Abenduaren 30
Abenduaren 30a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta hirurogeita laugarren eguna da, 365.a bisurteetan. Egun 1 falta da urtea amaitzeko.
|
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1978 – ETAk Lisardo Sampil Belmonte taxi gidaria hil zuen Igorren.
- 1980 - Joxe Martin Sagardia Zaldua "Usurbil" errefuxiatua hil zuen Batallón Vasco Español talde ultraeskuindarrak Biarritzen.
- 2006 – ETAk bonba-auto bat jarri zuen Madrilgo Barajasko aireportuko T-4 terminalean.
- 2009 – Euskarazko Wikipedia Errinozero artikuluarekin 50.000. artikulura ailegatu zen.
- 2010 – Lau guardia zibil 4 urtera arteko espetxe zigorrera zigortu zituen Gipuzkoako Probintzi Auzitegiak 2008an Igor Portu eta Mattin Sarasola torturatzeagatik.[1]
Mundua
- 1896 – Eskuadroi batek José Rizal filipinar nazionalista exekutatu zuen.
- 1960 - Mexikoko armada federalak ikasle mugimenduari eraso egin eta sarraskia eragin zuen Chilpancingon, 20 lagun hilez. Urriaz geroztik Guerreroko Unibertsitatearen autonomia eskatzeko ikasle-greba hasia zuten ikasleek.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 1962ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala Manuel Olaizola Uztapidek irabazi zuen. Bere lehen txapela izan zen.
Mundua
- 1953 – The Wild One filma estreinatu zen, Lázló Bendekek zuzendu eta Marlon Brando, Mary Murphy eta Lee Marvin aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1992 – Lorenzo's Oil filma estreinatu zen, George Millerrek zuzendu eta Susan Sarandon, Nick Nolte, Peter Ustinov eta Zack O'Malley Greenburg aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1595 – Jacinto Eskibel, arabar misiolaria (h. 1633).
- 1857 – Santiago Altolagirre, Mariano de San José, bizkaitar apaiz trinitarioa (h. 1936).
- 1860 – Juan Olazabal, euskal herritar politikari tradizionalista eskuindarra (h. 1937).
- 1887 – Enrike Orueta, bizkaitar abertzalea (h. 1944).
- 1902 – Vicente Uribe, bizkaitar politikari komunista (h. 1961).
- 1909 – Jaime Lazkano, nafar futbolaria (h. 1983).
- 1922 – Nikolas Alzola, Bitaño, euskal idazle, margolari, fraide eta euskaltzain urgazlea (h. 1981).
- 1929 – José Ignacio Ruiz Olabuénaga, bizkaitar soziologo, irakasle eta ikerlaria (h. 2014).
- 1931 –
- José María Galardi, Real Sociedadeko gipuzkoar futbolaria (h. 2006).
- Agustín García Braceras, Tini, bizkaitar futbolaria (h. 2010).
- 1938 –
- Juan Ignacio Lasa, gipuzkoar futbolari ohia.
- Xabier Markiegi, bizkaitar politikaria, irakaslea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Arartekoa (h. 2021).
- 1941 – Lola Valverde Lamsfus, gipuzkoar historialaria, genero ikasketetan aitzindaria Euskal Herrian.
- 1946 – Pablo Zapata, nafar idazlea.
- 1949 – Sabin Intxaurraga, bizkaitar politikaria (h. 2010).
- 1950 – Ernesto Ladrón de Guevara, arabar politikaria.
- 1952 – Iosu Zabala Iturralde, gipuzkoar ingeniaria eta robotikako ikertzailea, Mondragon Unibertsitateko errektore ohia.
- 1955 - Emilio Alfaro Martínez, nafar kazetari, komunikatzaile politiko eta idazlea.
- 1961 – Asun Matilla, bizkaitar euskaltzalea, Salamancan (h. 2020).
- 1963 – Xavier Mauméjean, lapurtar idazlea, zientzia-fikzioan aditua.
- 1964 – Carlos Urkijo, Espainiako Gobernuaren Ordezkaria Euskal Autonomia Erkidegoan.
- 1966 – Belén Bengoetxea, bizkaitar ikertzailea eta EHUko irakaslea, arkeologian aditua.
- 1968 – José Miguel Nuin, IUN-NEBko nafar politikaria.
- 1979 – Mikel Gaztañaga, gipuzkoar txirrindularia.
- 1980 –
- Argitxu Camus, baxenafar historialaria, batez ere euskal diaspora ikertzen duena.
- David Pérez Iñíguez, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1993 – Ager Aketxe, bilbotar futbolaria.
- 1994 – Ander Imaz, gipuzkoar pilotaria.
- 1995 – Jara Navarlaz, nafar artista plastikoa.
