Abeltzaintza

Abeltzaintza lehen sektore ekonomikoaren jarduera da, gizakiari onurak emateko azienda edo abereak zaintzeaz arduratzen dena. Animaliak haztea da, gero haien haragia, esnea, larrua, arrautzak, ilea, eztia eta abar lehengaitzat erabiltzeko eta aprobetxatzeko. Abeltzainak dira lanbide hau dutenak, eta askotan nekazaritzan ere jarduten dute. Abeltzaintzaren bidez, gizakiarentzat probetxuzkoak diren ezaugarri genetikoak eta jokabideak sustatzen dira animalietan. Arraza berriak selektiboki sortu eta hazten dira, animaliak lanean, kirolean, aisialdian edo ikerkuntzan erabiltzeko.

Behi haztegi bat.

Oro har, azienda (abeltzainak hazitako abereak edo animaliak) bi taldetan sailka daitezke: azienda larria behiak, zezenak eta zaldiak) eta azienda xehea (ardiak, txerriak eta ahuntzak). Haiek ustiatuz, haragia, esnea, arrautzak eta bestelako elikagaiak lortzen dira, bai eta larrua, artilea eta beste produktu batzuk ere.

Nekazaritzaren jarduera osagarria da garatzen ari diren eskualdetan, eta errentagarritasun handia du eskualde garatuetan. Abeltzaintza handituz joan den jarduera bat da. Planetaren azaleraren % 30 larrez estalia dago, eta azienda elikatzeko bazka sortzeko erabiltzen da landu daitezkeen lurren % 33. Azken 50 urteetan haragi-ekoizpena bikoiztu egin da eta esnearen kontsumoak gora egin du garatzen ari diren herrialdeetan.

Animalia-espezie ugarienak honako hauek dira; behi-, ardi-, txerri- eta hegazti-aziendak. Leku batzuetan ahuntz- eta zaldi-aziendak garrantzitsuak dira, kunikultura edo untxi-hazkuntza, eta erle-hazkuntza. Azken mendean, arraza hautatuak lortu dira, eta aziendari eragiten dioten gaixotasun asko daude. Teknologiari esker, ekoizpena handitu da, eta produktuak beste herrialde batzuetara garraiatzeko aukera dago.

Abeltzaintza motak

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Ze ondorio ditu larreetako abeltzaintzak gure lurretan?

* Abeltzaintza sedentarioa abeltzaintza mota hedatuena da. Azienda ez da tokiz aldatzen janaria lortzeko; larreak ditu edo pentsuarekin elikatzen da.

  • Abeltzaintza nomada Etengabe aldatzen da lekuz larreak bilatzeko. Azienda zaintzen duten pertsonak ere aziendarekin batera mugitzen dira. Azienda urtaroen mende dago; neguan haranetara eta udan mendietara.
  • Abeltzaintza estentsiboa ustiategi handietan egiten da. Azienda kanpoan ibiltzen da, eta larre naturalen bidez elikatzen da. Inbertsio gutxi behar ditu, baina produktibitate txikia du. Produktuak herrialde garatuetan saltzeko erabiltzen dira, baita gutxiago garatuta dauden herrialdeen autokontsumorako.
  • Abeltzaintza intentsiboa abeltzaintza industriala da. Espezie jakin batean espezializatutako ustiategietan egiten da. Azienda ukuiluratuta egoten da; ukuiluetan hazten da, haien elikadura, osasuna eta gizentzea kontrolatzen da.

Azienda motak

Larria

Behi-azienda
  • Behi-azienda edo azienda gorriaz unaiak arduratzen dira. Behiez osatutako taldeak edo multzoak zaintzeaz arduratzen dira hauek, baita bizilekuaren mantenimenduaz ere (animaliek pasatzen dituzten azterketa medikuen emaitzen berri jakinez eta betebeharrak eginez, esaterako). Euskal Herrikotzat jotzen da betizu arraza eta behi piriniotarra ere hedatua da, baina beste arraza asko ere hazten dituzte euskal abeltzainek.
Zaldi-azienda
  • Zaldi-aziendarekin zaldikoek jarduten dute. Zaldi aziendan pottokak aurki ditzakegu, baita nafar behokak eta Aurizeko zaldiak ere. Bestalde, Hego Euskal Herrian Pura raza Espainola delakoa ere topa daiteke; Pura-Raza Españolako zaldia da Espainian hedatuen dagoen arraza, bertako Autonomia Erkidego guztietan banatzen da eta, era berean, 65 herrialde baino gehiagotan dago, bai Europar Batasunean bai Hirugarren Herrialdeetan. Kanpoan beste arraza ezberdinak aurki ditzakegu, esate baterako, Frision, Mustang, Shire …

