Abel Camacho

Abel Camacho Romero (Santurtzi, Bizkaia, 1966) euskara-irakaslea eta teknologia berrien bidezko formazioan aditua. Teknikaria da Santurtziko udaletxean eta irakaslea Udako Euskal Unibertsitatean.[1][2]

Abel Camacho

Bizitza
JaiotzaSanturtzi, 1966 (57/58 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakikertzailea eta pedagogoa
Enplegatzailea(k)Santurtziko Udala
Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea
Ulibarri euskaltegia
Lan nabarmenak
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Inguma: abel-camacho-romero

Euskal Filologian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean 1990ean. Euskara ikasteko hainbat material sortu ditu. Horrez gain, irakasle-prestatzailea izan da urteetan. Ildo horretan euskararen didaktikaz eta hezkuntzarako teknologiaren erabileraz gutxienez 1500 ordu, 20 hitzaldi eta 50 ikastaro eman ditu.[3][4][1]

Prestakuntza-teknikaria Santurtziko udalean

1994tik urte luzez euskara-irakaslea izan da Santurtziko udal euskaltegian baina 2018az geroztik Santurtziko Udalean beste lan-etapa batean hasi zen, orain prestakuntza-teknikaria da eta funtzionarioen prestakuntzan laguntzen saiatzen da, administrazio elektronikoa abian jartzeko beharrezko trebetasunak lor ditzaten.[5]

Horrez gain, Santurtziko Udal Euskaltegiko IKTen arduraduna izaten jarraitzen du. E-learning aholkularia eta prestatzaileen prestatzailea da. Moodle eta Joomlako euskarara itzultzen parte hartu du Librezale elkartearekin, lankidetzan. Moodle-ren euskarazko itzulpen ofizialaren arduraduna da.[6][2]

Aditua da espezialitate hauetan: bigarren hizkuntzen didaktika, e-learning, web administratzioa Joomla!-n, baita Moodle eta Wordpress aplikazio informatikoetan.

Euskara-irakaslea (1984-2018)

16 urte zituela, gau eskoletan hartu zituen lehen euskara klaseak, eta bi urte aski izan zituen irakasle bihurtzeko; herrian zegoen ezagutza mailarekin eta ikasteko eskaerarekin, berehala moldatu behar izan zen Camacho bera ere irakasle izateko. Urte haietan jende oso gutxik zekien euskaraz Santurtzin, barne migrazio indartsu baten ondorioz Gipuzkoatik jende asko joan zen zen Bizkaiko ezkerraldera, Santurtzira barne, labe garaietan edota Navalen lan egitera. Euskaraz zekien jende asko zegoen, euskalduna zena, baina kalean ez zuten erabiltzen. Garai haietako gau-eskolakoak oso urte ederrak izan ziren; giroa itzela zen. Gazteak ziren ikasle eta irakasle gehienak, eta edozer erronkari ekiteko prest zeuden.[1] Euskaldunak %0,1 izatetik %12-14 izatera pasa ziren 15 urtetan.[7]

Hasiera arrakastatsua (1984-2012)

AEKn hasi zen, eta ordutik 34 urte baino gehiago eman ditu helduak euskalduntzen, Santurtziko Udal Euskaltegian azkenak. Esan bezala 1994tik euskara-irakaslea izan da Santurtziko udal euskaltegian, baina lehenago ere 10 urtez euskara irakaslea izan zen AEKn, baita Bilboko Ulibarri eta Mateo Zabala euskaltegian ere.

Urteak pasa ahala hasierako egoera asko aldatu da. Hasieran euskaltegiak ez ziren horren profesionalak, eta horrek bazuen bere gabezia. Baina bat-batekotasun handiagoa zegoen, eta jende gehiago zegoen prest. Azterketa eta ziurtagirien presiorik ere ez zegoen. 35 urte geroago, euskaltegiak alderdi akademikora mugatzen dira, horrek dakartzan abantaila eta desabantaila guztiekin. Azken urteetan ikasleen motibazioa derrigortasuna da neurri batean, eta, zenbait kasutan, horrek pisu handia dauka.[1]

2012ko krisia (2012-2013)

2012. eta 2013. urteetan krisi gorria bizi izan zen euskalduntzean. Urte batzuk lehenago, Bizkaiko Ezkerraldean zeuden Araba, Bizkai eta Gipuzkoako euskaltegi handienak: 500-600 ikasleko euskaltegiak ziren. 30 urte geroago, Barakaldon izan ezik, gainontzekoetan behera egin zuen.[1]

