Abenduaren 15
Abenduaren 15a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta berrogeita bederatzigarren eguna da, 350.a bisurteetan. 16 egun falta dira urtea amaitzeko.
Gertaerak
Euskal Herria
- 2011 – Amaiurrek Espainiako Kongresuan talde parlamentarioa izatea eragotzi zuen PPk.
Mundua
- 1937 - Espainiako Teruelgo bataila hasi zen, 36ko Gerrako handienetakoa. Frankisten aurrerakadak Errepublika behartu zuen kontraerasoa jotzera, eta Teruel berreskuratzera bideratu zituen indarrak.
- 1946 – Thailandia NBEn sartu zen.
- 1961 – Israel: Adolf Eichmann heriotza-zigorrera kondenatu zuten juduen aurkako krimenengatik.
- 1976 – Samoa NBEn sartu zen.
- 1994 – Palau NBEn sartu zen.
- 1998 – Bill Clinton Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak Gaza bisitatu zuen. Hori egiten zuen AEBetako lehen presidentea.
- 2005 – Argentinak Nazioarteko Moneta Funtsari zor zion dirua kitatu zuen.
- 2007 – Muammar al Kadafi libiar agintariaren bisitak polemika handia piztu zuen Frantzian, batez ere giza eskubideen babesleen artean.
- 2014 – Sydneyn gertatutako bahiketa baten erreskate operazioan bahitzailea eta bahitutako pertsona bi hilik gertatu ziren.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 1979 – Bizkaiko Abesbatzen Elkartea Bilbon sortu zen. Elkarteak 131 talde lotzen ditu. Elkartea arduratzen da abesbatzen jarduerak koordinatzeaz eta antolatzeaz.
- 2012ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan Arkaitz Estiballesek bere bigarren txapela jantzi zuen.
- 2018ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan Onintza Enbeita izan zen garaile, txapel hau lortzen duen lehen emakumezkoa izanik.
Mundua
- 1939 – Gone with the Wind ("Haizeak Eramana") filma estreinatu zen, Victor Flemingek zuzendu eta Vivien Leigh, Clark Gable, Leslie Howard eta Olivia de Havilland aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1965 – The Spy Who Came in from the Cold ("Hotzetik Etorritako Espioia") filma estreinatu zen, Martin Rittek zuzendu eta Richard Burton, Claire Bloom, Oskar Werner eta George Voskovec aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1965 – The Flight of the Phoenix ("Fenixaren Hegaldia") filma estreinatu zen, Robert Aldrichek zuzendu eta James Stewart, Hardy Krüger, Richard Attenborough, Peter Finch eta Ernest Borgnine aktoreek antzeztu zuten.
- 1966 – Il buono, il brutto, il cattivo ("zintzoa, itsusia eta zitala") filma estreinatu zen, Sergio Leonek zuzendu eta Clint Eastwood, Lee van Cleef eta Eli Wallach aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1993 – Schindler's List ("Schindlerren Zerrenda") filma estreinatu zen, Steven Spielbergek zuzendu eta Liam Neeson, Ralph Fiennes eta Ben Kingsley aktorrek antzeztu zutelarik.
- 1995 – Jumanji filma estreinatu zen, Joe Johnstonek zuzndu eta Robin Williams, Kirsten Dunst, David Alan Grier, Bonnie Hunt, Jonathan Hyde eta Bebe Neuwirth aktoreek antzeztu zuten.
- 2000 – What Women Want ("Emakumeek Irriki Dutena") filma estreinatu zen, Nancy Meyersek zuzendu eta Mel Gibson, Helen Hunt, Marisa Tomei eta Alan Alda aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2000 – Chocolat ("Txokolatea") filma estreinatu zen, Lasse Hallströmek zuzendu eta Juliette Binoche, Johnny Depp, Judi Dench, Alfred Molina, Carrie-Anne Moss eta Lena Olin aktoreek antzeztu zuten.
- 2007 – The Bucket List ("Betebeharren Zerrenda") filma estreinatu zen, Rob Reinerek zuzendu eta Jack Nicholson eta Morgan Freeman aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
Mundua
- 1994 – Netscape Navigator 1.0 nabigatzailea atera berri zen.