Xehea

Ahuntza-azienda
  • Ahuntz-aziendaz ahuntzainak arduratzen dira. Ahuntz aziendan arraza ugari aurki ditzakegu. Euskal Herrian Azgi Gorri ahuntzak aurki daitezke. Bestalde, hauek dira Espainian aurkitu ahal ditugun hainbat: Blanca andaluza edo serrana delakoa, Blanca celtiberica, Blanca de rasquera
Ardi-azienda
  • Hegazti-hazkuntza hegaztiak hazteko eta zaintzeko jarduera da, ustiapen komertzialaz gain. Hainbat espezie barne hartzen ditu, hala nola oiloak, indioilarrak, ahateak, galeperrak, besteak beste, baita basa-espezietzat hartzen diren espezie batzuk ere. Hala ere, alde handia dago espeziearen araberako jardueraren garapenean, eta garrantzitsuena oiloa da, teknologia erabiltzeak nekazaritza eta abeltzaintzako jarduera gehien areagotzen duela uste delako.
  • Erlezaintza erleak hazteko eta erleei beharrezko zaintzak emateko jarduera da, ekoizteko eta biltzeko gai diren produktuak lortzeko eta kontsumitzeko. Jarduera honetatik lortzen den produktu nagusia eztia da, onuragarria dena gizakientzat. Tradizionalki euskal erle beltza izan da bertako arraza.
  • Akuikultura uretako espezieak, landareak eta animaliak hazteko jardueren, tekniken eta ezagutzen multzoa da. Elikagaiak ekoizteko jarduera ekonomiko garrantzitsua da, industria eta farmazia-erabilerarako.
  • Helikulturaren helburua barraskiloen haragia eta bertatik atera ahal dien produktuak lortzea da. Urte asko daraman sektore bat da eta gaur egun eremu txikietan kokatzen dituzte eta hazteko bi metodo erabiltzen dute: Jaiotzen direnetik kontrolpean edukitzen eta bestea barraskiloen sasoia heldu baino lehenago naturan bizi izan diren barraskiloak hartzen dituzte ondoren saltzeko.
  • Kunikultura untxi-hazkuntza da. Kaioletan egoten dira untxi gehienak eta Europar Batasunak hainbat herrialde derrigortzen ditu hazkuntza hau egiteko untxi haragi gehiago egoteko. Untxiak haragirako, larrurako eta esperimentaziorako erabiltzen dira.
  • Serizikultura zeta-harraren hazkuntza da. Honen helburua produktu textilak dira eta hainbat herrik hauen menpe bizi dira; Brasil, Frantzia, Txina, India, Italia, Japonia, Korea eta Errusia.

Abeltzaintzaren historia

Munduan

Sasi ardiak, artzain batek zainduta.

Ezinbesteko prozesua izan zen gizartearen ekonomiarentzat, produkzioa boluntarioki egitetik (ehiza, uzta-bilketa eta arrantza), ekonomiaren onurarako produzitzen hastera, gizartearentzat ekonomiaren aurrekuntzarentzako, landare eta animalia jakin batzuetatik produkzioa ateratzea. Erreproduzioa mugatuta zegoen; hau da, munduko zenbait tokitan egiten hasi zen  (espezien, begetalen eta animalien ugalketa menderatzen hasi ziren).

Elikagaiak, larrua, hezurrak eta bestelako produktuak behar zituztela ziurtatzeko, jatorrizko ehiztari-biltzaile elkarteek ganbidoen, zerbidoen eta beste animalia batzuen talde handien migrazioak jarraitu behar zituzten. Duela 10.000 urte inguru, neolitoko gizakiek jakin zuten animaliak harrapatzeak, etxekotuak izateak eta bizirik mantentzeak elikatzeko aukerei dagokienez, ehizaren mende egoteak zekarkien ziurgabetasuna murrizteko aukera ematen ziela.

