Abenduaren 23
Abenduaren 23a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta berrogeita hamazazpigarren eguna da, 358.a bisurteetan. 8 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
|
Gertaerak
Mundua
- 1534 – Basseineko tratatua, Guyarateko sah zen Bahadur sultanak Bassein, Mumbai, Karanja eta Sasette uharteak Portugaleko koroari egiletsi zizkion.
- 1972 – Managuako hiria (Nikaragua) lurrikara batek suntsitu zuen, 6.000 hildako baino gehiago utziz.
- 1984 - Mafiak burututako Napoli Milan trenaren aurkako atentatua. 16 pertsona hil ziren.
- 1998 – GAL aferaren ondorioz espetxeratuta zeuden Rafael Vera eta José Barrionuevo indultatu zituen Jose Maria Aznarren gobernuak.
- 2005 – Azerbaijango Baku hirian egondako hegazkin istripu batek 23 hildako eragin zituen.
Arte eta kultura
Mundua
- 1954 – 20,000 Leagues Under the Sea ("20.000 Legoa Itsas Azpitik") filma estreinatu zen, Richard Fleischerek zuzendu eta Kirk Douglas, James Mason, Peter Lorre eta Paul Lukas aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1970 – Little Big Man ("Gizon Txiki Handia") filma estreinatu zen, Arthur Pennek zuzendu eta Dustin Hoffman, Faye Dunaway, Chief Dan George, Martin Balsam, Richard Mulligan eta Cal Bellini aktoreek antzeztu zuten.
- 1987 – Good Morning, Vietnam ("Egunon, Vietnam") filma estreinatu zen, Barry Levinsonek zuzendu eta Robin Williams eta Forest Whitaker aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1992 – Scent of a Woman ("Emakumearen Esentzia") filma estreinatu zen, Martin Brestek zuzendu eta Al Pacino eta Chris O'Donnell aktoreek antzeztu zuten.
- 1994 – Legends of the Fall ("Udazken Kondairak") filma estreinatu zen, Edward Zwickek zuzendu eta Brad Pitt, Anthony Hopkins, Aidan Quinn, Julia Ormond eta Henry Thomas aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2005 – Munich filma estreinatu zen, Steven Spielbergek zuzendu eta Eric Bana, Daniel Craig, Ciarán Hinds, Mathieu Kassovitz, Hanns Zischler eta Geoffrey Rush aktoreek antezeztu zutelarik.
- 2009 – Solomon Kane filma estreinatu zen, Michael J. Bassettek zuzendu eta Max von Sydow, James Purefoy, Rachel Hurd-Wood eta Pete Postlethwaite aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
Euskal Herria
- 2008 – Gasteizko tranbia inauguratu zen.
Kirolak
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1840 – Pedro Jose Elizegi Maiz, Pello Errota, euskal bertsolaria (h. 1919).
- 1843 – César del Villar, bizkaitar militar eta politikaria (h. 1917).
- 1854 – Victor Txabarri, bizkaitar enpresaburua (h. 1900).
- 1867 – Victoria Mallabiabarrena, bizkaitar soprano lirikoa, Madril eta Kubako eszenatokietan aritutakoa (h. 1960).
- 1926 – Jose Maria Ormaetxea, Mondragon korporazioaren sortzaileetako bat (h. 2019).
- 1944 – Jesús Bueno, nafar ekonomialari eta politikaria (h. 2006).
- 1957 – Belen Gonzalez Peñalva, gipuzkoar ETAkidea, erakundearen buruzagi historikoa (h. 2017).
- 1958 – Lourdes Herrasti, gipuzkoar histoeialaria eta antropologoa.
- 1959 – Jaione Ugaldebere, gipuzkoar irakaslea, kazetaria, herri ekintzailea, politikaria eta feminista.
- 1960 – Iosu Expósito, Eskorbuto punk taldeko gitarra-jotzaile eta abeslaria (h. 1992).
- 1964 – Txetx Etxeberri, euskal gizarte ekintzaile ekologista eta bakezalea.
- 1980 –
- Koikili Lertxundi, bizkaitar grekoerromatar borrokalari eta futbolari ohia.
- Laura Pérez, nafar abokatu, irakasle eta Ahal Dugu alderdiko Nafarroako idazkari nagusia.
- 1981 – Angelo Kelly, irlandar musikaria, The Kelly Family taldeko kidea, Iruñean.
- 1989 – Izaro Zubiria, gipuzkoar albaitaria eta ikertzailea.
- 1990 – Josune Ugarte, gipuzkoar arraunlaria.