Internet bidezko irakaskuntza (2014-2018)

Euskaltegietako huste hark ikasmateriala sortzeko motibazioa izan zen. Euskara ikasteko aukerak zabaldu behar zituzten-eta: online ikasteko aukerak landu zituen Josemi Arnaiz eta Pedro Lonbiderekin, autoikaskuntza zentroa sortu nahian. Euskara ikastea errazagoa, malguagoa eta norberaren beharrei egokituagoa izatea nahi zuten. Milaka ariketa jarri zuten Santurtziko Udal Euskaltegiko webgunean. Gerora ikusi da, euskaltegiak egin zuen gauzarik garrantzitsuenetako bat izan zela hori. Online irakasten hasi zirenean, Valentzian [Herrialde Katalanak] eta Alemanian izan zituzten ikasleak, baita Patagonian ere [Txile]. Erabiltzen zuten metodoa teknologikoki oso pobrea zen, baina, ilusioarekin eta gogoarekin, lortu zuten munduko txoko askotako jendeak euskara ikastea.[1]

UEUn kide eta pedagogia-arduraduna (1991tik)

Udako Euskal Unibertsitateko Pedagogia Saileko sailburua da,[8] 1991az geroztik, baita Talde Eragileko kidea 2020tik. Hezkuntzan teknologia berriak integratzeko formakuntza eskaintzen duen #HEZikt berezko titulukan zuzendaritzako kidea da, eta UEUren online eredu pedagogikoaren egileetako bat.[9][5] Hainbat web-mintegiren[10] eta jardunaldiren antolatzaile ere izan da (Glotodidaktika Topaketak esate baterako), eta profesionalen etengabeko prestakuntzako ikastaroetan irakasle. [11]

Online ikasteko eredu pedagogikoa

Euskarazko online irakaskuntzaz aitzindaria izan da UEU, eta bide horretan pedagogia-arduraduna eta ikasgela birtualaren arduraduna izan da Camacho Ireide Arriolabengoarekin.

Urte ugariko eskarmentua metatuta UEUk 2013an on-line irakaskuntzarako eredu psikopedagogikoa definitzen hasi ziren. Eredu hori sortu zuen taldean Abel Camacho eta Ireide Arriolabengoaz gain Rakel Gamito, Maite Larrañaga, eta Maialen Urbieta ere aritu ziren.[12][13]

Online unibertsitatearen eraikuntza ondo mamitutako oinarri psikopedagogikoetatik egin beharra zegoen, ingurune digitalean ere era guztietako ikaskuntza- eta ikerketa-prozesuak bultzatuko eta mesedetuko dituen egitasmo baten barruan, eta betiere etengabeko planifikazioa, ekintza eta ebaluazioa gidari dituela.[14]

Berezko tituluak

UEUkren honako berezko titulu hauetan sortzaile, irakasle eta zuzendaritzako kidea izan da Camacho bost urtez:

  • 2016-2017 ikasturtetik: IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan, etengabeko formakuntzan, eta hizkuntzen irakaskuntzan.[15]
  • 2019-2020 ikasturtetik: Ikerkuntza Digitala eta IKTak (UPV/EHUren Aditu Titulua)
  • 2019-2020 ikasturtetik: IKTak eta Konpetentzia Digitalak Eskolan, Unibertsitatean eta Enpresan (UPV/EHUren Aditu Titulua)
  • 2019-2020 ikasturtetik: Hezkuntzarako Baliabide Digitalak: Aukerak eta Arriskuak Jendartean (UPV/EHUren Aditu titulua)

Irakaskuntza masterra online

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHUren artean 2019an sortutako Goi-mailako Online Institutuan (GOI ikastegian) Camacho pedagogia-arduraduna ere bada Ireide Arriolabengoarekin batera, Oihane Landazabal eta Alazne Lazpiurren laguntzarekin.[16][17] UPV/EHUko ikastegi atxiki horrek, 2020-21 ikasturtetik aurrera, DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakasle eta hizkuntzen irakasle izango direnak prestatzeko master ofiziala elkarrekin eskaintzen du EHUrekin batera. EHUk aurrez aurreko modalitatean, eta GOIk online modalitatean.[18][19] Masterrak Eibarko Markeskua jauregian du egoitza fisikoa, eta https://www.goi-institutua.eus/ webgunea da bere online egoitza.[20]

Irakaskuntza Masterreko online modalitateak Berrikuntza-Ikasgela hautazko ibilbidea ere eskaintzen du, pedagogikoki nahiko berezia dena. Berrikuntza eta ikerkuntza ardatz dituen ibilbidea da, ikasleak modu praktikoan aukeratutako hezkuntza-zentroan burutzen duena.

