Abenduaren 12
Abenduaren 12a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta berrogeita seigarren eguna da, 347.a bisurteetan. 19 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1993 - Nafarroako eta Bizkaiko 38 insumisok hirugarren graduari uko egin eta lotara kartzelara ez itzultzea erabaki zuten. Nafarrek San Cristobal elizan itxialdia abiatu zuten, eta bizkaitarrek Sarrikoko fakultatean. Poliziak guztiak atxilotu zituen.
- 2005 – Bilboko taxi gidari bat erail zuen gazte batek, taxi gidarien segurtasun eza agerian jarriz.
Mundua
- 1897 – Belo Horizonte, Brasilgo lehen hiri planifikatua, eraiki zuten.
- 1963 – Kenya Erresuma Batutik independizatu zen.
- 1964 – Kenyak errepublika aldarrikatu zuen.
- 1969 – Piazza Fontanaren atentatuan 17 lagunek bizia galdu zuten Milanen.
- 1979 – Rhodesia estatuak Zimbabwe izena hartu zuen.
- 1982 - Ingalaterran 30.000 emakumek giza-katea egin zuten Greenham Commongo base militarra inguratuz. AEBen arma nuklearrak gordetzearen aurka, hamalau kilometroko perimetroa osatu zuten.
- 1999 - Bretainiako kostaldean Erika petrolio-ontzia erdibitu zen ekaitzaren ondorioz, 20.000 tona fuel isuriz itsasoan. Kutsadurak 300.000 hegazti hil zituela kalkulatzen da.
- 2007 – Europako Batasuna eraldatzeko Konstituzioaren Erreforma edo Itun Sinplifikatua sinatu zuten estatu kideek Lisboan.
- 2009 – Turkiako Konstituzio Auzitegiak DTP alderdi kurdua legez kanporatu zuen.
- 2013 – Kataluniako alderdi subiranistek (CiU, ERC, ICV-EUiA eta CUP) 2014ko azaroaren 11n Kataluniako Autodeterminazio Galdeketa egitea adostu zuten. Hiritarrei egin beharreko galderak bi dira: «Nahi al duzu Katalunia Estatu bat izatea?» eta, erantzuna baiezkoa izan ezkero, «Estatu hori independente izan dadin nahi al duzu?».
- 2015 – Parisko Hitzarmena: 2015eko NBEren Klima Aldaketari buruzko Konferentzian Berotze Globala eta berotegi-efektuko gasen isurketa murrizteko adostasun bat gauzatu zen.
- 2023 - Dubaiko COP28 gailur klimatikoan, adostasuna lortu zen herrialdeek erregai fosiletarako "trantsizioa" egin zezaten. Mota honetako lehen akordioa izan zen konferentziaren 30 urteko historian.
Arte eta kultura
Mundua
- 1962 – Freud the Secret Passion ("Freud Griña Sekretua") filma estreinatu zen, John Fordek zuzendu eta Montgomery Clift, Susannah York eta Susan Kohner aktoreek antzeztu zuten.
- 1963 – The Cardinal ("Kardinala") filma estreinatu zen, Otto Premingerek zuzendu eta Tom Tryon, Romy Schneider, Carol Lynley eta John Huston aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1967 – Guess Who's Coming to Dinner ("Asma Ezazu Nor Datorren Afaltzera") filma estreinatu zen, Stanley Kramerrek zuzendu eta Spencer Tracy, Sidney Poitier, Katharine Hepburn, Katharine Houghton aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1986 – Three Amigos ("Hiru Adiskideak") umorezko filma estreinatu zen, John Landisek zuzendu eta Steve Martin, Chevy Chase eta Martin Short aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1986 – The Golden Child ("Urrezko Haurra") fantasia eta umorezko filma estreinatu zen, Michael Ritchiek zuzendu eta Eddie Murphy aktoreak antzeztu zuen.
- 1999 – The Talented Mr. Ripley ("Ripley Jaunaren Talentua") filma estreinatu zen, Anthony Minghellak zuzendua eta Matt Damon, Gwyneth Paltrow, Jude Law eta Cate Blanchett aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2014 – Exodus: Gods and Kings ("Irteera: Jainkoak eta Erregeak") filma estreinatu zen, Ridley Scottek zuzendu eta Christian Bale, Joel Edgerton, John Turturro, Aaron Paul, Ben Mendelsohn, Sigourney Weaver eta Ben Kingsley aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1510 – Karlos Nafarroakoa, Nafarroako Erresumako infantea (h. 1528).