- 1992 – Mario Barco, nafar futbolaria.
Mundua
- 1173 – Luis I.a, Bavariako dukea (h. 1231).
- 1597 – Martin Opitz, alemaniar olerkaria (h. 1639).
- 1682 – James Gibbs, eskoziar arkitektoa (h. 1754).
- 1699 – Leopoldo Esquilache, Espainiaren zerbitzuan jardun zuen siziliar politikaria (h. 1785).
- 1714 – Ranieri de' Calzabigi, italiar olerkari eta libreto egilea (h. 1795).
- 1750 – Frederiko Augusto I.a Saxoniakoa, Saxoniako hauteslea eta Saxoniako lehen erregea (h. 1827).
- 1777 – Alexandro I.a Errusiakoa, Errusiako enperadorea (h. 1825).
- 1790 – Jean-François Champollion, frantziar egiptologoa (h. 1832).
- 1799 – Karl Bryullov, errusiar margolaria (h. 1852).
- 1800 – Frédéric Soulié, frantziar eleberrigile, antzerkigile, kritikari eta kazetaria (h. 1847).
- 1804 – Charles Augustin Sainte-Beuve, frantziar literatur-kritikaria (h. 1869).
- 1805 – Joseph Smith, estatubatuar buruzagi erlijiosoa, Azken Egunetako Santuen Mugimenduaren sortzailea (h. 1844).
- 1815 – Ildefons Cerda, kataluniar hirigilea (h. 1876).
- 1834 – Sina Mesdag-van Houten, herbehereetar margolaria (h. 1909).
- 1856 – James Buchanan Duke, estatubatuar industrialaria, zigarroaren fabrikazio eta marketin modernoa sartu zituena (h. 1925).
- 1857 – Helen Abbott Michael, estatubatuar zientzialaria (h. 1904).
- 1862 – Henri Pirenne, belgikar historialaria, Erdi Aroan aditua (h. 1935).
- 1867 – Madam C. J. Walker, asmatzailea, enpresaburu eta filantropoa, Estatu Batuetan aberats bihurtu zen lehen emakume afroamerikarra (h. 1919).
- 1870 – Jessie Tarbox Beals, kanadar-estatubatuar argazkilaria, AEBetan argitaratu zuen lehen emakume erreportari grafikoa (h. 1942).
- 1881 – Juan Ramon Jimenez, espainiar idazlea, 1956ko Literaturako Nobel Saria (h. 1958).
- 1883 – Hubert Pierlot, Belgikako lehen ministroa (h. 1963).
- 1887 – Victorio Macho, espainiar eskultorea, espainiar eskultura garaikidearen aitzindaria (h. 1966).
- 1896 – Giuseppe Tomasi di Lampedusa, siziliar idazlea (h. 1957).
- 1900 – Jean Lacroix, frantziar filosofo katolikoa (h. 1986).
- 1902 – Norman Maclean, estatubatuar idazlea (h. 1990).
- 1911 – Niels Kaj Jerne, daniar inmunologoa, 1984ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1994).
- 1913 – William Layton, estatubatuar antzerki-zuzendari eta irakaslea (h. 1995).
- 1916 – Dino Risi, italiar zinemagilea (h. 2008).
- 1918 – Helmut Schmidt, Alemaniako kantzilerra (h. 2015).
- 1919 – Peggy Fortnum, britaniar ilustratzailea (h. 2016).
- 1922 –
- María del Carmen Cuesta Rodríguez, La Peque, frankismoak errepresaliatutako ekintzaile errepublikanoa (h. 2010).
- Micheline Ostermeyer, frantziar atleta eta piano-jotzailea (h. 2001).
- 1925 – Pierre Bérégovoy, Frantziako lehen ministroa (h. 1993).
- 1929 – Chet Baker, estatubatuar jazz-musikagilea (h. 1988).
- 1933 – Akihito, Japoniako enperadorea.
- 1935 – Esther Phillips, estatubatuar R&B abeslaria (h. 1984).
- 1936 – Frederic Forrest, estatubatuar aktorea (h. 2023).
- 1940 – Mamnoon Hussain, Pakistango presidentea (h. 2021).
- 1941 –
- Ron Bushy, estatubatuar bateria-jotzailea, Iron Butterfly taldeko kidea (h. 2021).
- Jean Gachassin, frantziar errugbilari ohia.
- 1943 – Silvia Suediakoa, Suediako erregina ezkontidea.
- 1945 –
- Mercedes Ateca, espainiar txirrindularia (h. 2021).
