Abenduaren 21
Abenduaren 21a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta berrogeita hamabostgarren eguna da, 356.a bisurteetan. 10 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1946 – Lapurdiko Mugerre udalerritik Radio Euzkadi lehenbizikoz aireratu zen.
- 1970 – Antonio Goñi Igoa (1931-1970) nafarrak bere buruaz beste egin zuen Martuteneko espetxetik atera ondoren. Aurretik Espainiako poliziak 18 egun inkomunikatuta eduki zuen.
- 1978 – Batallón Vasco Españolak Jose Miguel Beñaran Argala ETAkidea hil zuen Angelun (Lapurdi).
- 2007 – EAEko Auzitegi Nagusiaren aginduz, Espainiako banderak Bilboko udaletxean egunero egon beharko zuela jakinari zen.
- 2009 – Emakume bat hilik eta gizon bat larri zaurituta aurkitu zituzten euren Urdulizko etxean, bi egun lehenago baserrira sartutako lapurrek jipoituta.
Mundua
- 1959 - Dwight D. Eisenhower presidentearen Espainiarako bisita hasi zen, AEBtako presidente baten lehena.
- 1973 – Pedro Barrios gaztea ezer galdetu gabe tirokatu zuen Espainiako Poliziak Madrilen, Carrero Blancoren atentatuaren egilea zelakoan. Bi astera hil zen.
- 1988 – Eskoziako Lockerbie udalerrian Pan Am Flight 103 hegaldiak atentatua jasan eta 270 lagun hil ziren.
- 2010 – 6,5 graduko lurrikara batek zazpi pertsona hil zituen Irango Kerman probintzian.
- 2011 – Mariano Rajoyk Espainiako Gobernuko presidente kargua onartu zuen Joan Karlos I.a erregearen aurrean. Modu honetan, demokraziaren 6. presidente bihurtu zen.
- 2017 – 155. artikulua indarrean jarri ondoren Espainiako Gobernuak agindutako hauteskundeak ospatu ziren katalunian.
- 2023 - Pragako Karlos Unibertsitateko Arte Ederren fakultatean, 24 urteko ikasle batek hamasei pertsona hil zituen.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 1946 – Radio Euzkadi lehenbizikoz aireratu zen.
Mundua
- 1979 – The Electric Horseman ("Zaldizko Elektrikoa") filma estreinatu zen, Sydney Pollackek zuzendu eta Robert Redford eta Jane Fonda aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1990 – The Bonfire Of The Vanities ("Harrokerien Sutzarra") filma estreinatu zen, Brian De Palmak zuzendu eta Tom Hanks, Bruce Willis, Melanie Griffith, Kim Cattrall, Saul Rubinek eta Morgan Freeman aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Euskal Herria
- 2007 – Joseba Beloki txirrindulari gipuzkoarrak erretiroa hartu zuela iragarri zuen.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1768 – Bartolome Madariaga, euskal idazle eta karmeldarra (h. 1835).
- 1878 – Tomas Biurrun, nafar artikulugilea (h. 1941).
- 1879 – Matxin Irabola, lapurtar bertsolaria (h. 1935).
- 1887 – Francisco Oliver, nafar medikua eta unibertsitateko irakaslea (h. 1973).
- 1890 – Paz Ziganda, Iruñeko lehen Euskal Eskola sortu zuen Euskararen Adiskideak elkarteko kidea (h. 1966).
- 1901 – Juan Antonio Zunzunegi, gaztelaniazko bizkaitar idazlea (h. 1982).
- 1904 – Dorotea Barnés, nafar kimikaria (h. 2003).
- 1908 – Édouard Ainciart, lapurtar errugbilaria (h. 1980).
- 1926 – Karmele Goñi, euskal etnografo eta antropologoa (h. 2017).
- 1928 – Manuel Sein, Xanpun, lapurtar bertsolaria (h. 2002).
- 1930 – Jose Antonio Lopetegi, Agerre II.a, gipuzkoar harri-jasotzaile ohia.
- 1935 – Koldo Zabala, getxoztar dantzaria eta koreografoa (h. 2014).