Mundua
- 39 – Tito, erromatar enperadorea (h. 81).
- 1371 – Vasili I.a Moskukoa, Moskuko Printze Handia (h. 1425).
- 1609 – Ana Maria Brandeburgo Bayreuthekoa, alemaniar noblea (h. 1680).
- 1654 – Maria Ana Josefa Austriakoa, Jülich-Bergeko dukesa ezkontidea eta Palatinatuko printzesa-hauteslea (h. 1689).
- 1787 – Otto von Kotzebue, alemaniar-estoniar itsasgizona, Errusiar Inperioaren zerbitzura (h. 1846).
- 1799 – Chipita Rodriguez, mexikar-estatubatuar emakumea, hilketa leporatuta urkatua eta 100 bat urtera barkatua (h. 1863).
- 1819 – Theodor Fontane, alemaniar idazlea (h. 1898).
- 1838 – Émile Loubet, Frantziako presidentea (h. 1929).
- 1865 – Rudyard Kipling, ingeles idazlea, 1907ko Literaturako Nobel Saria (h. 1936).
- 1879 – Ramana Maharshi, eragin handiko erlijioso hindua (h. 1950).
- 1880 – Alfred Einstein, alemaniar musikologo eta musika kritikaria (h. 1952).
- 1884 – Hideki Tōjō, Japoniako lehen ministroa eta militarra (h. 1948).
- 1889 – Adolfo Ruiz Cortines, Mexikoko presidente ohia (h. 1973).
- 1891 – Antoine Pinay, frantziar industria gizona eta politikaria (h. 1994).
- 1893 – Letizia Quaranta, italiar aktorea (h. 1977).
- 1895 – José Bergamín, espainiar idazle, saiogile, poeta eta dramaturgoa (h. 1983).
- 1898 –
- Carmen Hombre Ponzoa, aitormen protestanteko espainiar maistra eta sindikalista (h. 1936).
- Umm Kulthum, Ekialdeko Izarra, egiptoar abeslaria, egiptoar nazionalismoaren eta panarabismoaren ikurra (h. 1975).
- 1903 – Jack Pithey, Rhodesiako presidentea (h. 1984).
- 1904 – Dimitri Borissovitx Kabalevski, errusiar musikagilea eta pedagogoa (h. 1987).
- 1906 – Carol Reed, britainiar zinema zuzendaria (h. 1976).
- 1910 – Paul Bowles, estatubatuar idazle, itzultzaile eta musikagilea (h. 1999).
- 1911 – Jeanette Nolan, estatubatuar aktorea (h. 1998).
- 1913 – Isabel Mesa Delgado, espainiar langile sindikalista, anarkista eta anarkofeminista (h. 2002).
- 1914 – Aurelio Gonzato, suitzar mosaikogile eta pintorea (h. 2014).
- 1918 – Al Purdy, kanadar poeta (h. 2000).
- 1924 – Yvonne Brill, kanadiar propultsio ingeniaria (h. 2013).
- 1927 –
- Robert Hossein, frantziar antzezlea eta antzerki-zuzendaria (h. 2020).
- Hamed Karoui, Tunisiako lehen ministroa (h. 2020).
- 1928 – Bo Diddley, estatubatuar musikari, abeslari eta gitarrista, Rock and rollaren sortzaileetako bat (h. 2008).
- 1930 –
- Elmira Minita Gordon, Belizeko Gobernadore Orokorra (h. 2021).
- Tu Youyou, txinatar medikuntza kimikari eta malariologoa, 2015eko Medikuntzako Nobel Saria.
- 1932 – Olga Ramos, kanariar folklore-abeslaria eta irakaslea.
- 1935 – Omar Bongo, Gabongo presidentea (h. 2009).
- 1937 – Gordon Banks, ingeles futbolaria, XX. mendeko atezain hoberenetakoa (h. 2019).
- 1942 –
- Michael Nesmith, estatubatuar musikaria, musikagilea, antzezlea, ekoizlea, idazlea, enpresaburua eta filantropoa, The Monkees pop rock taldeko gitarrista (h. 2021).
- Fred Ward, estatubatuar aktorea (h. 2022).
- 1945 – Davy Jones, ingeles aktore eta musikaria, The Monkees taldeko kidea (h. 2012).
- 1946 –
- Marc Forné, andorrar politikaria.
- Ricardo Marcenaro, perutar abokatua eta politikaria.
- Patti Smith, estatubatuar abeslaria eta poeta.
- 1948 –
- Marcela Lagarde, mexikar etnologoa, irakaslea eta antropologian doktorea, Latinoamerikako feminismoaren erreferentziarik behinenetako bat.
