Abenduaren 19
Abenduaren 19a gregoriotar egutegiaren urteko hirureun eta berrogeita hamairugarren eguna da, 354.a bisurteetan. 12 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1979 – Jesus Maria Leizaola lehendakaria erbestetik bueltatu zen.
- 1983 – Ramon Oñederra Bergara, "Kattu" erail zuen GALek Baionako Kaietenia tabernan lanean zegoela. ETAko kidea zen, errefuxiatua eta 23 urtekoa.
- 1984 – Carlos Garaikoetxea EAEko lehendakariak kargua utzi behar izan zuen EAJko Asanblada Nazionalak hala eskatuta.
- 2007 – 18/98 auziko berrogehita bi auzipeturi 520 urtetik gorako espetxe zigorrak ofizialki jakinarazi zizkieten Espainiako Entzutegi Nazionalean.
- 2009 – Milaka pertsona bildu ziren Bilbon Euskaldunon Egunkariaren alde.
Mundua
- 1911 – Roald Amundsen eta bere taldekideak Hego Polora heldu ziren. 35 egun geroago Robert Falcon Scott eta bere taldekideak helduko ziren.
- 1994 – Julian Sancristobal gartzelaratu zuten GALen inplikazioa zuelakoan.
- 2007 – Hego Korea: Lee Myung-bakek irabazi zituen hauteskunde presidentzialak.
- 2010 – Milaka pertsona Europako aireportuetan harrapatuta geratu ziren, elurrak ehundaka hegaldi bertan behera utzi eta gero.
- 2016 –
- Berlingo gabonetako azoka batean burututako atentatuan gutxienez 12 hildako eta 48 zauritu jazo ziren.
- Ankara hirian Andrei Karlov enbaxadorea tiroz hil zuten.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 1982ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala Xabier Amurizak irabazi zuen. Bere bigarren txapela izan zen.
- 1993ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala Andoni Egañak irabazi zuen, bere lehen txapela lortuz.
- 1999ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa herri arteko txapelketa eran ospatu zen. Zarautz Jai Txiki taldea izan zen irabazle.
- 2004ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala Igor Elortzak irabazi zuen, aurreko hiru edizioetan legez.
- 2015 –
- 2015eko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa: Beñat Gaztelumendik txapela irabazi zuen.
- Juan Antonio Urbeltz folkloristak euskal dantza tradizionalak ikertzen egindako lanarengatik Gipuzkoako Urrezko Domina jaso zuen.
Mundua
- 1843 – Charles Dickens ingeles idazleak Eguberri kanta eleberria argitaratu zuen.
- 1969 – Topaz filma estreinatu zen, Alfred Hitchcockek zuzendu eta Frederick Stafford, Dany Robin, John Vernon, Karin Dor, Michel Piccoli, Philippe Noiret, Claude Jade, Michel Subor eta John Forsythe aktoreek antzeztu zuten.
- 1984 – The River (Ibaia) filma estreinatu zen, Mark Rydellek zuzendu eta Mel Gibson, Sissy Spacek eta Scott Glenn aktoreek antzeztu zuten.
- 1997 – Titanic filma estreinatu zen, James Cameronek zuzendu eta Leonardo DiCaprio eta Kate Winslet aktorek antzeztu zuten.
Kirolak
Mundua
- 2009 – FC Barcelona futbol-taldeak urte berean 6 titulu irabazi dituen munduko talde bakarra bilakatu zen kluben arteko mundiala irabazi ondoren.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1730 – Marguerite Brunet, lapurtar aktore eta antzerki zuzendaria (h. 1820).
- 1843 – Nemesio Artola, gipuzkoar diplomazialari eta idazlea (h. 1909).
- 1880 – Nemesio Otaño, gipuzkoar musikagilea, organo-jotzailea, abesbatza zuzendaria eta musikologoa (h. 1956).
- 1884 – Juan Bautista Gesalaga, euskal idazle eta bertsolaria (h. 1957).
- 1899 – Nemesio Etxaniz, gipuzkoar idazlea eta apaiza (h. 1982).