Kirolak
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1808 – Eusebio Zuloaga, gipuzkoar armagilea, damaskinatu modernoaren sortzailea, Madrilen (h. 1898).
- 1813 – Eusebio Calonge, arabar militar eta politikaria, Alderdi Moderatuko kidea (h. 1873).
- 1821 – Charles Abbadia-Ürrüstoi, baxenafar politikaria, Tolosa Okzitanian (h. 1901).
- 1836 – Nicolás Castaño Capetillo, bizkaitar bankari eta azukre-enpresaria (h. 1926).
- 1842 – Juana Elgezabal, bizkaitar enpresari berritzailea (h. 1912).
- 1874 - Eusebio Mugerza, Mendaro Txirristaka, gipuzkoar bertso-paper bertsolaria (h. 1955).
- 1875 – Jose Manuel Ostolaza, gipuzkoar enpresari eta filantropoa, Valladoliden (h. 1954).
- 1898 –
- Fernando Remacha, nafar musikagilea (h. 1984).
- Jose Luis Zabala, euskal herritar futbolaria (h. 1946).
- 1903 – Antonio Iturmendi, euskal herritar politikari karlista (h. 1976).
- 1908 – Mercedes Kareaga, gipuzkoar gizarte ekintzailea eta Emakume Abertzale Batzako kidea (h. 1997).
- 1915 – Mercedes Lorenzo, Arrikibarreko zoroa, bilbotar emakume ezaguna, Lugon (h. 1996).
- 1926 – Andoni Perez Cuadrado, arabar abertzalea (h. 2020).
- 1934 – Fernando Mendizabal, gipuzkoar itzultzailea eta euskaltzain urgazlea (h. 2011).
- 1936 – Pedro Osinaga, nafar aktorea (h. 2017).
- 1937 – Alfredo Goienetxe, euskal noble, ingeniari eta zaldizkoa (h. 2002).
- 1941 – Jose Antonio Zaldua, nafar futbolaria (h. 2018).
- 1943 – Txomin Perurena, gipuzkoar txirrindulari eta kirol zuzendaria (h. 2023).
- 1960 – Lou Olangua, gipuzkoar rock abeslaria, euskal rockean lehenengo emakumetakoa (h. 2013).
- 1969 - Lourdes Muñoz, kataluniar politikaria eta ingeniaria.
- 1971 – Xabier Etxaniz Rojo, euskal idazlea.
- 1972 – Bingen Fernández, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1976 – Iosu Iglesias, bizkaitar futbolari ohia.
- 1977 – Lohitzune Txarola, lapurtar abokatua eta politikaria, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Mahaiaren presidente ohia.
- 1984 – Alazne Intxauspe, gipuzkoar nekazaria eta ekintzailea.
- 1986 – Nekane Arroyo, bizkaitar kirolaria.
- 1997 – Leire Iribarne, euskal musikaria, pianojolea eta abeslaria, Diabolo Kiwi taldeko partaidea (h. 2022).
Mundua
- 37 – Neron, erromatar enperadorea (h. 68).
- 130 – Luzio Vero, erromatar enperadorea (h. 169).
- 1242 – Munetaka Printzea, Japoniako Kamakura shogunerriko seigarren shoguna (h. 1274).
- 1610 – David Teniers Gaztea, flandriar pintorea eta diseinatzailea (h. 1690).
- 1657 – Michel Richard de Lalande, frantziar organista, klabe-jotzailea eta musikagilea (h. 1726).
- 1732 – Carl Gotthard Langhans, prusiar-alemaniar arkitektoa (h. 1808).
- 1789 – Carlos Soublette, Venezuelako presidentea (h. 1870).
- 1832 – Gustave Eiffel, frantziar arkitekto eta ingeniaria (h. 1923).
- 1833 – Valeriano Domínguez Bécquer, espainiar pintorea (h. 1870).
- 1836 –
- Edmond Picard, belgikar idazle, mezenas eta legelaria (h. 1924).
- Eugénie Marie Salanson, frantziar margolaria (h. 1912).
- 1844 –
- Alfred East, ingeles margolaria (h. 1913).
- Arturo Soria, espainiar hirigile, eraikitzaile, geometra eta kazetaria (h. 1920).
- 1852 – Henri Becquerel, frantziar fisikaria (h. 1908).