Argitaratutako lanak

Liburuak

Liburu hauek argitaratu ditu glotodidaktikaz eta pedagogiaz:

  • IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan (2019)    Mikel Iruskieta Quintian, Montse Maritxalar Anglada, Amaia Arroyo Sagasta, Abel Camacho Romero.  UEU arg eta UPV/EHU Arg[21] 2020ko martxoaren azken egunetan, Covid konfinamendua hasi berria zela liburua doan deskargatzeko moduan jarri zuten unibertsitate biek. Liburuak ekarpena egin zuen etxe-itxialdian. Ehundaka jaitsiera izan ziren UEUko eta EHUko zerbitzarietan, Martxoan bisitak gutxi baziren ere apirileko lehengo hamabostaldian mila baino gehiago izan ziren.
  • Helduen euskalduntzearen II. eta III. jardunaldiak  (2001)  Abel Camacho Romero.  UEU arg[22]
  • Irakurriz ikasi (2. argitarapena)  (2001)  Abel Camacho Romero. UEU arg[23]
  • Irakurriz ikasi (2000) Abel Camacho Romero. UEU arg[24]

Pedagogiaz eta teknologiazko artikuluak

Horretaz gain Uztaro, Hizpide Jakin eta Tantak aldizkarietan artikuluak idatzi ditu, Hauetan ere glotodidaktikaz eta pedagogiaz:

UEUren Online ikaskuntzarako eredu pedagogikoaren sorrera eta garapena[25] Abel Camacho Romero, Mikel Iruskieta Quintian, Ainhoa Latatu Nuñez, Pedro Lonbide Lizarralde 2021 UZTARO
Euskararen i(ra)kaskuntza-prozesuak: hezkuntza eta hizkuntza teknologiak[26] Abel Camacho Romero, Mikel Iruskieta Quintian 2020 TANTAK
Komunikazio didaktikoa, ikasteko ingurune birtualetan[27] Abel Camacho Romero, Pedro Lonbide Lizarralde 2016 HIZPIDE
Zer dugu Moodle-ren kontra? Eta alde? Abel Camacho Romero, Pedro Lonbide Lizarralde 2016 HIZPIDE
Euskararen irakaskuntza Europako Erreferentzia Markoaren baitan Abel Camacho Romero, Pedro Lonbide Lizarralde 2005 HIZPIDE
Euskalduntze-alfabetatzearen datuak (1985-2003). Iritzi bilketa: sektoreko kideei galdezka[28] Jokin Azkue Arrastoa, Abel Camacho Romero, Joxe Leon Otaño, Joxerra Olano , Isidro Yoldi Iturbe 2003 JAKIN
Autonomia eta ikas-estrategiak aurrez aurre Abel Camacho Romero, Pedro Lonbide Lizarralde 2000 HIZPIDE
Zertan ikasi behar da irakurle trebea izateko? Abel Camacho Romero, Pedro Lonbide Lizarralde 2000 HIZPIDE