- Adli Mansur, Egiptoko presidentea.
- 1946 – Edita Gruberová, eslovakiar opera abeslaria (h. 2021).
- 1955 – Carol-Ann Duffy, britaniar poeta, poesia-kritikaria, dramagilea, abestigilea eta irakaslea.
- 1956 – Michele Alboreto, italiar 1 Formulako gidaria (h. 2001).
- 1959 – Victoire Tomegah-Dogbé, Togoko lehen ministroa.
- 1960 – Zindzi Mandela, hegoafrikar diplomazialari eta poeta (h. 2020).
- 1962 – Stefan Hell, errumaniar-alemaniar fisikaria, 2014ko Kimikako Nobel Saria.
- 1963 –
- María de Jesús Patricio Martínez, medikuntza tradizionaleko sendagilea eta giza eskubideen aldeko borrokalari mexikarra.
- Donna Tartt, estatubatuar idazlea.
- 1964 – Eddie Vedder, estatubatuar musikari, abeslari eta kantautorea, Pearl Jam taldeko abeslaria.
- 1967 – Carla Bruni, italiar-frantziar modelo ohi eta abeslaria, Frantziako lehen dama.
- 1974 – Cuca Gamarra, Alderdi Popularreko espainiar politikaria.
- 1979 – Paul Pen, espainiar idazle eta telebista-gidoigilea.
- 1981 – Beth, kataluniar abeslaria eta aktorea.
- 1982 – Beatriz Luengo, espainiar abeslari, dantzari eta aktorea.
- 1983 - Lisa Dobriskey, britainiar atleta, 1.500 metroko proban aditua.
- 1984 – Han Ye-ri, hegokorear aktorea.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1230 – Berengela Nafarroakoa, Rikardo Lehoi Bihotzaren emaztea eta Ingalaterrako erregina ezkontidea, Le Mansen.
- 1681 – Antonio Fernández del Campo, bizkaitar apaiza, Jaén, Coria eta Tui elizbarrutietako gotzaina, Jaénen (j. 1619).
- 1707 – Manuel Joaquín Álvarez de Toledo, Oropesako kondea, nafar noble eta politikaria, Bartzelonan (j. 1641).
- 1861 – Blas Domingo López, arabar politikaria, Gasteizko alkatea (j. 1781).
- 1901 – Charles Abbadia-Ürrüstoi, baxenafar politikaria, Tolosa Okzitanian (j. 1821).
- 1973 – José Zuazola, Donostiako udaleko Herri-lan Ingeniari nagusia, hiriak izandako ingeniaririk famatuenetakoa (j. 1913).
- 1990 – Nikolas Martínez Ortiz de Zarate, bizkaitar pintorea, kartel-egile eta grabatzailea, Madrilen (j. 1907).
- 2006 – Milagros Bidegain, gipuzkoar irakaslea, liburuzaina, hizkuntzalaria eta artxibozaina (j. 1922).
- 2010 – José Antonio Momeñe, euskal txirrindularia (j. 1940).
- 2017 – Ibon Urrengoetxea, bizkaitar futbolaria, eraila (j. 1974).
- 2018- Francisco Pérez Luzarreta, nafar EAE alderdiko kidea (j. 1922).
- 2022 – Txetxu Rojo, Athleticeko futbolaria (j. 1947).
- 2023 - Arantxa Gurmendi, gipuzkoar aktorea (j. 1944).
Mundua
- 679 – Dagoberto II.a, Austrasiako saliar frankoen erregea.
- 918 – Konrado I.a Alemaniakoa, Germaniako erregea.
- 1575 – Akiyama Nobutomo, japoniar komandantea (j. 1531).
- 1588 – Henrike I.a Guisekoa, Guiseko dukea eta Joinvilleko printzea (j. 1550).
- 1631 – Michael Drayton, ingeles poeta (j. 1563).
- 1638 – Barbara Longhi, pizkundeko italiar emakume margolaria (j. 1552).
- 1646 – François Maynard, frantziar olerkaria (j. 1582).
- 1722 – Pierre Varignon, frantziar matematikaria (j. 1654).
- 1783 – Johann Adolf Hasse, alemaniar musikagilea (j. 1699).
- 1814 – María de la Consolación Azlor, kataluniar-aragoiar noblea (j. 1775).
- 1831 – Emilia Plater, poloniar iraultzailea, Errusia inperialaren aurkako Azaroko altxamenduan heroitzat hartua (j. 1806).
