzeko, batez ere talde txiki batekin lan egiten denean. Komunikazioa ez-ahozkoa izaten da emanaldietan zehar baina entseguetan, zuzendariak ahozko argibideak ematen dizkio taldeari.[2]
Zuzendariek bidea erakusten duten abesbatzen gidari gisa jarduten dute: interpretatu diren lanak aukeratu eta partiturak aztertzen dituzte batzutan moldaketak eginezinterpretazioa garatu eta abeslariei euren ikuspegia transmititzeko asmoz. Baliteke abesbatza-zuzendariek antolakuntza-gaiak ere jorratu behar izatea: entseguak programatu, kontzertu denboraldia planifikatu, entzunaldiak eta entseguak entzun edota euren taldea hedabideetan sustatu.
Abesbatza motak
Kantarien adinaren eta generoaren arabera, honelako abesbatza motak egiten dira:
- Haur-abesbatza edo ahots zurien abesbatza
- Emakume-abesbatza
- Gizon-abesbatza
- Abesbatza mistoa (gizonak eta emakumeak)
Abesbatza batek instrumentuz lagunduta edo gabe abestu dezake. Laguntzarik gabe egiten dutenean, a cappella abesten dutela esaten da. Akonpainamendua instrumentu bakar bat izan daiteke (askotan pianoa), talde instrumental txiki bat, edo baita orkestra sinfoniko bat ere.
Euskal Herriko abesbatzak
- Ahots-Argiak Abesbatza.
- Aita Donostia abesbatza.
- Alaitz Abesbatza.
- Andra Mari Abesbatza.
- Aretxabaleta abesbatza.
- Bilboko Koral Elkartea.
- Danok-Bat zortzikotea
- Donostiako Kantu Jira
- Donostiako Orfeoia.
- Easo Abesbatza.
- Eresoinka.
- Eskifaia Abesbatza.
- Eskutxiko Ahotsak Abesbatza
- Garaizarko Mahatsorriak.
- Iruñeko Ganbara Abesbatza.
- Kup Taldea.
- La Kora
- Lagun Onak (Buenos Aires).
- Landarbaso abesbatza.
- Lartaun abesbatza.
- Leioa kantika korala[3].
- Loinatz Abesbatza.
- Nora Korala.
- Orfeon Pamplones.
- Ozenki abesbatza.
- Samaniego abesbatza
- Sestaoko Orfeoia
- The Upper Room (musika taldea)
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «¿Cuál es la función del director de coro?» JuanLu Music 2023-02-03 (Noiz kontsultatua: 2024-02-15).
- (Gaztelaniaz) Ramirez, Angel Marino. (2023-01-20). «El trabajo del director de coros» Festival D'Canto (Noiz kontsultatua: 2024-02-15).
- «Leioa Kantika Korala - Leioa Kantika Korala» conservatorioleioa.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-27).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Tolosako Abesbatza Lehiaketa
- Bizkaiko abesbatzen astea Begoñan.
- Aita Donostia Abesbatza (gune ofiziala)
- Gipuzkoako abesbatzen federazioa