Abenduaren 31
Abenduaren 31 gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta hirurogeita bostgarren eguna da, 366.a bisurteetan. Egun honetan amaitzen da urtea.
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1661 – Mauleko sarreran zintzilik zegoen Bernard Goienetxe Matalazen burua kendu eta sekretuan ehortzi zuten herritarrek.
- 1951 – Iratiko Burdinbideak bere azken bidaia egin zuen.
- 1978 – ETAk Jose Luis Vicente Cantón enpresaburua erail zuen Laudion.
- 1982 – Euskal Telebistaren lehen emisioa Karlos Garaikoetxearen mezu batekin.
- 2008 – ETAk bonba autoa lehertarazi zuen Bilboko EiTBren egoitzan kalte ugari sortuz.
Mundua
- 1229 – Jakue I.a Aragoikoa, Konkistatzailea musulmanen esku zegoen Palma konkistatu zuen
- 1857 – Victoria Erreginak Ottawa hautatu zuen Kanadako hiriburu.
- 1944 – Bigarren Mundu Gerra: Hungariak Alemaniari gerra deklaratu zion.
- 1991 – SESB ofizialki desagertu zen.
- 1998 – Pezeta zirkulaziotik kendu zuten.
- 1999 – Estatu Batuek Panamako Kanalaren administrazioa Panamaren esku utzi zuten.
- 1999 – Boris Yeltsinek Errusiako presidente kargua utzi eta lehen ministro zen Vladimir Putini presidentetza eman zion.
- 2001 – Derrigorrezko soldadutza kendu zuen Espainiak.
- 2009 –
- Lau hildako Finlandiako Espoo hiriko merkataritza gune batean gertatutako tiroketan.
- Afganistanen CIAren 8 agente hil ziren erakunde horren aurkako eraso batean.
Arte eta kultura
Euskal Herria
Mundua
- 1926 – The General ("Generala" edota "Generaleko makinista") filma estreinatu zen, Clyde Bruckman eta Buster Keatonek zuzendu, eta Buster Keaton berak eta Marion Mack aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1961 – Irlandako Errepublikan RTÉ One telebista katea lehenbizikoz aireratu zen.
- 1970 – Sometimes a Great Notion ("Batzuetan Bihozkada Bat") filma estreinatu zen, Paul Newmanek zuzendu eta berak, Henry Fonda, Lee Remick, Michael Sarrazin eta Richard Jaeckel aktoreek antzeztu zuten.
- 1997 – The Boxer ("Boxeolaria") filma estreinatu zen, Jim Sheridanek zuzendu eta Daniel Day-Lewis, Emily Watson eta Brian Cox aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
Mundua
- 1879 – Thomas Alva Edisonek goritasunezko lanpara jendaurrean erakutsi zuen lehenbizikoz.
Kirolak
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1677 – Manuel Sada, Nafarroako erregeordea (h. 1764).
- 1826 – Sabino Goikoetxea, Argos, bizkaitar arkitektoa eta idazlea (h. 1901).
- 1867 – Vicente Berrueta, gipuzkoar margolaria (h. 1909).
- 1872 – Joseph Garat, Baionako alkatea (h. 1944).
- 1876 – Sabino Izeta, gipuzkoar margolaria (h. 1918).
- 1882 – Maria Soledad Moral Santa Cruz, bizkaitar arrain saltzaile, "sardinera", eta ekintzailea (h. 1944).
- 1889 – Jose Miguel Barandiaran, gipuzkoar antropologoa, etnografoa eta apaiza (h. 1991).
- 1896 – Silvestre Peñas, nafar musikagilea eta zuzendaria (h. 1985).
- 1907 – Ramón Lafuente, bizkaitar futbolaria (h. 1973).
- 1910 – Manuel Agüero, bizkaitar toreatzailea (h. 1990).
- 1913 – Imanol Agirre, bizkaitar idazlea (h. 1983).
- 1927 - Antonio Mateo, Irunen bizi izandako asturiar margolaria, Luancon (h. 2012).
- 1930 - Jaime Eraña, bizkaitar futbolaria (h. 2013).
- 1936 – José Antonio Gasca, gipuzkoar saskibaloi entrenatzailea eta Askatuak Saski-Baloi Taldearen sortzailea (h. 1982).
