Abenduaren 3
Abenduaren 3a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta hogeita hamazazpigarren eguna da, 338.a bisurteetan. 28 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1970 – ETAko hamasei kideren aurkako prozesuaren hasiera Burgosko auzitegi militarrean. Burgosko prozesua izan zen Diktaduraren historian mobilizazio handienak sortarazi zituen gertaera.
- 2008 –
- ETAk Inaxio Uria Mendizabal euskal enpresaburua hil zuen Azpeitian.
- Arrasateko AED euskara elkarteak Ukan 2008 sari nagusia jaso zuen.
Mundua
- 1970 – Quebeceko Askapenerako Fronteak bahitutako James Cross britainiarra askatu zuen 60 egun pasa eta gero. Negoziazioek bere askapena posible egin zuten bahitzaileentzako Kubarako bidaia-txartelen truke.
- 1984 – Bhopaleko planta kimikoan, munduko istripu larrienetakoa gertatu zen goizaldean, Indian. AEBetako Union Carbide enpresaren segurtasun neurri faltagatik, milioi erdi pertsona bizi ziren lekuan oso toxikoa den gas metil isozianato konposatua zabaldu zen airean.
- 1992 – Mar Egeo petroliontzia hondoratu zen A Coruñan, eta hondamendi ekologikoa sortu zen.
- 2006 – Augusto Pinochetek, Txileko diktadore ohiak, bihotzeko bat izan zuen.
- 2007 – Erreferendum Konstituzionala izan zen Venezuelan, Hugo Chavez presidenteak deituta. Herritarren %51k ezezkoa eman zuen.
- 2009 – 47 lagun zendu ziren Bangladeshen, beraien ontzia hondoratzean.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 1983 – 3. Korrikari hasiera eman zitzaion Baionan, abenduaren 11n Bilbon amaitu zelarik.
- 2011 –
- Enrique Villarrealek Barricada utzi zuen, 29 urtean bertan izan ondoren.
- Potx eta Motxen lehen emanaldia (gaur egungo Potx eta Lotx)
- 2013 – Euskaltzaindiako Gramatika Batzordeko hamabost kideek dimisioa eman zuten.
- 2016 – Nafarroako Gobernuak lehenbiziko aldiz Euskararen Nazioarteko Eguna eta Nafarroako Foru Erkidegoaren Egunaren ospakizunak jaiegun berdinean eta ofizialki ospatu zituen.
Mundua
- 1926 – El huésped del sevillano (euskaraz: Sevillarraren apopiloa), Jacinto Guerreroren musika eta Juan Ignacio Luca de Tena eta Enrique Reoyoren libretoa duen zarzuela estreinatu zen Madrilgo Teatro Apolon.
- 1946 – My Darling Clementine ("Ene Clementine Laztana") filma estreinatu zen, John Fordek zuzendu eta Henry Fonda, Linda Darnell, Victor Mature, Walter Brennan, Tim Holt eta Ward Bond aktoreek antzeztu zuten.
- 1998 – Shakespeare in Love ("Shakespeare Maitemindua") filma estreinatu zen, John Maddenek zuzendu eta Gwyneth Paltrow, Joseph Fiennes, Geoffrey Rush, Colin Firth, Ben Affleck, Judi Dench, Tom Wilkinson, Imelda Staunton eta Rupert Everett aktoreek antzeztu zuten.
- 2007 – Sweeney Todd: The Demon Barber of Fleet Street ("Sweeney Todd: Fleet Kaleko Deabruzko Bizargina") filma estreinatu zen, Tim Burtonek zuzendu eta Johnny Depp, Helena Bonham Carter, Alan Rickman, Timothy Spall, Jayne Wisener, Sacha Baron Cohen, Jamie Campbell Bower, Laura Michelle Kelly eta Ed Sanders aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
Mundua
- 1999 – NASAk irrati bidezko kontaktua galdu zituen Mars Polar Lander espazio-ontziarekin, Marteko atmosferan sartu baino lehen.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1815 – Francisco Lakabe Mezkiritz, nafar medikua eta idazlea (h. 1891).