Gizakiek etxekotutako animaliak izan zitzaketela ikusita, "aurredomestikazioa" izeneko hasierako etapa igaro zuten. Denbora horretan, gizakiak animalia basatien presentziara ohitu ziren. Ehizatu beharrean, animalia horien atzetik hasi ziren janari bila.

Animaliei janaria ematen hasi ziren. Ehizaren mende egon beharrean, gizakiak animaliak zaintzen hasi ziren, jaten emanez eta nahikoa janari zutela ziurtatuz.

Animaliak beren presentziara ohitu eta janaria eman ondoren, gizakiak animalia horiek atxikitzen hasi ziren. Horrela, hainbat espezie etxekotzea  lortu zuten, artaldeak larre-eremu batzuetatik besteetara mugituz, haien mugimendu naturalak emulatuz, baina orain haien kontrolpean.

Sedentarismo hori nekazaritzako jardueren sorrerarekin lotuta egon zen. Jarduera horiek gizakia lurrarekin lotzen zuten eta, gainera, animalientzako bazka landatzea ahalbidetzen zuten. Horrela, gizakia animalia belarjaleak (behiak, ardiak eta ahuntzak) etxeratzen hasi zenean eta ehiza eta fruituak biltzeari utzi zionean, abeltzaintza jaio zen neolitikoan, eta, ziurrenik, baita nekazaritza ere.

Abeltzaintzak oinarrizko elikagaiak ematen zituen, hala nola esnea, haragia, gazta; baita ere abere-indarra nekazaritza-lanetarako, garraiobidea, soroak eta lehengaiak (larrua, beita, etab.)

Neolitizazioan animaliak hazteak onurak ekarri zituen:

  • Abeltzainentzako onurak: abeltzaintzari esker materiala eta energia aurreztu zen, naturaren zainketa eta hainbat espeziena ere bai.
  • Gizartearentzako onurak:
    • Elikagaien horniketa
    • Nutrizioa
    • Familia askoren diru-sarrera
    • Zelaiak babesten ditu
    • Suteetatik babesten ditu
  • Europako garapena
    • Pertsona asko abeltzaintzataz bizi dira baina industrializazioaren gaitik abeltzain geroz eta kopuru murriztuagoan aurkitzen dira. Murrizketa hau Europako abeltzaintza sektore guztietan gertatu omen da; Alemaniak eta Danimarkak txerriak galdu zituzten, Frantziak eta Italiak behiak galdu zituzten eta Espainiak ahuntzak eta ardiak galdu zituen. Bertako sektorean dabiltzaten langileek kolaboratzaileak behar dituzte abeltzaintza etahorrek dakartzan produkzio babesteko.

Sarrera

Ezin da euskal herriko abeltzaintzaren historia kontatzen hasi, “abere” (azienda) euskeriko hitzaren etimologia jakin barik. Erdi Aroan, Zuberoan zegoen ohitura bat erregistratu da gure herrialdean: hain zuzen ere, antzinako zibilizazioetan ohikoa zen moduan, azienda bakoitzak zuen balioa, abelburu kopuruaren araberakoa zen (hau guztia horrela egiten zen, oraindik txanpona ez zelako agertu). Ondorioz, eta aintzat harturik, euskaraz dauden nekazaritzako hitzak latinetik edo hizkuntza erromantzeetatik eratorriak izan dira.

Abeltzaintza tradizionala

Aintza hartu behar da, Euskal Herriko zati handi baten egitura menditsuak eta klima heze eta leunak ganadua mantentzea errazten duela, biziraupenerako biderik egokiena baita. Garai historikoan sartzean, aldeak nabaritu zituzten Euskal Herriko herritarrek hegoaldeko eta iparraldeko erdien artean. Nekazaritzarekiko dedikazioa, Tutera ibaiaren ertzean dauden aztarna arkeologiko ugariren bidez adierazi izan da.