- 1937 – Francisco Gabika, bizkaitar txirrindularia (h. 2014).
- 1938 – Luis Campoy, nafar politikaria, UPN alderdikoa.
- 1955 – Angel Maria Urdazi, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1956 – Ana Isabel Ugalde, gipuzkoar historialaria eta EHUko irakaslea.
- 1960 – Dina Bilbao, euskal triatleta aitzindaria (h. 1997).
- 1965 – Itziar de Blas, arabar kazetaria eta itzultzailea.
- 1966 – Reyes Carrere, gipuzkoar eskubaloi jokalari eta entrenatzailea eta politikaria.
- 1968 – Javier Pérez, bizkaitar artista plastikoa.
- 1972 – Teresa Zabalza Díez, nafar musikagilea, musikaria eta musika irakaslea.
- 1973 – Jon González Díez, Peli, bizkaitar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1975 – Sendoa Agirre, bizkaitar futbolaria.
- 1982 – David Mouriz, eusko-galiziar saskibaloi jokalari paralinpikoa, Narónen.
- 1985 – Alberto Ongai, nafar pilotari ohia.
- 1993 – Izaro Andres, Izaro, bizkaitar abeslaria.
- 1994 – Asier Usarraga, gipuzkoar errugbilaria.
Mundua
- 1378 – Kalisto III.a, Aita santua (h. 1458).
- 1491 – Jacques Cartier, frantziar esploratzailea (h. 1557).
- 1514 – Andres Vesalio, flandriar anatomista (h. 1564).
- 1569 – Ana Medici, italiar noblea (h. 1584).
- 1617 – Bartolomé Esteban Murillo, espainiar margolaria (h. 1682).
- 1668 – Herman Boerhaave, herbehereetar sendagilea (h. 1738).
- 1720 – Charles Edward Stuart, Erresuma Batuko eta Irlandako tronuen erregenahia (h. 1788).
- 1738 – Charles Cornwallis, britainiar jenerala (h. 1805).
- 1739 – Étienne-Joseph de Pavée de Villevieille, frantziar apaiz katolikoa, Baionako apezpikua izandakoa (h. 1793).
- 1747 – Gottfried August Bürger, alemaniar olerkaria (h. 1794).
- 1751 – Johann Baptist von Lampi Zaharra, austriar-italiar erretratu egile margolaria (h. 1830).
- 1763 – Pierre-Charles Villeneuve, frantziar militarra (h. 1806).
- 1803 –
- Johann Carl Fuhlrott, alemaniar naturalista eta historiaurrelaria, Neanderthalgo gizakia aurkitzeagatik ospetsua (h. 1877).
- José María Heredia y Heredia, kubatar idazlea (h. 1839).
- 1805 – Marie d'Agoult, frantziar idazlea (h. 1876).
- 1814 – Jules Simon, Frantziako lehen ministroa (h. 1896).
- 1830 – Ismail Paxa, Egiptoko kedivea (h. 1895).
- 1842 –
- Giovanni Boldini, italiar genero eta erretratu margolaria (h. 1931).
- Ramón Nocedal, espainiar idazle eta politikaria (h. 1907).
- 1844 – Ricardo Balaca, espainiar margolaria (h. 1880).
- 1849 – Adela Breton, ingeles arkeologo, artista eta esploratzailea (h. 1923).
- 1855 – Giovanni Pascoli, italiar poeta lirikoa (h. 1912).
- 1869 – Henri Matisse, frantziar margolari, inprimatzaile eta delineatzailea (h. 1954).
- 1871 – María Villén, espainiar pedagogoa eta irakaslea, Bigarren Errepublikako maistra (h. 1961).
- 1877 – Viktor Dyk, txekiar idazle eta politikari abertzalea (h. 1931).
- 1878 – Horacio Quiroga, uruguaitar idazlea (h. 1937).
- 1880 – George Catlett Marshall, estatubatuar jenerala, 1953ko Bakearen Nobel Saria (h. 1959).
- 1881 – Max Hermann Pechstein, alemaniar margolari eta marrazkigilea (h. 1955).
- 1898 – István Dobi, Hungariako lehen ministro eta estatuburua (h. 1968).
- 1899 – Silvestre Revueltas, mexikar biolinista eta musikagilea (h. 1940).