- 1876 – Francisco Carrascón, nafar musikagilea (h. 1936).
- 1887 – Jabier Lazkoz, euskal apaiza eta idazlea (h. 1965).
- 1890 – Francisco Javier Lauzurika, euskal artzapezpikua eta Gasteziko apezpikua (h. 1964).
- 1891 – Javier Adarraga, euskal herritar pilotari eta ingeniaria (h. 1964).
- 1894 – Javier Garriz, nafar apaiza eta idazlea (h. 1977).
- 1898 – Nikolas Barrenetxea, bizkaitar misiolari eta euskal idazlea (h. 1988).
- 1900 – Antonio Ferrer Bolart, bizkaitar espeleologoa (h. 1976).
- 1901 – Louis Ligetx, zuberoar koblakari eta idazlea (h. 1940).
- 1907 – Maria Juana Gesalaga, gipuzkoar errepresaliatu politikoa izan zen Ravensbrückeko kontzentrazio-esparruan (h. 2004).
- 1908 – Enrique Abril, gipuzkoar palaria (h. 1976).
- 1932 – Felix Malaxetxebarria, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1935 –
- Javier Chourraut, nafar politikaria, Iruñeko Alkate ohia.
- Armando Llanos, arabar diseinatzaile eta arkeologoa.
- 1940 – Javier Etxebarria, bizkaitar futbolaria (h. 2016).
- 1943 – Jana Escribano, nafar telebista aurkezle ohia.
- 1947 – Javier Elorriaga, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1974 – Jon Solaun, bizkaitar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1977 – Patxi Ugarte, nafar txirrindulari ohia.
Mundua
- 1368 – Karlos VI.a Frantziakoa, Frantziako erregea (h. 1422).
- 1447 – Bayezid II.a, Otomandar Inperioko sultana (h. 1512).
- 1684 – Ludvig Holberg, Danimarkako jakintsu eta idazlea (h. 1754).
- 1729 – Antonio Soler, espainiar konposatzaile eta klabizenbalo jotzailea (h. 1783).
- 1742 – James Rennell, ingeles kartografoa eta geografoa (h. 1830).
- 1764 – Augusta Brunswick-Wolfenbüttelekoa, Frederiko Württembergekoaren emaztea eta Gilen I.a Württembergekoaren ama (h. 1788).
- 1777 – Juliette Récamier, frantziar socialitea (h. 1849).
- 1800 –
- Émile Pereire, Frantziako Bigarren Inperioko industria-garapenean rol erabakigarria izandako negozio-gizona (h. 1875).
- France Prešeren, esloveniar poeta erromantiko handiena (h. 1849).
- 1810 – Francisco Dueñas, El Salvadorreko presidentea (h. 1884).
- 1812 – Hendrik Conscience, nederlanderazko eleberrigilea (h. 1883).
- 1826 – George B. McClellan, estatubatuar jeneral, ingeniari, idazle eta politikaria (h. 1885).
- 1830 – Frederic Leighton, britainiar margolari, marrazkilari eta eskultorea (h. 1896).
- 1833 – Carlos Juan Finlay, kubatar epidemiologoa, sukar horia transmititzen den modua aurkitu zuena (j. 1915).
- 1842 – Ellen Swallow Richards, estatubatuar kimikaria eta ekologoa (h. 1911).
- 1857 –
- Joseph Conrad, poloniar-ingeles idazlea (h. 1924).
- Salvador Rueda, espainiar poeta (h. 1933).
- 1862 – Jules Renkin, Belgikako lehen ministroa (h. 1934).
- 1867 – Paule Gobillard, frantziar margolaria (h. 1946).
- 1871 – Javier Prado y Ugarteche, perutar historialari, filosofo, abokatu eta politikaria (h. 1921).
- 1880 – Fedor von Bock, alemaniar Generalfeldmarschalla Bigarren Mundu Gerran (h. 1945).
- 1882 – Giovanni Rossignoli, italiar txirrindularia (h. 1954).
- 1883 – Anton Webern, austriar musikagilea (h. 1945).
- 1884 – Rajendra Prasad, Indiako lehen lehendakaria (h. 1963).