- 1941 – Pablo Muñoz, gipuzkoar kazetaria eta idazlea.
- 1944 – Teresa Aranguren, arabar kazetaria.
- 1949 – María Jesús Cava, bizkaitar historialaria eta historia garaikideko katedraduna Deustuko Unibertsitatean.
- 1952 – Belen Azpeitia, gipuzkoar atleta, 1970. hamarkadaren hasieran Estatuko emakumezko lasterkari onena (h. 2005).
- 1954 –
- Diego Alvarez, galiziar-gipuzkoar futbolaria, Monforte de Lemosen.
- Andres Urrutia, bizkaitar notarioa, ekonomialaria, idazlea eta Euskaltzaindiko burua.
- 1959 – Patxi Santamaria, gipuzkoar aktorea.
- 1963 – Aitor Arana, euskal idazle emankorra eta hizkuntzalaria.
- 1972 – Pedro Uharte Iribarren, Nafarroa Baiko nafar politikaria.
- 1973 – Gorka Urtaran, arabar politikari jeltzalea, Gasteizko alkatea.
- 1977 – Xabier Zaldua, gipuzkoar aizkolaria, Euskal Pentatloi Txapelketa birritan irabazle.
- 1979 - Iban Uberuaga, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1996 – Olatz Agorria, bizkaitar txirrindularia.
- 2001 – Gaizka Argente, gipuzkoar futbolaria.
Mundua
- 1401 – Masaccio, Quattrocentoko italiar margolaria (h. 1428).
- 1742 – Gebhard Leberecht von Blücher, prusiar mariskala (h. 1819).
- 1744 – Anne Vallayer-Coster, frantziar margolaria, Frantziako natura hilen margolari garrantzitsuenetakoa (h. 1818).
- 1795 – Leopold von Ranke, alemaniar historialaria (h. 1886).
- 1804 – Benjamin Disraeli, ingeles politikari eta idazlea, Erresuma Batuko Lehen ministroa (h. 1881).
- 1805 – Thomas Graham, britainiar kimikaria (h. 1869).
- 1815 – Thomas Couture, frantziar margolaria (h. 1879).
- 1824 - Maria Vos, nederlandar margolaria, bodegoietan aditua (h. 1906).
- 1840 – Namık Kemal, turkiar idazlea (h. 1888).
- 1850 – Lluís Domènech i Montaner, kataluniar arkitekto, politikari eta historialaria (h. 1923).
- 1856 – Tomás Ó Criomhthain, irlandar idazlea (h. 1937).
- 1859 – Gustave Kahn, frantziar idazlea eta arte-kritikaria (h. 1936).
- 1870 – Patrick Duncan, Hegoafrikako gobernadore nagusia (h. 1943).
- 1874 –
- Juan Bautista Sacasa, Nikaraguako presidentea (h. 1946).
- Josep Maria Sert, kataluniar margolaria (h. 1945).
- 1878 – Jan Łukasiewicz, poloniar logikaria (h. 1956).
- 1890 – Hermann Joseph Muller, estatubatuar irakasle eta genetikalaria, 1946ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1967).
- 1892 – Rebecca West, britainiar idazle, kazetari, liburu-kritikari eta bidaia-idazlea (h. 1983).
- 1896 – Konstantin Rokossovski, sobietar militarra, Bigarren Mundu Gerrako Sobietar Batasuneko komandante ospetsuenetarikoa (h. 1968).
- 1899 – Yevguenia Bugoslavskaia, sobietar astronomoa eta geofisikaria (h. 1960).
- 1904 – Jean Bazaine, frantziar margolaria (h. 2001).
- 1905 – Anthony Powell, ingeles eleberrigilea (h. 2000).
- 1906 – Ebba Amfeldt, daniar aktorea (h. 1974).
- 1915 – Albert Dou, kataluniar matematikaria (h. 2009).
- 1916 – Maurice Chappaz, suitzar idazle eta itzultzailea (h. 2009).
- 1917 – Heinrich Böll, alemaniar idazlea, 1972ko Literaturako Nobel Saria (h. 1985).