- 1905 –
- Guy Mollet, Frantziako lehen ministroa (h. 1975).
- Helen Dodson Prince, estatubatuar astronomoa (h. 2002).
- 1908 – Simon Wiesenthal, austriar arkitektoa, gerra kriminal naziak identifikatu eta lokalizatzen aritzeagatik ezaguna (h. 2005).
- 1911 – John Mulgan, zeelandaberritar idazle, kazetari eta argitaratzailea (h. 1945).
- 1914 – José Manuel Lara Hernández, espainiar argitaratzailea, Planeta argitaletxearen sortzailea (h. 2003).
- 1917 – Carlos Gurméndez, uruguaiar jatorriko espainiar filosofoa (h. 1997).
- 1918 – Gunder Hägg, suediar atleta (h. 2004).
- 1921 –
- André Bareau, frantziar filosofoa eta budismoaren ikertzailea (h. 1993).
- Maurice Yaméogo, Volta Garaiako lehen presidentea (h. 1993).
- 1929 –
- Francesco Alberoni, italiar soziologoa, kazetaria eta soziologia katedraduna (h. 2023).
- Doug Anthony, australiar politikaria (h. 2020).
- 1935 – Salman Saudi Arabiakoa, Saudi Arabiako erregea.
- 1936 – Siw Malmkvist, suediar abeslaria.
- 1937 –
- Juan García Such, espainiar txirrindularia (h. 2009).
- Avram Hershko, israeldar biokimikaria, 2004ko Kimikako Nobel Saria.
- Anthony Hopkins, galestar aktorea.
- Larry Larrañaga, estatubatuar politikaria (h. 2018).
- Milutin Šoškić, serbiar futbol atezaina (h. 2022).
- 1938 – Marien Ngouabi, Kongoko Errepublikako presidentea (h. 1977).
- 1941 –
- Alex Ferguson, eskoziar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Sarah Miles, ingeles zinema, antzerki eta telebistako aktorea.
- 1943 –
- Yawovi Agboyibo, Togoko lehen ministroa (h. 2020).
- John Denver, estatubatuar abeslari, kantautore eta ekintzailea (h. 1997).
- Ben Kingsley, indiar jatorriko britainiar aktorea.
- Pete Quaife, ingeles musikaria eta artista, The Kinks taldeko sortzaileetakoa (h. 2010).
- 1945 – Connie Willis, estatubatuar zientzia-fikziozko idazlea.
- 1946 – Diane von Fürstenberg, belgiar-estatubatuar moda diseinatzailea, bere soineko gurutzatuegatik ezaguna.
- 1947 – Joaquín Araújo, espainiar naturalista, izadiaren denfentsaren aldeko liburu egilea eta Tximino Handia Proiektuaren Espainiako presidentea.
- 1948 –
- Viktor Afanasiev, Errusiako Aire Armadako koronela eta probatako kosmonauta.
- Donna Summer, estatubatuar abeslaria (h. 2012).
- 1949 – Rainer Fetting, alemaniar margolari neoespresionista.
- 1951 – Kenny Roberts, estatubatuar motoziklismoko pilotu ohia.
- 1952 –
- Vaughan Jones, zeelandaberritar matematikaria (h. 2020).
- Jean-Pierre Rives, Casque d'Or, frantziar errugbilaria.
- 1953 – Jane Badler, estatubatuar aktore eta abeslaria.
- 1954 – Alex Salmond, Eskoziako lehen ministro ohia.
- 1959 – Val Kilmer, estatubatuar aktorea.
- 1962 – Nélson Luís Kerchner, Nelsinho, brasildar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1964 – Valentina Vargas, txiletar aktorea.
- 1965 – Gong Li, txinatar aktorea.
- 1966 – Matthew W. Taylor, estatubatuar ahots-aktorea.
- 1973 – Amir Karić, esloveniar futbolari ohia.
- 1975 – Diana Sacayán, transgeneroen aldeko argentinar ekintzailea (h. 2015).
- 1977 –
- Patricia Guasp, espainiar politikaria.
- Marta Hazas, espainiar aktorea.
- Psy, hegokorear artista.
- 1978 – Tomomi Miyamoto, japoniar futbolari ohia.
- 1980 – Richie McCaw, zeelandaberritar errugbi jokalari ohia.