- 1886 – Manne Siegbahn, suediar fisikaria, 1924ko Fisikako Nobel Saria (h. 1978).
- 1887 – Naruhiko Higashikuni, Japoniako Lehen Ministroa (h. 1990).
- 1895 – Anna Freud, austriar-ingeles psikoanalista, haur psikologiaren arloan egindako lanagatik ezaguna (h. 1982).
- 1897 –
- André Marie, Frantziako lehen ministroa (h. 1974).
- Kate O'Brien, irlandar idazlea (h. 1974).
- 1899 – Noel Clarasó, kataluniar idazle eta itzultzailea (h. 1985).
- 1900 – Richard Kuhn, austriar-alemaniar biokimikaria, 1938ko Kimikako Nobel Saria (h. 1967).
- 1905 – Marola, asturiar marrazkigile eta margolaria (h. 1986).
- 1908 – Victor Pasmore, ingeles margolaria (h. 1998).
- 1911 – Nino Rota, italiar musikagilea (h. 1979).
- 1913 – María Luisa Herrera, espainiar arkeologoa (h. 2012).
- 1914 – Alaíde Foppa, guatemalar poeta, idazlea, aktibista feminista, arte kritikaria, irakaslea eta itzultzailea (h. 1980).
- 1916 – Seán Ó Ríordáin, irlanderaz idatzi zuen irlandar olerkaria (h. 1977).
- 1918 – Abdul Haris Nasution, indonesiar militarra, Indonesiaren Independentziaren Aldeko Iraultzaren heroietako bat (h. 2000).
- 1922 – Sven Nykvist, suediar zinema argazki-zuzendaria (h. 2006).
- 1924 – Edwin Ernest Salpeter, austriar fisikaria (h. 2008).
- 1925 – Kim Dae-jung, Hego Koreako presidentea (h. 2009).
- 1930 – Jean-Luc Godard, frantziar-suitzar zinema zuzendari, gidoigile, ekoizle eta kritikaria (h. 2022).
- 1931 – Franz Josef Degenhardt, alemaniar idazlea eta musikagilea (h. 2011).
- 1932 – Corry Brokken, herbeheretar abeslaria eta telebista eta irrati esataria (h. 2016).
- 1933 – Paul J. Crutzen, herbeheretar kimikaria, 1995eko Kimikako Nobel Saria (h. 2021).
- 1934 –
- Viktor Gorbatko, sobietar astronauta (h. 2017).
- Abimael Guzmán, Presidente Gonzalo, Peruko iraultzailea (h. 2021).
- 1936 –
- René Kalisky, belgikar idazlea (h. 1981).
- Saburo Kawabuchi, japoniar futbolaria.
- 1938 – Sally Shlaer, estatubatuar matematikari, software-ingeniari eta metodologista (h. 1998).
- 1939 – Ricard Solans, kataluniar bikoizketa-aktorea.
- 1942 –
- Mike Gibson, irlandar errugbilari ohia, garai guztietako irlandar errugbilari onenen artean sailkatua.
- Pedro Rocha, uruguaiar futbolaria (h. 2013).
- 1944 – Salvador Moncada, hondurastar sendagilea.
- 1946 – Joop Zoetemelk, herbeheretar txirrindulari ohia.
- 1948 – Ozzy Osbourne, heavy metalaren aitabitxia, ingeles abeslaria eta musikagilea.
- 1949 – Heather Menzies, kanadar aktore eta modeloa (h. 2017).
- 1950 – Alberto Juantorena, kubatar atleta ohia, 400 eta 800 metroko lasterketetan espezializatua.
- 1951 – Chelo García-Cortés, galiziar kazetaria eta telebistako laguntzailea.
- 1953 –
- Robert Guédiguian, frantziar aktore eta zinemagilea.
- Ágata Lys, espainiar aktorea (h. 2021).
- 1954 – Alfredo Evangelista, uruguaiar-espainiar boxeolari ohia.
- 1956 – Ewa Kopacz, Poloniako lehen ministro ohia, kargu horretan egondako lehenengo emakumea.
- 1960 –
- Daryl Hannah, estatubatuar aktorea.