- 1857 – Julio Popper, errumaniar-argentinar hiltzaile eta kriminala, selknam herriaren aurkako genozdioaren arduradun nagusienetakoa (h. 1893).
- 1859 – Ludwik Zamenhof, Doktoro Esperanto, poloniar hizkuntzalaria eta okulista, esperantoaren sortzailea (h. 1917).
- 1860 – Niels Ryberg Finsen, faroear-daniar sendagilea, 1903ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1904).
- 1861 – Pehr Evind Svinhufvud, Finlandiako presidentea (h. 1944).
- 1870 – Josef Hoffmann, austriar arkitekto eta diseinatzailea (h. 1956).
- 1873 – Jean Abadie, frantziar psikiatra eta neurologoa (h. 1934/1946).
- 1874 – Alfred Mills, ingeles futbolaria (h. 1929).
- 1877 – Emília de Sousa Costa, portugaldar idazle eta feminista (h. 1959).
- 1878 – Hans Carossa, alemaniar poeta eta eleberrigilea (h. 1956).
- 1879 – Rudolf Laban, austro-hungariar dantza-modernoko maisu, koreografo eta teorikoa (h. 1958).
- 1888 – Maxwell Anderson, estatubatuar antzerkigile, olerkari, kazetari eta abesti egilea (h. 1959).
- 1899 – Harold Abrahams, britainiar korrikalari judua (h. 1978).
- 1906 – Edmond Debeaumarché, frantziar postaria, Bigarren Mundu Gerran erresistentzian ibilitakoa (h. 1959).
- 1907 – Oscar Niemeyer, brasildar arkitektoa, arkitektura modernoko erreferente nagusietako bat (h. 2012).
- 1908 – Gualberto Villarroel, Boliviako presidentea (h. 1946).
- 1912 – Ray Eames, estatubatuar diseinatzailea eta zinema-zuzendaria (h. 1988).
- 1916 – Maurice Wilkins, zeelandaberritar-britainiar biofisikaria, 1962ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2004).
- 1919 – José Antonio Sáenz de Santamaría, espainiar militarra, Gerra Zibilean bando kolpista matxinatuaren alde borrokatu zena (h. 2003).
- 1920 – Albert Memmi, frantziar-tunisiar idazlea (h. 2020).
- 1923 – Freeman Dyson, britainiar fisika teorialaria eta astrofisikaria (h. 2020).
- 1924 – Esther Bejarano, Auschwitzeko kontzentrazio-eremutik bizirik atera zen azkenetako bat (h. 2021).
- 1925 – Trần Thiện Khiêm, Hego Vietnamgo lehen ministroa (h. 2021).
- 1926 – Josep Maria Castellet, katalanezko eta gaztelaniazko idazlea eta literatura kritikaria (h. 2014).
- 1928 –
- Ida Haendel, judu jatorriko poloniar biolinista (h. 2020).
- Friedensreich Hundertwasser, austriar margolari eta artista grafikoa (h. 2000).
- 1930 – Edna O'Brien, irlandar eleberrigilea.
- 1933 – Tim Conway, estatubatuar aktorea (h. 2019).
- 1934 –
- Abdullahi Yusuf Ahmed, Somaliako trantsizio gobernuko presidentea (h. 2012).
- Elisa Montés, espainiar aktorea.
- Stanislav Xuxkevitx, Bielorrusiako presidentea (h. 2022).
- 1938 –
- Klaus Hänsch, alemaniar politikaria, Europako Parlamentuko lehendakaria.
- Alfred Raoul, Kongoko Errepublikako presidentea (h. 1999).
- Juan Carlos Wasmosy, Paraguaiko presidente ohia.
- 1946 – Piet Schrijvers, herbeheretar futbol atezaina (h. 2022).
- 1949 – Don Johnson, estatubatuar aktorea.
- 1952 –
- Guy Laporte, frantziar errugbilaria (h. 2022).
- Allan Simonsen, daniar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Julie Taymor, estatubatuar antzerki, opera, musikal eta zinema zuzendaria.
- 1959 – Lucrecia Pérez, Madrilen eraildako emakume dominikar beltza, arrazismo eta xenofobiaren lehenengo biktima aitortua Espainian (h. 1992).
- 1964 – Pete Michels, estatubatuar animazio-zuzendaria.