- 1735 – Dominique Garat Hiriarte, lapurtar politikaria (h. 1799).
- 1757 – Antonio de la Fuente, Durangoko platerua, bizkaitar musikaria eta dantzaria (h. 1834).
- 1801 – Fermín Ezpeleta, nafar politikari eta militarra (h. 1869).
- 1886 – Constantino Salinas, nafar sendagile eta politikari sozialista (h. 1966).
- 1892 – Juan Arin, gipuzkoar etnografo, idazle eta historialaria (h. 1972).
- 1915 – Jose Ignazio Urbieta, gipuzkoar futbolaria, dekoratzailea eta erraldoien zein buruhandien fabrikatzailea (h. 1999).
- 1924 – Francisco Mitxelena, euskal txirrindularia.
- 1930 – Juan Perurena, nafar bertsolaria (h. 2010).
- 1934 – Ángel Bilbao, bizkaitar txirrindularia.
- 1935 – Bolao, bizkaitar futbolaria (h. 2021).
- 1937 – Jesús Yagüe, bizkaitar zinema zuzendari eta gidoilaria (h. 2021).
- 1940 – José María Errandonea, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- 1941 – Jose Antonio Jauregi, nafar antropologo eta saiakeragilea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren lehenengo dekanoa (h. 2005).
- 1942 –
- Joxe Erzibengoa Otaegi, gipuzkoar idazlea eta fraide salletarra.
- Jesús María Pedrosa, bizkaitar politikaria (h. 2000).
- 1947 – Nicanor Ursua, nafar filosofo, irakasle eta idazlea.
- 1956 – Mikel Legarda, arabar politikaria.
- 1963 – Luis Berrizbeitia, bizkaitar idazlea.
- 1969 – Izaro Garmendia, gipuzkoar soinu-jotzaile eta pailazoa.
- 1973 – Iñigo Beristain, gipuzkoar argazkilaria.
- 1974 –
- Danièle Irazu, lapurtar errugbilari ohia.
- Patrick Ozafrain, baxenafar trinketelaria (h. 2019).
- 1978 – Iker González-Allende, bizkaitar irakaslea eta literatura kritikaria, Nebraska-Lincoln Unibertsitatean espainiar literaturaren irakaslea.
- 1981 – Alex Txikon, bizkaitar mendizalea, alpinista, aizkolaria eta kirolaria.
- 1983 – Iñigo Aranbarri, gipuzkoar aktorea.
- 1985 – Camille de Faucompret, lapurtar snowboardlaria.
- 1990 –
- Amaia Martioda, arabar dietista-nutrizionista eta txirrindulari ohia.
- Ane Santesteban, gipuzkoar txirrindularia.
- 1991 – Julen Goia, gipuzkoar errugbilaria.
Mundua
- 1526 – Álvaro de Bazán, espainiar militar eta almirantea (h. 1588).
- 1574 – Ana Danimarkakoa, Eskoziako, Ingalaterrako eta Irlandako erregina ezkontidea (h. 1619).
- 1731 – Erasmus Darwin, giza lengoaiaren aztertzaile, mediku, naturalista, fisiologo eta filosofo britainiarra (h. 1802).
- 1745 – John Jay, estatubatuar politikari, epaile eta diplomazialaria (h. 1829).
- 1753 – William Beechey, ingeles margolari erretratugilea (h. 1839).
- 1766 – Nikolai Karamzin, errusiar historialaria (h. 1826).
- 1791 – Maria Luisa Habsburgo-Lorenakoa, Frantziako enperatriza (h. 1847).
- 1792 – Alexandros Ypsilantis, greziar politikari abertzalea (h. 1828).
- 1801 – Joan Saxoniakoa, Saxoniako Erresumako erregea (h. 1873).
- 1819 – Adèle Esquiros, frantziar idazle eta kazetari feminista (h. 1886).
- 1820 – Carolina Coronado, espainiar idazlea (h. 1911).
- 1821 – Gustave Flaubert, frantziar idazlea (h. 1880).
- 1826 – Martha Coston, estatubatuar asmatzaile eta enpresaria, Coston bengalaren asmatzailea (h. 1904).
- 1839 - Caroline Ingalls, estatubatuar irakaslea eta autobiografialaria (h. 1924).
- 1853 – Johan Petter Johansson, suediar asmatzailea eta industria gizona, giltza zabalgarri modernoaren asmatzailea (h. 1943).
