Abel Danimarkakoa
Abel Valdemarsen (1218 – Eiderstedt, 1252ko ekainaren 29a) Danimarkako erregea izan zen 1251tik hil zen arte. Schleswigeko dukea ere izan zen 1232tik hil zen arte.
Abel Danimarkakoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
1250eko azaroaren 1a - 1252ko ekainaren 29a ← Erik IV.a Danimarkakoa - Kristobal I.a Danimarkakoa →
1232 - 1252 | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | 1218 (egutegi gregorianoa) | ||||
Herrialdea | Danimarka | ||||
Heriotza | Eiderstedt (en) , 1252ko ekainaren 29a (egutegi gregorianoa) (33/34 urte) | ||||
Heriotza modua | borrokan hilda: guduan hila | ||||
Familia | |||||
Aita | Valdemar II.a Danimarkakoa | ||||
Ama | Berengela Portugalgoa | ||||
Ezkontidea(k) | Matilda of Holstein (en) (1237ko apirilaren 25a, 1237ko apirilaren 25a (egutegi gregorianoa) - 1252ko ekainaren 29a) | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||
Leinua | House of Estridsen (en) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | daniera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | monarka | ||||
Lantokia(k) | Danimarka | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | kristautasuna | ||||
Valdemar II.a Danimarkakoa eta Berengela Portugalgoaren semea, eta Erik IV.a Danimarkakoaren eta Kristobal I.a Danimarkakoaren anaia izan zen.
1232an Schleswigeko duke izendatu zuten, bere anaia Erik aita Valdemarrek Danimarkako oinordeko eta kogobernari izendatu zuenean.
1241ean Erik Danimarkako errege bihurtu zen eta Abel Schleswig dukerriaren independentzia lortzeko borrokan hasi zen.
1250ean Lage Gudmundsenek, Abelen txanbelana zenak, Erik hil eta burua moztu zion. Abelek zin egin zuen errugabea izango zela anaiaren heriotzagatik, baina herriak ez zion sinetsi ("Abel af navn, Kain af gavn", "Abel izenez eta Kain bere ekintzengatik"). 1250eko azaroaren 1ean Abel Danimarkako errege izendatu zuten eta bere erregealdiak urte eta erdi iraun zuen. 1252an, zergak ordaintzeari uko egiten zioten Frisiako nekazarien aurkako espedizio bat zuzendu zuen, eta ekainaren 29an hil zuten.
Matilde Holsteingoarekin ezkondu zen eta lau seme-alaba izan zituzten. Valdemar eta Erik Schleswigeko dukeak izan ziren. Bere ondorengoek (Abel familia) Jutlandiako hegoaldea gobernatu zuten 1375era arte.