- Julianne Moore, estatubatuar aktorea.
- Steven Swanson, estatubatuar ingeniari eta NASAko astronauta.
- 1961 –
- Javier Capitan, espainiar telebistako aurkezle espainiarra.
- Daniel Cassany, Diskurtsoaren analisi alorreko kataluniar irakaslea.
- 1963 – Selena Millares, espainiar idazlea eta filologoa.
- 1968 – Brendan Fraser, kanadar-estatubatuar aktorea.
- 1973 – Holly Marie Combs, estatubatuar aktorea.
- 1977 – Adam Małysz, poloniar eski jauzilari ohia eta rally pilotua, garai guztietako eski jauzilaririk onenetakoa.
- 1979 – Rainbow Sun Francks, kanadar aktorea.
- 1980 –
- Anna Chlumsky, estatubatuar aktorea.
- Jenna Dewan, estatubatuar aktorea.
- 1981 – David Villa, espainiar futbolaria.
- 1984 – Avraam Papadopoulos, greziar futbolaria.
- 1985 –
- Melissa Panarello, italiar idazlea.
- Amanda Seyfried, estatubatuar aktorea.
- 1988 – Melissa Aldana, txiletar saxofoi-jotzailea.
- 1989 – Sammy Sirapatsorn, thailandiar edertasun modeloa.
- 1990 – Takuji Yonemoto, japoniar futbolaria.
- 1992 – Beatriz Corrales, madrildar badminton-jokalaria.
- 1995 – Angéle Van Laeken, belgikar abeslari eta konpositorea.
- 1996 – Tigist Assefa, etiopiar atleta, distantzia luzeko lasterketan aditua.
- 1998 – Mila Sivatska, ukrainar aktorea.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1552 – Frantzisko Xabierkoa, Jesusen Lagundiaren sortzaileetako bat, misiolari eta santu nafarra. Nafarroako zaindaria (j. 1506).
- 1869 – Facundo Goñi, nafar abokatu eta diplomazialaria (j. 1799).
- 1871 – Bernard-Romain Julien, lapurtar litografo eta grabatzailea (j. 1802).
- 1903 – Migel Irigarai Gorria, nafar abokatu eta politikari karlista (j. 1850).
- 1936 – Manuel Irurita, nafar apaiz eta gotzaina (j. 1876).
- 1974 – Ildefonso Gurrutxaga, gipuzkoar historialaria eta abokatua (j. 1902).
- 1977 – Ferdinand Guillaume, Polidor, lapurtar aktorea, Viareggion (j. 1887).
- 2008 – Inazio Uria, gipuzkoar enpresaburua, ETAk eraila (j. 1938).
- 2015 – Francisco Garmendia Agirrezabalaga, gipuzkoar soziologoa (j. 1946).
- 2018 – Miguel Primo de Rivera Urkixo, gipuzkoar abokatu eta politikaria, Pozuelo de Alarcónen (j. 1934).
Mundua
- 311 – Gordiano III.a, erromatar enperadorea.
- 1154 – Anastasio IV.a, Aita santua (j. c. 1073).
- 1533 – Vasili III.a Moskukoa, Moskuko Printze Handia (j. 1479).
- 1585 – Thomas Tallis, ingeles musikagilea eta organista (j. c. 1505).
- 1592 – Alexandro Farnese, Parma eta Piacenzako dukea eta Espainiar Herbehereetako gobernaria (h. 1592).
- 1610 – Honda Tadakatsu, japoniar jenerala eta Tokugawa Ieyasuren agindupeko daimyōa (j. 1548).
- 1755 – Gilbert Stuart, estatubatuar margolaria, AEBetako erretratugile nagusia (h. 1828).
- 1789 – Claude Joseph Vernet, frantziar margolari eta marrazkilaria (j. 1714).
- 1823 – Giovanni Battista Belzoni, italiar esploratzaile eta Egiptoko antzinako gauzen arkeologoa (j. 1778).
- 1839 – Frederiko VI.a Danimarkakoa, Danimarkako eta Norvegiako erregea (j. 1768).
- 1857 – Christian Daniel Rauch, alemaniar eskultorea (j. 1777).