- 1967 – Miranda Otto, australiar aktorea.
- 1969 – Adriana Esteves, brasildar aktorea.
- 1970 – Stefano Secco, italiar tenorra.
- 1972 – Sete Gibernau, kataluniar motoziklismoko pilotu ohia.
- 1973 – Surya Bonaly, izotz gaineko frantziar patinatzaile ohia, backflip izeneko jauzia egin duen patinatzaile olinpiko bakarra.
- 1975 – Cosmin Contra, errumaniar futbolaria.
- 1977 – Rachel Mandelbaum, estatubatuar astrofisika-irakaslea.
- 1979 – Swan Fyahbwoy, espainiar reggae eta dancehall abeslaria.
- 1980 –
- Annalena Baerbock, alemaniar politikaria, 90 Aliantza/Berdeak alderdiko burua.
- Élodie Gossuin, frantziar modelo eta telebista aurkezlea.
- 1981 – Michelle Dockery, ingeles aktorea.
- 1983 –
- Jamie Heaslip, irlandar errugbi jokalari ohia.
- Zlatan Ljubijankić, esloveniar futbolaria.
- 1986 – Keylor Navas, costarricar futbol atezaina.
- 1987 – Yosuke Kashiwagi, japoniar futbolaria.
- 1990 – Andrea Muriel, mexikar poeta, itzultzailea, editorea eta kultur kudeatzailea.
- 1992 – Daria Dugina, errusiar kazetari eta ekintzaile politikoa (h. 2022).
- 1993 –
- Sharon Firisua, salomondar atleta.
- Miri Perez-Cabrero, kataluniar aktorea, modeloa eta sukaldaria.
- 1995 – Núria Mendoza, kataluniar futbolaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1875 – Louis Marie Hyacinthe Fabre, euskal itzultzaile eta gramatikaria eta Bonaparte printzearen laguntzailea (j. 1807).
- 1880 – Fermin Arteta, nafar politikaria, Madrilen (j. 1796).
- 1935 – Karmelo Leizaola, euskal kimikari eta euskaltzalea, Hego Amerikan (j. 1901).
- 1938 – Pedro Barrondo, Eusko Abertzale Ekintzako militantea, Eusko Gudarosteko gudaria eta kirolaria, fusilatua.
- 1946 – Jose Maria Olazabal Zaldunbide, bizkaitar politikari karlista eskuindarra (j. 1915).
- 1983 – Anastasio Zubia, gipuzkoar saltzaile ibiltari eta mugalaria (j. 1916).
- 2004 – Rosita Arregi, bizkaitar erraketista, Valentzian (j. 1922).
- 2012 – Joxe Agirre, Oranda, azpeitiar bertsolaria (j. 1929).
- 2014 – Jose Agustin Alberdi, bizkaitar bertsolaria (j. 1922).
- 2020 – Izaskun Etxetxipia, gipuzkoar mediku hematologoa (j. 1940).
- 2023 – Patxi Noblia, lapurtar enpresaburua eta euskal kulturaren sustatzailea (j. 1944).
Mundua
- 1025 – Basilio II.a Bulgaroktonoa, Bizantziar Inperioko enperadorea.
- 1230 – Otakar I.a Bohemiakoa, Bohemiako dukea eta Bohemiako erregea.
- 1626 – Adriaen de Vries, flandestar eskultore manierista.
- 1673 – Margaret Cavendish, ingeles aristokrata, filosofoa, poeta, zientzilaria, zientzia-fikziozko eleberrien idazlea eta antzezlan idazlea (j. 1623).
- 1675 – Johannes Vermeer, herbeherear margolari barrokoa (j. 1632).
- 1713 – Carlo Maratta, italiar margolaria (j. 1625).
- 1819 – Daniel Rutherford, eskoziar sendagile, fisikari, kimikari eta botanikaria (j. 1749).
- 1855 – Jacques Charles François Sturm, frantziar matematikaria (j. 1803).
- 1885 – Fernando II.a Portugalgoa, Portugalgo erregea (j. 1816).
- 1890 – Zezen Eseri, siux amerindiar buruzagia (j. c. 1831).
- 1909 – Francesc Tàrrega, espainiar musikagilea eta gitarrista (j. 1852).