- 1860 – Félix Galipaux, frantziar idazlea, antzerkigile, aktore, biolin-jotzailea eta umorista (h. 1931).
- 1863 – Edvard Munch, norvegiar margolari eta grabatzailea (h. 1944).
- 1866 – Alfred Werner, suitzar kimikaria, 1913ko Kimikako Nobel Saria (h. 1919).
- 1872 –
- Isaías Gamboa, kolonbiar hezitzaile eta poeta (h. 1904).
- Heinrich Vogeler, alemaniar margolari, diseinatzaile eta arkitektoa (h. 1942).
- 1875 – Gerd von Rundstedt, nazien Wehrmachteko mariskal alemaniarra (h. 1953).
- 1883 – Peadar Kearney, irlandar errepublikar nazionalista eta abesti matxinoen konposatzailea (h. 1942).
- 1884 – Zinaida Serebriakova, errusiar margolaria (h. 1967).
- 1893 – Edward G. Robinson, errumaniar-estatubatuar aktorea (h. 1973).
- 1900 – Mária Telkes, hungariar-estatubatuar asmatzaile eta zientzalaria (h. 1995).
- 1903 – Yasujiro Ozu, japoniar zinemagilea (h. 1963).
- 1905 –
- Mulk Raj Anand, indiar idazlea (h. 2004).
- Vasili Grossman, errusiar idazle eta kazetaria (h 1964).
- Manès Sperber, frantziar filosofoa, soziologoa eta idazlea (h. 1984).
- 1907 – Fred Elizalde, euskal jatorriko filipinar musikagile eta orkestra-zuzendaria (h. 1979).
- 1912 – Henry Armstrong, estatubatuar boxeolaria (h. 1998).
- 1913 – Emma Castelnuovo, italiar matematikaria eta pedagogoa (h. 2014).
- 1914 – Patrick O'Brian, ingeles idazlea (h. 2000).
- 1915 –
- Shogo Kamo, japoniar futbolaria (h. 1977).
- Frank Sinatra, estatubatuar aktore eta abeslaria (h. 1998).
- 1918 – Igor Ansoff, errusiar-estatubatuar matematekari eta enpresa-kudeatzailea (h. 2002).
- 1920 – Margot Duhalde, txiletar hegazkinlaria, Txileko lehenengo emakumezko gerra pilotua eta Hego Amerikako hegazkinlaritzako aitzindarietako bat (h. 2018).
- 1927 – Robert Norton Noyce, Fairchild Semiconductor eta Intel Corporation erakundeen sortzaileetako bat eta mikrotxiparen asmatzaileetako bat (h. 1990).
- 1928 –
- Txingiz Aitmatov, errusierazko eta kirgizerazko sobietar idazlea (h. 2008).
- Helen Frankenthaler, estatubatuar margolari espresionista abstraktua (h. 2011).
- 1929 – John James Osborne, ingeles antzerkigile eta aktorea (h. 1994).
- 1933 – Manu Dibango, kamerundar saxofoi-jotzaile, pianista, bibrafonista, orkestra zuzendari, musikagile, konpositore eta abeslaria (h. 2020).
- 1934 –
- Hilla Limann, Ghanako presidentea (h. 1998).
- Miguel de la Madrid, Mexikoko presidentea (h. 2012).
- 1936 - Iolanda Balaş, errumaniar atleta, historiako altuera-jauzilari onenetakoa (h. 2016).
- 1937 – Michael Jeffery, Australiako 24. Gobernadore Orokorra (h. 2020).
- 1939 – María Gravina Telechea, uruguaitar poeta.
- 1946 – Emerson Fittipaldi, 1 Formulako brasildar pilotua.
- 1948 – Marcelo Rebelo de Sousa, Portugalgo 20. presidentea.
- 1950 – Eric Maskin, estatubatuar ekonomialari eta matematikaria, 2007ko Ekonomiako Nobel Saria.
- 1951 – Anatoli Aliabiev, errusiar biatleta (h. 2022).
- 1952 – Arie Schans, herbeheretar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1955 – Sixto Paz, perutar ufologista eta idazlea.
- 1956 – Johan van der Velde, herbeheretar txirrindulari ohia.
- 1960 – María Pineda, espainiar modelo eta enpresaburua (h. 2015).
- 1961 – Daniel O'Donnell, irlandar abeslaria.