- 1918 – Kurt Waldheim, Austriako presidentea eta Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia (h. 2007).
- 1919 – Leda Valladares, argentinar abeslaria, kantautorea, literatura idazlea, poeta, musikologoa eta folklorologoa (h. 2012).
- 1920 –
- Alicia Alonso, kubatar dantzari eta dantza-irakaslea (h. 2019).
- Georges Balandier, frantziar antropologo eta soziologoa (h. 2016).
- 1921 –
- Edith Hirsch Luchins, poloniar-estatubatuar matematikaria (h. 2002).
- Augusto Monterroso, hondurar-guatemalar idazlea (h. 2003).
- 1924 – Hamideh Kheirabadi, Nādereh eta Irango zinemaren ama, irandar aktorea (h. 2010).
- 1930 – Kalevi Sorsa, Finlandiako lehen ministroa (h. 2004).
- 1931 – Moira Orfei, italiar artista, aktorea, telebistako aurkezlea eta zirkuko artista (h. 2015).
- 1935 – John G. Avildsen, estatubatuar zinema zuzendaria (h. 2017).
- 1937 – Jane Fonda, estatubatuar aktore, idazle eta ekintzaile-politikoa.
- 1939 – Carlos do Carmo, portugaldar fado abeslaria (h. 2021).
- 1940 – Frank Zappa, estatubatuar kantari, musikagile eta gitarra-jotzailea (h. 1993).
- 1942 – Hu Jintao, Txinako Herri Errepublikako presidente ohia.
- 1943 –
- Nelly Evans Risco, perutar erlijioso ohia, Sendero Luminosoko kidea izateagatik kondenatua.
- Antonio Petit Caro, andaluziar kazetaria.
- Walter Spanghero, frantziar errugbi jokalari ohia.
- 1946 – Carl Wilson, estatubatuar musikari eta abeslaria, The Beach Boys taldeko kide sortzailea (h. 1998).
- 1947 – Paco de Lucía, espainiar gitarrajolea, flamenkoko gitarrista handientzat hartua (h. 2014).
- 1948 –
- Samuel L. Jackson, estatubatuar aktorea.
- Thierry Mugler, frantziar moda-diseinatzailea (h. 2022).
- 1949 – Thomas Sankara, Afrikako Che Guevara, lehendabiziko Burkina Fasoko presidentea (h. 1987).
- 1950 – Bibiano, galiziar musikari eta konpositorea (h. 2016).
- 1951 – Steve Perryman, ingeles futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1953 – Betty Wright, estatubatuar soul eta R&B abeslaria (h. 2020).
- 1954 – Chris Evert, estatubatuar tenis-jokalaria ohia.
- 1955 – Fatimata M'Baye, Mauritaniako lehen emakume abokatua eta giza eskubideen aldeko ekintzailea.
- 1957 – Ray Romano, estatubatuar aktorea.
- 1959 –
- Florence Griffith-Joyner, estatubatuar atleta (h. 1998).
- Corinne Touzet, bearnotar aktore, ekoizle eta telebista-aurkezlea.
- 1960 – Loquillo, kataluniar rock abeslaria.
- 1966 –
- Marco Borsato, italiar jatorriko holandar abeslari eta aktorea.
- Kiefer Sutherland, kanadar aktorea.
- 1967 – Mikheil Saakaxvili, Georgiako presidente ohia.
- 1968 – Vanessa Marquez, estatubatuar aktorea (h. 2018).
- 1969 – Julie Delpy, frantziar-estatubatuar aktore, zinema-zuzendari, gidoigile eta abeslaria.
- 1971 – Jared Leto, estatubatuar aktore, abeslari, kantautore eta musikaria.
- 1975 – Charles Michel, Belgikako lehen ministro ohia eta Europako Kontseiluko lehendakaria.
- 1977 – Emmanuel Macron, Frantziako presidentea.
- 1978 – Tom Vannoppen, belgikar ziklo-krosslaria.
- 1979 – Tuva Novotny, suediar aktorea.
- 1980 - Vithika Yadav, indiar giza-eskubideen aldeko ekintzailea.