- 1981 – Deniz Çakır, turkiar aktorea.
- 1984 – Lucho Fernández Estébañez, espainiar aktorea eta MCa.
- 1986 – Raquel Córcoles, Moderna de Pueblo, espainiar komiki egile eta ilustratzailea.
- 1987 –
- Berta Dávila, galiziar idazlea.
- Seydou Doumbia, bolikostar futbolaria.
- Roland Lamah, belgikar futbolaria.
- 1989 – Mamadou Samb, senegaldar-espainiar saskibaloi jokalaria.
- 1995 – Gabrielle Douglas, estatubatuar gimnasta artistikoa.
- 1996 –
- Julie Doucet, kanadar marrazkilari eta artista undergrounda.
- Chika Hirao, japoniar futbolaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1819 – Jean Dalbarade, Lapurdiko militarra, kortsario ospetsua (j. 1743).
- 1893 – Antonio Juan Bildosola, bizkaitar abokatu eta kazetaria (j. 1826).
- 1916 – Léon Larribau, euskal herritar errugbilaria, Lehen Mundu Gerran hila (j. 1889).
- 1920 – Antonio Arostegi, nafar ongile eta enpresaburua, Madrilen (j. 1843).
- 1927 – Pedro Navascues, nafar historialari eta idazlea (j. 1903).
- 1936 –
- Antonin Personnaz, lapurtar arte bildumagile eta argazkilaria (j. 1854).
- Miguel Unamuno, euskal idazle eta filosofoa, Salamancan (j. 1864).
- 1939 – Raimundo Lanas, nafar jota abeslaria, Zaragozan (j. 1908).
- 1984 – José Larrañaga, gipuzkoar politikaria, ETAk eraila (j. 1927).
- 1997 – Pablo Barcos, bizkaitar futbolaria, Mexiko Hirian (j. 1913).
- 2016 – José Ángel Sánchez Asiain, bizkaitar enpresaburu eta ekonomialaria, Madrilen (j. 1929).
Mundua
- 192 – Komodo, erromatar enperadorea.
- 335 – Silvestre I.a, Aita Santua.
- 1384 – John Wyclif, ingeles teologoa eta Eliza Katolikoaren kritikaria, Erreforma Protestantearen aurrekarietakoa (j. c. 1320).
- 1588 – Luis Granadakoa, espainiar domingotarra, predikaria eta idazlea (j. 1504).
- 1691 – Robert Boyle, irlandar filosofo eta zientzialaria (j. 1627).
- 1705 – Katalina Bragantzakoa, Ingalaterrako, Eskoziako eta Irlandako erregina ezkontidea (j. 1638).
- 1719 – John Flamsteed, ingeles astronomoa (j. 1646).
- 1799 – Jean-François Marmontel, frantziar historialari, idazle eta entziklopedista (j. 1723).
- 1830 – Félicité de Genlis, frantziar idazle, harpa-jole eta hezitzailea, Frantziako errege-familiaren irakaslea (j. 1746).
- 1864 – George M. Dallas, Ameriketako Estatu Batuetako 11. presidenteordea (j. 1792).
- 1865 – Fredrika Bremer, suediar idazlea eta aktibista feminista (j. 1801).
- 1872 – Aleksis Kivi, finlandiar idazlea, finlandierazko lehen eleberri esanguratsua idatzi zuena (j. 1834).
- 1875 – Agustín Luengo, extremadurar erraldoia, akromegaliaren ondorioz 2,35 metro garai izatera heldu zen gizasemea (j. 1849).
- 1876 – Katalina Labouré, framtziar moja (j. 1806).
- 1877 – Gustave Courbet, frantziar margolaria (j. 1819).
- 1882 – Léon Gambetta, frantziar politikaria (j. 1838).
- 1891 – Samuel A. Crowther, nigeriar hizkuntzalari eta apaiza (j. 1807?).
- 1907 – Jules de Trooz, Belgikako lehen ministroa (j. 1857).
- 1916 – Alice Ball, estatubatuar zientzilari eta kimikaria, lepraren aurkako garaiko tratamendu eraginkorrenaren garatzailea (j. 1892).
- 1923 – Édouard Stephan, frantziar astronomoa (j. 1837).