- 1888 – Karl Zeiss, alemaniar optikoa (j. 1816).
- 1890 – Ludolf Camphausen, renaniar bankari eta politikaria (j. 1803).
- 1892 – Afanasi Fet, errusiar olerkaria (j. 1820).
- 1894 – Robert Louis Stevenson, eskoziar idazlea (j. 1850).
- 1902 – Robert Lawson, arkitektoa (j. 1833).
- 1910 – Mary Baker Eddy, Estatu Batuetako erlijio berritzailea (j. 1821).
- 1919 – Pierre-Auguste Renoir, frantziar margolari inpresionista (j. 1841).
- 1921 – Sven Lidman, suediar lexikografoa, hainbat entziklopediatako editore nagusia (h. 2011).
- 1937 –
- Attila József, hungariar idazlea, XX. mendeko hungariar poeta nagusietako bat (j. 1905).
- Prosper Poullet, Belgikako lehen ministroa (j. 1868).
- 1944 – Andres Greziakoa, greziar printzea (j. 1882).
- 1956 –
- Felix Bernstein, alemaniar matematikaria (j. 1878).
- Alexander Rodtxenko, errusiar margolaria, eskultorea eta dekoratzailea (j. 1891).
- 1963 – José Rubinos Ramos, jesuita eta galizierazko idazlea (j. 1898).
- 1964 – Elisa Soriano Fisher, espainiar irakasle eta oftalmologoa (j. 1891).
- 1970 – Amy Helm, estatubatuar abeslari eta konpositorea.
- 1978 – William Grant Still, estatubatuar musika konpositore eta zuzendaria (j. 1895).
- 1979 –
- Dhyan Chand, indiar belar hockey jokalaria, historiako handienetako bat (j. 1905).
- Juana Teresa Juega López, galiziar poeta (j. 1885).
- 1980 – Oswald Mosley, britainiar politikari faxista (j. 1896).
- 1984 – Vladimir Abramovich Rokhlin, errusiar matematikaria (j. 1919).
- 1989 – Sourou-Migan Apithy, Dahomeyko presidentea (j. 1913).
- 1993 – Lewis Thomas, estatubatuar fisikari eta idazlea (j. 1913).
- 1994 – Michael Dacher, alemaniar alpinista eta muturreko eskalatzailea (j. 1933).
- 1996 – Georges Duby, frantziar historialaria, Erdi Aroari aditua (j. 1919).
- 2000 – Gwendolyn Brooks, estatubatuar poeta, idazle eta irakaslea (j. 1917).
- 2001 – Juan José Arreola, mexikar idazle eta antzezlea (j. 1918).
- 2002 – Glenn Quinn, irlandar aktorea (j. 1970).
- 2003 –
- Dulce Chacón, espainiar idazlea eta poeta (j. 1954).
- David Hemmings, ingeles aktore, zinema zuzendari, ekoizle eta abeslaria (j. 1941).
- 2004 – Shiing-Shen Chern, txinatar matematikaria (j. 1911).
- 2009 – Richard Todd, irlandar-britainiar aktorea (j. 1919).
- 2010 – Cora Sadosky, argentinar matematikaria (j. 1940).
- 2013 – Fernando Argenta, espainiar kazetaria, musikaria, eta irrati eta telebista aurkezlea (j. 1945).
- 2014 – Ian McLagan, ingeles teklatu-jotzailea, Small Faces eta Faces taldeetako kidea (j. 1945).
- 2015 – Scott Weiland, Stone Temple Pilots eta Velvet Revolver rock musika taldeetako estatubatuar abeslaria (j. 1967).
- 2018 – Josep Lluís Núñez, espainiar enpresaburua eta Bartzelona Futbol Klubeko presidente ohia (j. 1931).
- 2020 –
- Alison Lurie, estatubatuar eleberrigilea (j. 1926)
- Patricia Marmont, britainiar aktorea (j. 1921).
- 2021 – Horst Eckel, alemaniar futbolaria (j. 1932).
- 2022 – Alzhan Zharmukhamedov, sobietar saskibaloi jokalaria (j. 1944).