Erreferentziak

  1. Jainaga Larrinaga, Zihara. ««Euskara ingurune digitalera egokitu behar da derrigorrean»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-03-18).
  2. Abel Camacho | Artizarra. (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
  3. Abel, Camacho. (). Helduen Euskalduntzearen II. eta III. Jardunaldiak. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 8484380149. PMC 432930041. (Noiz kontsultatua: 2018-10-31).
  4. «Abel Camacho Romero :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
  5. UEUko Talde Eragilea: Nor da nor? – UEU365. (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
  6. Larretxea, Xabier; Ezeiza, Juan; Camacho, Abel; Lonbide, Pedro. (2015-09-04). Moodle eskuliburua. Axular Lizeoa - Santurtziko Udal Euskaltegia (Noiz kontsultatua: 2022-09-08).
  7. Simal, Xouse. (2002-02-24). «Bilbotik Santurtzira» Bizkaie. Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (Berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2020-02-01).
  8. UEUko Sailburuak: Nor da Nor? – UEU365. (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
  9. Camacho2, Abel; Iruskieta, Mikel. (2017). @Abel2es Camacho & Mikel @iruskieta_m teoriatik praktikara #Mooteu17-an @UEU_orokorra-k antolatuta. BerritzeguneNagusia -Youtube (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
  10. Abel Camacho: “Euskal Unibertsitatea sortzea da gure azken xedea eta, bide horretan, Euskal online unibertsitatea bideragarria dela ikusten dugu” – UEU365. (Noiz kontsultatua: 2021-11-18).
  11. «Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.goi-institutua.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
  12. Gamito, Rakel; Arriolabengoa, Ireide; Larrañaga, Maite; Urbieta, Maialen. (2019). On-line irakaskuntza: eredu pedagogikoaren aurrerapausoak, zailtasunak eta erronkak. Moodle Moot 2019.
  13. UEU. (2019). #Mooteu19 On-line irakaskuntza by Ireide Arriolabengoa & Maialen Urbieta. BerritzeguneNagusia - Youtube (Noiz kontsultatua: 2022-03-12).
  14. hezikt. (2021-09-13). «UEUren Online ikaskuntzarako eredu pedagogikoaren sorrera eta garapena» IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan (Noiz kontsultatua: 2022-03-17).
  15. «Nor gara» IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan 2017-11-23 (Noiz kontsultatua: 2022-03-12).
  16. «AGINDUA, 2019ko apirilaren 11koa, Hezkuntzako sailburuarena, Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) Goimailako Online Institutua (Goi.eus) Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateari atxikitzea onartzen duena.» www.legegunea.euskadi.eus 2019-05-11 (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  17. UEUko lantaldea: Nor da Nor? – UEU365. (Noiz kontsultatua: 2022-03-12).
  18. (Gaztelaniaz) «La UPV delegará en la UEU impartir el máster 'on line' para ejercer de maestro» El Diario Vasco 2018-11-14 (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  19. Urrats estrategiko bat: master ofizial bat euskaraz eta online – UEU-ren mintegia. (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  20. «Udalak hitzarmena sinatu du UEUrekin (Udako Euskal Unibertsitatea), Markeskoan Irakaskuntzako Masterra emateko egokitzapen-lanak egiteko» Eibarko Udala - Ayuntamiento de Eibar (Noiz kontsultatua: 2021-05-25).
  21. IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan. Udako Euskal Unibertsitatea 2019 ISBN 978-84-8438-693-3. PMC 1132195208. (Noiz kontsultatua: 2022-03-16).
  22. Helduen Euskalduntzearen II. eta III. Jardunaldiak. Udako Euskal Unibertsitatea 2001 ISBN 84-8438-014-9. PMC 432930041. (Noiz kontsultatua: 2022-03-16).
  23. Camacho, Abel. (2001). Irakurriz ikasi : irakurmena eta idazmena lantzeko materialak. (2. arg. argitaraldia) Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 84-8438-020-3. PMC 52409004. (Noiz kontsultatua: 2022-03-16).
  24. Camacho, Abel. (2000). Irakurriz ikasi : irakurmena eta idazmena lantzeko materialak. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 84-8438-004-1. PMC 433049248. (Noiz kontsultatua: 2022-03-16).
  25. Camacho Romero, Abel; Iruskieta Quintian, Mikel; Latatu Nuñez, Ainhoa; Lonbide Lizarralde, Pedro. (2021). «UEUren Online ikaskuntzarako eredu pedagogikoaren sorrera eta garapena» Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria (Uztaro 118): 5–38.  doi:10.26876/uztaro.118.2021.1. ISSN 1130-5738. (Noiz kontsultatua: 2022-03-16).
  26. Camacho, Abel; Iruskieta, Mikel. (2020). «Euskararen i(ra)kaskuntza-prozesuak: hezkuntza eta hizkuntza teknologiak» Tantak. EHUko Hezkuntza Aldizkaria. 32 (2): 9–31.  doi:10.1387/tantak.21654. ISSN 2444-3581. (Noiz kontsultatua: 2022-03-16).
  27. Camacho Romero, Abel; Lizarralde, Pedro Lonbide. (2016). «Komunikazio didaktikoa, ikasteko ingurune birtualetan» HIZPIDE (88): 1–11. ISSN 2530-3287. (Noiz kontsultatua: 2022-03-16).
  28. Azkue Arrastoa, Jokin; Romero, Abel Camacho; Otaño, Joxe Leon; Olano, Joxerra; Iturbe, Isidro Yoldi. (2003). «Euskalduntze-alfabetatzearen datuak (1985-2003). Iritzi bilketa: sektoreko kideei galdezka» JAKIN (137): 69–91. ISSN 0211-495X. (Noiz kontsultatua: 2022-03-16).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.