- 1962 –
- Tracy Austin, estatubatuar tenislari ohia.
- Ulrike Tillmann, alemaniar matematikaria, topologia aljebraikoan espezializatua.
- 1964 - Herminio Díaz Zabala, espainiar txirrindulari ohia.
- 1965 – José Corbacho, kataluniar aktore, zuzendari, gidoilari eta umorista.
- 1969 –
- Pearse Jordan, Ulsterko Errege Poliziako ofizial batek eraildako IRAko boluntarioa (h. 1992).
- Sophie Kinsella, ingeles eleberrigilea.
- Tanita Tikaram, ingeles pop/folk abeslari eta kantautorea.
- 1970 – Jennifer Connelly, estatubatuar aktorea.
- 1972 –
- Melissa Francis, estatubatuar ekonomialaria, kazetaria eta aktorea.
- Anna Muradova, bretoiz idazten duen errusiar itzultzaile eta idazlea.
- 1973 –
- Teresa Colom, andorratar idazlea.
- Aisha Yesufu, nigeriar ekintzailea eta enpresariburua.
- 1974 – Scarlet Ortiz, venezuelar aktore, modelo eta telebista aurkezlea.
- 1975 – Mayim Bialik, estatubatuar aktorea.
- 1977 – Hiromi Kojima, japoniar futbolari ohia.
- 1982 – Dmitri Tursunov, errusiar tenislaria.
- 1983 – Zerocalcare, italiar komikigilea.
- 1988 – Lucía Pascual Palomo, espainiar xake jokalaria eta xake eskolako monitorea.
- 1989 – Tal (abeslaria), israeldar-frantziar pop abeslaria.
- 1990 – Ziandzha, krimear emakume abeslari eta aktore transgeneroa.
- 1996 – Irene Guerrero, espainiar futbolaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1479 – Joan Salazar, bizkaitar mertzenarioa, Troyesen (j. c. 1410)
- 1911 –Aristides Artiñano, euskal herritar historialaria eta kazetaria (j. 1840).
- 1942 – Kepa Enbeita, Urretxindorra, muxikar idazle eta bertsolaria (j. 1878).
- 1974 – Ignacio Izagirre, euskal atleta (j. 1896).
- 1989 – Pedro Toledo, bizkaitar bankaria, Banco de Vizcayako presidentea eta Banco Bilbao Vizcayaren sortzaileetakoa, Minnesotan (j. 1935).
- 1990 – Jose Antonio Goiria, aita Txanton, euskal idazlea, euskaltzalea, karmeldarra eta apaiz katolikoa (j. 1908).
- 1992 – Juan José Mieza, bizkaitar futbolaria, Castro Urdialesen (j. 1915).
- 2005 – Jon Cortina, euskal apaiz jesuita eta ingeniaria, Guatemalako Hirian (j. 1934).
- 2012 – Juan María Balier, bizkaitar txirrindularia (j. 1941).
Mundua
- 884 – Karloman II.a Frantziakoa, Mendebaldeko Frantziako erregea.
- 1112 – Tankredo Galileakoa, italo-normandiar Lehen Gurutzadako buruzagia, Galileako printze eta Antiokiako erregeordea (j. 1072).
- 1204 – Maimonides, filosofo eta sendagile judua.
- 1572 – Loredana Marcello, Veneziako dogaressa ezkontidea (j. 1533).
- 1586 – Eztebe I.a Báthory, Transilvaniako printzea eta Bi Nazioen Errepublikako erregea (j. 1533).
- 1622 – Bartolomeo Manfredi, italiar margolaria (j. 1582).
- 1766 – Johann Christoph Gottsched, alemaniar filosofo, egile eta kritikaria (j. 1700).
- 1781 – Christophe de Beaumont, frantziar artzapezpikua (j. 1703).
- 1840 – Jean-Étienne Esquirol, frantziar psikiatra (j. 1772).
- 1843 – Gilen I.a Herbehereetakoa, Herbehereetako errege eta Luxenburgoko duke-handia (j. 1772).
- 1850 – Germain Henri Ivanovitx Hess, suitzar-errusiar kimikaria, bere izena duen legearen proposatzailea (j. 1802).
- 1875 – Félix-Jacques Moulin, frantziar argazkilaria (j. 1802).
- 1889 – Robert Browning, britainiar poeta (j. 1812).
- 1913 – Menelik II.a, Etiopiako enperadorea (j. 1844).