Behi-azienda

Behi azienda. Ohiko behi-azienda oso urria zen ustiategi guztietan, gainerako azienda larrian bezala, eta garrantzi ekonomiko handia zuen. Resa trakzio-indar gisa erabiltzen zen ingurune ozeanikoan. Behiak, bestalde, lurrak ez agortzeko behar zen ongarri bakarra egiten zuen. Pirienaiko arraza erabilera zabaldu zen eta  errezitaldi handia izan zuen, ez zen oso zorrotza elikaduraren arloan, eta erraz egokitu zen Gipuzkoako, Bizkaiko eta Pirinioetako mugaren bi aldeetan zegoen klima hezera. Kalitate bikaineko haragia du, eta batez beste 1.000 litro esne ekoizten ditu urteko eta buruko.

Ardi-azienda

Iraganean ardi azienda garrantzi handia izan zuen, eta herritarren espezie garrantzitzuena izatera iritsi zen. Ardi azienda betidanik artaldeetan zakabanatu da bi talde garrantzitzu egoten: artzaintza eta transhumantzia. Artzaintza transhumantziaren aldean dago. Udako eta neguko belarren artean distantzia gutxi egiten baita. Eremu ozeanikoan, artaldeak baserritik gertu egoten dira, garai zailean, belar propioetan edo alokatuetan. Udan, herri-mendiek baserriko artzainak edo artzain kontratatuak zaintzen dituzte artaldeak. Artaldeak mendiko belardi eta lastoen inguruan antolatzen dira. Mediterraneo inguruan maiz elkartzen ziren hainbat herritako ardi-buruak, eta haiek zaintzeko maioralaren esku uzten ziren.Transhumantzia, gure herrialdean ugaria dena, sasoiko gizakiak eta artaldeak larreen bila ibiltzean datza. Distantzia handiak egiten dira mugarriz mugatutako altxonbide finkoetatik, eta udalerri desberdinekin daude araututa eta negoziatuta. Neguan Gipuzkoa eta Bizkaiko banalerroko mendietatik kostalderaino eta udan arabako iparraldean egiten da. Transhumantzia luzeak, oro har, 100 km gainditzen ditu. Transhumantzia luzetzat hartzen da, halaber, Urbasa eta Andiako mendilerroetara itsasertzeko arteetan udan hedatzen dena, mendiko larre freskoen bila. Ardi-aziendaren elikadurak ez du inolako ardurarik, eta guztien artean abelburuak ugaritzeak mesfidantza bat.

Zaldi-azienda

Espainan egon den azienda zaharrena da zaldiena; baina hainbat aldaketa ekonomikoen ondoren azienda hau murriztu egin da. Gaur egun zaldiak hainbat eginkizunetarako erabiltzen dira: kirolak,lana,turismo,terapia,genetika eta produkzioan.

Nahiz eta murrizketa handi bat gertatu Espainiak zaldi-azienda gehiena dauka; iparraldean haragi produkzioa handitu egin da.

Mendi esparrutan, haragia ateratzeko erabiltzen dituzten zaldiak mendien tontorretan uzten dituzte elikatzen elurra etorri arte. Sektore honetarako erabiltzen diren zaldiak Gaztela eta Leon, Kantabrian, Asturias, Nafarroa eta Euskal Herrian kokatzen dira; baina hiltokiak Katalunia aldean daude. Haragi hau beste herrialdekiko demanda asko dagoenez Espainiatik esportatzen dituzte Italia eta Frantziara.

Txerri, ahuntz eta eskortako hegaztiak

Txerri-aziendak, ahuntz-aziendak eta eskortako hegaztiek funtsezko zeregina betetzen zuten Mediterraneoko edo Ozeanoko nekazarien dietan. Horien artean, txerri-aziendak berebiziko garrantzia zuen. Erregimen misto baten menpean, menditarren etxean, hareaz, zaborrez eta hondakinez elikatzen ziren, urte osoan zehar haragia eta produktuak lortzeko.

Udazken eta negu partean, mendian bazkaltzen zuten, ezkurrak, gaztainak eta bazka naturalak janez. Urtean zehar arbiak, urtaroko bazkak eta hondakinak erabiltzen ziren. Ohiko arrazak, zela-galiziarra kasu, arruntak ziren, eta ahuntz-aziendak, elikadura osatzeaz gain, larreak eta baso-lurrak garbitzen ere laguntzen zuen.