- 1857 –
- Concepción Argüello, Nikolai Rezanov ekin izan zuen maitasunezko historia tragikoaren ondorioz ezaguna (j. 1791).
- Achille Devéria, frantziar margolaria (j. 1800).
- 1872 – George Catlin, estatubatuar abenturazale, esploratzaile, bidaiari, abukatu, idazle eta margolaria (j. 1796).
- 1873 – Sarah Moore Grimké, estatubatuar abolizionista, idazle eta sufragista (j. 1792).
- 1889 – Constance Naden, ingeles idazle, poeta eta filosofoa (j. 1858).
- 1907 – Jules Janssen, frantziar astronomoa (j. 1824).
- 1912 – Édouard Detaille, frantziar margolaria (j. 1848).
- 1930 – Marie Fillunger, austriar soprano abeslaria eta ahots-irakaslea (j. 1850).
- 1942 – Konstantin Balmont, errusiar olerkaria (j. 1867).
- 1944 – Charles Dana Gibson, estatubatuar marrazkilaria (j. 1867).
- 1948 – Hideki Tōjō, Japoniako lehen ministroa eta militarra (j. 1884).
- 1951 – Enrique Santos Discépolo, argentinar musikagile, musikari, antzerkigile eta zinemagilea (j. 1901).
- 1952 – Eli Heckscher, suediar ekonomista (j. 1879).
- 1953 –
- Lavrenti Beria, sobietar buruzagi komunista, polizia eta zerbitzu sekretuko (NKVD) zuzendaria (j. 1899).
- Pierre Dupong, Luxenburgoko lehen ministroa (j. 1885).
- 1956 – Josep Puig i Cadafalch, kataluniar arkitektoa, arte historialaria eta politikaria (j. 1867).
- 1962 – José Giral, espainiar kimikari eta politikari errepublizalea (j. 1879).
- 1966 – Heimito von Doderer, austriar idazlea (j. 1896).
- 1969 – Virxinia Pereira Renda, galiziar idazlea (j. 1884).
- 1972 – Andrei Tupolev, errusiar hegazkin ingeniaria (j. 1888).
- 1973 – Gerard Peter Kuiper, holandar astronomoa (j. 1905).
- 1978 – Misao Tamai, japoniar futbolaria (j. 1903).
- 1979 –
- Peggy Guggenheim, estatubatuar bildumazale eta mezenasa (j. 1898).
- Ernest B. Schoedsack, estatubatuar zinema zuzendari, argazkilari eta ekoizlea (j. 1893).
- Dirk Stikker, herbeheretar diplomazialari eta politikaria, NATOren 3. Idazkari orokorra (j. 1897).
- 1984 – Joan Lindsay, australiar idazlea (j. 1896).
- 1988 – Anatoli Ribakov, ukrainar eta sobietar idazlea (j. 1911).
- 1990 – Pierre Gripari, frantziar idazlea (j. 1925).
- 1991 – José Guerrero, espainiar margolaria (j. 1914).
- 1993 –
- Braulia Cánovas, Frantziako Erresistentzian nazien aurka borrokatu zen espainiar errepublikanoa (j. 1920).
- Lauchlin Currie, kanadar-kolonbiar ekonomialaria, Roosevelt AEBetako presidentearen aholkularia (j. 1902).
- 2001 – Jelle Zijlstra, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1918).
- 2004 –
- P. V. Narasimha Rao, Indiako lehen ministroa (j. 1921).
- Anne Truitt, estatubatuar eskultorea (j. 1921).
- 2007 – Oscar Peterson, quebecar piano-jotzailea (j. 1925).
- 2009 – Edward Schillebeeckx, belgikar teologo katoliko nabarmena, Vatikanoko II. Kontzilioko eragile nagusienetakoa (j. 1914).
- 2013 – Mikhail Kalaxnikov, kalibre txikiko armen errusiar diseinatzailea, AK-47 eraso-fusilaren diseinatzailea izateagatik ospetsua (j. 1919).
- 2015 – Alfred G. Gilman, estatubatuar sendagile eta biokimikaria, 1994ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1941).
- 2016 - Vesna Vulovic, paraxut gabeko erorketa aske altuenaren errekorduna: 10.160 m. (j. 1950).
- 2021 – Joan Didion, estatubatuar idazle eta kazetaria (j. 1934).
- 2022 –
- George Cohen, ingeles futbolaria (j. 1939).
- Odette Roy Fombrun, haitiar feminista, sufragista, idazlea, irakaslea eta intelektuala (j. 1917).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Bittori, Garaine, Haira eta Jaira.