Abel Azcona
Abel Azcona (Madril, 1988ko apirilaren 1a) artista ospetsu eta polemikoa da, performancean espezializatuta. Madrilen jaio arren, Iruñean bizi izan denez egun gutxi zituenetik, euskal artistatzat hartzen da.
Abel Azcona | |
---|---|
(2018) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1988ko apirilaren 1a (35 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Bizilekua | Lisboa New York |
Hezkuntza | |
Heziketa | Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | artista eszenikoa, argazkilaria, eskultorea, idazlea eta contemporary artist (en) |
Parte-hartzailea
| |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | Arte kontzeptuala performance artea Arte garaikidea process art (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
abelazcona.art | |
Ibilbidea
Bizitza
Azcona bazterketa egoeran daudenentzako klinika madrildar batean erditu zuen amak 1988an, bertan utzi zuelarik semea. Amaren orduko bikotekideak umea hartu eta Iruñera eraman zuen. Han hazi zen eta beranduago adoptatu zuen familia ultrakatoliko batek.[1]
Lanak
Bere biografiari loturiko gaiak lantzen ditu ekintza artistikoetan: sexu-abusuak, drogak, prostituzioa, mina… baita bestelako gai politiko-sozialak ere bai: Palestinako lurralde okupatuak, errefuxiatuak, 1936ko Gerrako desagertuak…
Liburu ugari argitaratu ditu eta 80 herrialde baino gehiagotan erakutsi ditu bere obra artistikoak: Koranaren orriak jan ditu; galerian biluzik jarri eta bere gorputzarekin nahi dutena egiteko eskatu die ikusleei; kargaturiko pistola baten aurrean eseri da, mehatxu egin dioten kolektiboei adieraziz tiro egin diezaioketela; "pederastia" hitza idatzi du ostia kontsakratuak erabiliz; “Make America Great Again” tatuatu du ipurtzuloan…[1]
2015ean haren Desenterrados («lurpetik atereak») erakusketak muturreko katolikoen protestak eta salaketak eragin zituen, bereziki «pederastia» hitza 242 ostiekin idazteagatik. Ondorioz, aurkariek erakusketa kentzea eskatu zuten, eta erakusketa salatzeko arrosarioak, mezak eta elkarretaratzeak antolatu zituzten.[2] Halaber, heriotz mehatxuak jaso izan ditu.[3] Abokatu Kristauen Elkarteak erakusketaren aurkako kereila jarri zuen.[4] Iruñean (Nafarroa Garaian) bizi da.
Artistaren ekintza batzuk
Azkonak bere lanetan probokazioa erabiltzen du, jendearengan erreakzio bat eragiteko. Hona hemen ezagunenak egin direnak:
- 2015eko martxoan, Iruñeko goi mailako arte irakaskuntza publikoa defenditzeko, kalean biluzik perfomancea egin zuen. Iruñeko udaltzainekin arazoak izan zituen, eta 300 euroko isuna jarri zioten. Artistaren esanetan poliziek bortizkeriaz tratatu zuten.[5]
- 2015eko maiatzean Enterrados («lurperatuak») perfomancea antolatu zuen, 1936ko gerran fusilatuak eta haien familiak omentzeko.
Obra idatzia
- Solsticio de invierno. Stolon. 2014. ISBN 978-1-938022-71-5.
- No deseado. Museo de Arte Contemporáneo de Bogotá. 2014. ISSN 1909-3543.
- El cielo en movimiento. Dos Bigotes. 2015. ISBN 978-84-949674-4-3.
- Las horas. Maretti. 2016. ISBN 978-88-98855-49-0.
- Ensayos de arte contemporáneo. Plataforma de Arte Contemporáneo. 2017. ISBN 978-84-942321-9-0.
- Manifiesto. Con-Tensión Editorial. 2018.
- Presunción del artista como sujeto radical y desobediente, tanto en vida como en muerte. Círculo de Bellas Artes. 2018.
- Libertad de excepción. Pages Editors. 2018. ISBN 978-84-1303-013-5.
- Teoría del performance Art. Roca Umbert museoa. 2018.
- Práctica del Performance Art. Roca Umbert museoa. 2018.
- Abel Azcona, arte, acción y rebeldía. Sant Fruitós de Bages. 2019. ISBN 978-84-09-10004-0.
- Acto de desobediencia. Milenio. 2019. ISBN 978-84-9743-864-3.
- Abel Azcona 1988-2018. Antologia. Tania Bruguera eta Pussy Rioten hitzaurrea. MueveTuLengua. 2019. ISBN 978-84-17284-52-7.
- Los pequeños brotes. Narrazio biografikoak. Dos Bigotes. 2019. ISBN 978-84-949674-4-3.
Erreferentziak
- Idiakez, Mikel Garcia. (2019-12-22). «"Eroso sentitzen naiz mehatxu eta gorroto giro horretan, zoriontzen nautenean baino erosoago"» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-12-31).
- (Gaztelaniaz) «La exposición de Azcona seguirá sin las hostias consagradas, que han «desaparecido»» naiz: 2015-11-24 (Noiz kontsultatua: 2019-12-31).
- Orzaiz, Ion. ««Argi gelditu da Iruñea ez dela hiri arrunt bat; hau Mordor da»» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-12-31).
- «Abogados Cristianos se querella contra el artista Abel Azcona por usar hostias en su exposición en Pamplona» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2019-12-31).
- (Gaztelaniaz) https://web.archive.org/web/20151126050913/http://www.noticiasdenavarra.com/2015/03/04/ocio-y-cultura/cultura/abel-azcona-multado-por-una-performance-en-defensa-de-la-ensenanza-artistica-publica
Kanpo estekak
- 2015eko polemika, Berria, 2015-11-25.
- Ion Orzaizen elkarrizketa Berrian, 2015-11-26.
- (Gaztelaniaz) PAC webgunean argitaratutako elkarrizketa, 2013-03-29.