Ahuntzak onuragarriak baziren ere, kontrolik gabe ugaltzeak baso eta larreak mehatxa zitzakeen, eta horrek Nafarroan ugaltzeko eta larreetarako sarbidea izateko murrizketa ekartzen zuen.

Jabetza eta merkaturatzea

Abeltzaintza historiko edo tradizionalaren jabetza eta merkaturatzea ulertzeko, bi puntu landu beharra dira: aziendaren jabetza eta lortutako merkaturatzearen salmenta. Hala ere, salbuespena da Zuberoako kasua: Entitate historiko horretan, baserri desberdinetako ardiak biltzen zituzten, mendiko larreetara eramateko, artzainek ere txandaka kan egin zezaten. Ohitura honek, gaur egun arte iraun du; modu honetan, artzainen bizi-kalitatea eta lan egiteko baldintzak hobetu dira.

Meditarreneoan, Kontzejuko artaldeekin, mairalaren azpian elkartu (zenbait bizilagunak barne) eta artaldeak biltzeko ohitura egonik, Urbasa eta Andiako larretara eramaten zituzten artaldeak uda aldera.

Gaur egungo komertzializazioarekin alderatuta, oso apala zen produkzioa. Esplotazio bakoitzak bere sistema autarkikoa zuen, batez ere landa-eremuan. XIX. mendearen bigarren erdian nabaritu zen produktu-eskera hori. Produktuak ia ez ziren freskoan merkaturatzen XIX. mendearen bukaera arte. Gurin modura, behi-esnea erabiltzen zen. Gazta edo mami modura, ahuntz-esnea edo ardi-esnea kontsumitzen zen. Abetzaintzaren bidez ateratako elikagai eta produktuak, Euskal Herrian zeuden bidegurutzeetan kokatutako azoketan eta merkatuetan saltzen zuten. Garrantzitsuenak Agurain, Gernika, Durango, Altsasu, Tutera, Lizarra, Zangoza, Elizondo, Tolosa, Ordizia, Zumarraga, Gasteiz, Maule, Ezpeleta, Irurzun eta Donibane Garazikoak dira. Azoka hauetako batzuk, gaur egun, bere horretan jarraitzen dute. Hiri-barrutietatik kanpo ere egon ziren azokak, mendian bertan eta mesten bileretan, gaur egun desagertu direnak: Aralar, Errege Bardea, Urbasa…

Abeltzaintza tradizionalak autohornikuntza bilatzen du nekazaritzako ustiategian, bai baserri ozeanikoan, bai Ebro ibaiertzeko herrian. Ustiapen-erregimenak estentsiboak dira nagusiki eta erregimen estentsiboak laborantza-aziendaren zaintzan oinarritzen dira, funtsezkoa dena trakzio-indar gisa.

Erkideen sistema funtsezkoa da abeltzaintza-espezie guztiak mantentzeko, eta udal-larreetatik hasi eta probintzien arteko akordioetaraino iristen da. Nafarroan, "larre" deitzen zaie, korta baten inguruan antolatuak. Azpimarratzekoak dira Errege Bardea, Urbasa, Santiago de Loquiz, Aralar, Bidasoako mendiak eta Erronkaria-Baretous, Aez-Cize eta Zaraitzu-Zuberoa.

Iparraldean, Baigorri, Zuberoa eta Zizekoako aprobetxamenduak nabarmentzen dira. Abeltzaintza-akordio horiek Erdi Aroan sortu ziren, abereak berriz sartzearen inguruko gatazkei aurre eginez. XVII. mendetik aurrera, komuneroen batzarrek auziak ebatzi eta larreak adosten zituzten. XIX. mendeak jabetza publikoaren aurkako erasoa ekarri zuen, batez ere Gipuzkoa eta Bizkaia bezalako probintzia industrializatuetan.