- 1914 – Bernard Blommers, herbehereetar grabatzaile eta margolaria (j. 1845).
- 1921 – Henrietta Swan Leavitt, estatubatuar astronomoa (j. 1868).
- 1923 – Raymond Radiguet, frantziar idazlea (j. 1903).
- 1926 – Jean Richepin, frantziar idazlea (j. 1849).
- 1939 – Douglas Fairbanks, estatubatuar aktorea (j. 1883).
- 1947 – Huda Sha'arawi, egiptoar poeta, kazetaria, aktibista feminista eta nazionalista (j. 1879).
- 1950 – Peter Fraser, Zeelanda Berriko lehen ministroa (j. 1884).
- 1952 – Bedřich Hrozný, txekiar hizkuntzalaria (j. 1879).
- 1958 – Milutin Milanković, serbiar ingeniari zibil eta geofisikaria (j. 1879).
- 1963 –
- Theodor Heuss, Alemaniako Errepublika Federaleko lehenengo lehendakaria (j. 1884).
- Yasujiro Ozu, japoniar zinemagilea (j. 1903).
- 1968 – Tallulah Bankhead, estatubatuar aktorea (j. 1902).
- 1977 – Clementine Churchill, Spencer-Churchill baroisa, Winston Churchillen emaztea (j. 1885).
- 1985 –
- Anne Baxter, estatubatuar aktorea (j. 1923).
- Ian Stewart, eskoziar musikaria eta teklatu jotzailea, The Rolling Stones taldearen sortzaileetakoa (j. 1938).
- 1990 – Concha Piquer, espainiar abeslari eta aktorea, koplaren ordezkaririk garrantzitsuenetako bat (j. 1906/1908).
- 1993 – József Antall, Hungariako lehen ministroa (j. 1932).
- 1994 – Stuart Roosa, estatubatuar astronauta (j. 1933).
- 1995 –
- Ángel Crespo, gaztelaniazko poeta eta hainbat hizkuntzatatik gaztelaniarako itzultzailea (j. 1926).
- David Saul Marshall, lehendabiziko Singapurgo lehen ministroa (j. 1908).
- 1999 – Joseph Heller, estatubatuar idazlea (j. 1923).
- 2000 – Libertad Lamarque, argentinar kantari eta antzezlea (j. 1908).
- 2001 – Josef Bican, austriar txekiar futbolaria, futbolaren historiako goleatzailerik onenetakoa (j. 1913).
- 2003 –
- Heydar Aliev, Azerbaijango presidentea (j. 1923).
- Fadwa Tuqan, palestinar poeta, mundu arabiarrean "Palestinako poeta" bezala ezaguna (j. 1917).
- 2007 –
- Josep Guinovart, kataluniar margolari, marrazkilari eta grabatzailea (j. 1927).
- Ike Turner, estatubatuar musikari, egile abeslari eta musika ekoizlea (j. 1931).
- 2008 –
- Daniel Carleton Gajdusek, estatubatuar sendagile eta biofisikaria, 1976ko Medikuntzako Nobel saria (j. 1923).
- Tassos Papadopulos, Zipreko presidentea (j. 1934).
- 2009 – Klavdia Boiarskikh, sobietar iraupen eskiatzailea (j. 1939).
- 2019 –
- Danny Aiello, estatubatuar aktorea (j. 1933).
- Brian Muller, zeelandaberritar errugbilaria (j. 1940).
- Peter Snell, zeelandaberritar atleta, historiako ibilbide ertaineko lasterkari handienetakotzat hartua (j. 1938).
- 2020 –
- John le Carré, britainiar idazlea (j. 1931).
- Jack Steinberger, estatubatuar fisikaria, 1988ko Fisikako Nobel Saria (j. 1921).
- Fikre Selassie Wogderess, Etiopiako lehen ministroa (j. 1945).
- 2021 –
- Vicente Fernández, Chente, mexikar abeslari eta aktorea (j. 1940).
- Paulias Matane, Papua Ginea Berriko 8. gobernadore orokorra (j. 1931).
- Jimmy Rave, estatubatuar borrokalari profesionala (j. 1982).
- 2022 –
- Drucilla Cornell, estatubatuar filosofoa, irakaslea, idazlea eta teoriko feminista (j. 1950).
- Mirosław Hermaszewski, poloniar kosmonauta eta militarra, espaziora joandako lehen poloniar kosmonauta (j. 1941).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Xantal, Urdine, Urdina eta Urdintxo.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.