- Randy Schekman, estatubatuar biologoa, 2013ko Medikuntzako Nobel Saria.
- 1950 –
- Ester Bonet, katalanez espezializatutako filologo eta hizkuntzalaria.
- Bjarne Stroustrup, danimarkar informatikaria, C++ programazio-lengoaiaren asmatzailea.
- 1951 – Gabriel De Mhistéal, irlandar politikaria.
- 1952 –
- Jesús Ferrero, espainiar eleberrigilea.
- Cécile La Grenade, Grenadako politikari eta zientzialaria.
- 1953 – Meredith Vieira, estatubatuar kazetari eta telebista aurkezlea.
- 1956 – Claudia di Girolamo, txiletar aktore, antzerki-zuzendari eta akademikoa.
- 1958 – Matthew Tree, katalanez idazten duen ingeles idazlea.
- 1959 –
- Neus Bonet, kataluniar kazetaria, UPFko unibertsitateko irakaslea.
- Tracey Ullman, britainiar-estatubatuar aktore, komiko, zuzendari, ekoizle eta abeslaria.
- 1961 –
- Douglas Coupland, kanadar idazle, diseinatzaile eta artista bisuala.
- Bill English, Zeelanda Berriko lehen ministroa.
- Ben Johnson, jamaikar-kanadar atletismo lasterkaria.
- 1962 – Alessandra Mussolini, italiar politikaria.
- 1969 –
- Kersti Kaljulaid, Estoniako presidentea.
- Jay Kay, britaniar abeslaria, Jamiroquai taldearen sortzailea.
- 1971 – Ricardo López, espainiar futbolaria.
- 1973 – Nacho Vidal, kataluniar aktore pornoa.
- 1974 –
- María Esteve, espainiar aktorea.
- Adam Bab, poloniar elizgizona.
- 1975 – Tiger Woods, estatubatuar golfaria, historiako onenenetarikoa.
- 1977 – Glory Alozie, nigeriar-espainiar atleta.
- 1979 – Tona Brown, estatubatuar biolinista eta mezzosopranoa, Carnegie Hall musika-aretoan interpretatu zuen lehen emakume transgeneroa.
- 1980 –
- Eliza Dushku, estatubatuar aktorea.
- Luis Larraín Stieb, txiletar ingeniari zibila eta LGBT eskubideen aldeko ekintzailea (h. 2023).
- Veronika Goi, italiar xake-jokalaria.
- 1981 – Haley Paige, estatubatuar aktore pornoa (h. 2007).
- 1982 – Kristin Kreuk, kanadar aktorea.
- 1984 – LeBron James, estatubatuar saskibaloilaria.
- 1985 –
- Lars Boom, herbeheretar txirrindularia.
- David Broncano, espainiar komiko eta aurkezlea.
- 1986 – Ellie Goulding, ingeles abeslari eta konpositorea.
- 1988 – Juan José Lobato, espainiar txirrindularia.
- 1993 – Miriam Saavedra, perutar-espainiar telebistako aktore eta laguntzailea.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1401 – Elisabet Tellez Gaztelakoa, jatorri nobleko emakumea, Gebaratarren dorretxearen anderea.
- 1926 – José Salis, gipuzkoar pintorea (j. 1863).
- 1950 – Luis González de Ubieta, bizkaitar militarra (j. 1899).
- 1955 – Eduardo Ugarte, euskal idazlea, zinema zuzendaria, gidoigilea eta antzerkigilea, Mexiko Hirian (j. 1900).
- 1997 – Karlos Santamaria, gipuzkoar matematikaria, euskararen eta euskal kulturaren aldeko ekintzailea, irakaslea, politikaria eta idazlea (j. 1909).
- 2005 – Rubén Arozena, gipuzkoar komikigilea (j. 1966).
- 2009 – Ivan Zulueta, euskal diseinugile eta zinema zuzendaria (j. 1943).
- 2010 – Pilar Narbaiza, bizkaitar erraketista (j. 1922).
- 2013 – Jose Maria Maguregi, Magu, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (j. 1934).
- 2020 – Jose Agustin Aranzabal, gipuzkoar futbolaria (j. 1946).
- 2023 – Nikolas Segurola, euskal artzain, fraide eta bertsolaria (j. 1939).
Mundua
- 274 – Felix I.a, Aita santua.
- 1523 – Prospero Colonna, italiar condottieroa (j. 1452).
- 1591 – Inozentzio IX.a, Aita santua (j. 1519).
- 1769 – Faustina Pignatelli, italiar zientzialaria (j. 1705).
- 1788 – Francesco Zuccarelli, italiar margolaria (j. 1702).
- 1808 – Floridablancako kondea, espainiar politikaria (j. 1728).