  • Abeltzaintza Iberiar penintsulan Iberiar penintsula ezaugarri fisikoen arabera zenbait gunetan banatzen da. Abeltzaintza oso garrantzitsua da:
  • Gune ozeanikoa: mendian haragitarako abeltzaintza estentsiboan espezializatzen dira, eta inguruneari ondo egokituta egoten da. Hori dela eta, oso garrantzi handia dute tokian tokiko espezie autoktonoek; izan ere, ez dute zainketa berezirik behar eta altuerako klima baldintza gogorrak ondo jasaten dituzte.
  • Euskal Herrian, behi-azienda da nagusi; baina esnetarako eta haragitarako ardi-azienda ere garrantzitsua da, tradiziotik datorrelako eta produktuetako batzuek jatorrizko izena dutelako, hala nola Idiazabal gazta.Euskal Herrian duela hainbat milurteko errotutako bizibidea da, XV. mendeaz geroztik Euskal Herriko Atlantikoko isurialdean gehienbat baserriari lotua. Abeltzaintzak XX. mendean beherakada handia izan zuen, industria eta zerbitzuetako lana erosoagoa eta hobeto ordaindua baitzen.
  • Kostaldean estabulazio azienda izaten da nagusi. Haragia eta esnea ustiatzen dituzte, eta espezieek ez dute bertakoak izan behar. Penintsulan nekazaritza estentsiboa da nagusi; haragia ekoizten da eta behi, ardi eta txerri-azienda hazten da.
  • Extremadurako, Salamancako eta Zamorako larreetan behi-azienda nagusitzen da. Azken urteetan behi eta ardi-abeltzaintza intentsiboa handituz doa landa-gunetan, hiri-gunetan eskaera handia delako.
  • Mediterraneo aldean abeltzaintza ez da garrantzitsua ekonomiarako. Nekazaritzarako oso baldintza onak daude eta horrek aberasten du gunea. Estentsiboa izaten da Katalunian izan ezik, han intentsiboa da eta haragia eta esnea ekoizten dituzte. Kanarietan larrerako gune asko ez dagoenez, urria da. Ardi eta ahuntz-azienda estentsiboak, eta txerri eta hegazti-azienda intentsiboak dira.

Harakintza

Harakintza, industria abeltzaintzaren ekoizpen industrializatu modernoaren, paketatzearen, kontserbazioaren eta haragiaren merkaturatzearen multzoa da, animalia-jatorriko beste produktu batzuekin kontrastean, hala nola esnekiekin, artilearekin edo eztiarekin. Ekonomian, lehen mailako jarduera baten, abeltzaintzaren, eta bigarren mailako jarduera baten, industriaren fusioa da, eta zaila bakoitza zehatz-mehatz ezaugarritzea edo bereiztea. Haragi-industriaren zatirik handiena haragiaren prozesamenduarena da, eta, besteak beste, behiak, txerriak, oiloak eta ardiak hil, ontziratu eta banatzen ditu.

Haragiaren produkzioaren industriaren zati handi bat, abeltzaintza intentsiboan oinarritzen da, non gehienetan animaliak eraikuntza itxi batzuen barruan egoten diren edo aire librean denbora mugatu batean egoteko aukera duten, adibidez, eskortetan.

Animaliak heztearen zenbait aspektu industrializatu egin dira, zenbait familiek izaten dituzten abeletxeak barne, gourmet elikagaiak sortzen dituztenak, esaterako.

Ganaduaren produkzioa, integrazio bertikalaz funtzionatzea ezinbestekoa duen industria da, oro har, hornidura-katea ekoizten duen enpresarena izaten delarik.

Haragi-iturri nagusiak Mundu osoan zenbatetsitako abere-kopuruak (milioika burutan)

Haragi mota 1990 2000 2012 1990tik 2012rako aldeketa ehunekotan (%)
Bovinae 1 445 1 467 1 684 16.5
Txerriak 849 856 966 13.8
Hegaztiak 11 788 16 077 24 075 104.2
Ardiak eta ahuntzak 1 795 1 811 2 165 20.6

Haragi produkzio globala munduan zehar

Enpresak

Munduan zehar haragi gehien ekoizten duten enpresa nagusiak, honako hauek dira:

Haragi produkzioa munduan

Munduan 58 443 000

Herrialdea Toneladak metrikoki (2015) Mundu osoko ehunekoa (%)
Estatu Batuak 10 861 000 18.58
Brasil 9 424 000 16.13
Europar Batasuna 7 540 000 12.90
Txina 6 750 000 11.55
India 4 200 000 7.19
Argentina 2 240 000 4.69
Australia 2 550 000 4.36
Mexiko 1 845 000 3.16
Pakistan 1 725 000 2.95
Rusia 1 355 000 2.32

Produktuak

  1. Behiak: esnea, larrua, simaurra, haragia
  2. Txerriak: odolkia,lukainka, txorizoa
  3. Ardiak: artilea, haragia, ardi esnea
  4. Oiloak: lumak, haragia, arrautzak

Ondorioak

Gaixotasun-garapena, erleak bezalako bizi-intsektuen desagertzea, gure uren eta lurren poluzioa, deforestazioa, klima-aldaketarako ekarpena…  Hauek dira abeltzaintzak dituen ondorio batzuk, horrez gain, hauek aurkitu ahal ditugu:

  • Ur eta petrolio asko kontzumitzen da abeltzaintzan eta hau eredu suntsigarri batean bihurtzen du.
  • Abeltzaintza lotura handia dauka desforestazioarekin.
  • Planetako ur gezaren % 70a kontsumitzen dute.
  • Berotegi-efektuko gas globalen emisioen laurden baten erantzuleak dira.

Aurkako mugimenduak

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Zenbateko eragina du abeltzaintzak berotegi-efektuko gasen isurian?

Gaur egun hainbat iritzi agertu dira abeltzaintzari buruz. Iritzi hauek animalien hilketaren aurka daude eta desegokitasun hau aldarrikatzeko jateko era ezberdinak sortu dira: Begetarianoak eta Beganoak.

Begetarianismo

Barazkijaletasuna da edozein haragi mota kontsumitzeari uztea printzipio duen elikadura-erregimena. Praktika begetarianoaren barruan mota eta gradu ezberdinak daude. Animalietatik eratorritako produkturik (arrautza, esnekiak edo erleen eztia) hartzen ez dutenei begano, begetariano zorrotz edo begetariano puru esaten zaie. Esnea kontsumitzen dutenei laktobegetarianoak esaten zaie, arrautzak kontsumitzen dituztenei obobegetarianoak esaten zaie, eta bi produktuak kontsumitzen badituzte, obalobegetarianoak.

Beganismo

Beganismoan aniemalienganako errespetuan oinarritutako bizimodua da. Bizimodu hau animalien eskubideen alde eta beraien explotazioaren aurka egiten du. Horregatik beganoek ez dute parte hartzen animalien explotazioarekin zerikusi daukaten gauzekin, eta hauek izan ahal dira, elikadura, janskera, animaliengan testatutako produktuak, aisialdia …

Munduko erakundeak

  • ADDA: Animalien Eskubideen Defentsa Elkartea (Asociación Defensa Derechos Animal) animalien defentsaren eta ongizatearen alde lan egiten duen Espainiako lehen GKEa izan zen, eta 1976an sortu zen. Bere helburuen artean daude: animalien aurkako abusua eta tratu txarrak salatzea, legegintza-esparru egokiak sustatzea eta hauek lantzen parte hartzea, protesta eta errebindikazio ekintzekin presioa egitea, hezkuntza programak egitea eta zabaltzea, natura babestea eta biodibertsitatea kontserbatzea.
  • Amigos de la Tierra: Irabazi-asmorik gabeko elkarte ekologista honen helburua da tokiak tokiko aldaketa globala sustatzea, ingurumena errespetatzen duen gizarte justu eta solidario baterantz joz. Beraiek adierazi zuten, elikagaien industria-ekoizpena, (batez ere haragia, esnekiak eta arrautzak) ingurumena suntsitzeko arrazoi nagusien artean dagoela, klima-aldaketa eragiten duten gasen isurketen % 30ekin.
  • Compassión In World Farming: Erakunde hau animalien ongizaterako erakunde bat da. Animalien esportazio biziaren, abereen sarraskiaren eta fabrikako laborantza sistemaren aurkako kanpaina egiten du. Ospea lortu du azken urteetan, non mugimendu globala bihurtu den baserriko animalien ongizateaz arduratzen diren bazkide eta jarraitzaileekin.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.