- 1891 – Julio Beobide, euskal eskultorea (h. 1969).
- 1906 – Txomin Jakakortajarena, euskal idazlea, itzultzailea, apaiza eta erlezaina (h. 1993).
- 1909 – Pedro Regueiro, gipuzkoar futbolaria (h. 1985).
- 1913 – Nikolas Lekuona, gipuzkoar margolari, marrazkilari, argazkilari, arkitekto eta artista abangoardista (h. 1937).
- 1916 –
- Leon Bilbao, euskal albokaria (h. 1990).
- Jose Lorenzo-Solís, bilbotar margolaria (h. 1981).
- 1925 – Migel Irazusta, Polipaso, gipuzkoar aizkolari, segalari, gizonprobalari, akuilari, probalari, korrikalari eta jokorako aharien jabea (h. 2000).
- 1927 – Thomas Manterola, lapurtar errugbilaria (h. 2013).
- 1931 –
- Jesús Davoz, gipuzkoar txirrindularia (h. 2021).
- Iñaki Linazasoro, gipuzkoar idazlea (h. 2004).
- 1932 – Luciano Juaristi Alberdi, Atano X.a, gipuzkoar esku-pilotari ohia.
- 1937 – Esther Ferrer, gipuzkoar artista.
- 1938 –
- Josu Iriondo, gipuzkoar apaiz agustindarra, New Yorkeko apezpiku laguntzaile ohia.
- Nieves Urrutia, arabar arkeologo eta espeleologoa.
- 1939 –
- Itziar Aizpuru, euskal aktorea.
- Enrique Villar, arabar politikari eta ingeniari agronomoa, Logroñon (h. 2010).
- 1942 – Jose Mari Etxebarria Lejarraga, bizkaitar euskalaria.
- 1951 – Juan Mari Mendizabal, gipuzkoar itzultzailea.
- 1959 – Juan Bas, bizkaitar gaztelaniazko idazlea eta gidoigilea.
- 1960 – Alfredo Piedrafita, nafar musikari eta argazkilaria, Barricada taldeko kidea, Barbastron.
- 1962 – Juan Ramon Madariaga, bizkaitar idazlea.
- 1963 – Marisol Garmendia, gipuzkoar politikaria eta kazetaria.
- 1973 – Igor Ahedo, bizkaitar soziologoa eta EHUko irakaslea.
- 1974 – Amaia Astobiza, bizkaitar itzultzailea eta ekintzaile feminista.
- 1978 –
- Aitzol Arzallus, gipuzkoar paralinpiar futbolaria.
- Irune Costumero, bizkaitar filologoa, irakaslea eta hizkuntza normalkuntzarako goi mailako teknikaria.
- 1984 – Fernando Lumbreras, nafar futbolaria.
- 1985 – Txomin Arana, motoziklismoko bizkaitar pilotua.
- 1986 – Leire Landa, gipuzkoar futbolari ohia eta gizarte hezitzailea.
- 1992 – Iker Muniain, Athleticeko nafar futbolaria.
- 1994 – Elena Ibarbia, donostiar modeloa.
- 1996 – Jorge Bengoetxea, bizkaitar futbolaria.
- 1999 – Asier Arana Sánchez, bizkaitar futbolaria.
- 2000 – Lide Erbina, gipuzkoar errugbilaria.
Mundua
- 1489 – Gaston Foixkoa, Nemoursko eta Narbonako dukea, frantziar noble eta militarra (h. 1512).
- 1498 – Andreas Osiander, alemaniar filosofoa eta teologoa (h. 1552).
- 1683 – Filipe V.a Espainiakoa, Espainiako erregea (h. 1746).
- 1695 – Jacob de Wit, herbeheretar margolaria (h. 1754).
- 1778 – Maria Teresa Frantziakoa, Angulemako dukesa (h. 1851).
- 1790 – William Edward Parry, anglo-galestar esploratzailea (h. 1855).
- 1796 – Manuel Bretón de los Herreros, espainiar idazlea (h. 1873).
- 1819 – James Spriggs Payne, Liberiako presidentea (h. 1882).