- 1929 – Marie Hankel, Esperanto literaturako alemaniar idazlea (j. 1844).
- 1935 – Georges Hérelle, frantziar etnografoa (j. 1848).
- 1937 – Juana Álvarez Molina, espainiar etxekoandrea, fusilatua (j. c. 1897).
- 1943 – Fats Waller, estatubatuar jazz-musikagilea, piano-jotzailea eta organo-jotzailea (j. 1904).
- 1944 – Glenn Miller, estatubatuar musikagile, tronboi-jotzaile eta orkestra-zuzendaria (j. 1904).
- 1947 – Arthur Machen, galestar idazlea (j. 1863).
- 1950 – Vallabhbhai Patel, indiar estatu-gizona (j. 1875).
- 1951 –
- María Grever, nazioartean ezagun egin zen lehen emakumezko konpositore mexikarra (j. 1885).
- Anna Hirzel-Langenhan, suitzar piano-jotzailea eta piano-irakaslea (j. 1874).
- 1958 – Wolfgang Pauli, suitzar fisikaria, 1945eko Fisikako Nobel Saria (j. 1900).
- 1962 – Charles Laughton, ingeles aktore, gidoigile, ekoizle eta zinema zuzendaria (j. 1899).
- 1966 – Walt Disney, estatubatuar zinema zuzendaria eta ekoizlea, The Walt Disney Companyren sortzailea (j. 1901).
- 1974 – Anatole Litvak, ukrainar jatorriko estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1902).
- 1975 – Shigeyoshi Inoue, japoniar almirantea (j. 1889).
- 1976 – Grégoire Kayibanda, Ruandako lehen presidente hautatua (j. 1924).
- 1982 – Mikel Llorente, gipuzkoar futbolari ohia eta futbol entrenatzailea.
- 1985 – Seewoosagur Ramgoolam, Maurizioko lehen ministro eta gobernadore orokorra (j. 1900).
- 1986 – Serge Lifar, ukrainar jatorriko frantziar dantzari eta koreografoa (j. 1905).
- 1990 –
- Miquel Coll i Alentorn, kataluniar politikari eta historialaria (j. 1904).
- Manuel Ibáñez i Escofet, katalan kazetari eta idazlea (j. 1917).
- 1991 – Vasili Zaitsev, Bigarren Mundu Gerrako sobietar frankotiratzailea, Stalingradeko batailan bereziki ezagun egin zena (j. 1915).
- 1993 – Penaia Ganilau, Fijiko azken gobernadore orokorra eta lehenbiziko presidentea (j. 1918).
- 1995 – Manuel Gutiérrez Mellado, espainiar militar eta politikaria (j. 1912).
- 2004 – Lucien Musset, frantziar historialaria (j. 1922).
- 2005 – Julián Marías, espainiar filosofoa (j. 1914).
- 2006 – Clay Regazzoni, suitzar 1 Formulako gidaria (j. 1939).
- 2008 – León Febres-Cordero, Ekuadorgo presidentea (j. 1931).
- 2010 –
- Blake Edwards, estatubatuar aktore, zinema gidoigile eta zinema zuzendaria (j. 1922).
- Nieves López Martínez, espainiar paleontologoa, ornodunen erregistro fosilean espezializatua (j. 1949).
- 2011 – Christopher Hitchens, ingeles-estatubatuar idazle eta kazetaria (j. 1949).
- 2012 – Páidí Ó Sé, futbol gaelikoko irlandar jokalaria (j. 1955).
- 2013 – Joan Fontaine, estatubatuar aktorea (j. 1917).
- 2018 – Girma Wolde-Giorgis, Etiopiako presidentea (j. 1924).
- 2020 –
- Caroline Cellier, frantziar aktorea (j. 1945).
- Saufatu Sopoanga, Tuvaluko lehen ministroa (j. 1952).
- 2021 –
- bell hooks, estatubatuar idazle, militante feminista eta aktibista soziala (j. 1952).
- Fayez Tarawneh, Jordaniako lehen ministroa (j. 1949).
- 2022 – Renée Colliard, suitzar eskiatzailea (j. 1933).
- 2023 - Josu Imanol Unanue, HIESaren aurkako eta ezker abertzaleko bizkaitar militantea (j. 1958).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Olatz eta Oloritz.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.