- 1870 – Juan Prim, espainiar politikari eta militarra (j. 1814).
- 1893 – Samuel Baker, ingeles esploratzaile, militar, naturalista, ehiztari, idazle eta abolizionista (j. 1821).
- 1896 – José Rizal, filipinar mediku, idazle eta heroi nazionala (j. 1861).
- 1899 – James Paget, ingeles kirurgilaria eta patologoa, Patologiaren sortzailea (j. 1814).
- 1906 –
- Angela Burdett-Coutts, britainiar filantropoa eta pintura-bildumagilea (j. 1814).
- Josephine Butler, Viktoriar Aroko feminista eta gizarte-erreformista britainiarra (j. 1828).
- 1915 – Oswald Külpe, alemaniar filosofo eta psikologoa (j. 1862).
- 1916 – Grigori Rasputin, errusiar mistikoa (j. 1869).
- 1938 – Georgi Oppokov, errusiar militante boltxebikea (j. 1888).
- 1941 – El Lissitzky, errusiar margolaria, tipografoa eta marrazkilaria (j. 1890).
- 1944 – Romain Rolland, frantziar idazlea, 1915eko Literaturako Nobel Saria (j. 1866).
- 1947 – Alfred North Whitehead, ingeles matematikari eta filosofoa (j. 1861).
- 1958 – Roberto Rodríguez Fernández, El Vaquerito, kubatar gerrillaria, Kubako Iraultzan parte-hartzailea (j. 1935).
- 1968 – Trygve Lie, norvegiar politikaria, Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia (j. 1896).
- 1969 –
- Angelina Beloff, errusiar-mexikar artista (j. 1879).
- Jiří Trnka, txekiar zinemagilea (j. 1912).
- 1970 – Sonny Liston, estatubatuar pisu astunetako boxeolaria.
- 1971 – Jo Cals, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1914).
- 1979 – Richard Rodgers, estatubatuar musikagilea (j. 1902).
- 1988 –
- Jan Baalsrud, Norvegiako erresistentziaren komandoa, Bigarren Mundu Gerran alemanen okupazioaren aurka aritutakoa (j. 1917).
- Isamu Noguchi, japoniar-estatubatuar eskultore eta paisaien arkitektoa (j. 1904).
- 1995 – Heiner Müller, alemaniar antzerkigilea (j. 1929).
- 1998 – Joan Brossa, kataluniar olerkaria eta dramagilea (j. 1919).
- 2000 – Louis-René des Forêts, frantziar idazlea (j. 1918).
- 2003 – Nora Heysen, australiar margolaria, Archibald erretratu saria irabazi zuen lehen emakumea (j. 1911).
- 2004 – Artie Shaw, estatubatuar klarinete-jotzaile, musikagile, aktore eta egilea (j. 1910).
- 2006 – Saddam Hussein, Irakeko diktadorea (j. 1937).
- 2007 – Xaime Quesada, galiziar artista (j. 1937).
- 2008 – Pierre Lemarchand, frantziar abokatua eta diputatua (j. 1926).
- 2009 – Abdurrahman Wahid, Indonesiako 4. presidentea (j. 1940).
- 2011 –
- Ricardo Legorreta, mexikar arkitektoa (j. 1931).
- Ronald Searle, britainiar marrazkigilea (j. 1920).
- 2012 –
- Fili Chillón, espainiar idazle, margolari eta eskultorea (j. 1918).
- Rita Levi-Montalcini, italiar neurologo eta unibertsitateko irakaslea, 1986ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1909).
- 2014 – Luise Rainer, alemaniar aktorea (j. 1910).
- 2017 – Gyöngyi Szalay-Horváth, hungariar eskrimalaria, ezpata modalitatekoa (j. 1968).
- 2018 – Cesáreo Estébanez, espainiar aktorea (j. 1941).
- 2019 – Syd Mead, estatubatuar diseinatzaile industriala (j. 1933).
- 2021 – Sam Jones, estatubatuar saskibaloi jokalaria (j. 1933).
- 2022 – Barbara Walters, estatubatuar kazetari eta autore, telebistako kazetaritza femeninoaren aitzindaria (j. 1929).
- 2023 –
- Alfredo Etcheberry, txiletar abokatu eta irakaslea (j. 1931).
- Luboš Kohoutek, txekiar astronomoa (j. 1935).
- John Pilger, australiar kazetari, idazle, akademiko eta dokumental zinemagilea (j. 1939).
- Tom Wilkinson, ingeles aktorea (j. 1948).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Onori eta Holaitz.
Erreferentziak
- Lau guardia zibil zigortu ditu Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak Portu eta Sarasola torturatzeagatik, berria.info, 2010eko abenduaren 30a