- 1820 – Mary Livermore, emakumeen eskubideen defendatzailea, abolizionista eta kazetari estatubatuarra (h. 1905).
- 1834 – Antonio Gisbert, espainiar margolaria (h. 1901).
- 1838 – Khedrub Gyatso, hamaikagarren Dalai Lama (h. 1856).
- 1848 - Amélie Beaury-Saurel, Bartzelonan jaiotako margolari frantziarra (h. 1924)
- 1852 – Albert Abraham Michelson, alemaniar jatorriko estatubatuar fisikaria, 1907ko Fisikako Nobel Saria (h. 1931).
- 1861 – Italo Svevo, italiar idazlea (h. 1928).
- 1868 – Théodore Steeg, Frantziako lehen ministroa (h. 1950).
- 1875 – Mileva Marić, serbiar matematikaria, Einsteinen lehenengo emaztea eta laguntzailea (h. 1948).
- 1881 – King Oliver, estatubatuar afroamerikar konpositore eta jazzeko orkestra-zuzendaria (h. 1938).
- 1884 – Antonín Zápotocký, Txekoslovakiako lehen ministro eta presidentea (h. 1957).
- 1888 – Fritz Reiner, hungariar-estatubatuar orkesta zuzendaria (h. 1963).
- 1897 – Louis Darquier de Pellepoix, frantziar politikaria eta antisemita (h. 1980).
- 1901 – Oliver La Farge, estatubatuar antropologo eta idazlea (h. 1963).
- 1902 – Ralph Richardson, ingeles antzezlea (h. 1983).
- 1903 –
- François Perroux, frantziar ekonomialaria eta idazlea (h. 1987).
- George Davis Snell, estatubatuar biologoa, 1980ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1996).
- 1906 – Leonid Brezhnev, Sobietar Batasuneko burua (h. 1982).
- 1908 – Gisèle Freund, alemaniar-frantziar argazkilaria (h. 2000).
- 1910 –
- Jean Genet, frantziar idazle eta antzerkigilea (h. 1986).
- José Lezama Lima, kubatar poeta, eleberrigilea eta saiakera-idazlea (h. 1976).
- 1913 – Ansa Ikonen, finlandiar film eta antzerki aktorea (h. 1989).
- 1915 – Édith Piaf, frantziar abeslaria, music-hall arloan oso famatua (h. 1963).
- 1916 – Elisabeth Noelle-Neumann, alemaniar politologo eta soziologoa (h. 2010).
- 1917 – Eduardo Catalano, argentinar arkitektoa (h. 2010).
- 1919 – Pepita Carpeña, espainiar feminista eta anarkosindikalista, frankismoan erbesteratua (h. 2005).
- 1922 – Walter Höllerer, alemaniar idazlea (h. 2003).
- 1924 – Michel Tournier, frantziar idazlea (h. 2016).
- 1925 –
- Rabah Bitat, Aljeriako presidentea (h. 2000).
- Lepa Radić, serbiar jatorriko jugoslaviar partisanoa (h. 1943).
- 1929 – Paul Nizon, suitzar idazlea.
- 1941 – Lee Myung-bak, Hego Koreako presidente ohia.
- 1942 – Milan Milutinović, Serbiako presidentea (h. 2023).
- 1944 –
- William Christie, estatubatuar orkestra zuzendaria eta klabezin-jotzailea.
- Sata Isobe, japoniar boleibol jolakaria (h. 2016).
- Richard Leakey, kenyar antropologoa (h. 2022).
- Alvin Lee, ingeles abeslari, egile abeslari eta gitarra-jotzailea, Ten Years After blues rock taldeko kidea (h. 2013).
- Zal Yanovsky, kanadar folk-rock musikaria, The Lovin' Spoonful taldeko kidea (h. 2002).
- 1946 –
- Eduardo Serra, espainiar abokatu eta politikaria.
- Robert Urich, estatubatuar zinema eta telebista aktore eta ekoizlea (h. 2002).
- 1947 – Olga María Ramos, espainiar kupletista, idazlea, musikagilea, letragilea, abeslaria, aktorea eta esataria.