- 1983 – Steven Yeun, hegokorear-estatubatuar aktorea.
- 1984 – Francisco Sutil, espainiar futbolari ohia.
- 1987 – Yasmine Petty, estatubatuar modelo eta aktorea.
- 2001 – Paula Arcos, espainiar eskubaloi jokalaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1549 – Margarita Nafarroakoa, Nafarroako erregina, Henrike II.a Nafarroakoaren emaztea (j. 1492).
- 1879 – Vicente Masarnáu, bizkaitar farmazialaria, Madrilen (j. 1803).
- 1889 – Federico Anrich Santamaría, Kuban jaiotako espainiar itsasgizon eta politikaria, Bergaran (j. 1827).
- 1908 – Antero Apaolaza, gipuzkoar idazlea eta Bergarako alkatea (j. 1845).
- 1916 – Florencio Ansoleaga, iruindar arkitektoa eta arkeologoa (j. 1846).
- 1927 – Francisco Rafael Uhagon, bizkaitar legelari, historialari eta politikaria, Madrilen (j. 1858).
- 1933 – Ramón Barea Mendizabal, gipuzkoar asmatzailea, pedalontziaren asmatzailea (j. 1863).
- 1950 – Joseph Apeztegi, lapurtar pilotaria (j. 1881).
- 1964 – Txomin San Sebastian, gipuzkoar idazlea eta pentsalari herrikoia, Astigarragako "seme kuttuna" (j. 1886).
- 1969 – Juan Gardeazabal, Juanito, euskal herritar futbol arbitroa, Madrilen (j. 1923).
- 1974 – Luis Marín, gipuzkoar futbolaria (j. 1906).
- 1978 – Jose Miguel Beñaran, Argala, bizkaitar ETAkide eta buruzagi historikoa, Batallón Vasco Españolek eraila (j. 1949).
- 1991 – Jose Migel Barandiaran, ataundar antropologo, etnografo eta apaiza (j. 1889).
- 2000 – Antón Larrauri, bizkaitar musikagilea (j. 1932).
- 2002 – Juan Eraso, nafar musikari eta abesbatza zuzendaria (j. 1914).
- 2006 – Étienne Camy-Peyret, zuberotar sindikalista, CGTkoa, La Verrièren (j. 1922).
- 2009 – José María Laso, bizkaitar filosofo eta ekintzaile komunista, Oviedon (j. 1926).
- 2011 – Jean-Pierre Urkia, lapurtar apezpikua, Montbetonen (j. 1918).
- 2013 – Lentxu Rubial, bizkaitar politikaria (j. 1945).
- 2014 – Aitziber Sarasola, nafar politikari eta euskaltzalea (j. 1973).
- 2020 – Jean-Louis Ugartemendia, lapurtar errugbilaria (j. 1943).
- 2023 - Robert Arranbide, lapurtar politikari eta mugimendu abertzalearen hastapenetako militantea (j. 1942).
Mundua
- 1375 – Giovanni Boccaccio, italiar idazle eta humanista (j. 1313).
- 1581 – Jean de la Cassière, Maltako Ordenako 51. Printze eta Maisu Nagusia (j. 1502).
- 1597 – Pedro Canisio, herbeheretar jesuita eta Elizako doktorea (j. 1521).
- 1673 – Joan Blaeu, herbeheretar kartografoa (j. 1596).
- 1741 – Bernard de Montfaucon, frantziar monje beneditarra, idazle eta paleografoa (j. 1655).
- 1750 – Elisabet Kristina Brunswick-Wolfenbüttelgoa, Germaniako Erromatar Inperio Santuaren enperatriz ezkontidea (j. 1691).
- 1811 – Luisa Brandenburg-Schwedtekoa, Brandenburgeko margravina eta Anhalt-Dessaueko dukesa ezkontidea (j. 1750).
- 1890 – Niels Gade, daniar musikagile, orkestra-zuzendari, piano-jotzaile, organo-jotzaile eta irakaslea (j. 1817).
- 1907 - Klara Hitler, Adolf Hitlerren ama (j. 1860).
- 1909 – Charles-Louis Philippe, frantziar idazlea (j. 1874).