- 1939 – Sara Blomfield, ingeles idazle eta filantropoa, haurren eta emakumeen eskubideen alde lan egin zuena (j. 1859).
- 1945 - Leonard Adleman, estatubatuar informatikaria, RSA zifratze algoritmoaren sortzaileetako bat.
- 1950 –
- Charles Koechlin, frantziar musikagilea eta musikako teorikoa (j. 1867).
- Karl Renner, austriar politikaria (j. 1870).
- 1951 – Maksim Litvinov, sobietar iraultzaile, politikari eta diplomazialaria (j. 1876).
- 1962 –
- Charles Galton Darwin, ingeles fisikaria, eugenista, eta Charles Darwinen biloba (j. 1887).
- Juan Granell, espainiar ingeniari eta politikari karlista, Bizkaiko gobernadore zibila (j. 1902).
- 1963 – Francisco Llano de la Encomienda, espainiar jenerala (j. 1877).
- 1966 – Elena Stasova, errusiar militante boltxebikea (j. 1873).
- 1969 – Theodor Reik, austriar-estatubatuar psikoanalista (j. 1888).
- 1977 – Sabah Al-Salim Al-Sabah, Kuwaiteko emirra (j. 1913).
- 1980 –
- Marshall McLuhan, kanadar ingeles irakaslea, filosofoa, literatur kritikaria eta intelektuala (j. 1911).
- Raoul Walsh, estatubatuar zinema-zuzendari eta aktorea (j. 1887).
- 1985 – Ricky Nelson, estatubatuar musikari, abeslari eta aktorea (j. 1940).
- 1990 – Giovanni Michelucci, italiar arkitekto, urbanista eta diseinatzailea (j. 1891).
- 1991 – Georges Poulet, belgikar idazlea (j. 1902).
- 1993 – Zviad Gamsakhurdia, Georgiako presidentea (j. 1939).
- 1995 – María Malla, kataluniar idazle, poeta eta militante anarkista eta anarkosindikalista (j. 1918).
- 1999 – Paul-Alain Léger, frantziar armadako ofizial paraxutista (j. 1920).
- 2002 – Dennis Joseph Enright, ingeles poeta, eleberrigile eta kritikaria (j. 1920).
- 2004 – Gérard Debreu, frantziar ekonomialaria, 1983ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1921).
- 2005 – Joaquín Vallejo Arbeláez, kolonbiar ingeniari, ekonomista, idazle eta politikaria (j. 1912).
- 2006 – Seymour Martin Lipset, estatubatuar soziologo politikoa (j. 1922).
- 2007 – Ettore Sottsass, italiar arkitekto eta diseinatzailea (j. 1997).
- 2008 – Donald E. Westlake, estatubatuar idazlea (j. 1933).
- 2010 – Raymond Impanis, belgiar txirrindularia (j. 1925).
- 2012 – Jovette Marchessault, kanadar margolari, eskultore, eleberrigile eta antzerkigilea (j. 1938).
- 2015 – Natalie Cole, estatubatuar abeslari eta aktorea (j. 1950).
- 2019 – Djimrangar Dadnadji, Txadeko lehen ministroa (j. 1954).
- 2020 –
- Robert Hossein, frantziar antzezlea eta antzerki-zuzendaria (j. 1927).
- Dick Thornburgh, estatubatuar legelari eta politikaria (j. 1932).
- 2021 –
- Manuel Charlín, espainiar kontrabandista eta droga-trafikatzailea, Los Charlines klanaren buruzagia (j. 1932).
- Elihu Katz, estatubatuar-israeldar soziologoa (j. 1926).
- Vadim Khamuttskikh, errusiar boleibol jokalaria eta entrenatzailea (h. 2021).
- Betty White, estatubatuar aktorea eta komediantea, telebistako aktoreen artean ibilbiderik luzeena egin duena, 1939az geroztik (j. 1922).
- 2022 – Benedikto XVI.a, Aita santua (j. 1927).
- 2023 –
- Colita, kataluniar argazkilaria (j. 1940).
- Melissa Hoskins, australiar pistako eta errepideko txirrindulari profesionala (j. 1991).
Jaiak eta urteurrenak
- Gabonzahar gaua.
- Erre pui errea.
- Sehaska egutegiko izendegia: Zorione, Zorion eta Silbestre.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.