- 1957 –
- Kevin McHale, estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- Joan Tuset i Suau, kataluniar eskultore eta margolari figuratiboa.
- 1959 –
- Yasuhito Suzuki, japoniar futbolari ohia.
- Ivan Vallejo, ekuadortar alpinista.
- 1961 – Eric Allin Cornell, estatubatuar fisikaria, 2001eko Fisikako Nobel Saria.
- 1963 – Cristina Marcos, kataluniar aktorea.
- 1964 –
- Béatrice Dalle, frantziar aktorea.
- Declan Kearney, irlandar errepublikar politikaria.
- Arvydas Sabonis, lituaniar saskibaloi jokalaria, inoizko pibot onenetarikoa.
- 1965 – Jessica Steen, kanadar aktorea.
- 1966 – Alberto Tomba, italiar eskiatzaile ohia, XX. mendearen bukaerako onenetakoa.
- 1969 – Aziza Mustafa Zadeh, azerbaijandar abeslaria, musikagilea eta piano-jotzailea.
- 1972 – Alyssa Milano, estatubatuar aktorea.
- 1975 – Brandon Sanderson, estatubatuar fantasia eta zientzia-fikziozko eleberrigilea.
- 1977 –
- Jorge Garbajosa, espainiar saskibaloi jokalari ohia.
- Elisa Toffoli, italiar abeslari eta kantautorea.
- 1979 – Paola Rey, kolonbiar aktorea eta modeloa.
- 1980 – Jake Gyllenhaal, estatubatuar aktorea.
- 1981 – Beth Ditto, estatubatuar abeslari eta moda diseinatzailea.
- 1985 – Tadanari Lee, japoniar futbolaria.
- 1987 – Karim Benzema, frantziar futbolaria.
- 1988 – Mari Kawamura, japoniar futbolaria.
- 1990 – Natalia de Molina, espainiar aktorea.
- 1992 – Nasser Saleh, marokoar jatorriko espainiar aktorea.
- 1996 –
- Mouctar Diakhaby, frantziar futbolaria.
- Mayu Ikejiri, japoniar futbolaria.
- 1999 – Thea Ehre, austriar aktore eta trans aktibista.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1590 – Pedro Arteaga, euskal epaile eta politikaria (j. 1537).
- 1821 – Mattin Larralde, lapurtar idazlea, Rocheforten (j. 1782).
- 1844 – Gaspar Jauregi, euskal militarra (j. 1791).
- 1896 – Jose Inazio Arana, idazle gipuzkoarra, Oñan (j. 1838).
- 1937 – Fernando Espinosa de los Monteros, gipuzkoar politikari eta diplomazialaria, Madrilen (j. 1884).
- 1943 – Herminio Madinabeitia, arabar idazlea, katedraduna eta kazetaria, Gasteizko alkatea (j. 1867).
- 1953 – Ricardo Baroja, Euskal Herrian bizitako espainiar margolaria, grabatzailea eta idazlea (j. 1871).
- 1974 – Ricardo Montero, euskal txirrindularia (j. 1902).
- 1983 – Ramon Oñaederra Bergara "Kattu", GALek erailda.
- 2016 – Fidel Uriarte, euskal herritar futbolaria (j. 1945).
- 2023 – Filipe Oihanburu, euskal herritar koreografoa eta idazlea (j. 1921).
Mundua
- 1091 – Adelaida Susakoa, Ivreako Markako kondesa eta Turingo markionesa.
- 1111 – Al-Ghazali, islamiar teologoa eta filosofoa (j. 1058).
- 1370 – Urbano V.a, Aita santua (j. 1310).
- 1494 – Matteo Maria Boiardo, italiar Pizkundeko olerkaria (j. 1441).
- 1566 – Luis Hurtado de Mendoza, Nafarroako erregeordea (j. 1489).
- 1741 – Vitus Bering, daniar itsasgizon eta esploratzailea (j. 1681).
- 1788 – Juan Bautista Anza, euskal jatorriko militar, esploratzaile eta agintaria (j. 1736).