- 1918 – Harvey du Cros, britainiar finantzaria, pneumatikoen industriaren sortzailea (j. 1846).
- 1919 – Louis Diémer, frantziar musikagile eta piano-jotzailea (j. 1843).
- 1925 – Jules Méline, Frantziako lehen ministroa (j. 1838).
- 1928 – Luigi Cadorna, italiar jenerala, Caportetton jasotako italiar porrotarengatik ezaguna (j. 1850).
- 1933 – Knud Rasmussen, daniar esploratzailea (j. 1879).
- 1935 – Kurt Tucholsky, alemaniar eleberrigile eta poeta (j. 1890).
- 1937 –
- Frank B. Kellogg, estatubatuar abokatu eta politikaria, 1929ko Bakearen Nobel Saria (j. 1856).
- Teresa Santianes Giménez, asturiar emakumea, fusilatua.
- 1940 – Francis Scott Fitzgerald, irlandar-estatubatuar eleberrigilea (j. 1896).
- 1942 – Franz Boas, alemaniar antropologo eta etnologoa (j. 1858).
- 1945 – George S. Patton, estatubatuar militar eta jenerala (j. 1885).
- 1950 – Edwin Foster Coddington, estatubatuar astronomoa (j. 1870).
- 1956 – Lewis Madison Terman, estatubatuar fisiologoa (j. 1877).
- 1958 – Lion Feuchtwanger, alemaniar idazlea (j. 1884).
- 1962 – Fernand Rigaux, belgiar astronomoa (j. 1905).
- 1978 – Roger Caillois, frantziar antropologo eta idazlea (j. 1913).
- 1988 – Nikolaas Tinbergen, herbeheretar etologoa, 1973ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1907).
- 1989 – José Zacarías Tallet, kubatar idazlea, kubako poesia garaikidearen izen handienetarikoa (j. 1893).
- 1990 – Clarence Leonard Johnson, estatubatuar ingeniari aeronautiko berritzailea (j. 1910).
- 1992 –
- Stella Adler, estatubatuar antzezle eta irakaslea (j. 1901).
- José María González-Sinde, espainiar zinema-ekoizle eta zinema-zuzendaria (j. 1941).
- Nathan Milstein, ukrainar-estatubatuar biolinista (j. 1904).
- 1997 –
- Blai Bonet, mallorcar poeta ete eleberrigilea (j. 1926).
- Antunes da Silva, portugaldar kontakizun-idazle eta olerkigilea (j. 1921).
- 2002 – José Hierro, espainiar poeta (j. 1922).
- 2004 – Juan Barjola, espainiar margolaria (j. 1919).
- 2006 – Saparmurat Nijazov, Turkmenistango diktadorea (j. 1940).
- 2009 – Edwin Krebs, estatubatuar biokimikaria, 1992ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1918).
- 2014 – Udo Jürgens, austriar abeslaria (j. 1934).
- 2015 – Kenzo Ohashi, japoniar futbolaria (j. 1934).
- 2017 – Ken Catchpole, australiar errugbilaria (j. 1939).
- 2019 –
- Martin Peters, ingeles futbolari eta entrenatzailea (j. 1943).
- Sam Strahan, zeelandaberritar errugbilaria (j. 1944).
- Emanuel Ungaro, frantziar moda diseinatzailea (j. 1933).
- 2021 –
- Carlyle Glean, Grenadako 5. gobernadore orokorra (j. 1932).
- Kawa Leauma, zeelandaberritar errugbi jokalaria, Ordizian jokatu zuena (j. 1989).
- 2022 –
- Franz Gertsch, suitzar margolaria, erretratu erraldoi hiperrealistegatik ezaguna (j. 1930).
- Josefina Triguero Agudo, madrildar epailea, Espainiako historiako lehen emakume epailea (j. 1946).
- 2023 – Robert Solow, estatubatuar ekonomialaria, 1987ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1924).
Jaiak eta urteurrenak
- Santo Tomas feria: Donostia eta Bilbon.
- Sehaska egutegiko izendegia: Tomas, Negu, Negua eta Neguri.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.