- 1836 – Emily Tennessee Donelson, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (j. 1807).
- 1848 – Emily Brontë, britainiar idazlea (j. 1818).
- 1851 – Joseph Mallord William Turner, ingeles margolari erromantikoa (j. 1775).
- 1915 – Alois Alzheimer, alemaniar neurologoa (j. 1864).
- 1925 – Elizabeth Hughes, galestar pedagogoa, emakumeen heziketaren sustatzailea (j. 1851).
- 1930 – Jens Christian Christensen, Danimarkako lehen ministroa (j. 1856).
- 1932 – Johan Krouthén, suediar margolaria (j. 1858).
- 1939 – Dmitri Grave, sobietar garaiko errusiar matematikaria (j. 1863).
- 1940 – Kyösti Kallio, Finlandiako presidentea (j. 1873).
- 1946 – Paul Langevin, frantziar fisikari eta politikaria (j. 1872).
- 1950 – Théodore Steeg, Frantziako lehen ministroa (j. 1868).
- 1953 – Robert Andrews Millikan, estatubatuar fisikaria, 1923ko Fisikako Nobel Saria (j. 1868).
- 1963 – Alan Gardiner, XX. mende hasierako egiptologo ezagunenetakoa (j. 1879).
- 1976 – Giuseppe Caselli, italiar margolaria (j. 1893).
- 1977 – Jacques Tourneur, frantziar zinema zuzendaria (j. 1904).
- 1980an desagertua – Alaíde Foppa, guatemalar poeta, idazlea, aktibista feminista, arte kritikaria, irakaslea eta itzultzailea (j. 1914).
- 1981 – María Dolores de Pablos, espainiar poeta eta astrologoa (j. 1917).
- 1985 - Sally Kipyego, kenyar atleta, distantzia luze eta ertainetan aditua.
- 1993 – Michael Clarke, estatubatuar bateria-jotzailea, The Byrds taldeko kidea (j. 1946).
- 1996 – Marcello Mastroianni, italiar aktorea (j. 1924).
- 1997 – Masaru Ibuka, japoniar industrialaria eta Sonyren sortzaileetako bat (j. 1908).
- 1999 – Desmond Llewelyn, galestar aktorea (j. 1914).
- 2000 – Carlos Cano, espainiar egile abeslari eta poeta (j. 1946).
- 2001 – Pocho Lepratti, argentinar lekaide eta gizarte-ekintzailea, 35 urterekin poliziak erahila (j. 1966).
- 2003 – Hope Lange, estatubatuar aktorea (j. 1933).
- 2004 –
- Herbert C. Brown, estatubatuar kimikaria, 1979ko Kimikako Nobel Saria (j. 1912).
- Renata Tebaldi, italiar sopranoa (j. 1922).
- 2009 –
- Hussein Ali Montazeri, irandar irakaslea eta xiiten buruzagia (j. 1922).
- Kim Peek, Savant sindromedun estatubatuar ospetsua (j. 1951).
- 2012 – Pecker Dunne, irlandar musikari eta seanchaía (j. 1933).
- 2015 – Kurt Masur, alemaniar orkestra-zuzendaria (j. 1927).
- 2016 –
- Andrei Karlov, errusiar diplomatiko eta enbaxadorea, atentatuan eraila (j. 1954).
- Inés Malinow, argentinar idazle, poeta, haur literaturako ipuingilea, kazetari eta baleteko kritikaria (j. 1922).
- 2018 –
- Joana Biarnés, kataluniar argazkilaria eta lehen emakume argazkilari-kazetaria (j. 1935).
- Peter Masterson, estatubatuar aktore, zinema zuzendari eta idazlea (j. 1934).
- 2020 –
- Mekere Morauta, Papua Ginea Berriko lehen ministroa (j. 1946).
- Märta Norberg, suediar iraupen-eskiatzailea (j. 1922).
- 2021 – Robert H. Grubbs, estatubatuar kimikaria, 2005eko Kimikako Nobel Saria (j. 1942).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Ostadar, Ortzadar, (Ortzi Adarra), Urtun, Urtune eta Fortun.